EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #500

Euskal Etxeak Digitala #500

 500. ZK.
2013/8/5-9

Nº 500
 5-9/8/2013

> Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza emango dio "Gerrako Umeak" hartzen dituen Moskuko kultura zentroari

 

> El Gobierno Vasco ayuda al centro cultural de Moscú donde se agrupan los "Niños de la Guerra"

Eusko Jaurlaritzak, duela gutxi, onartu du "Gerrako umeak" hartzen dituen Moskuko kultura zentroari diru-laguntza bat ematea. Zentro horrek Gerra Zibilean Errusiara eraman zituzten umeak eta beraien familiakoak batzen baititu. Eusko Jaurlaritzak uste du euskal herritarrek zor historikoa dutela pertsona horiekin. Diru-laguntza 10.000 eurokoa da eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren eta Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez bideratuko da. Gaur egun zentroak 212 kide ditu, eta horietako 43 euskal herritarrak dira. Irudian  Kuznetski Most, zentroa kokatua dagoen auzoa.

Guztia irakurri

El Gobierno Vasco ha aprobado recientemente una ayuda al centro cultural de Moscú donde se agrupan los llamados "Niños de la Guerra", que fueron evacuados a Rusia durante la Guerra Civil, así como sus familiares. El Gobierno Vasco considera que la ciudadanía vasca tiene una deuda histórica con estas personas. La ayuda asciende a 10.000 euros y se concede a partes iguales por la Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior y la Dirección de Víctimas y Derechos Humanos. En la actualidad el centro cuenta con 212 miembros, de los cuales 43 son vascos. En la imagen Kuznetski Most, el barrio donde se encuentra el centro.

Ampliar noticia

 

> Aspaldian artzain ibilitako 81 euskaldun Kalifornian elkartuko dira

 

>  Reencuentro en California de 81 antiguos pastores vascos

Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak bilkura bat egiten du urtero, AEBetan artzain lanean ari ziren ehunka eta ehunka gizon elkar biltzeko. Aurten, bilkura egin ordez, elkarteko kideak bidaia egingo dute Kaliforniara. Horrela, berriro bizitutako dituzte AEBetan utzitako aspaldiko lekuak eta lagunak. Asko lehendabiziko aldiz bueltatzen dira AEBetara, hainbeste urte pasa eta gero. Abuztuaren 31ean dira abiatzekoak Kaliforniarantz eta Chinon, Bakersfielden, Fresnon eta San Frantziskon ibiliko dira. Irudian, Amerikako euskal artzaina 50.eko hamarkadakoa, bere truck alboan duela.

Guztia irakurri

 

La asociación Euskal Artzainak Ameriketan (Pastores Vascos en América) suele celebrar un encuentro anual, en el que se dan cita varios cientos de pastores vascos que durante años trabajaron en EE.UU. Este año no habrá reunión, sino que en su lugar los miembros de la asociación realizarán un viaje a California. De esta manera se reencontrarán con los lugares y amigos que dejaron en EE.UU. y que, en muchos casos, no han vuelto a ver. Partirán el 31 de agosto hacia California y visitarán Chino, Bakersfield, Fresno y San Francisco. En la imagen, pastor vasco americano de los años 50 junto a su truck.

Ampliar noticia

> Basque Tribune, aldizkari berri bat "on line" ingelesez

 

> Basque Tribune, una nueva revista "on-line" en inglés

Sarean da eskuragarri Basque Tribune aldizkari digitala, Euskadiri buruzko informazioa mundura zabaltzeko ahalegin berria. Helburu hori bete nahian, aldizkaria ingeles hutsean jaio da, nazioarteko irakurleengana zuzen-zuzenean heltzeko. Aldizkaria  dohainik da, eta ez ditu eguneroko berriak argitaratzen; aldiz, politika, gizartea, kultura, kirola, euskera eta ekonomia arloko gaiak sakon eta zabal jorratzen ditu.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here.

Ya está en la red la publicación digital Basque Tribune, un nuevo medio elaborado en Euskadi, pero con el objetivo de llegar a lectores de todo el mundo. La revista se presenta íntegramente en inglés, para lograr así alcanzar directamente a los lectores internacionales. La revista es gratuita y no publica noticias de actualidad diaria; más bien se centra en tratar en profundidad temas de política, sociedad, cultura, euskera y economía.

Ampliar noticia

 

> Interneten deskargatzeko dago jada "Latinoamerika mundu mailako turbulentzian" liburua

 

> Descargable ya en Internet el libro "América Latina en la turbulencia global"

Euskal Herriko Unibertsitateak liburu elektroniko gisa argitaratuta, eskuragai daude dagoeneko sarean, 2013ko maiatzaren 28 eta 29an Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean egindako "Latinoamerika eta Kariberi buruzko I. Jardunaldiak: Latinoamerika mundu mailako turbulentzian: erronkak, mehatxuak eta aukerak" ekimenean aurkeztutako lanak.

Guztia irakurri

La Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea ha publicado en formato de libro electrónico las comunicaciones presentadas en las "I Jornadas sobre América Latina y el Caribe: América Latina en la turbulencia global: oportunidades, amenazas y desafíos", llevadas a cabo en la Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación de la Universidad del País Vasco los días 28 y 29 de mayo de 2013.

Ampliar noticia

 

> Giro aparta Vitoria-Gasteizko Ama Zuriaren jaietan

 

> Extraordinario ambiente en las fiestas de la Virgen Blanca de Vitoria-Gasteiz

Gasteizko Andre Mari Zuriaren jaiak azken txanpan dira. Joan den asteburuan bota zuten txupinazoa, eta jai giroan bete-betean sarturik egon dira gasteiztarrak aste osoan. Gaurkoa egun berezia dute, azkena. Gasteizko Aste Nagusia amaitzearekin bat, berriz, Donostiakoa hasiko da. Hain zuzen ere, bihar larunbatean egingo dute hasteko kanoikada. Arabako eta Gipuzkoako hiriburuetako jaiez gain, Euskadiko hainbat herritan izango dira festak.  Bizkaian, Getxoko portu zaharrekoak izango dira protagonista. Irudian, Gazteizko jaien hasiera Andre Mari Zuriaren enparantzan.

 

Guztia irakurri

 

Las fiestas de la Virgen Blanca de Vitoria-Gasteiz entran en su recta final. El pasado fin de semana se prendió fuego al cohete que las daba inicio y los gasteiztarras han pasado toda la semana en un extraordinario ambiente festivo. Hoy es un día especial para ellos, el último de las fiestas. Pero el final de las fiestas de Vitoria-Gasteiz coincide con el inicio de las de Donostia-San Sebastián. Precisamente, mañana sábado darán el cañonazo de salida. Además de en las capitales de Arabay Gipuzkoa, hay fiestas en multitud de localidades de Euskadi. En Bizkaia, tendrán protagonismo las del puerto viejo de Getxo. En la imagen, inicio de la fiestas de Vitoria-Gasteiz, en la plaza de la Virgen Blanca.

Ampliar noticia