EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #506

Euskal Etxeak Digitala #506

 506. ZK.
2013/9/16-20

Nº 506
 16-20/9/2013

> Lehendakaria Legebiltzarraren politika orokorreko eztabaidan: "Euskadiren etorkizun berria adosteko obligazioa dugu"

 

> El Lehendakari en el pleno de política general del Parlamento: "Tenemos el deber de afrontar un nuevo futuro para Euskadi"

Iñigo Urkullu Lehendakariak "legealdi honetan alderdien arteko akordioak lortu eta Euskadirentzako estatus politiko berria proposatzeko unea iritsi" dela adierazi zuen atzo Eusko Legebiltzarraren kurtso berriaren irekieran egindako politika orokorreko eztabaidan. Lehendakariak egungo egoeraren erradiografia egin eta "hazkunde negatiboa izango duen urte latz honetan" ekonomia suspertzeko Eusko Jaurlaritzak onarturiko neurrien errepasoa egin zuen. Dena den, "Euskadi hazi egingo delako" uste osoa adierazi zuen Urkulluk, itxaropentsu agertu zen ETAren indarkeria atzean utzi izanagatik eta aurreko astean EAJren eta PSE-EEren artean lortutako itun ekonomikoa goraipatu zuen.

Guztia irakurri

 

El Lehendakari, Iñigo Urkullu, afirmó que "es el momento para llegar a un acuerdo entre partidos durante esta legislatura y avanzar hacia un nuevo estatus político de Euskadi" en el pleno de política general celebrado ayer en la apertura del curso del Parlamento Vasco. El Lehendakari hizo una radiografía de la situación actual y repasó las medidas aprobadas por el Gobierno Vasco para la reactivación económica "en un año duro y que terminará con crecimiento negativo". No obstante, Urkullu se mostró convencido de que "Euskadi va a crecer", esperanzado por haber dejado atrás la violencia de ETA y puso en valor el acuerdo alcanzado en materia económica la semana pasada entre PNV y PSE-EE.

Ampliar noticia

 

>  SPRIk bi bulego berri izango ditu: Munich eta Singapurren

 

> La SPRI abrirá nuevas oficinas en Múnich y Singapur

Eusko Jaurlaritzak SPRIko bi bulego berri irekiko ditu, bata Munichen eta bestea Singapurren. Datuen arabera, euskal esportazioen %14a Alemaniara doa. Hori dela eta, Munichen zabalduko den bulegoak euskal enpresei Alemaniarekin harremanak estutzen laguntza eskainiko die. Ordea, Singapurren inauguratuko denaren jomuga Indonesian, Malasian, Thailandia edota Vietnamen "aukera komertzialak bilatzea" izango da.

Guztia irakurri

El Gobierno Vasco abrirá dos nuevas oficinas de la SPRI, una en Múnich y otra en Singapur. Según los datos, el 14% de las exportaciones vascas tiene como destino Alemania. Por ello, la oficina que se abrirá en Múnich ofrecerá ayuda para la consolidación de las relaciones entre las empresas vascas y alemanas. Por su parte, la oficina de Singapur tratará de "buscar oportunidades" en países como Indonesia, Malasia, Tailandia o Vietnam.

Ampliar noticia

 

> Estatu Batuetan bizi izan ziren 42 euskal artzain Kaliforniara itzuli dira oroitzapenez beteriko bidaian

 

> 42 pastores vascos que vivieron en Estados Unidos han vuelto a California en un viaje lleno de recuerdos

Chino, Bakersfield, Fresno eta San Francisco. Hau da iraila hasieran 42 euskal artzainen talde batek bere senideekin egin duen ibilbidea oroitzapenez beteriko bidaian. Baztango artzainak dira, orain dela berrogei edo berrogeita hamar urte Kaliforniara lan egitera joandakoak eta orain bertara itzuli direnak "Euskal Artzainak Ameriketan" elkarteari esker. Bi aste hauetan bizipenak, zailtasunak eta anekdotak gogoratu dituzte eta hainbat Euskal Etxetan bisita egin dute Julian Iantzi aurkezle eta ETBko talde baten eskutik, esperientzia hau dokumental batean kontatuko dutenak. Artzainak berriro elkartuko dira bihar Donibane-Garazin, 2006tik urtero antolatzen den festa omenaldi batean.

Guztia irakurri

 

Chino, Bakersfield, Fresno y San Francisco. Este es el recorrido que  a principios de septiembre un grupo de 42 pastores vascos ha realizado junto a sus familiares en un viaje lleno de recuerdos. Son pastores del Baztán que hace cuarenta o cincuenta años fueron a trabajar a California y que han regresado ahora gracias a la asociación "Euskal Artzainak Ameriketan". En estas dos semanas han recordado vivencias, dificultades y anécdotas y han visitado varias Euskal Etxeak acompañados por el presentador Julian Iantzi y un equipo de ETB que harán un documental sobre la experiencia. Los pastores volverán a juntarse mañana en Saint-Jean-Pied-de-Port, en una fiesta homenaje que se organiza anualmente desde 2006.

Ampliar noticia

 

> Bermeo eta Suedia, txokoei esker, inoiz baino gertuago

 

> Suecia y Bermeo más cerca que nunca, gracias a los txokos

Aurtengo Bermeoko jaiek, arrantzalez jantzitako jendetzaren artean, suediar talde bat izan dute bisitari. Guztira, 22 lagunek osatzen zuten taldea: argazkilariak, artistak, diseinatzaileak, eta sukaldariak, besteak beste. Eskandinabiatik etorritakoen helburu nagusia izan da euskal usadioetan eta bereziki, euskal gastronomian murgiltzea. Horren harira, txokoak izan dira beraientzat azpimarratzekoenak. Izan ere, jakin-min horren ondorioz "Txoko Misioa" izeneko proiektua daukate eskuen artean. Aipatutako ekimenaren xedea suediar gizartean txokoen filosofia hedatzean eta bereganatzean datza. Horretarako, txoko batzuk ezagutzeaz gain, hurrengo hilabeteetan dokumental bat eta liburu bat argitaratzeko asmoa dute.

Guztia irakurri

 

Este año las fiestas de Bermeo, entre el gentío vestido de azul mahón, han tenido como visitantes a un grupo de suecos. Un equipo formado por 22 personas en total: fotógrafos, artistas, diseñadores y cocineros, entre otros. El objetivo de estos visitantes ha sido el de sumergirse en las costumbres locales, especialmente en la gastronomía vasca. En consonancia, los txokos gastronómicos han sido lo más destacado de su estancia. De hecho, como consecuencia del interés suscitado, ya tienen entre manos el proyecto llamado "Misión Txoko", cuyo objetivo es el de expandir e inculcar la filosofía del txoko en la sociedad sueca. Para ello, además de conocer varios txokos, tienen la intención de editar un libro y un documental en los próximos meses.

Ampliar noticia

> Bilboko Athleticek kanpo berria inauguratu zuen, San Mames Barria, Vigoko Celtari 3-2 irabaziz

 

> El Athletic de Bilbao inauguró su nuevo campo, San Mames Barria, ganando por 3-2 al Celta de Vigo

San Mames Barria, Bilboko Athletic Klubaren zelai berria, errealitatea da. Inaugurazio ofiziala astelehenean izan zen ligaren laugarren jardunaldiaren partidarekin, etxekoak eta Vigoko Celta aurkaz-aurka jarri zuena. Zuri-gorriek 3-2 irabazi zuten; San Josek egin zuen Athleticen lehen gola, baina aurretik Celtak aurre egin zuen markagailuan eta Charles jokalaria izan zen zelai berriaren lehenengo goleatzailea. San Mames Barria zelai moderno eta praktikoaren hegoaldeko tribuna eraikitzeke dago oraindik, baina estreinaldian ez ziren falta Pichichiren estatua, taldearen himnoa eta ezta zelai zaharraren giro paregabea ere.

Guztia irakurri

San Mames Barria, el nuevo campo del Athletic de Bilbao, ya es una realidad. La inauguración oficial se realizó el lunes con el partido de la cuarta jornada de liga que enfrentó al equipo local con el Celta de Vigo. Los rojiblancos ganaron por 3-2; San José marcó el primer gol para el Athletic aunque el Celta ya se había adelantado en el marcador, haciendo que el jugador Charles sea el primer goleador del nuevo campo. Todavía queda por construir la tribuna sur de este nuevo San Mamés moderno y funcional, pero en el estreno no faltaron la estatua de Pichichi, el himno del equipo, ni el extraordinario ambiente del campo antiguo.

Ampliar noticia