EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital

Euskal Etxeak Digitala # 715

 715 ZK.
2018 / 11 / 12 - 16

 

Nº 715
12 - 16 / 11 / 2018

> Iñigo Urkullu Lehendakariaren lehenengo bisita ofiziala Argentinara Euskal Aste Nazionala dela eta

 

> Primera visita oficial del Lehendakari Iñigo Urkullu a Argentina con motivo de la Semana Nacional Vasca

Iñigo Urkullu Lehendakariak egin duen lehenengo bisita ofiziala Argentinara Argentinako Euskal Aste Nazionalean parte hartzeko izan da. Mar del Platan egin da 2018ko urriaren 29tik, astelehena, azaroaren 4ra, igandea, eta Argentinako euskal etxe guztiak bildu dira bertan. Mar del Platako "Denak Bat" euskal etxeak antolatu du (euskal etxe honek aurten bere 75. urteurrena egin du hain zuzen ere). Mar del Platan Lehendakariak euskal immigrazioari eskainitako monumentoa bisitatu du eta amaiera eman dio Argentinako Euskal Aste Nazionalari oso keinu hunkibera batekin: Txistua eta danbolina hartuta eta agur egiteko otorduko 1000 bat mahaikideren aurrean “Ikusi Mendizaleak” eta “Agur Jaunak” kantak interpretatu ditu, alboko argazkiak erakusten duen unea.

 

 

La primera visita oficial del Lehendakari Urkullu a Argentina ha sido para participar en la Semana Nacional Vasca de Argentina, celebrada en Mar del Plata del lunes 29 de octubre al domingo 4 de noviembre de 2018, y que ha reunido a  todas las euskal etxeak de Argentina. El evento ha estado organizado por la euskal etxea "Denak Bat" de Mar del Plata, que cumplía este año su 75 aniversario. En Mar del Plata el Lehendakari ha visitado el monumento a la inmigración vasca  y ha cerrado la Semana Nacional Vasca de Argentina con un emotivo gesto: Interpretando con txistu y tamboril delante de los mil comensales del banquete de despedida los cantos "Ikusi Mendizaleak y "Agur Jaunak", momento que recoge la foto.

 

Erdialde eta Hego Amerikako Euskal Etxeen Eskualde Bilera

 

>  Reunión Regional de Euskal Etxeak de América Central y del Sur

Argentinako Euskal Aste Nazionalaren baitan azaroaren 1ean eta 2an Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak bultzaturik, Mar del Platako "Denak Bat" euskal etxearekin lankidetzan, Erdialde eta Hego Amerikako Euskal Etxeen Eskualde Bilera egin da. Bilera horretan 10 herrialdetako euskal etxeen ordezkariak elkartu dira. Eskualdeko Bileran Iñigo Urkullu Lehendakaria, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia Marian Elorza eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Gorka Alvarez Aranburu egon dira. Eskualdeko Bileran euskal etxeak bizi diren egoera gaur egun landu da, etorkizunerako jarduera lerroak ezartzen eta aurrera egiten eztabaidan 2019ko Kanpoko Euskal Gizataldeen V. Mundu-Batzarrari begira ere.

 


 

 

Dentro de la Semana Nacional Vasca de Argentina se ha celebrado los días 1 y 2 de noviembre la Reunión Regional de Euskal Etxeak de América Central y del Sur, impulsada por la Dirección del Gobierno Vasco para la Comunidad Vasca en el Exterior en colaboración con la euskal etxea "Denak Bat" de Mar del Plata. En esta Reunión han participado representantes de euskal etxeak de 10 países, y en ella han estado presentes el Lehendakari Iñigo Urkullu, la Secretaria General de Acción Exterior Marian Elorza y el Director para la Comunidad Vasca en el Exterior Gorka Álvarez Aranburu. En la Reunión Regional se ha analizado el momento que las euskal etxeak viven en la actualidad, marcando líneas de actuación para el futuro y avanzando en el debate de cara a la celebración del próximo Congreso Mundial de Colectividades Vascas en el Exterior en 2019.

 

> Harrera Txileko Euskal Komunitateari eta bilera Txileko Presidentearekin

 

>   Recepción a la Comunidad Vasca de Chile y reunión con el Presidente chileno

Txileko euskal komunitateari eginiko harreran ere parte hartu du Lehendakariak. Ekitaldia Txileko Santiagoko Euskal Etxean egin da. Lehenik eta behin, Lehendakaria Txileko hiru euskal etxetako presidente eta presidenteordeekin batzartu da. Bilera amaituta, euskal etxeko kanpoko frontoira atera dira, ekitaldi instituzionala egiteko.Halaber, Lehendakariak Euskadiko eta Txileko Korporazioko eta Erakundeetako ordezkariekin izan du topaketa, baita Txileko Presidente Sebastián Piñerarekin ere bildu da (alboko irudian) La Moneda Jauregian. Argentinara eta Txilera egindako bidai honetan Lehendakariarekin batera Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi, Marian Elorza; Kanpo Harremanetarako zuzendari, Leyre Madariaga; Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari, Gorka Álvarez Aranburu eta Euskadik Agentina-Mercosur-en eta Txileko, Peruko eta Kolonbiako eremuan dituen ordezkari Sara Pagola eta Rafa Kutz, hurrenez hurren, izan dira.

 

El Lehendakari ha tomado parte también en la recepción ofrecida a la comunidad vasca de Chile. El acto se ha celebrado en la Euskal Etxea de Santiago de Chile. En primer lugar, el Lehendakari se ha reunido con los presidentes y vicepresidentes de la tres euskal etxeak de Chile. Una vez terminada la reunión, han salido al frontón de la euskal etxea, para llevar a cabo el acto institucional. Se ha reunido también con representantes institucionales y corporativos de Euskadi y Chile en esta República y ha mantenido asimismo un encuentro en el Palacio de la Moneda con el Presidente de Chile Sebastián Piñera (en la imagen). La delegación que ha acompañado al Lehendakari en este viaje a Argentina y Chile ha estado integrada por la secretaria general de Acción Exterior Marian Elorza; la directora de Relaciones Exteriores Leyre Madariaga; el director para la Comunidad Vasca en el Exterior Gorka Álvarez Aranburu y los delegados de Euskadi en Argentina-Mercosur y en el área de Chile, Perú y Colombia, respectivamente, Sara Pagola y Rafa Kutz.

 

> Bilerak Buenos Airesen Argentinako agintaririk altuenekin

 

> Reuniones en Buenos Aires con los más altos mandatarios de Argentina

Lehendakariak urriaren 31n ekin zion Argentinara eta Txilera egin zuen bidaiako agendari eta azaroaren 6an amaitu zen bidaia hori. Mar del Platara joan baino lehen, eta gero Txilera, Iñigo Urkullu Lehendakariak bilerak izan ditu Buenos Airesen Argentinako Presidente Mauricio Macrirekin (alboko irudian), Kanpo Harremanetarako eta Kulturako ministroarekin, Ekoizpen eta Laneko ministroarekin, Senatuko eta Diputatuen Ganberako Presidenteekin, Buenos Aireseko Hiri Autonomoko Gobernu Buruarekin eta Adolfo Perez Esquivel Bakearen Nobel saridunarekin, eta “Laurak Bat” euskal etxe dekanoa eta “ESMA - Memoriaren Zentroa” ere bisitatu ditu; azken leku hori omenaldia egiteko biktimei. Zeren eta zoritxarrerako ospetsua den ESMA - Armadaren Mekanika Eskola erabilia izan baitzen Argentinako diktaduraren garaian (1976aren eta 1983aren artean) torturarako eta sarraskirako zentro klandestino moduan.

 

El Lehendakari dio inicio a la agenda de su viaje a Argentina y Chile el 31 de octubre y le puso fin el 6 de noviembre. Poco antes de acudir a Mar del Plata, y luego a Chile, el Lehendakari Urkullu  se ha reunido  en Buenos Aires con el Presidente argentino Mauricio Macri (en la imagen), con el ministro de Relaciones Exteriores y Culto, con el ministro de Producción y Trabajo, con los Presidentes del Senado y la Cámara de Diputados, con el Jefe de Gobierno de la Ciudad Autónoma de Buenos Aires y con el premio Nobel de la Paz Adolfo Pérez Esquivel, y ha visitado el centro vasco decano "Laurak Bat" y también la "ESMA - Museo Sitio de Memoria"; este último lugar para rendir homenaje a las víctimas. Ya que la tristemente famosa ESMA - Escuela Mecánica de la Armada fue utilizada durante el periodo de la dictadura en Argentina (entre 1976 y 1983) como centro clandestino de tortura y comisión de toda clase de barbaridades.

 

> Irene Larrazak, Etxepare Institutuko zuzendariak: Argentinako euskara irakasteko sistema "txapela kentzeko" modukoa da  

> Irene Larraza, directora del Instituto Etxepare: El sistema argentino de enseñanza del euskera es "para quitarse el sombrero"

Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak zazpi egun egin ditu Argentinan, Mar del Platan egin den Euskal Aste Nazionalaren harira; eta euskal kulturaren eta hizkuntzaren zabalkundearekin zerikusia duten hainbat ekitalditan hartu du parte. Irene Larrazari, Argentinatik etorri ondoren, oso argi geratu zaio herrialde australean garatu den euskara irakasteko sistema "txapela kentzeko" modukoa dela.

 

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

 

La Directora del Instituto Vasco Etxepare, Irene Larraza, ha visitado Argentina con motivo de la Semana Nacional Vasca celebrada en Mar de Plata. Durante siete días ha asistido a varios eventos relacionados con la difusión de la lengua y la cultura vasca y ha mantenido encuentros con diversas instituciones. Irene Larraza, tras su vuelta de Argentina, tiene muy claro que el sistema para la enseñanza del euskera desarrollado en el país austral es "para quitarse el sombrero".

 

> Agenda eta erreferentziak  

> Agenda y referencias

Australiako euskal immigranteen anaitasun bazkaria. Azaroaren 25ean Ximela jatetxean Gernikan. Irudian Queensland (Australia).

Bruselako Euskal Etxea, abenduaren 7: Kepa Junkera kontzertuan.

Pariseko Euskal Etxea, abenduaren 11ean Pariseko Philharmonie-n: Xabier Anduaga euskal tenorearen kontzertua.

The American Calendar

Comida de hermandad de los immigrantes vascos en Australia. El 25 de noviembre en el restaurante Ximela de Gernika. En la imagen Queensland (Australia).

Euskal Etxea de Bruselas, 7 de diciembre: Kepa Junkera en concierto.

Maison Basque de Paris, 11 décembre à la Philharmonie de Paris: Concert du ténor basque Xabier Anduaga.

The American Calendar

     

Resultados 1 - 16 de 150