EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital

Euskal Etxeak Digitala # 633

 633 ZK.
2016 / 9 / 19 - 23

 

Nº 633
 19 - 23 / 9 / 2016 

> Bakegintza historiaren perspektibatik

 

>  La construcción de la paz desde la perspectiva de la historia

Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernandezek hasiera eman zion  "Bakegintza: historiaren perspektiba" izeneko UPV/EHUren uda-ikastaroari. Ikastaro horrek aukera emango du azken hiru mendeetan bakearen idealaren inguruko egungo kontzientzia berresten lagundu duten gertaera batzuei buruz gogoeta egiteko. Fernandezen iritzian, bakearekiko eta justiziarekiko konpromiso etikoak historiaren perspektibatik ikasi beharra du "indarkeriaren hutsa eta izugarrikeria berriz ez egiteko". Horregatik, behar-beharrezkoa da giza duintasunaren esperientzia hezitzailera itzultzea, historiako eta pentsamenduko pertsona ospetsu gailenek izan zuten eginkizun erabakigarriaren analisiaren eta azterketaren bidez. Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak azaldu duen moduan, batxilergoan zein unibertsitate-esparruan eskainiko den argitalpen baten oinarri gisa erabiliko dira ikastaro horretako txostenak. Gainera, irakasleentzako prestakuntza-material gisa ere erabili ahal izango dira. "Beste batzuk izan eta egin zutelako garela eta egiten dugula gogoratzea izango da helburuetako bat", ziurtatu du. Irudian, aurre-aurrean, Jonan Fernandez, Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusia.

Guztia irakurri

 

El secretario general de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco, Jonan Fernández, dió apertura al curso de verano de la UPV/EHU titulado "La construcción de la Paz: la perspectiva de la historia". Este curso ha permitido reflexionar sobre algunos de los acontecimientos que en los últimos tres siglos han contribuido a conformar la actual conciencia en relación con el ideal de la paz. A juicio de Fernández, el compromiso ético con la paz y la justicia necesitan aprender de la perspectiva de la historia para "no recaer en el error y en el horror de la violencia". De ahí que sea necesario volver a la experiencia educadora de la dignidad humana mediante el análisis y el estudio del papel decisivo que tuvieron personalidades relevantes de la historia y del pensamiento. Tal y como ha explicado el secretario general de Paz y Convivencia, las ponencias de este curso servirán de base a una publicación que será ofrecida tanto en el Bachillerato como en el ámbito universitario. Además, podrá ser utilizado como material de formación para el profesorado. "Uno de sus objetivos será recordar que somos y hacemos porque otros fueron e hicieron", ha asegurado. En la imagen, en primer término, Jonan Fernández, secretario general de Paz y Convivencia.

Ampliar noticia


 

> AEMIren 2016ko konferentzia ospatzen da asteon Konpostelako Santiagon (Galizia)

 

> Esta semana se celebra la conferencia anual de AEMI en Santiago de Compostela (Galicia)

Europako Migrazio Institutuen Erakundea da AEMI eta Europako migrazioen historia lantzen duten 40 erakunde barnebiltzen ditu, baita Eusko Jaurlaritza. Urtero erakunde guztiak elkartzen dira jardunaldi batzuetan, eta lantzen ari diren gaietaz eztabaidatzen dute. Aurtengo hitz ordua irailaren 28tik urriaren 1era dute Konpostelako Santiagon. Konferentzian zehar diaspora eta migrazioak gaur egun duten erronketaz jardungo dute. Hantxe izango da Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat, Asier Vallejo Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria buru duela. Euskal Herriko kasua landuko duten lau hitzaldi ere egongo dira. Edurne Arosteguik euskal eta amerikar identitatearen eraikuntza ikuspegi literariotik aztertuko du, Patrick Fitzgeraldek irlandar eta euskal diasporak alderatuko ditu, Maria Luisa Di Martinok emakume etorkinek Euskal Herrian beraien identitatea nola berreraikitzen duten izango du mintzagai eta azkenik, Raphael Tsavkko Garciak euskal diasporak Hego Amerikan bizi izandako integrazio eta tentsioak azalduko ditu ikuspegi historiko batetik.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here  and here

 

AEMI es la Asociación de Instituciones para las Migraciones Europeas, en ella se agrupan más de 40 organismos provenientes de 20 países diferentes, y entre ellos también se encuentra el Gobierno Vasco. Todos los años realizan un encuentro para intercambiar ideas y puntos de vista sobre los desafíos a los que tienen que hacer frente. Este año, dicho encuentro se realiza en Santiago de Compostela, entre el 28 de septiembre y el 1 de octubre. Allí estará una delegación del Gobierno Vasco, encabezada por Asier Vallejo, director para la Comunidad Vasca en el Exterior. El caso vasco estará representado con cuatro conferencias. Edurne Aróstegui analizara la construcción de la identidad vasco-americana desde un punto de vista literario, Maria Luisa Di Martino hablará de como las mujeres migrantes reconstruyen su identidad en el País Vasco, Patrick Fitzgerald realizará un análisis comparativo de las diásporas irlandesas y vascas, y por ultimo, Raphael Tsavkko García tratará la integración de la diáspora vasca en América Latina desde una perspectiva histórica. 

Ampliar noticia

 

William Douglass Visiting Chair in Basque Studies Katedraren inaugurazio ekitaldia, gaur astelehenean Massachusets-en

 

Acto inaugural de la Cátedra William Douglass Visiting Chair in Basque Studies, este lunes en Massachusets

William Douglass Visiting Chair in Basque Studies izeneko Katedraren inaugurazio ekitaldia gaur astelehenean, irailak 26, izango da, eta William A. Douglass berak emango dio irekiera Katedrari. 2016 urtean jarriko da abian. Katedrak euskal antropologiari buruzko ikasketak sustatzeaizango du xede. Mintegi bat eskainiko du urtero, euskal antropologia zein euskal kulturgintzako gaiak jorratuz. Era berean, etorkizunean euskal ikasketak ikasketa plan ofizialean barneratzeko konpromisoa dago.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

El acto inaugural de la Cátedra William Douglass Visiting Chair in Basque Studies, en la University of Massachusets Armherst, se celebra hoy lunes 26 de septiembre, y será el propio William A. Douglass quien de comienzo a la Cátedra. La Cátedra tendrá como objetivo difundir la antropología vasca. Ofrecerá un seminario anual sobre temas relacionados con la antropología y cultura vascas. Además, se ha tomado el compromiso de incorporar su programa en el plan de estudios oficial que ofrece la universidad de Massachusets Armherst.
 

Ampliar noticia

 

> Euskadik, Europako beste eskualdeekin batera, klima aldaketaren eta ekonomia berdearen inguruko itunak aztertu ditu Karintian

 

>  El País Vasco ha analizado en Austria, junto al resto de regiones europeas, las alianzas en materia de cambio climático y economía verde

Euskal Herriak, Europako beste eskualde guztiekin batera, klima-aldaketari eta ekonomia berdeari dagokienean egin daitezkeen itunak aztertu ditu Europako Eskualdeen XII. Ingurumen Konferentzian (ENCORE). Konferentziak "Eskualdeak, klima aldaketaren aurkako neurriak hartuz" izan du izena, eta irailaren 22an egin da Karintian, Austrian. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburu Ana Oregik azaldu duenez, konferentzia prestatzeko, Euskal Herriak hondakinen kudeaketari buruzko Cradle to Cradle and Waste Management 4. Ituneko Encore eskualde ezberdinetako "arrakasta kasuak" edo Best Case Studies delakoak bildu eta kudeatu ditu. Irudian, Konferentzian parte hartu duten euskal gazte batzuk.

Guztia irakurri

 

El País Vasco ha analizado, junto al resto de regiones europeas las alianzas en materia de cambio climático y economía verde dentro de la XII Conferencia Medioambiental de las Regiones de Europa (ENCORE) que, con el lema "la adopción de medidas para el cambio climático", se ha celebrado el 22 de septiembre en Carinthia, Austria. Según ha explicado la Consejera de Medio Ambiente y Política Territorial del Gobierno Vasco, Ana Oregi, como preparación para la conferencia, el País Vasco ha colaborado y gestionado la recogida de los "casos de éxito" o Best Case Studies de la diferentes regiones de Encore de la Alianza 4 dedicada a gestión de residuos (Cradle to Cradle and Waste Management). En la imagen, algunos jóvenes vascos que han tomado parte en la Conferencia.

Ampliar noticia

> Euskadiko sokatirako gizonezko selekzioak urre-domina lortu du Malmöko (Suedian) Munduko Txapelketetan

 

> La selección de Euskadi masculina de sokatira logra la medalla de oro en los Mundiales de Malmö (Suecia)

Irailaren 8tik 11ra Malmöen ospatutako Lur Gaineko Munduko Sokatira txapelketan sei domina lortu ditu Euskal Herriak, klub gisa zein nazioka. Domina guztien artetik, euskal selekzioak gizonezkoen 580 kiloko lehiaketan lortutako urrezkoa nabarmentzen da, finalean Ingalaterra garaitu ondoren. Selekzioak lortutako beste dominak hiru zilarrezko izan dira, gizonezkoen 640koan, emakumezkoen 500ekoan eta 600eko mistoan. Klubei dagokionez, Gaztedik brontzezko bi domina eskuratu ditu, gizonezkoen 580 kilokoan eta emakumezkoen 500 kilokoan. Dominik lortu ez arren nabarmengarria da ere Goiherrik egin duen lana.

Guztia irakurri

 

En el campeonato del mundo de sokatira sobre tierra, celebrado en Malmö entre el 8 y 11 de septiembre, la delegación vasca ha conseguido traer a casa seis medallas, tanto en selecciones como en clubes. Entre ellas destaca la conseguida por la selección masculina en la categoría de 580 kilos hombres, después de imponerse en la final a la selección de Inglaterra. Además de dicha medalla, la selección de Euskal Herria consiguiói tres platas en 500 kilos mujeres, 600 mixtos y 640 hombres. Las demás medallas las ha conseguido Gaztedi a nivel de clubes, las dos de bronce, 580 kilos hombres y 500 kilos mujeres. Aunque no haya conseguido medallas también es de destacar la labor realizada por el club Goiherri.

Ampliar noticia

 

     
     

Resultados 33 - 48 de 150