EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital

Euskal Etxeak Digitala 601

 601 ZK.
2015 / 11 / 30 - / 12 / 1

 

Nº 601
 30 / 11 / - 1 /12/ 2015

>   Lehendakariak II Bilbao European Encounters nazioarteko biltzarra ireki du

 

> El lehendakari abre el congreso internacional II Bilbao European Encounters

Iñigo Urkullu lehendakariak eman dio hasiera II. Bilbao European Encounters nazioarteko kongresuari. Ekitaldia Globernance, Gobernantza Demokratikorako Institutuak eta London School of Economics and Political Science unibertsitateak antolatu dute. Unea baliatuta, defentsa, kanpo-politika eta solidaritatearen arloetan estrategia komun bat adostea eta bakerako kulturan inbertitzea eskatu dio Europari Urkullu lehendakariak. Irudian, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia.

Guztia irakurri

 

El lehendakari, Iñigo Urkullu, ha abierto el congreso internacional II Bilbao European Encounters, organizado por el Instituto de Gobernanza Democrática-Globernance y The London School of Economics and Political Science. En el acto, el lehendakari ha instado a acordar una estrategia común en Europa en materias como la defensa, la política exterior o la solidaridad y a invertir en una cultura para la paz. En la imagen el lehendakari Iñigo Urkullu y el diputado general de Bizkaia Unai Rementeria.

Ampliar noticia

 

>  Euskararen Nazioarteko Eguna munduan zehar eta Montevideon ere

 

> El Día Internacional del Euskera en todo el mundo, y también en Montevideo

Munduan zehar abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko eguna ospatu da euskal etxeetan, batez ere kontuan hartuta aurtengo edizioa euskaldun berriei eskainita egon dela, euskaldun berriek euskara ikasteko eta biziarauteko egin duten ahaleginagatik. Montevideoko Euskal Erria euskal etxeak ere berea anlotatu du Uruguaiko kapitalean, abenduaren 3an, 4an eta 5ean. Montevideon Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldietan hartu dute parte ondorengo argitaletxeek: CBS Pressek, Ekinek, Euskal Erria argitaletxeak eta Lauburu argitaletxeak. Horrez gain, Nafarroako Gobernua, Eusko Jaurlaritza eta Etxepare Euskal Institutua izan dira jardunaldi horien babesleak. Montevideoko Euskararen Egunaren egitaraua interesgarri eta aunitza da oso, eta denetariko ekimenak ditu: filmen eta liburuen aurkezpenak, hitzaldiak, baita omenaldiak ere.

Guztia irakurri

 

El día 3 de diciembre se ha celebrado el Día Internacional del Euskera por todo el mundo en las euskal etxeak, teniendo en cuenta sobre todo que la edición de este año ha estado dedicada a los "euskaldun berriak", dado el esfuerzo que han realizado para aprender y mantener vivo el euskera.   La euskal etxea Euskal Erria de Montevideo ha organizado también el suyo propio en la capital uruguaya, durante las jornadas del 3, 4 y 5 de diciembre. En Montevideo participan en la celebración del Día del Euskera las siguiente editoriales: CBS Press, Ekin, la editorial Euskal Erria y la editorial Lauburu. Además el Gobierno de Navarra, el Gobierno Vasco y el Instituto Vasco Etxepare ejercen de patrocinadores de estas jornadas. El programa del Día del Euskera de Montevideo es muy interesante y variado e incluye actividades de todo tipo: presentaciones de películas y libros, conferencias, así como homenajes.

Ampliar noticia

 

 

> "Basques in the United States" lanaren aurkezpena

 

>  Presentación de la obra "Basques in the United States"

Datorren asteko asteazkenean, abenduaren 9an, 17:00etan, "Tabakalera" Donostiako Nazioarteko Kultur Zentroan, Koldo San Sebastian egileak "Basques in the United States" bere ikerketa erraldoiaren bi aleak aurkeztuko ditu. Urte askotan zehar egindako lana da, eta milaka euskal emigratzaileen izenak eta haien bizitzen berri Estatu Batuetan ematen ditu zehaztasun osoz. Horrez gain "bizirik, mugitzen ari den" erregistro biografikoa da, zeren eta gune baitauka Interneten emigratzaile horien gaineko datuak eguneratzeko, edo nahi izanez gero, beste izen batzuk eta datuak sartzeko.

Guztia irakurri
 

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

4

El miércoles de la semana que viene, 9 de diciembre, a las 17:00 h, en el Centro Internacional de Cultura "Tabakalera" de Donostia / San Sebastián el autor Koldo San Sebastián presentará los dos volúmenes de su formidable obra "Basques in the United States". Se trata de una compilación realizada durante muchos años y que recoge miles de nombres de emigrantes vascos y los detalles de sus vidas en los Estados Unidos de América. Es además un registro biográfico "vivo, en movimiento", ya que hay habilitado un espacio en Internet para actualizar la información sobre esos emigrantes o sobre otros nombres y datos que se quieran incorporar.

Ampliar noticia

 

 

 

> Bartzelonako euskal etxea Durangoko Azokan

 

> La euskal etxea de Barcelona en la Azoka de Durango

Abenduaren 4tik 8ra egingo dute Durangoko Azokaren 50. edizioa. "DA! Bada, ala ez da?" lelopean bilduko dira Durangon inoiz baino ekitaldi gehiago, besteak beste Bartzelonako euskal etxeak aurkeztuko duena, mundu osoan zabaldurik dagoen euskal diaspora ordezkatuz. Helburua da hemendik aurrera euskal etxe bat ekarri urtero Durangoko Azokara stand batekin. Aurten Bartzelonari tokatu zaio, segur asko programazio eta irudi publikoa dagokienez euskal etxeen artean aurreratuenatariko bat. Durangoko topaketan Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza ere egongo da, bere argitalpen berrien aurkezpena egiten. Irudian Barzelonako euskal etxeko Olentzeroa.  
 

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

  

Entre el 4 y el 8 de diciembre se celebra en Durango la 50 edición de la Azoka, la Feria del Libro y el Disco Vascos. Bajo el lema "DA! Bada, ala ez da?" (que viene a ser algo parecido a "ES! Lo es, o no lo es?") Durango acogerá este año más actividades que ninguna otra edición anterior. Entre ellas la que presentará el centro vasco - euskal etxea de Barcelona, en representación de toda la diáspora vasca expandida por el mundo. La idea es traer de ahora en adelante cada año a la Azoka de Durango el stand de una euskal etxea. Este año le ha tocado a Barcelona, seguramente una de las euskal etxeak más avanzadas en cuanto a programación e imagen pública. En el encuentro de Durango estará también presente la Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior, presentando sus nuevas publicaciones. En la imagen el Olentzero de la euskal etxea de Barcelona.

Ampliar noticia

 

> "1936ko erbestearen heterodoxiak. Memoria historikoaren beste aurpegia" XIV. nazioarteko biltzarra

 

>  XIV congreso internacional "Heterodoxias del exilio de 1936. La otra cara de la memoria histórica"

Hamaika Bide Elkarteak Barzelonako Unibertsitatearen GEXEl taldearekin, eta Mondragón eta Euskal Herriko Unibertsitateekin batera 1936ko erbestearen gaineko nazioarteko kongresua antolatu du. Oraingo honetan ahaztutako edo baztertutako izenei ekiten die, Memoria Historikotik at geratu direnak. Tolosa eta Donostian 2015eko abenduaren 10etatik 15era. Irudian, P.O.U.M.aren (Partido Obrero de Unificación Marxista zelakoa) kartela, garaian Espainiako Alderdi Komunistaren disidenteak.

Guztia irakurri

 

Hamaika Bide Elkartea junto al grupo GEXEL de la Universidad de Barcelona, y en unión con las Universidades de Deusto, Mondragón y País Vasco organiza un congreso internacional dedicado  a las heterodoxias del exilio de 1936, incidiendo en esta ocasión en los nombres olvidados o marginados, que han quedado fuera de la Memoria Histórica. En Tolosa y Donostia / San Sebastián del 10 al 15 de diciembre de 2015. En la imagen, cartel del P.O.U.M. (Partido Obrero de Unificación Marxista), en la época disidentes del Partido Comunista de España.
 

Ampliar noticia

 

     
     

Resultados 65 - 80 de 150