EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #494

Euskal Etxeak Digitala #494

 494. ZK.
2013/06/24-28

Nº 494
 24-28/06/2013

> Basque Country estrategia abian da

 

> Despega la Estrategia Basque Country

Ekainaren 25ean  lehendakariak Basque Country estrategia aurkeztu du Donostiako Kursaal Jauregian. Aurkezpenean, lehendakariarekin batera, parte hartu dute Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek, bai eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia Marian Elorzak ere. Helburua Basque Country marka- estrategia Herri-estrategia bezala atzerrian indartzea da, lau ardatz hauetan oinarrituz: Ekonomia eta Industria; Kultura eta Hezkuntza; Turismoa eta Kanpo Harreman instituzionalak. Ekitaldi honekin abian jarri da Euskadi nazioartekotzeko estrategia, Ekonomiako Diplomazia jarduera integraltzat hartuta.

Guztia irakurri

 

El 25 de junio el Lehendakari ha presentado en el Palacio Kursaal de Donostia-San Sebastián la estrategi! a Basque Country. Junto al Lehendakari, han tomado parte en la presentación, ante más de 200 personas, la Consejera de Desarrollo Económico y Competitividad Arantza Tapia, la Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura Cristina Uriarte, así como la Secretaria General de Acción Exterior Marian Elorza.! El objetivo es potenciar la estrategia de marca Basque Country en el exterior como una estrategia-País, basada en cuatro ejes: el turismo; la industria; la cultura; y la Acción Exterior institucional. Con este acto se ha lanzado la estrategia de internacionalización de Euskadi como una actuación integral de Diplomacia Económica.

Ampliar noticia

 

>  Kanadako Red Bayko euskal baleazaleen aztarnategia gizateriaren ondare izendatu du Unescok

 

> La Unesco declara patrimonio de la humanidad el yacimiento de los balleneros vascos de Red Bay, en Canadá

Irudiko ontzia da euskaldunek erabilitako bat, duela larehun urte baino gehiago, bale ehizarako Kanadan. Berezitasun bat dauka: bera da "bizirik" dirauen bale arrantzarako txalupa motako untzi bakarra. Hortaz, berebiziko garrantzia izan du Red Bayko herrixka Unescok gizateriaren ondare izendatu izana joan den astean. Red Bayn bertan, Labrador eta Ternua bereizten dituen Belle Isle itsasartearen ertzetan, dago XVI. mendeko euskal baleazaleen aztarnategia; hau da, britaniarrak eta frantsesak Kanadan finkatu baino askosaz lehenago. Aurkikuntza Selma Huxley-ri (historialari britaniarra eta euskaldunen laguna) zor diogu, benetako aitzindaria izan baita  euskal itsas historia Kanadan ikertzeko garaian.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here.

La embarcación de la imagen es una de las utilizadas por los vascos, hace más de cuatrocientos años, para la caza de la ballena en Canadá. Tiene una particularidad: es la única embarcación del tipo txalupa usada para la pesca de ballena que permanece "viva". Así pues, ha tenido una gran importancia para que la pasada semana la Unesco designara al pueblecito de Red Bay patrimonio de la humanidad. En el mismo Red Bay,  a orillas del estrecho que divide Labrador y Terranova, se halla un yacimiento ballenero vasco del siglo XVI. Esto es, mucho antes de que británicos y franceses se establecieran en Canadá. El descubrimiento se lo debemos a Selma Huxley (historiadora británica y amiga de los vascos), auténtica precursora en el estudio de la historia mar&iac! ute;tima vasca en Canadá.

Ampliar noticia

En plus d'en basque et espagnol, cette nouvelle peut être lue aussi en français en cliquant ici.

 

> Asier Vallejo Itsasok parte hartu du Kanpoan den Espainiako Herritarren Kontseilu Nagusian

 

> Asier Vallejo Itsaso participa en el Consejo General de la Ciudadanía Española en el Exterior

Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak, Asier Vallejo Itsasok, parte hartu du Madrilen Kanpoan den Espainiako Herritarren Kontseilu Nagusian. Foro horretan Vallejo Itsasok adierazi du Eusko Jaurlaritzak hartu duen ardura kanpoko euskaldunekin, batez ere larrialdi egoeretan bizi direnekin. Eusko Jaurlaritzako zuzendariak azaldu du atzerrira emigratu duten euskaldunen kopurua % 35 hazi dela 2009 eta 2013 urteen artean, Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) emandako azken datuen arabera.

Guztia irakurri

El Director del Gobierno Vasco para la Comunidad Vasca en el Exterior, Asier Vallejo Itsaso, ha tomado parte en el Consejo General de la Ciudadanía Española en el Exterior. En este foro Vallejo Itsaso ha expresado su compromiso con los vascos que viven en el exterior, sobre todo con aquellos que se encuentran en situación difícil. El Director del Gobierno Vasco ha explicado que, entre 2009 y 2013, el porcentaje de vascos expatriados se ha incrementado en un 35%, según los últimos datos proporcionados por el Instituto Nacional de Estadística (INE).

Ampliar noticia

 

> Habanako Euskal Etxeak, berrindartzera abiatuak, Bill Douglassen hitzaldia hartu du

 

> La Euskal Etxea de La Habana, en reactivación, acoge una conferencia de Bill Douglass

Habanako Ongintzako Euskal Elkarteak Bill Douglassen hitzaldia antolatu du, Habanako Unibertsitateko San Jerónimo eskolan “Amerika Anglosaxoiko eta Australiako euskaldunak” gairekin. Ekitaldiak Hiriko Historialariaren Bulegoaren babesa izan du. Douglass Nevadako Euskal Ikasketen Unibertsitateko zuzendari ohi eta irakasle emeritua da. Datozen hilabeteotan, Habanako Ongintzako Euskal Elkartea berrindartzeko asmoarekin, hainbat ekitaldi prestatu dira. Esate baterako, San Fermin ospakizuna uztailaren 6an, bai eta txangoa ere, Matanzaseko probintziara, antzinako euskaldunen kokalekuak ikusteko.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here.

 

La Asociación Vasco-Navarra de Beneficencia de La Habana ha organizado una conferencia de Bill Douglas, bajo el título “Los Vascos de América Anglosajona y Australia”. El acto ha tenido lugar en el Colegio San Jerónimo de la Universidad de La Habana, y ha contado con el apoyo de la Oficina del Historiador de la Ciudad. En los próximos meses, con la intención de reactivar la Asociación Vasco-Navarra de Beneficencia de La Habana, se han preparado diversas acciones. Por ejemplo, la celebración de San Fermín el 6 de julio, así como una excursión a la provincia de Matanzas, para visitar antiguos asentamientos vascos.

Ampliar noticia

> Historiaren berregite ekitaldia: Gasteizko batailaren 200. urteurrena

 

> Evento de recreación histórica: Bicentenario de la batalla de Vitoria

1813ko ekainaren 21ean Gasteizen izan zen bataila gogora ekarri dute joan den astuburuan Gasteizen. Aurten bataila hori gertatu zenetik bi mende betetzen dira. Hori dela eta, Europa osotik etorritako 400 lagunek baino gehiagok egin dute guda ekitaldi horren antzezpen nagusia. Gasteizko Batailak amaiera jarri zion Gasteizek pairatu zuen sei urteko okupazio frantsesari. Wellington dukearen aginduetara zeuden Espainiako, Erresuma Batuko eta Portugaleko armadetako 78.000 soldaduk ihesbidean jarri zituzten 64.600 frantsesen eta 153 kanoien armada. Irudian Wellington dukearen ondorengoa, Arthur Charles Wellesley-k, historiaren berregite bi zaleak Napoleonen armadako soldaduz jantzita albo banatan dituela.

Ampliar noticia

 

El pasado fin de semana se ha rememorado la batalla que tuvo lugar el 21 de junio de 1813 en Vitoria-Gasteiz. Este año se cumplen doscientos años de esa batalla. Por ello, más de 400 personas venidas de toda Europa han realizado una gran teatralización de ese evento bélico. La Batalla de Vitoria dio fin a seis años de ocupación francesa. 78.000 soldados de los ejércitos de España, Reino Unido y Portugal, bajo las órdenes del Duque de Wellington, pusieron en fuga a un contingente armado de 64.600 franceses y 153 cañones. En la imagen, el descendiente del Duque de Wellington, Arthur Charles Wellesley, flanqueado por dos aficionados a las recreaciones históricas caracterizados como soldados napoleónicos.

Ampliar noticia