EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 665

Euskal Etxeak Digitala # 665

 665 ZK.
2017 / 5 / 22 - 26

 

Nº 665
  22-26 / 5 / 2017

> "Diaspora lantzen" lantaldea bildu zen joan den astean

 

> La semana pasada se reunió el grupo de trabajo "Diaspora lantzen"

"Diasporaren Klusterra" lantaldea berrregituratu eta "Diaspora lantzen" izena hartu zuenetik bigarren aldiz bildu zen joan den astean Azkoitian. Bilkura, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Azkoitian duen egoitzan egin zen eta diasporako gaiak lantzeko interesa duten hainbat kide eta elkarte bildu ziren. Bertan, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Gorka Alvarez egon zen,  baita Nafarroako Gobernuko ordezkariak, iparraldeko Eusko Ikaskuntzako kideak eta Euskal Herriko eta Nafarroako Unibertsitateko hainbat lagun. Diasporaren gaur egungo egoeraz eta aurrera begira landu beharreko ildoetaz hitz egin zuten.

Guztia irakurri

 

 

La semana pasada se reunió por segunda vez el grupo "Diaspora lantzen" en Azkoitia. Antes, este grupo se llamaba "Diasporaren Klusterra", pero después de una reestructuración y que se sumaran varios miembros más se llama "Diaspora lantzen". La reunión se hizo en la sede de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País. Entre los asistentes estaba Gorka Alvarez, director de la Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior del Gobierno Vasco. También estuvieron presentes miembros del Gobierno de Navarra, Eusko Ikaskuntza de iparralde y varios representantes de la Universidad del País Vasco y de la Universidad Publica de Navarra. Durante las dos horas que duro la reunión debatieron sobre la situación actual de la diáspora y sobre retos del futuro.

 Ampliar noticia

 

 

> Buenos Aireseko probintzian zehar bisita instituzionalean egin du Argentinako Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak

 

> La delegada del Gobierno Vasco para Argentina ha estado de visita institucional por la provincia de Buenos Aires

Sara Pagola, Eusko Jaurlaritzako Argentinako ordezkaria, Buenos Aireseko probintziaren barnealdean egon da hainbat euskal etxe bisitatzen bidai instituzional batean. Besteak beste, Pehuajoko "Etxe Alai" eta Trenque Lauqueneko "Euskal Sustraiak" euskal etxeak bisitatu ditu. Bertako kideekin elkartu eta euskal etxe hauek gaur egun daukaten egoera eta erronketaz hitz egiten egon da. Bide batez, Euskal Sustraiak euskal etxearen 19. urteurreneko ospakizunetan ere parte hartu du Sara Pagolak.
 

Guztia irakurri

 

 

Sara Pagola, la delegada del Gobierno Vasco para Argentina, ha realizado una visita institucional en el interior de la provincia de Buenos Aires. En dicho viaje visito varias euskal etxeas, entre ellos "Etxe Alai" de Pehuajo y "Euskal Sustraiak" de Trenque Lauqueneko. Esta ultima euskal etxea acaba de realizar las celebraciones del 19. aniversario y Sara Pagola estuvo presente en dichas celebraciones. Además, la delegada del Gobierno Vasco, pudo conocer en primera persona la situacion de estas euskal etxeas y sus retos de cara al futuro.

Ampliar noticia

 

> Europar Batasunaren mugaz gaindiko kultur lankidetzan Euskadik parte-hartze handiagoa

 

> Euskadi tendrá más presencia en la colaboración cultural exterior de la Unión Europea

Europar Batasunak mugaz gaindiko kultur lankidetza plan berria onartu du, eta bertan dagoen puntu nagusietako bat Euskadi bezalako lurraldeek parte-hartze handiagoa izango dutela da. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politikako sailburua Bingen Zupiria, Bruselasen egon da Europako Eskualdeen Batzordean ospatu den foro batean nabarmendu duenez, Euskadik ez du nahi aukera hau galtzerik, eta bertan egongo da elkarlanean Europako beste nazionalitate, komunitate edota eskualderekin.

Guztia irakurri

 

 

La Unión Europa va a poner un plan nuevo de colaboración exterior cultural y uno de los puntos fuertes es la presencia de regiones como Euskadi. El consejero de Cultura y Política Lingüística, Bingen Zupiria, participo en un foro del Comité de Regiones Europeas y destaco que Euskadi no dejara pasar dicha oportunidad de participar y colaborar en proyectos culturales con otras nacionalidades, comunidades y regiones de Europa.

Ampliar noticia

 

 

> Obabakoak liburuko txokoak ezagutu dituzte Bernardo Atxagarekin

 

> Visita a los rincones de Obabakoak con Bernardo Atxaga

Bernardo Atxagak 1988an argitaratu zuen Obabakoak liburua, eta euskal literaturako lanik garrantzitsuenetarikoa da. Nobelan kontatzen diren gertakizunak Obaba izeneko herrian gertatzen dira, askok Atxagaren jaioterria den Asteasurekin lotzen dutena. Horregatik, Asteasun Obabakoak liburuan agertzen diren hainbat txoko biltzen dituen ibilbidea daukate eta joan den astean Bernardo Atxaga idazlearekin bisitatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.
 

Guztia irakurri

 

 

Bernardo Atxaga publico en 1988 la obra Obabakoak, obra literaria que con el tiempo se convertiría en uno de los referentes de la literatura vasca de todos los tiempos. La historia que se narra en el libro transcurre en un pueblo ficticio llamada Obaba, que muchos lo asemejan al pueblo natal de Atxaga, Asteasu. Por ello, en Asteasu hay un recorrido por los distintos rincones que aparecen en la obra Obabakoak. La semana pasada los aficionados a la literatura que se acercaron a Asteasu pudieron conocer los rincones de Obaba de la mano del mismo escritor.

Ampliar noticia

 

 

> Agenda eta aipamenak

 

> Agenda y referencias

 

Madrileko Euskal Etxea, maiatzak 27, larunbata, 19:30etan Karlos Zuazo abeslari eta Angela Serna olerkariaren eskutik Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenarekin loturiko ikuskizuna.

Gaztemundun izena emateko epea zabalik

Astebukaera honetan hasiko dira Burdeoseko euskal etxearen 70. urteurreneko ospakizunak

Cordoba, Argentina, maiatzak 30, Letren fakultatean "Asier eta biok" filmaren emankizuna

 

 

Euskal Etxea de Madrid, 27 de mayo, sabado, a las 19:30, el cantautor Karlos Zuazo y la poeta Angela Serna ofreceran un espectaculo basado en el 80 aniversario de Gernika.

Sigue abierto el plazo para apuntarse en Gaztemundu

Este fin de semana comienzan las celebraciones del 70 aniversario de la euskal etxea de Burdeos.

Proyeccion de la pelicula "Asier eta biok" en la facultad de letras de Cordoba, Argentina.