EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #497

Euskal Etxeak Digitala #497

 497. ZK.
2013/7/15-19

Nº 497
 15-19/7/2013

> Ibarretxe Lehendakaria: "Europaren barruan berezko nortasuna izan behar dugu euskaldunok"

 

> Lehendakari Ibarretxe: "Los vascos hemos de tener una personalidad propia dentro de Europa"

Joan den astean aurkeztu zen Bilbon  "Euskadi, Estatu berri bat? Katalunia, Estatu berri bat?" liburua, Bogotako Euskal Etxeko lehendakariordea den Jose Vicente Katarain buru duen Oveja Negra argitaletxe kolonbiarrak argitaratua.  Liburuaren aurkezpenerako mahaian Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohia izan zen eta berak adierazi zuenez "Europaren barruan berezko nortasuna izan behar dugu euskaldunok", zeren "herri gisa marka propiorik ez badugu, gureak egin du". Baina bere ustez, nortasun propioa ez litzateke garatu behar "konfrontazioaren" bidez, baizik eta "beste nortasunekin batera eta elkarrekin biziz". Irudian, ezkerretik eskuinera, Josu Legarreta (Eusko Jaurlaritzako Euskal Gizataldeentzako zuzendari ohia), Jose Vicente Katarain (Oveja Negra argitaletxea! ren burua), Juan Jose Ibarretxe (Lehendakari ohia), Jon Azua (Lehendakariorde ohia) eta Juan Jose Alvarez (UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbidearen katedraduna).

Guztia irakurri

La semana pasada se presentó en Bilbao el libro "¿Euskadi, un nuevo Estado? ¿Cataluña, un nuevo Estado?", publicado por la editorial colombiana Oveja Negra, dirigida por el vicepresidente de la Euskal Etxea de Bogotá, José Vicente Katarain. En la mesa de presentación del libro estuvo presente el ex-Lehendakari Juan José Ibarretxe, quien manifestó que "los vascos debemos tener una personalidad definida en el seno de Europa", ya que "si no contamos con una marca propia como pueblo, estaremos perdidos". Sin embargo, a su juicio,  la identidad propia no debería de desarrollarse por medio de la "confrontación", sino a través del "diálogo y la convivencia con otras identidades". En la im! agen de izquierda a derecha, Josu Legarreta (ex-Director de Colectividades Vascas del Gobierno Vasco), José Vicente Katarain (Director de la editorial Oveja Negra), Juan José Ibarretxe (ex-Lehendakari), Jon Azua (ex-Vicelehendakari) y Juan José Álvarez (Catedrático de Derecho Internacional de la UPV/EHU).

Ampliar noticia

 

> Euskal nortasun "diasporiko" baten sorrera Amerikako Estatu Batuetan

 

> El surgimiento de una identidad vasca "diaspórica" en los Estados Unidos 

Ondorengo artikuluan, Oscar Alvarez Gila historialariak Amerikako Estatu Batuetara joandako euskal emigrazioaren gaineko hausnarketa egiten du. Bere ustez, Estatu Batuetan euskal nortasun, nolabait esateko, "diasporiko" baten sorreraren aurrean gaude. Euskal identitate hori bigarren, hirugarren edo laugarren belaunaldietako ondorengoek gorde eta eraldatu dute, jatorrizko euskal ezaugarri kulturalak Amerikako Estatu Batuetan euskal gizataldeak bizi izan dituen berezko gertaera historikoen arabera egokituz. Baina, hala ere, eta hau da elementu interesgarriena, oraindik Estatu Batuetako edozein euskaldunek bere baitan euskaltasunaren kutsu ukaezina du. Horretaz ari da sakonki Oscar Alvarez Gila bere artikuluan.

Guztia irakurri

 

En el artículo que viene a continuación el historiador Oscar Álvarez Gila reflexiona sobre la emigración vasca a los Estados Unidos de América. A su juicio, en los Estados Unidos nos encontramos ante el surgimiento de una identidad vasca, por decirlo de algún modo, "diaspórica". Esa identidad ha sido conservada y transformada por la segunda, tercera o cuarta generación de inmigrantes, al adaptar los referentes culturales vascos de origen a las condiciones históricas vividas por la colectividad vasca en los Estados Unidos. Pero, así y todo, y éste es el elemento más interesante, aún hoy en día cualquier vasco o vasca de los Estados Unidos conserva una huella indeleble de su vasquidad. Eso es lo que Oscar Álvarez Gila aborda en profundida! d en su artículo.

Ampliar noticia

 

> Euskararen etorkizunerako funtsezkoa da nazioarteko unibertsitateen sareetan egotea

 

> La presencia en redes universitarias internacionales es clave para el futuro del euskera

"Excellence in Basque Studies" ikastaroaren hirugarren edizioa Donostian eman da iragan uztailaren 4an eta 5ean, UPV/EHUko Udako Ikastaroen baitan. Etxepare Euskal Institutuaren sostenguarekin antolatu da. Mintegiaren helburua atzerriko unibertsitateetako irakurletzetarako Euskara eta Euskal Kultura irakasleak trebatzea da. Azken edizioak oso harrera ona izan du, 160 partehartzailetik gora izan baitu. Etxepare Institutuko Euskararen Sustapenerako zuzendari Mari Jose Olaziregik ikastaroaren balioespen oso baikorra egin du. Bere ustez ikastaro honek "euskal kultura gaur egun nazioarteko parametro akademikoetan pentsatzea eskatzen du". Olaziregik adierazi du euskararen etorkizunerako funtsezkoa dela nazioarteko unibertsitateen ikasketa eta ikerketa sareen baitan izatea, eta irakurletza programak helburu ! horrekin lanean dihardu. Irudian, "Excellence in Basque Studies" egitasmoaren saio bat.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here.

 

La tercera edición del "Excellence in Basque Studies" se ha impartido el pasado 4 y 5 de julio en Donostia, dentro de los Cursos de Verano de la UPV/EHU, organizado con la colaboración del Instituto Vasco Etxepare. "Excellence in Basque Studies" es una iniciativa destinada a formar lectores para los cursos de Lengua y Cultura Vasca en universidades extranjeras. Esta tercera edición ha tenido muy buena acogida, con cerca de 160 participantes. Mari Jose Olaziregi, Directora de Promoción del Euskera del Instituto Vasco Etxepare, valora muy positivamente este curso, que "obliga a repensar la cultura vasca dentro de los parámetros académicos internacionales". Olaziregi asegura que para el futuro del euskera es clave la participación en redes universitarias internacionales de estudio ! e investigación, y que el programa de lectorados avanzará por ese camino. En la imagen, una clase del programa "Excellence in Basque Studies".

Ampliar noticia

 

> Mintzanet: Interneten bidez ahozko euskera lantzeko

 

> Mintzanet: para practicar a través de Internet el euskera oral

Abian da euskara ikasleak eta euskara menperatzen dutenak Internet bidez harremanetan jartzen dituen egitasmoa. "Mintzanet" du izena, elkarrizketak egiteko Internet erabiltzen da eta ahozko euskera praktikatzeko aukera ematea da zerbitzu honen helburua. Eusko Jaurlaritza, Donostiako Udala, Etxepare Euskal  Institutua, Topagunea eta Bagera Euskara elkartea dira ekimenaren sustatzaileak. Guztiz doakoa da zerbitzua eta ezinbesteko bi oinarri ditu: bidelaguna eta bidelaria. Euskaraz dakien batek, euskaraz praktikatu nahi duenari laguntza emateko. Jadanik, 200 pertsona inguru daude Mintzanet egitasmoaren barruan. Izena eman duten % 15a atzerrian bizi dira: Ameriketako Estatu Batuetan, Argentinan, Txilen, Erresuma Batuan, Kolonbian, Brasilen, Uruguain edota Kaledonia Berrian (Ozeania). Gehiengoak euskaldunen seme al! abak dira edo bertan lan egiten ari diren euskaldunak. Irudian, Xabier Euzkitze bertsolaria Skypez hizketan ari dela.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here.

Se ha puesto en marcha un proyecto que, a través de Internet, pone en contacto a estudiantes de euskera con hablantes competentes de esta lengua. El proyecto se llama "Mintzanet" (que en euskera significa "red de conversación"), se sirve de Internet para mantener diálogos y su objetivo es ofrecer la oportunidad de practicar el euskera oral. Los promotores de esta iniciativa son el Gobierno Vasco, el Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián, el Instituto Vasco Etxepare y las entidades para la promoción del euskera Topagunea y Bagera. Es un servicio gratuito y funciona a partir de dos elementos básicos: un facilitador y un interlocutor. Es decir, una persona que domina el euskera a la perfección y que proporciona ayuda a otra que quiere practicar el idioma. Hasta el momento al proyecto Mintzanet se han apuntado cerca de 200 personas, de las cuales el 15% viven en el extranjero: en los Estados Unidos, Argentina, Chile, Reino Unido, Colombia, Brasil, Uruguay o Nueva Caledonia (Oceanía). La mayoría son hijos de vascos o vascos que trabajan en el exterior. En la imagen, el bertsolari Xabier Euzkitze en plena conversación por Skype.

Ampliar noticia

En plus d'en basque et espagnol, cette nouvelle peut être lue aussi en français en cliquant ici.

> Bartzelonako EH Sona musika lehiaketa

 

> Certamen de música EH Sona en Barcelona

Itzuli da Bartzelonako Euskal Etxeak bultzatutako EH Sona musika lehiaketa, euskal musikako talentu berriak sustatzeko. Hala Kantariak nola taldeak aurkez daitezke, eta saria ez da batere makala: Gatibu taldearekin jotzea Razzmatazz aretoan. Epemuga lehiaketarako izena emateko irailaren 8ra arte dago irekita, eta baldintzak  ondorengo hauek dira: euskaraz abestu eta EH Sona jaialdian inoiz parte hartu izana. Musika estiloari dagokionez ez da inolako mugarik jartzen. Bestalde, Bartzelonako Euskal Etxeak bere gain hartuko ditu bidaia, loa eta afari gastuak. Lehiaketan parte hartzeko gutxienez hiru abesti bidali beharko dira, saio bat erakusten, gutxienez 30 eta gehienez 50 minutukoa. Abestiak formatu digitalean bidali behar dira, eta Bartzelonako Euskal Etxeak bere webgune eta blogean erabiliko ditu lehiaketa eta kontzertuaren berri emateko. Epaimahaia Euskal Herrian eta Bartzelonan musika munduan lan egiten duten hainbat lagunek osatuko dute. Irudian, EH Sona jaialdiaren kartela.

Guztia irakurri

 

Vuelve EH Sona, el certamen impulsado por la Euskal Etxea de Barcelona para la promoción de nuevos talentos de la música vasca. Se pueden presentar tanto cantantes como grupos, y el premio no es para nada menor: tocar con el grupo Gatibu en la sala Razzmatazz. La fecha límite para apuntarse al concurso está abierta hasta el 8 de septiembre, y las condiciones de participación son las siguientes: cantar en euskera y no haber tomado parte nunca antes en el festival EH Sona. No se establece ninguna limitación en cuanto a estilo musical. Por otra parte, será la Euskal Etxea de Barcelona quien se haga cargo de los gastos de viaje, alojamiento y cena. Para participar habrá que enviar por lo menos tres canciones, mostrando una actuación de al! menos 30 minutos, y como máximo de 50. Las canciones han de enviarse en formato digital. La Euskal Etxea de Barcelona las utilizará tanto en su web como en su blog para publicitar el concurso y el concierto. La selección la harán representantes de la escena musical vasca y de Barcelona. En la imagen, cartel del festival EH Sona.

Ampliar noticia