EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #672

Euskal Etxeak Digitala #672

 672 ZK.
2017 / 9 / 25-29

Nº 672
25
-29 / 10 / 2017

> Lehendakaria Gaztemundu 2017ko gazteekin elkartu da

 

> El Lehendakari recibe a los jóvenes de Gaztemundu 2017

Iñigo Urkullu lehendakaria irailaren 7ko goizean elkartu da Argentina, Uruguai eta Txileko euskal etxeetatik etorri diren 14 gazteekin. Gazte horiek aurtengo Gaztemundu programan parte hartu dute. Ekitaldia Ajuria Enea jauregian izan da eta bertan izan dira, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Gorka Álvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria ere.
 

 

 

El Lehendakari Iñigo Urkullu ha recibido la mañana del 7 de septiembre al grupo de 14 jóvenes procedentes de euskal etxeak de Argentina, Chile y Uruguay que han participando en la edición de este año del programa Gaztemundu. El acto se ha celebrado en los jardines del Palacio de Ajuria Enea y en el mismo han estado presentes, además, la secretaria general de Acción Exterior Marian Elorza y el director para la Comunidad Vasca en el Exterior, Gorka Álvarez Aranburu.

> Aurtengo gaia: euskal musika-tresnak

 

> El tema de este año: Los instrumentos musicales vascos

Gaztemundu programak aurten "euskal musika-tresna tradizionalei" ekin die, helburua dela goi mailako heziketa eskaintzea euskal etxeetako musiko bolondresei. Horiek euskal etxeetan antolatzen diren ekitaldietan jotzen baitute. Aurtengo edizioan, Gasteizen oinarrituta baina bisitekin beste euskal lurraldeetara, aukeratutakoen zerrendan Argentinako 11 parte-hartzaile, Txileko 2, eta Uruguaiko beste 1 egon dira. Programa irailaren 2tik 17ra luzatu da. Irudian  aurten hautatuak izan direnek jotzen dute Salburuako parkean, Gasteizen.

 

 

El tema que el programa Gaztemundu ha abordado este año ha sido "los instrumentos musicales vascos de raíz tradicional", con el propósito de ofrecer una formación de alto nivel a los músicos voluntarios de las euskal etxeak, que tocan en las celebraciones organizadas por ellas. La lista de seleccionados para participar en la edición de este año, basada en Vitoria-Gasteiz pero con visitas a los otros territorios vascos, ha sido de 14 jóvenes, que ha incluido a 11 participantes de Argentina, 2 de Chile, y 1 de Uruguay. El programa se ha desarrollado entre el 2 y el 17 de septiembre. En la imagen los seleccionados de este año tocan en el parque de Salburua, en Vitoria-Gasteiz.

> Klase magistralak eta bisitaldiak kultur enklabeetara

 

> Clases magistrales y visitas a los enclaves culturales

Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak Gaztemundu programa antolatzen du, munduko euskal etxeetako gazteak Euskadin egonaldi bat egin eta gaurko euskal errealitatera hurbil daitezen. Egonaldian, euskal jatorriko gazte horiek parte hartu behar dute eurentzat antolatzen diren ikastaroan, urte bakoitzean gai bati buruz, eta egituratuta adituek emandako klase magistraletan eta bisitaldietan erakundeetara eta enklabe kultural garrantzitsuetara. Ondokoa bezala, Bilboko Guggenheim museora.  

 

 

La Dirección del Gobierno Vasco para la Comunidad Vasca en el Exterior organiza el programa Gaztemundu para que los jóvenes de las euskal etxeak del mundo disfruten de una estancia en Euskadi y se acerquen a la realidad vasca actual. Durante la estancia, esos jóvenes de las euskal etxeak participan en un curso, que cada año trata un tema, y que está estructurado en clases magistrales, impartidas por expertos, y en visitas a las instituciones y enclaves culturales más importantes. Como esta al museo Guggenheim de Bilbao.

 

 

> Tradizioa eta etorkizuna

 

> Tradición y futuro

Basque Country estrategiaren barruan sartzen da Gaztemundu programa; 1996an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak eginbehar bikoitz honekin: batetik Euskadiren errealitatearen alderdi guztiak ezagutzera ematea; eta, bestetik, belaunaldi berriei euskal etxeetako bizitzan aktiboki integratzen laguntzea. Harrez gero euskal etxeetako 800 gazte baino gehiagok jaso dute Gaztemundu programako heziketa. Irudian tradizioak eta globalizazioak bat egiten dute Gernikako milurteko aritzaren aurrean.

 

 

Gaztemundu se engloba dentro de la Estrategia Basque Country y fue creado en 1996 por el Gobierno Vasco con el doble fin de dar a conocer a jóvenes de la diáspora la realidad actual de Euskadi en todas sus vertientes y permitir la integración de las nuevas generaciones en la vida activa de sus centros vascos. Desde entonces han recibido formación en el programa Gaztemundu más de 800 jóvenes de las euskal etxeak. En la imagen, tradición y globalización se unen frente al roble milenario de Gernika.

> Helburua: Diaspora euskal musikaz blai bete

 

> El objetivo: Impregnar de música vasca la diáspora

Guztira 14 pertsona izan dira beraz. Eneko Espino musikariak koordinatu du euskal musika-tresna tradizionaletan adituak diren irakasleen talde bat. Talde horrek eman dizkie saioak gazteei. Programan klaseak, topaketak eta txangoak sartu dira: Donostia (“Kontxako Ikurriña”), Gernika eta Gaztelugatxe, Iruña-Veleia, Zarautz, Donibane Pasaia, Lapurdi (Abbadie Jauregia eta Donibane Lohitzun) Olarizuko Erromeria, Gezaltza Añana, Bilbo, Arabako Errioxa eta Gasteiz. Irailaren 17an Gaztemundu 2017 amaitu da eta 14 gazteak bueltatu dira beraien etxeetara haien komunitateak euskal musikaz blai betetzeko helburuarekin. Ondoko argazkian agur esaten digute Gaztemunduren omenez topa egiten Riscal-eko Markesa upeltegitik, Eltziegon (Arabako Errioxan).

 

A estas 14 personas les ha dado clase un grupo de profesores expertos en instrumentos tradicionales vascos, coordinados por el músico Eneko Espino. El programa ha incluido clases, encuentros y excursiones en Donostia (“Bandera de la Concha”), Gernika y Gaztelugatxe, Iruña-Veleia, Zarautz, Donibane Pasaia, Lapurdi (Palacio D’Abbadie y Donibane Lohitzun), Romería de Olarizu, Salinas de Añana, Bilbao, Rioja Alavesa y Gasteiz. El día 17 de septiembre se ha acabado Gaztemundu 2017 y los 14 jóvenes han regresado a sus hogares con el objetivo de impregnar de música vasca sus comunidades. En la foto de al lado se despìden de nosotros brindando por Gaztemundu desde la bodega Marqués de Riscal, en Elciego (Rioja Alavesa).