EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #499

Euskal Etxeak Digitala #499

 499. ZK.
2013/7/29-8/2

Nº 499
 29/7-2/8/2013

> Lehendakaria urrian Estatu Batuetara joango da New Yorkeko Euskal Etxearen mendeurreneko ekitaldietan egoteko

 

> El Lehendakari viajará en octubre a Estados Unidos para asistir a los actos del centenario de la Euskal Etxea de Nueva York

Iñigo Urkullu Lehendakaria Amerikako Estatu Batuetara joango da urrian, Europar Batasunetik kanpo Lehendakari gisa egiten duen lehenengo bidai ofizialean. New York, Washington D.C. eta Milwaukee hiriak bisitatuko ditu eta bidaia urriaren 8tik 13ra bitartean gutxi gorabehera. Hain zuzen, New Yorkeko euskal etxearen mendeurrena dela eta egingo diren ekitaldietara ere joango da, Estatu Batuetako euskal etxerik zaharrena da New Yorkekoa, 1913an sortutakoa. Lehendakaria Washington D.C.ko eta New Yorkeko euskal komunitatearekin ere bilduko da.

Guztia irakurri

El Lehendakari Iñigo Urkullu viajará en octubre a Estados Unidos, en el que será su primer viaje oficial como Lehendakari fuera de la Unión Europea. En concreto, visitará las ciudades de New York, Washington D.C. y Milwaukee y las fechas aproximadas serán entre el 8 y el 13 de octubre. Asistirá, en concreto, a los actos de conmemoración y de celebración del centenario de la Euskal Etxea de Nueva York, el Centro Vasco más antiguo de Estados Unidos, fundado en 1913. El Lehendakari se reunirá, también, con la comunidad vasca en Washington D.C. y New York.

Ampliar noticia

 

> 611 ikaslek parte hartu dute Boise State Universityko Basque Studies Minor ikasketetan

 

>  611 estudiantes han participado en el programa Basque Studies Minor de la Boise State University

Amaitu berri den ikasturtean, 611 ikasle hurbildu dira Boise State Unibersityko “Basque Studies Minor” programako eskoletara. Etxepare Euskal Institutuko irakurle Nere Letek zuzentzen duen diziplina anitzeko proposamen honetako eskoletan euskal hizkuntza, historia, kultura, politika eta beste irakatsi dituzte. Gainera, unibertsitateko 14 departamendurekin gurutzatu dituzte, euskal ikasketen sarea unibertsitate osora zabalduz. Irudian, Boise State Universityko ikasleak irribarretsu kamararen aurrean, diploma eskuetan dutela.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here.

 

A lo largo del curso que acaba de finalizar, 611 alumnos y alumnas han participado en el programa “Basque Studies Minor” de la Boise State Unibersity. Esta propuesta multidisciplinar, dirigida por la lectora del Instituto Vasco Etxepare, Nere Lete, incluye clases de euskera, historia, cultura o política vascas. Las clases se han coordinado además con otros 14 departamentos, lo que ha permitido extender la red de estudios vascos a toda la universidad. En la imagen, alumnos de la Boise State University posan sonrientes ante la cámara con su diploma entre las manos.

Ampliar noticia

 

> Boiseko Bishop Kelly Institutuko ikasle talde batek Lehendakaritza bisitatu du

 

> Un grupo de estudiantes del Instituto Bishop Kelly de Boise visita Lehendakaritza

AEBtako Boise hiriko ikasle talde bat Lehendakaritzan izan da, Olabide Ikastolako ikasle batzuekin batera. Olabideko ikasle horiek Idahoko Estatuko hiriburuan izan berri dira. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako egoitzan hartu ditu Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritzako lan taldeak. Euskadi eta Idaho arteko harremanak sakontzeko, Gasteizko Olabide Ikastolarekin egiten den truke-programa baten hirugarren aldia da. Gazteek Lehendakaritzara egin duten bisitan Euskadin eta Amerikako Estatu Batuetan bizi izandakoari buruzko berriketaldia egin dute Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritzako lan taldearekin. Lehendakaritza ezagutu ondoren, Eusko Legebiltzarra bisitatu dute.

Guztia irakurri

 

Un grupo de estudiantes de la ciudad de Boise, EE.UU., ha visitado Lehendakaritza, acompañados por los alumnos de la Ikastola Olabide tras su reciente estancia en la capital del Estado de Idaho. En la sede de la Presidencia del Gobierno Vasco han sido recibidos por el equipo de la Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior. Se trata de la tercera edición de un programa de intercambio con la Ikastola Olabide de Vitoria-Gasteiz, que permite profundizar en las relaciones entre Euskadi y Idaho. En la visita realizada a Lehendakaritza los jóvenes han intercambiado impresiones sobre sus vivencias en Euskadi y los Estados Unidos con el equipo de la Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior. Tras conocer Lehendakaritza han visitado el Parlamento Vasco.

Ampliar noticia

 

> Euskadiren Argentina-Mercosurreko ordezkariak Buenos Aireseko euskal etxeak bisitatu ditu

 

> La Delegada de Euskadi en Argentina-Mercosur visitó las Euskal Etxeak de Buenos Aires

Argentina-Mercosurreko Euskadiren ordezkari Sara Pagolak Buenos Aires hiriko zenbait Euskal Etxe bisitatu ditu. Bisita hauetan, euskal komunitateari legealdi honetako kanpo harremanetako helburuak azaldu dizkio. Sara Pagolak Buenos Aireseko Eusko Kultur Etxea, Euskaltzaleak, Iparraldeko Euskal Etxea eta Laurak Bat bisitatu ditu, kanpo harremanetarako programaren lehen helburua beteaz, kanpoan den euskal komunitatearekin harremanak sendotzea. Aipatutako elkarteetako bazkide eta lagunen aurrean jardun du, Urkullu Lehendakariaren gobernuak Euskadiren internalizaziorako dituen lan ildoak azalduz.

Guztia irakurri

La Delegada de Euskadi en Argentina - Mercosur, Sara Pagola, ha completado una serie de visitas a las Euskal Etxeak de la ciudad de Buenos Aires, donde ha expuesto a la colectividad vasca los objetivos de la acción exterior del Gobierno Vasco para la presente legislatura. Cumpliendo con el primer objetivo del programa de acción exterior, que se propone estrechar los lazos con la comunidad vasca en el exterior, Sara Pagola ha visitado la Casa de la Cultura Vasca - Eusketxe, Euskaltzaleak, el Centro Vasco Francés y el Laurak Bat de Buenos Aires y, frente a una audiencia formada por socios y amigos de dichas asociaciones, ha disertado sobre las líneas de trabajo del gobierno del Lehendakari Urkullu para la internacionalización de Euskadi.

Ampliar noticia

 

>  Fermin Muguruza eta bere Kontrakantxa taldea Sydneyn

 

> Fermin Muguruza y su grupo Kontrakantxa en Sydney

Fermin Muguruzak ez du aurkezpenik behar. Berataz esan da estatubatuarra izango balitz Eminem-en edota Lenny Kravitz-en gainetik, esate baterako, egongo litzatekeela. Edonola ere, euskal rockaren  mundu mailako izarrik ezagunena murgilduta dago buru belarri bere No More Tour 2013ko nazioarteko biran. Joan den asteazkenean Kontrakantxa taldearekin Sydeneyra heldu zen, bere lehenengo Australiako kontzertua emateko. Fermin eta taldea Gure Txoko Euskal Etxean geldituko dira hiru egun. Asteazkenean bertan ongi etorri afaria egin zioten Gure Txokon. Ostegunean "Zuloak" bere filmaren proiekzioa egin da Gure Txoko Sydneyko Euskal Etxean ere, eta gaur ostirala, Fermin Muguruzak eta Kontrakantxak kontzertua emango dute Coogee Diggers aretoan.

Guztia irakurri

 

Fermin Muguruza no necesita presentación. De él se ha dicho que si fuera estadounidense estaría por encima de Eminem o Lenny Kravitz, por ejemplo. En cualquier caso, la estrella del rock vasco más conocida a escala mundial se encuentra metida de lleno en su gira internacional No More Tour 2013. El pasado miércoles llegó con su grupo Kontrakantxa a Sydney, para ofrecer su primer concierto en Australia. Fermin y la banda permanecerán tres días en la Euskal Etxea Gure Txoko. El propio miércoles les prepararon una cena de bienvenida en Gure Txoko. El jueves, también en la Euskal Etxea Gure Txoko de Sydney, se proyectó su película "Zuloak", y hoy viernes, Fermin Muguruza y Kontrakantxa darán un concierto en la sala Coogee Diggers.

Ampliar noticia