EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #503

Euskal Etxeak Digitala #503

 503. ZK.
2013/8/26-30

Nº 503
 26-30/8/2013

> Gaztemundu programaren aurtengo edizioak euskal musikaren tradiziozko tresnak landuko ditu

 

> La edición de este año del programa Gaztemundu está dedicada a los instrumentos de la música tradicional vasca

Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak Gaztemundu programa antolatzen du, munduko Euskal Etxeetako gazteak Euskadin egonaldi bat egin eta gaurko euskal errealitatera hurbil daitezen. Aurtengo egonaldia abuztuaren 31etik irailaren 14ra da Gasteizen, eta Argentinako, Txileko eta Estatu Batuetako euskal jatorriko 15 gazteek hartuko dute parte.  Egonaldian, euskal jatorriko gazte horiek parte hartu behar dute eurentzat antolatzen diren ikastaroan eta eztabaidetan, bai eta erakundeetara, kultura-guneetara eta turismo-gune garrantzitsuetara egiten diren bisitaldietan. Irudian, Gaztemundu programaren aurreko edizio baten partehartzaileak Gernikako Juntetxean.

Guztia irakurri

La Dirección del Gobierno Vasco para la Comunidad Vasca en el Exterior organiza el programa Gaztemundu, para que los jóvenes de las Euskal Etxeak del mundo disfruten de una estancia en Euskadi y se acerquen a la realidad vasca actual. Este año la estancia se lleva a cabo en Vitoria-Gasteiz entre el 31 de agosto y el 14 de septiembre y en ella participan 15 jóvenes de origen vasco de Argentina, Chile y los Estados Unidos. Durante la estancia, esos jóvenes de origen vasco participarán en el curso y los debates que se organizan para ellos, así como en las visitas a las instituciones, enclaves culturales y focos de atracción turística más importantes. En la imagen, participantes de una edición anterior del programa Gaztemundu en la Casa de Juntas! de Gernika.

Ampliar noticia

> Euskaldunak zinearen muinean

 

> Vascos en la meca del cine

Krisiak bide berriak bilatzera behartu zituen, eta Hollywooden Amerikako ametsa gauzatu dute. Aktoreak eta zinegileak dira, Pablo Berger eta Julio Medem zuzendariak bezala, Maria Aceves aktorea, edota Javier eta Jon Aguirresarobe argazki-zuzendariak, Aketza Lopez aktorea edo Jon Kortajarena modelo eta aktorea bezala ere. Pablo Bergeren ustez Amerikako ametsa bat dator bere filosofiarekin, Julio Medemek uste du "hemen Estatu Batuetan zinea ikusten dela, ez da pirateoa egiten eta babesa ematen diote zure lanari". Maria Acevesen aburuz "Hollywoodera joatea zorakeria izan zen, baina Amerikan aukerak egon badaude". Irudian, Javier Aguirresarobe Woody Allenekin.

Guztia irakurri

 

La crisis les obligó a buscar nuevos horizontes y en Hollywood han hecho realidad el sueño americano. Son actores y cineastas, como los directores Pablo Berger y Julio Medem, la actriz María Aceves, los directores de fotografía Javier y Jon Aguirresarobe, el actor Aketza López o el modelo y actor Jon Kortajarena. Para Pablo Berger el sueño americano encaja con su filosofía, Julio Medem opina que "aquí en los Estados Unidos se ve cine, no se piratea y apoyan tu trabajo". María Aceves piensa que marcharse a Hollywood "fue una locura, pero en América hay oportunidades". En la imagen, Javier Aguirresarobe con Woody Allen.

Ampliar noticia

> Euskal emakume erraketistak

 

>  Las raquetistas vascas

Emakume erraketisten figura Euskal Herrian sortu zen. Lehenengo frontoia 1912-1913. urte aldera zabaldu bazen, handik urte batzuetara emakumeak pilotan hasi eta 1980an oraindik jolasten zeudela jakinda, 500-dik gora emakume erraketista sortu direla Euskal Herrian kalkulatzen da. Eibarren eta Tolosan egon ziren lehenengo eskolak. Beranduxeago sortu ziren Ermuan, Mallabian, Markinan eta Donostian, besteak beste. Beste edozer baino lehen, erraketistak emakume ausartak izan dira. Oso emakume dotoreak ere izan dira. Garaiko mentalitateagatik oso gaizki ikusita zegoen emakumea etxetik irtetea, jakin gabe nora zihoan. Euskal Herritik Madrilera, Bartzelonara, Logroñora, Salamankara, Valentziara zein Tenerifera joaten ziren lehenbizi. Eta gero Mexikora, Habanara edo Yakartara. Horren beldurrez, askok, euren profesioa ezkutatu zuten. Orain omenaldia egin diete Bilbon.

Guztia irakurri

La figura de las raquetistas surgió en el País Vasco. El primer frontón se abrió entre los años 1912-1913. Sabiendo que estas mujeres jugaron a la pelota desde entonces hasta 1980, se calcula que del País Vasco salieron por encima de las 500 raquetistas. Las primeras escuelas estaban en Eibar y Tolosa. Más tarde nacieron otras en Ermua, Mallabia, Marquina y Donostia, entre otros lugares. Antes que nada, las raquetistas eran mujeres valientes. Y también muy elegantes. Según la mentalidad de la época, estaba muy mal visto que las mujeres saliesen de casa, sin que se supiese a dónde iban. Salían del País Vasco para ir primero a Madrid, Barcelona, Logroño, Salamanca, Valencia o Tenerife. Y luego a México, La Habana o Yakarta. Temerosas, muchas llegar! on a ocultar su profesión. Ahora les han rendido homenaje en Bilbao.

Ampliar noticia

> Euskal Autonomia Ergidegoko andreak, Europako zaharrenak

 

> Las mujeres de la Comunidad Autónoma Vasca son las más longevas de Europa

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako emakumeak 86,1 urteko batez besteko bizi-itxaropena dute. Europako Batasunean gehien bizi direnak dira, beraz, Euskal Estatistika Institutua (Eustat) eta Europako Batasuneko Estatistika Bulegoa (Eurostat) agentziek 2011n emandako datuen arabera. 2000. urtean hiru herrialdeetako emakumeen batez besteko bizi-itxaropena 83,8 urte zen. Ia 2,5 urte gutxiago. Duela hamairu urte, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru herrialdeetako gizonen batez besteko bizi-itxaropena 75,8 urte zen; 2011n, 79,3 urte.

Guztia irakurri

Las mujeres de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa tienen una esperanza media de vida de 86,1 años. Son las más longevas en el seno de la Unión Europea, según los datos de 2011 ofrecidos por el Instituto Vasco de Estadística (Eustat) y la Oficina Estadística de la Unión Europea (Eurostat). En el año 2000 las mujeres de estos tres territorios tenían una esperanza media de vida de 83,8 años. Casi 2,5 años menos. Hace trece años la esperanza media de vida de los hombres de los tres territorios de la Comunidad Autónoma de Euskadi era de 75,8 años; en 2011, de 79,3 años.

Ampliar noticia

 

> Astotik zaldira eta "Ferrarira"

 

> Del burro al caballo y el "Ferrari"

Uruguai eta Argentinan euskaldunak laneko modu berrietara egokitu ziren. Ganadu-ferietan gautxoekin izan zuten harremanaren ondorioz euskaldun asko trebatu ziren zaldi gainean, eta zaldi-lasterketa, jauzi txapelketa eta hezieretan parte hartzen zuten. Argentina polo kirolean munduko hoberena izan da beti, eta polo jokalari argentinar onenen artean euskal jatorriko asko daude: Menditeguy, Alberdi, Heguy eta beste hainbat. Izan ere, Argentinako poloaren historiako bost jokalaririk garrantzitsuenen artean, hiru euskal jatorrikoak dira (Carlos Menditeguy, Gonzalo Heguy eta Bautista Heguy), beste biak ingeles jatorrikoa (Juan Carlos Harriot) eta italiarrekoa (Adolfo Cambiaso) izanik. Irudian, Carlos Alberto "Charlie" Menditeguy, playboya, bolido-gidaria eta aparteko kirolaria diziplina askotan.

Guztia irakurri

 

En Argentina y Uruguay los vascos se adaptaron a las nuevas maneras de trabajar. El contacto con los gauchos en las ferias de ganado fue convirtiendo a muchos vascos en excelentes jinetes que participaban en jinetadas, domas, carreras, saltos y otras pruebas hípicas. Argentina ha sido siempre la mejor del mundo en el deporte del polo, y entre los mejores jugadores de polo argentinos hay muchos de ascendencia vasca: Menditeguy, Alberdi, Heguy y otros tantos. De hecho, entre los cinco mejores jugadores de la historia del polo argentino, tres son de origen vasco (Carlos Menditeguy, Gonzalo Heguy y Bautista Heguy), siendo los otros dos de origen inglés (Juan Carlos Harriot) e italiano (Adolfo Cambiaso). En la imagen, Carlos Alberto "Charlie" Menditeguy, playboy, conductor de bólido! s y extraordinario deportista en múltiples disciplinas.

Ampliar noticia