escrito por Quart de Poblet
viernes, 01 de febrero de 2019
Diasporaren Gutunen VI. Literatura Lehiaketaren irabazleak
Beno ba badakigu zeintzuk diren gure Diasporaren Gutunen VI. Lehiaketaren irabazleak.
Joan den ostiralean, Valentziako Euskal Etxean haien izenak ezagutu genituen. Haien lanak irakurri ostean askari batekin bukatu zen gure lehiaketaren azken ekimena.
Aurtengo edizioan hamarnaka gutun jaso ditugu, gehienak euskara ikasleen mailan, gehienak goi mailakoak, eta guretzat guztiak ederrak. Txapeldunak aukeratzeko lan korapilatsua izan du epailak.
Atarikoak alde batera uzten hauek dira aurtengo saridunak:
Diasporaren Gutunen VI. Literatura Lehiaketaren irabazleak:
A Mailan: Emilia Santano, Paternatik "IZENA DUEN GUZTIA OMEN DA" izenenko lanarekin
B Mailan: Mari Ane Eguía, Sodupetik "ZURI ETA ZURE ARGAZKIARI" izeneko lanarekin
Biak, hemendik gutxi haien etxeak sariak jasoko dituzte.
ZORIONAK TXAPELDUNAK!
Eta bukatzeko gure esker on lehiaketa honetan parte hartu duten eta posible egin duten guztiei, bereziki Elkar Fundazioari bere babesa eskuzabalagatik. Mila esker.
Sari banaketaren argazkiak ikusteko linka sakatu:
https://twitter.com/
www.euskatzaleok.net
escrito por Quart de Poblet
miércoles, 19 de diciembre de 2018
C/ Maldonado 46 baixos. 46001 València.
Racó de la Corbella (En Velluters, junt a la plaça del Pilar)
escrito por Quart de Poblet
lunes, 19 de noviembre de 2018
C/ Maldonado 46 baixos. 46001 València.
Racó de la Corbella (En Velluters, junt a la plaça del Pilar)
escrito por Quart de Poblet
martes, 11 de septiembre de 2018
EUSKARA IKASTAROAK 2018-2019
Irailak batetik aurrera matrikula zabalik. Maila guztiak eskainiko ditugu betiko lekuan,(Raco de la Corbellan) Anima zaitezte eta eman izenak.
Euskara Ikastaroak 2018-2019
Mailak
Maila guztiak eskaintzen ditugu, zerotik goi mailara. Euskara
ikasteko prozesua errazteko talde txikiak osatzen ditugu, soilik
lehengo mailetan ikasleen kopurua igotzen da, eskaera handia
baita.
Ordutegiak
Klaseak normalean astean behin izaten dira, taldearen arabera astelehenetik ostegunera arte eta bere iraupena, bi edo hiru ordukoa da. Horretaz aparte jarduera pedagogiko batzuek antolatzen dira ikastaro osoaren zehar.
Prezioak
Urtea hiru ikastaroetan banatzen da eta prezioak ahalik eta
merkeenak dira. Elkartearen helburua ez da dirua irabaztea
baizik eta euskara zabaltzea eta bultzatzea.
1. Ikastaroa 40 € (urritik abendura)
2. Ikastaroa 35 € (urtarriletik martxora)
3. Ikastaroa 30 € (apiriletik ekainera)
Matrikularekin ikas material didaktikoa erosi behar da. (Urte osorako 20 edo 25€)
Lekua
Klaseak Racó de la Corbellako ikasgelan egiten dira, (carrer
Maldonado 46, al costat de la Plaça del Pilar, al barri de
Velluters de València)
Matrikulazioa
Irailean egiten da. Elkartearekin kontaktatu ondoren
ordutegiak zeintzuk diren zuen taldeak eta ordutegiak esango
dizuegu.
Kontaktua
Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla
Euskal kultura bultzatuz.
escrito por Quart de Poblet
sábado, 27 de enero de 2018
Kaixo lagunak
Beno ba badakigu zeintzuk diren gure Diasporaren Gutunen V. Lehiaketaren irabazleak.
Atzo, Valentziako Racó de la Corbellan haien izenak ezagutu genituen. Haien lanak irakurri ostean askari batekin bukatu zen gure lehiaketaren azken ekimena.
Aurtengo edizioan hamarnaka gutun jaso ditugu, gehienak euskara ikasleen mailan, gehienak goi mailakoak, eta guretzat guztiak ederrak. Txapeldunak aukeratzeko lan korapilatsua izan du epailak.
Atarikoak alde batera uzten hauek dira aurtengo saridunak:
A Mailan: Maider Bedaxagarrena. (Parisetik) Agur aitañi maitea izeneko lanarekin.
B Mailan: Estitxu Otermin (Bilbotik) Izar izeneko lanarekin.
Biak, hemendik gutxi haien etxeak sariak jasoko dituzte.
ZORIONAK TXAPELDUNAK!
Eta bukatzeko gure esker on lehiaketa honetan parte hartu duten eta posible egin duten guztiei, bereziki Elkar Fundazioari bere babesa eskuzabalagatik. Mila esker.
Moltes gràcies i fins a la propera edició.
www.euskaltzaleok.net