EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Gobierno Vasco
  4. Euskal Etxeak Digitala #501

Euskal Etxeak Digitala #501

escrito por EJ-GV    viernes, 16 de agosto de 2013

 501. ZK.
2013/8/12-16

Logo

Nº 501
 12-16/8/2013

> Australiara azukre kanabera ebakitzera joan zen euskaldun baten historia

> La historia de un vasco que marchó a Australia a cortar la caña de azúcar

William A. Douglassek Azúcar amargo titulatu zuen liburua. Joan den mendearen erdi aldera Australiara azukre kanabera ebakitzera joandako euskaldunen eta italiarren historia osatu zuen. Haietariko bat izan zen Rikardo Jaio. 1958ko ekainaren 28an atera zen Gernikatik Australiarantz. Italian, Grezian eta Maltan gelditu ondoren, Europako hegoaldeko immigranteak hartzeko, Sydneyra heldu ziren, eta handik Brisbanera, gero Abergowrien urteak emateko beharretan, azukre kanabera eta tabakoa ebakitzen. Hau da bere historia. Irudian, euskal kanabera-ebakitzaileak Australian.

Guztia irakurri

Canecutters

William A. Douglass tituló a su libro Azúcar amargo. Una historia sobre los cortadores de caña vascos e italianos que a mediados del siglo pasado emigraron a Australia para cortar caña de azúcar. Rikardo Jaio fue uno de ellos. El 28 de junio de 1958 salió de Gernika hacia Australia. Tras hacer escala en Italia, Grecia y Malta, para recoger inmigrantes del sur de Europa, llegaron a Sydney, y de allí fueron a Brisbane, para luego pasar años trabajando en Abergowrie, cortando caña de azúcar y tabaco. Esta es su historia. En la imagen, cortadores de caña vascos en Australia.

Ampliar noticia

> Zortzi gazte euskaldunek Euskal Herrian txirrindan bidaiatu dute goi-mailako kirolariekin "Gazte Ibiltariak" programaren eskutik

>  Ocho jóvenes vascos recorren Euskal Herria en bici junto a deportistas de élite de la mano del programa "Gazte Ibiltariak"

Zortzi gazte euskaldunez osaturiko taldeak Euskal Herritik txirrindan eginiko bidaia bukatu berri du "Gazte Ibiltariak" ekimenaren eskutik, Gazte Aukerak eta Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzak antolatua. Zazpi egunez, 350 kilometro egin dituzte bi gurpilean euskal geografia ezagutuz eta beste hainbat kirol praktikatzen: surf, eskalada eta mendi martxa goi-mailako hiru kirolariekin, Axi Muniain, Irati Anda eta Oihana Kortazar. Taldeak, Ander Izagirre idazle eta kazetaria gida izan duela, egindako bidea eta bertan bizitakoa blog batean, argazki eta bideoekin elkarbanatu du.

Guztia irakurri

Ibiltaris

Un grupo de ocho jóvenes vascos acaba de terminar un viaje en bicicleta de una semana por Euskal Herria dentro de la iniciativa "Gazte Ibiltariak", organizada por Gazte Aukera y la Dirección de Juventud del Gobierno Vasco. Durante siete días, han recorrido sobre dos ruedas 350 kilómetros de la geografía vasca y han practicado otros deportes: surf, escalada y carrera de montaña de la mano de los tres deportistas de élite Axi Muniain, Irati Anda y Oihana Kortazar. El grupo, que ha tenido como guía al escritor y periodista Ander Izagirre, ha compartido su camino y sus vivencias en un blog y mediante fotos y vídeos.

Ampliar noticia

> Geoeuskadi, gure herria zehaztasun handiz ezagutzeko webataria

> Geoeuskadi, un portal web para conocer nuestro país al detalle

Eusko Jaurlaritzak geoeuskadi webgunea bultzatu du, Euskadi Autonomia Erkidegoko edozein txoko esploratzeko. Geoatari honek gure lurraldeko zehaztasun handiko ortoargazki bat argitaratu du eta libreki kontsulta daiteke. Lurraldea ezagutzeko primerako tresna da, erakundeei, enpresei, unibertsitateei eta ikerketa munduari zuzendutakoa. Horrez gain, komunikabideek hemen lortutako irudietan lokalizazioak kokatzeko ere erabil dezakete.

Guztia irakurri

Ortofoto

El Gobierno Vasco impulsa geoeuskadi, una web donde explorar cada rincón de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Este geoportal ofrece una detallada ortofotografía de nuestro territorio y se puede consultar libremente. Se trata de una magnífica herramienta para el conocimiento del territorio destinada a instituciones, empresas, universidad y mundo de la investigación, e incluso los medios de comunicación, ya que se pueden situar localizaciones en las imágenes obtenidas. 

Ampliar noticia

> Vito vs black-cab: Mercedes Vitok, Gasteizen egindako furgonetak,  black-cab famatua alboratu du Londresen

> Vito vs black-cab: la furgoneta Mercedes Vito, construida en Vitoria-Gasteiz, desplaza al mítico black-cab en Londres

Vito monobolumena, Mercedes-Benzek Vitoria-Gasteizen ekoizten duena, Londongo taxi gidarien modelo gustokoenetarikoa bihurtu da, 55 urtez diseinu berdina izan duten betiko black cab autoa atzean utzita. 2009an Transport of London betidanik erabilitako modeloa ez ezik, beste kotxe mota erabiltzeko aukera lehen aldiz zabaldu zuenetik Jundiz industrialdean egiten den Vito-a hiriburu britaindarrak dituen 23.000 taxi kopuruaren %10 bilakatu da. Proportzio hau handitzen joango da "euskal" kotxeak dituen ezaugarriengatik: leku gehiago ditu, gutxiago kutsatzen du eta hirian gidatzeko kondizioa onak ditu.

Guztia irakurri

Vito

El monovolumen Vito, fabricado por Mercedes-Benz en Vitoria-Gasteiz, se ha convertido en uno de los modelos favoritos de los taxistas londinenses, desplazando al black cab, coche tradicional cuyo diseño no ha variado en 55 años. Desde que en 2009 Transport of London autorizara por primera vez un modelo distinto al de toda la vida, la Vito fabricada en el polígono de Jundiz ya representa el 10% de la flota de 23.000 taxis de los que dispone la capital británica. Esta es una proporción que irá en aumento gracias a las características del coche "vasco": mayor número de plazas, reducción en la contaminación y buenas condiciones para la conducción en ciudad.

Ampliar noticia

> Jende andana eta giro izugarria Donostiako jaietan

> Llenazo y mucho ambiente en las fiestas de Donostia

Azken txanpan sartu da Donostiako Aste Nagusia. Joan den larunbatean hasi ziren jaiak Gipuzkoako hiriburuan eta egun hauetan jendez gainezka egon dira ekitaldiak, kontzertuak eta su artifizial tradizionalak. Bihar bertan lekukoa pasatuko dio beste hiriburu bati, Bilbori eta bere Aste Nagusiari. Irudian ikusten den bezala, Donostian jaia kanoikada batekin hasi zen eta Bilbon, ordea, Mari Jaia izango da protagonista hasieratik eta azken egunera arte Nerbioi ibaian erretzen denean. Hortik aurrera, beste hainbat festa ospatuko dira Euskadin uda bukatu baino lehen, besteen artean, Lekeitioko Antzar Eguna, Hondarribiko Alardea edo Zarauzko Euskal Jaiak.

Guztia irakurri

Donostiakojaiak

La Semana Grande de Donostia llega a su recta final. El sábado pasado comenzaron las fiestas en la capital de Gipuzkoa y durante estos días ha habido mucho público en los actos, conciertos y en los tradicionales fuegos artificiales. Mañana mismo dará el relevo a otra capital, a Bilbao y a su Aste Nagusia. Como se ve en la imagen, la fiesta comenzó en Donostia con un cañonazo mientras que en Bilbao Mari Jaia será la protagonista desde el principio y hasta que sea quemada en el río Nervión. A partir de ahí, todavía quedan más fiestas por celebrar en Euskadi antes de que termine el verano, entre otras, el Día del Ganso de Lekeitio, el Alarde de Hondarribia o las Euskal Jaiak de Zarautz.

Ampliar noticia

     
Zure izena ezabatzeko, sakatu hemen.   Para borrarse haga clic aquí.
 

 
Comentarios
RSS
¡Sólo los usuarios registrados pueden escribir comentarios!

 Compártelo