EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #505

Euskal Etxeak Digitala #505

 505. ZK.
2013/09/9-13

Nº 505
 9-13/09/2013

> Aurtengo Gaztemundu programaren edizioa amaierara iritsi da

 

> La edición de este año del programa Gaztemundu llega a su fin

Bi aste gure artean igaro ondoren, Argentina, Txile eta Estatu Batuetatik etorritako hamabost partehartzaileak beraien jatorrizko herrialdeetara bueltatzen dira. Maletan, opariekin batera, ikasitakoa eta bizipen ahaztezinak eramango dituzte. Nekea eta "Ameriketatik" traineruan boga egin ondoren, arraunek eragindako eskuetan dituzten  puslak alboan utzita, antzematen zaie gogo handia dutela ikasitakoa beraien Euskal Etxeetan irakasteko.

Guztia irakurri

Después de una estancia de dos semanas en Euskadi, los quince participantes venidos de Argentina, Chile y Estados Unidos regresan a sus respectivos países de origen. En el equipaje, además de regalos, llevan todo lo aprendido y una experiencia inolvidable. A pesar del cansancio y de las ampollas causadas por los remos tras bogar en la trainera "Ameriketatik", se les notan las ganas de enseñar en sus Centros Vascos todo lo aprendido.

Ampliar noticia

 

>  EAJk eta PSE-EEk instituzio egonkortasun akordioa itxi dute

 

> PNV y PSE-EE cierran un acuerdo de estabilidad institucional

Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Euskadiko Alderdi Sozialistak akordio parlamentarioa lortu dute eta, honi esker, Eusko Jaurlaritzak egonkortasuna izango du legealdia bukatzeko gelditzen diren hiru urteetan. Legebiltzarrean 75 eserleku daude eta, horrela, EAJren 27 botoek eta sozialisten 16ek bat egingo dute neurri ekonomikoak martxan jartzeko. Besteen artean, zerga erreforma, enpresentzako pizgarriak, langebetuen kontratazioa eta lurraldeko azpiegituren plana. Ikusteke dago zer eragin izango duen akordioak 2014ko aurrekontuen aprobazioan, beste instituzioetan eragina izango duen eta alderdi gehiago itunean sartzeko aukerarik egongo den.

Guztia irakurri

El Partido Nacionalista Vasco y el Partido Socialista de Euskadi han llegado a un acuerdo parlamentario que dotará de estabilidad al Gobierno Vasco en los tres años que quedan de legislatura. Así, el PNV que cuenta con 27 de los 75 asientos del Parlamento Vasco, podrá sumar los 16 de los socialistas para poner en marcha medidas económicas. Entre otras, una reforma fiscal, incentivos para empresas, contratación de parados y un plan territorial de infraestructuras. Queda por ver cómo afectará el acuerdo a la aprobación de los presupuestos de 2014, si se ampliará a otras instituciones y si se sumarán otros partidos.

Ampliar noticia

 

> Urkullu: "Euskararen aldeko pauso bakoitzak elkarbizitza indartzen du"

 

> Urkullu: "Cada paso a favor del euskera refuerza la convivencia"

Lazkaoko (Gipuzkoa) Maizpide barnetegiak, non hainbeste helduek eta diasporako euskaldunek euskara ikasi duten, 25 urte betetzen ditu eta horregatik Lehendakariak bisita egin du kurtso honen hasieran. Bertan, Urkulluk "elebitasunarekin euskal gizarteak irabazten" duela adierazi zuen eta pertsonak euskara ikastera animatu zituen "pertsona moduan irabazi eta gizarteari ekarpen handia egingo" diotelako. Gainera, Lehendakaria euskaltegi publiko eta pribatuen arduradunekin bildu zen, hauei Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzetan 31 milioi euro ematen dielarik.

Guztia irakurri

 

El barnetegi Maizpide de Lazkao (Gipuzkoa), en el que tantos adultos y vascos de la diáspora han aprendido euskera, cumple 25 años y por ello el Lehendakari ha visitado el centro en este comienzo de curso. Urkullu señaló que "con el bilingüismo la sociedad vasca gana" y animó a las personas a que aprendan euskera porque "ganarán como personas y harán una gran aportación a la sociedad". Además, el Lehendakari se reunió con los responsables de la red de euskaltegis públicos y privados a los que el Gobierno Vasco dedica 31 millones de euros en subvenciones.

Ampliar noticia

> Hizkuntzak ikasteko haurren gaitasunari buruzko ikerketa baten aurkezpena

 

> Estudio sobre la capacidad de los niños para aprender idiomas

EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrak Bilbon antolatutako kongresuan aurkeztu da Hanburgoko eta Calgaryko unibertsitateek egindako ikerketa. Aipatutako ikerketaren zuzendaria Jurgen M. Meisel izan da eta hizkuntzak ikasteko haurren gaitasuna aztertzea izan du helburu nagusi. Meisel aditua, ikerketaren ondorioak aintzat hartuta, hizkuntzak, nahiz eta oso desberdinak izan, ahalik eta azkarren ikasten hastearen aldekoa da.

Guztia irakurri

 

En el congreso organizado por la Cátedra Unesco de Patrimonio Lingüístico Mundial de la Universidad del País Vasco, celebrado en Bilbao, se ha presentado un estudio realizado entre la Universidad de Hamburgo y la Universidad de Calgary sobre la capacidad de los niños para aprender idiomas. Jurgen M. Meisel, director del estudio, es partidario de  que los niños empiecen a aprender idiomas cuanto antes, aún siendo éstos muy diferentes entre sí.

Ampliar noticia

 

> Hondarribiak Kontxako Bandera irabazi du Urdaibairen kanporatzearen ondoren

 

> Hondarribia gana la Bandera de la Concha tras la descalificación de Urdaibai

Hondarribiak 2013ko Kontxako Bandera irabazi zuen. Urdaibai izan zen azkarrena uretan azken bi igandeetan egindako estropadetan, baina beranduago epaileek bermeotarrak kanporatu zituzten gipuzkoarren kalean sartu eta hauen arraunekin talka egiteagatik. Polemikaren gainetik, hondarribitarrek garaipena ospatu zuten euren herriaren jaietako egun handiarekin batera. Orio eta Kaiku bigarren eta hirugarren izan ziren, hurrenez hurren. Nesken frogan, Zumaiako taldea txapeldun izan zen, garaipen hau lortzen duen lehenengo traineru euskalduna bihurtuz.

Guztia irakurri

 

Hondarribia ganó la Bandera de la Concha 2013. Urdaibai fue la trainera más rápida en el agua en las regatas celebradas en los dos últimos domingos, pero posteriormente los jueces descalificaron al equipo de Bermeo por una invasión de la calle y un choque de remos con los gipuzkoanos. Por encima de la polémica, los hondarribitarras celebraron la victoria coincidiendo con el día de sus fiestas. Orio y Kaiku ocuparon el segundo y el tercer puesto, mientras que Zumaia se proclamó campeona en la prueba femenina, convirtiéndose en la primera embarcación vasca en conseguirlo.

Ampliar noticia