EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Montpellier
  4. Franziako Eskual Etxeak - Baionako ...

Franziako Eskual Etxeak - Baionako bestak 2017

escrito por Montpellier    martes, 15 de agosto de 2017

Uztailaren 28an ostiralarekin, Frantziako Euskal Etxeak Baionan elgarretaratu dira, Besten karietarat, Benoit Etcheverryk, Marsellako Euskal Etxeko ohorezko lehendakaria eta diasporaren munduan biziki inplikatua dena, proposamenaren haritik.

Eguerdiko bazkarian hogoitamar bat pertsona ginituen: Manu Meaurio Eusko Jaurlaritzako ordezkaria, Bordalekoak, Marsellakoak, Montpellierkoak eta Parisekoak, bai eta ere Toulouseko hiru elkarteetako ordezkariak. Aspalditik antolaturiko bidaia batean harturik, Pauekoak ez zitziaizkigun etorri ahal izan.

Bazkaritik landa gehienak joan gira karrikaldirat Pauline ta Juliette bikotearen entzuterat, eta gero dantzatzerat eta kantatzerat.

Harremanak sortzen edota sendotzen ari zaizkigu Euskal Etxe horien artean: maiatzean Parisen elgarretaratu ziren, 2015ean Pauen, 2012an Bordalen, bai eta badu urte zonbait ere Parisen.

Rendez-vous l’année prochaine !

 

Giro goxoan iragan zen elgarretaratze horren haritik, heldu den urtean beste baten egitea erabaki dugu elkarteetako kide guzier zabalduz. Helburua? Frantziako diasporaren kideen arteko harremanen sortzea. Beraz informazioa aski goizik zabaldu beharko dugu ahal bezainbat jendek parte har dezatela.

 

Ostiraleko elgarretaratzearen ondotik, Euskal Etxeetako lehendakariak Leon erregeren atzartzerat gomit ziren. Beraz 29an larunbatarekin, eguerdian, Herriko Etxeko balkoinean ginituen Pariseko Victoria Esteban, Bordaleko David Mugica, Marsellako Benoit Etcheverry, Montpellierko Francky Etchegorry eta Toulouseko Dominika Duquenne. Baziren ere Paueko RPIMAko paraxutistak, goizean berean jauzi erakustaldi bat egin berria baitzuten. Zer ohorea horrelako hitzordutan parte hartzea! Eskerrik beroenak Henri Lauquet, Yves Ugalde eta Jean-René Etchegarayri Benoit Etcheverry ahantzi gabe, hau baita gomitaren abiarazle.

Heldu den urtea arte!

https://eskualdunak34.jimdo.com/franziako-euskal-etxeak/28-juillet-2017-bayonne

https://www.youtube.com/watch?v=0fM1tWOVbv4



Comentarios
RSS
¡Sólo los usuarios registrados pueden escribir comentarios!

 Compártelo