EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital

Euskal Etxeak Digitala #649

 649 ZK.
2017 / 1 / 23 - 27

 

Nº 649
 23 - 27 / 1 / 2017

> Euskal enpresen presentzia Sukaldaritza eta Ostalaritzako Munduko Erakusketan

 

> Varias empresas vascas presentes en el Salón Mundial de Restauración y Hostelería

Sirha azoka bezala ezagutzen da Lyonen ospatu den Sukaldaritza eta Ostalaritza Munduko Erakusketa. Aurten, hirugarren aldiz jarraian stand bat jarri du Eusko Jaurlaritzak eta hainbat euskal enpresa eraman ditu berarekin, beraien produktuak erakus ditzaten. Horrela, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailak bertako produktuak nazioartera zabaltzeko apustuari eusten dio. Nekazaritzako elikagaien euskal sektorearen fakturazioa 4.400 miloikoa da eta esportazioen balioa 1.000 miloi eurora hurbiltzen da, horrek erakusten du sektorearen garrantzia, 14.500 pertsonari ematen baitie lana. Sirha azoka bi urtean behin ospatzen da, eta azken edizioan 25 herrialde baino gehiagoko 3.045 erakuslek hartu zuten parte, nazioarteko 25.000 bisitari egon ziren, eta horietako %65ek erosteko eta erabakitzeko ahalmena zuten.

Guztia irakurri

Conocida como la feria Sirha, esta última semana se ha celebrado en Lyon el Salón Mundial de Restauración y Hostelería. Por tercera vez consecutiva el Gobierno Vasco ha puesto un stand en la feria, y ha llevado con él a varias empresas vascas para que muestren sus productos. De ese modo, el Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras del Gobierno Vasco mantiene la apuesta por la internacionalización de los productos vascos.  La facturación del sector agroalimentario vasco asciende a 4.400 millones y el valor de la exportación se acerca a 1.000 millones de euros. Todo ello demuestra la importancia del sector, que da trabajo a 14.500 personas. La feria Sirha se celebra cada dos años y en la última edición participaron 3.045 expositores de más de 25 países. La feria fue visitada por más de 25.000 personas, entre las que el 65% tenía capacidad de decisión y compra.

Ampliar noticia

 

> Atal berria egokitu du Eustatek webgunean herritarren esku

 

> Eustat adecúa un nuevo apartado en la página web para los ciudadanos

Eustat, Euskadiko Estatistika Erakundeak, udal informazioari buruzko atal berria egokitu du bere webgunean. Euskadiko Autonomia Erkidegoko edozein udalerri buruzko informazioa aurkitu ahal izango du bertara sartzen denak. Orain arte webgunean aurki zitezkeen hainbat informazio bildu eta modu erakargarri batean egokituta, edozein herritar edo erakundek bere herriari buruzko informazioa errazago aurkitu ahal da. Bertan, udalerrietako 15 oinarrizko adierazle biltzen dira; biztanleria, atzerrian jaioak, 65 urtetik gorakoak edota euskaldunak besteak beste.
 

Guztia irakurri

Eustat, el Instituto Vasco de Estadística, ha renovado el apartado sobre información municipal que había en su pagina web. En este apartado se puede encontrar información sobre todos los municipios de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Hasta ahora, la información de este nuevo apartado se encontraba dispersa en otras secciones de la página web. Ahora, han unido toda esta información y la han remodelado de tal modo que sea cómodo y atractivo encontrar cualquier información sobre los municipios de la Comunidad Autónoma de Euskadi para cualquier ciudadano o institución. Se pueden encontrar 15 indicadores municipales, entre ellos: población, nacidos en el extranjero, población de más de 65 años o población vascoparlante.

Ampliar noticia

 

>  Simón Soroet-ek (Argentinako Colegio Euskal Echea): "Oso barruan daramagu euskaltasunarekiko maitasuna"

 

> Simón Soroet (Colegio Euskal Echea, de Argentina): "El cariño hacia lo vasco está muy dentro"

Euskal emigrazioaren helmuga historiko nagusia izan da Argentina. Gaurko Argentinako euskaldunek gure diasporaren gizatalde handiena eta nagusiena osatzen jarraitzen dute. "Euskal Echea" ikastetxe eta babesetxea ingurumari historiko horretan jaio zen joan den mendeko hasieran. Orduan Buenos Airesen hiru euskal etxeak zeuden: euskal-frantziar etxea, euskal etxea eta nafar etxea. Hirurak elkartu ziren eta "Euskal Echea Kultur eta Ongintzarako Elkartea" sortu zuten. Pasa den astean Eusko Ikaskuntzak ENE Saria 2016 eman dio euskal etxe honi. Simón Soroet bere presidentea da.

Guztia irakurri

Históricamente Argentina ha sido el principal destino de la emigración vasca y, a día de hoy, las vascas y vascos de este país continúan conformando la mayor y más importante colectividad de nuestra diáspora. El colegio y asilo "Euskal Echea" nació a principios del siglo pasado en ese contexto histórico. En Buenos Aires había tres euskal etxeak: el centro vasco-francés, el centro vasco y el centro navarro. Los tres se juntaron y crearon "Euskal Echea Asociación Cultural y de Beneficencia". La pasada semana Eusko Ikaskuntza concedió el premio ENE 2016 a esta euskal etxea. Simón Soroet es su presidente.

Ampliar noticia

 

> .EUS haziz eta egonkortuz

 

> .EUS crece y se estabiliza

.EUS domeinua publiko egin zenetik bi urte bete direnean domeinuak bere tokia hartu du euskal Interneten. 2016ko urte amaierako .EUS-ek 6.302 domeinu-izen lortu ditu. Domeinuaren hazkundea ere mantentzea lortu da, .EUSek 2016an %28ko hazkunde-tasa izan duelarik. Eta hori Interneteko domeinu gehienek merkatu-kuota galtzen zuten bitartean. Bestalde, lehen mailako domeinu geografikoen operadoreek (hala nola .nyc, .eus, .london, .berlin eta .tokyo domeinuak) irabazi-asmorik gabeko nazioarteko elkarte bat sortu dute Bruselan. Elkarteak hiri, eskualde, hizkuntza eta kulturentzako identitate digital berriak sustatzen ditu. GeoTLD Group izeneko elkarte honetan .EUS bazkide da. Bestalde, Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektore ohia aukeratu dute .EUS Fundazioaren presidente berria.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

Dos años después de hacerse público, el dominio .EUS se ha hecho un hueco en el Internet vascohablante. .EUS contaba a finales de año con 6.302 nombres de dominio. Asimismo, ha conseguido mantener el crecimiento del dominio .EUS con una tasa de crecimiento del 28 % en 2016, y ello cuando la mayoría de los dominios de Internet han perdido cuota de mercado. Por otra parte, operadores de dominios geográficos de primer nivel como .nyc, .eus, .london, .berlin y .tokyo han fundado una asociación internacional sin ánimo de lucro en Bruselas. GeoTLD Group pretende promover los dominios geográficos de primer nivel, garantizando que se conviertan en componentes esenciales de la infraestructura digital para beneficiar a las partes interesadas de un lugar, lengua o cultura. .EUS es socio de esta iniciativa. Por otra parte, el exrector de la UPV/EHU Iñaki Goirizelaia ha sido elegido nuevo presidente de la Fundación .EUS

Ampliar noticia

À part basque et espagnol, cette information est aussi disponible en français en cliquant ici

 

>  Getariako Txakolina AEB eta Japoi konkistatzera

 

> El Txakoli de Getaria a la conquista de EE.UU y Japón

Eusko Jaurlaritzak Txakolinaren sustapena eta komentzializarioari ematen dion babesa adierazteko Txakoli  Egunaren ospakizunean Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak, Ikerne Zuluagak, parte hartu du. Urtero Txakolinak nazioarteko merkatu-hobiak lortzen ari dela gourmet produkutua bezala eta nazioartekotze deiera argia adierazten duela azpimarratu du Zuluaga zuzendariak. Izan ere, ekoizpenaren %10 EEBB, Frantzia, Ingalaterra eta Japonian banatzen da. Gipuzkoak jarraitzen du oinarrizko merkatu izaten eta Euskal Autonomia osoa %80-rekin.

Guztia irakurri

La directora de Agricultura y Ganadería del Gobierno Vasco, Ikerne Zuloaga, ha participado en la celebración del Txakoli Eguna como muestra del apoyo que realiza el Gobierno Vasco en la promoción y la comercialización del Txakoli. Zuluaga ha destacado que el Txakoli año tras año va afianzado nichos en el mercado internacional como producto Gourmet y tiene una clara vocación de internacionalización. De hecho, el 10% de su producción se distribuye en países como EEUU, Francia, Reino Unido o Japón. Aunque Gipuzkoa y Euskadi siguen siendo su principal mercado consumiendo un 80% de su producción. El año 2016 ha sido récord de ventas para la Denominación de Origen en sus 27 años de andadura.

Ampliar noticia

 

     
     

Resultados 17 - 32 de 150