EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital

Euskal Etxeak Digitala # 617

 617 ZK.
2016 / 4 / 11 - 15

 

Nº 617
 11- 15 / 4 / 2016

> Lehendakaria Munduko Turismo Elkarteko idazkari nagusiarekin bildu da

 

>  El lehendakari se reúne con el secretario general de la Organizacion Mundial del Turismo

Iñigo Urkullu lehendakaria Euskadin egun batzuk igaroko dituen Munduko Turismo Elkarteko idazkari nagusi Taleb Rafairekin bildu da. Bilera baliagarria izan da Euskadiren eta Nazio Batuen mendeko erakunde horren arteko lankidetza-esparrua aztertzeko. Erakunde horren kide da, hain zuzen, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentzia, eta, bileran, alde bien intereseko gaiak izan dituzte hizpide, tartean, turismoak kulturari eta bakeari egin diezaiokeen ekarpena –DSS2016 hiriburutzaren esparruan–, Euskadiko kultura gastronomikoa eta turismo jasangarria. Irudian, Iñigo Urkullu eta Taleb Rifai.

Guztia irakurri

 

El lehendakari Iñigo Urkullu se ha reunido con el secretario general de la Organización Mundial del Turismo-OMT, Taleb Rifai, que se encuentra de visita en Euskadi. La reunión ha servido para analizar el marco de colaboración que mantiene Euskadi con esta organización de Naciones Unidas de la que la Agencia Vasca de Turismo-Basquetour es miembro afiliado. También ha servido para abordar temas de interés común como la contribución del turismo a la cultura y a la paz -en el marco de la capitalidad DSS2016-, la cultura gastronómica de Euskadi y el turismo sostenible. En la imagen, Iñigo Urkullu y Taleb Rifai.

Ampliar noticia

 

> Euskal Autogobernuaren etorkizuna: ereduen azterketa alderatua eta dimentsio europarra

 

>   El futuro del Autogobierno Vasco: análisis comparado de modelos y la dimensión europea

Eusko Ikaskuntzak antolatu dien jardunaldi honen bidez gure autogobernuaren etorkizunari buruzko hausnarketa plural bat ireki nahi da euskal gizartean. Botere politikoaren lurralde antolaketaren inguruan Europako hainbat eredu aztertuko dira. Azterketa horrek ematen dituen hausnarketak, batetik, Europako Batasunaren dimentsioan kokatuko dira eta, bestetik, euskal alderdi politikoen artean elkarrizketa sustatzeko baliatuko dira; hain zuzen, euskal alderdi politikoek euskal herritarrei etorkizunerako proposatzen dieten estatus politikoari buruzko debatea. 2016ko apirilaren 20an  Gasteizen, goizeko 8:30etatik arratsaldeko 19:30etara, Europa Biltzar Jauregian. Gasteiz Hiribidea, 85.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

El objetivo de esta jornada organizada por Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos es abrir hacia la sociedad vasca una reflexión plural en torno al futuro de nuestro autogobierno. Se analizarán diferentes modelos comparados europeos de distribución territorial del poder político y se trasladarán las reflexiones derivadas de tal análisis a la dimensión de la UE, por un lado, y por otro al debate entre los diferentes partidos políticos vascos acerca del futuro estatus político que proponen a la ciudadanía vasca. El 20 abril de 2016 en Vitoria-Gasteiz, de 8:30 a 19:30 en el Palacio de Congresos y Exposiciones Europa. Gasteiz Hiribidea, 85.

Ampliar noticia

 

> Euskadiko kluster nagusiak Basque Ecodesign Centerrekin bat egin dute

 

>  Los principales clusters del País Vasco se incorporan a Basque Ecodesign Center

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak eta Basque Ecodesign Centerren enpresa sortzaileek lankidetza publiko-pribaturako beste hitzarmen bat sinatu dute bederatzi klusterrekin, ekodiseinuaren bidez produktu eta zerbitzu berritzaileak garatzeko eta, hala, euskal enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko, barneko zein kanpoko merkatuetan. "Hitzarmen hau sinatuta, Basque Ecodesign Centerrek Euskadiko industrian ekodiseinua sustatzeko duen ahalmena indartu egiten da; izan ere, zentro aurreratu horrek ekodiseinuaren arloan eskaintzeko dauzkan abantaila guztien berri izango dute aurrerantzean kluster horietako enpresek", esan du Ana Oregik prentsaurrekoan.

Guztia irakurri

4

La consejera de Medio Ambiente y Política Territorial del Gobierno Vasco, Ana Oregi y las empresas fundadoras del Basque Ecodesign Center han firmado en Bilbao, junto con nueve clústeres, un nuevo acuerdo de colaboración público-privada que permitirá a las empresas vascas mejorar su competitividad en mercados interiores y exteriores gracias al desarrollo de productos y servicios innovadores mediante la aplicación del ecodiseño. "La firma de este nuevo acuerdo supone un fortalecimiento de la capacidad del Basque Ecodesign Center como principal agente promotor del ecodiseño entre la industria del País Vasco, ya que a partir de ahora las empresas integradas en los clústeres podrán acceder a todas las ventajas que ofrece este centro avanzado de conocimiento en materia de ecodiseño", ha indicado en rueda de prensa la consejera Ana Oregi.

Ampliar noticia

 

> Daniel Uranga euskal jatorriko AEBko golf jokalariak bi sari irabazi ditu Augustan

 

> El golfista estadounidense de origen vasco Daniel Uranga gana dos premios en Augusta

Daniel Uranga gazteak 14 urte baino ez ditu, baina golf munduan lekutxoa egiten hasia da dagoeneko. Berriki, Augusta Golf Club mitikoan golf txapelketa bat irabazi du eta beste batean bigarren postua eskuratu du.  Danielen euskal sustraiak Durango aldean daude, bertatik heldu baitzen Estatu Batuetara Rufino Uranga birraitona. Uranga familia (Daniel, Tea arreba, Tony eta Jennifer gurasoak) Wilder herrian bizi da, baina Homedale-ko Txoko Ona Basque Club euskal etxeko kide dira.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

Daniel Uranga sólo tiene 14 años, pero se está haciendo un hueco en el mundo del golf. Viene de ganar un campeonato en el mítico Augusta Golf Club y ha quedado en el segundo puesto de otra competición. Las raíces vascas de Daniel se encuentran en la zona de Durango, de donde llegó a los Estados Unidos su bisabuelo Rufino Uranga. La familia Uranga (Daniel, su hermana Tea, y sus padres Tony y Jennifer) vive en la localidad de Wilder, pero son miembros de la euskal etxea Txoko Ona Basque Club.
 

Ampliar noticia

 

>  Hasi da Baztanen "Zaindari ikusezina" pelikularen filmaketa

 

>  Ha comenzado en Baztan el rodaje de "El guardián invisible"

Ekin diete Baztanen (Nafarroa) "Zaindari ikusezina" pelikulako filmatze-lanei. Zinta thriller bat da, Dolores Redondok idatzitako Baztango Trilogiako lehen eleberrian oinarrituta dagoena. Pelikulako zuzendaria Fernando González Molina da, eta aktoreen artean daude, besteak beste, Marta Etura, Elvira Mínguez, Carlos Librado "Nene", Francesc Orella, Itziar Aizpuru, Patricia López, Mikel Losada, Miquel Fernández, Quique Gago, Pedro Casablanc, Paco Tous, Ramón Barea, Manolo Solo, eta Susi Sánchez. Eleberria 30 hizkuntza baino gehiagotara itzulita dago, eta bertako protagonista nagusia irakur daiteke Amaia Salazar da (Marta Etura), Nafarroako Foruzaingoaren homizidioetako inspektoreburua.

Guztia irakurri

 

Ha comenzado en el Valle de Baztan (Navarra) el rodaje de la película "El guardián invisible", un thriller basado en la primera novela de la trilogía escrita por Dolores Redondo. La película está dirigida por Fernando González Molina y cuenta en el reparto con Marta Etura, Elvira Mínguez, Carlos Librado "Nene", Francesc Orella, Itziar Aizpuru, Patricia López, Mikel Losada, Miquel Fernández, Quique Gago, Pedro Casablanc, Paco Tous, Ramón Barea, Manolo Solo, y Susi Sánchez. La novela "El guardián invisible", publicada en más de 30 lenguas, está protagonizada por Amaia Salazar (Marta Etura), inspectora jefe de Homicidios en la Policía Foral de Navarra.

Ampliar noticia

 

     
     

Resultados 49 - 64 de 150