EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #507

Euskal Etxeak Digitala #507

 507. ZK.
2013/9/23-27

Nº 507
 23-27/9/2013

> Eusko Jaurlaritzak "zerga hitzarmenak ekonomia suspertzen lagunduko duela" uste du

 

> El Gobierno Vasco cree que "el acuerdo fiscal ayudará a reactivar la economía"

Eusko Legebiltzarrak fiskalitateari buruzko bilkura monografikoa egin zuen atzo non EAJ eta PSE-EEren arteko ituna ekonomia arloan irudikatu zen. Ogasun eta Finantzetako sailburuak, Ricardo Gatzagaetxebarriak, "2013. urtearen amaiera eta 2014.a zailak izango direla, eta lortutako hitzarmenak ekonomia suspertzen lagunduko duela" adierazi zuen. Gainera, "enplegua sortu eta erakundeei gizarte-babeserako euskal eredua bermatzeko nahikotasun finantzarioa emateko" esfortzuak egingo dituztela hitza eman zuen. Gogoratu behar da lurralde historikoak direla zerga eskumenak dituztenak; horregatik, jeltzaleek eta sozialistek akordio berriak sinatu beharko dituzte EH Bildu edo PPrekin neurri hauek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan indarrean jartzeko.

Guztia irakurri

El Parlamento Vasco celebró ayer un pleno monográfico sobre fiscalidad en el que PNV y PSE-EE escenificaron su pacto en materia económica. El consejero de Hacienda y Finanzas, Ricardo Gatzagaetxebarria, insistió en que "el final de 2013 y el año 2014 serán duros por lo que el acuerdo alcanzado facilitará la estimulación económica". Asimismo, se comprometió a hacer esfuerzos para "impulsar la creación de empleo y dotar a las instituciones de una suficiencia financiera para garantizar el modelo vasco de protección social". Hay que recordar que son los territorios históricos los que tienen competencias fiscales; por ello, jeltzales y socialistas tendrán que llegar a acuerdos con EH Bildu o PP para aplicar estas medidas en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa.!

Ampliar noticia

 

> Euskaltzaindiak "Europan euskal hizkuntzarako lekua" aldarrikatu du 2013ko Europar Hiritarren Saria jasotzean

 

> Euskaltzaindia reivindica "un lugar en Europa para la lengua vasca" al recibir el Premio Ciudadano Europeo 2013

Euskaltzaindiak, euskal hizkuntzaren akademiak,  2013ko Europar Hiritarren Saria jaso du aste honetan Madrilen antolatu den ekitaldian. 2008tik Europako Parlamentuak  "balio europarren alde borrokatzen, hiritarren arteko integrazioa bultzatzen eta nazioarteko lankidetza errazten duten pertsona eta erakundei" ematen dien saria da. Andres Urrutia euskaltzainburuak saria jaso eta "euskararen eta gure kontinenteko beste hizkuntzen espazioa onartzen dituen Europa baten" aldarrikapena egin zuen. Urrutiak saria elkarbanatu nahi izan zuen "euskara eta euskal kulturaren alde lan egiten dutenekin, orain aitortzen den errealitatea baita". 1918an sortu zenetik, Euskaltzaindiak euskararen arauak ofizialak egiten dituen instituzioa da eta gobernu eta beste entitate pribatuekin hitzarmenak sinatzen dituena hizkuntzaren erabilera sustatzeko.

Guztia irakurri

 

Euskaltzaindia, la Real Academia de la Lengua Vasca, ha recibido esta semana el Premio Ciudadano Europeo 2013, en un acto celebrado en Madrid. Se trata de un galardón otorgado por el Parlamento Europeo desde 2008 "a personas u organizaciones que luchen por los valores europeos, promuevan la integración entre ciudadanos o faciliten la cooperación transnacional". El presidente de la entidad, Andrés Urrutia, recogió el premio y reivindicó "una Europa que reconozca un espacio para el euskera y el resto de los idiomas de nuestro continente". Urrutia quiso compartir el galardón "con todos los que trabajan por el euskera y la cultura vasca, una realidad que ahora se reconoce". Desde su creación en 1918, Euskaltzaindia es la institución académica que oficializa las normas del euskera y que firma convenios con gobiernos y entidades privadas para impulsar su uso.

Ampliar noticia

 

> Munduko teleskopiorik handienak "eusko labela" du

 

> El telescopio más grande del mundo tiene "label vasco"

IDOM ingenieritzak, Talleres Hilfa eta Gometegui enpreseekin batera, Hawaiiko astronomia-behatokian egongo den munduko teleskopiorik handienaren zati bat eraiki du. Kupula, hain zuzen. Prozesuan, IDOMek diseinuarekin ardura hartu du eta Talleres Hilfa eta Gometegui eraikitzen eta egiztatzen aritu dira. Aipatutako domoa gauzatzeko 30.000 orduko eta 18 hilabeteko lana izan dira beharrezkoak. Advanced Technology Solar Telescope izeneko proiektu hau azken 400 urtetako - hau da, Galileoren garaitik- "aurrerapenetan aurrerapen nagusitzat" hartzen dute aidtuek. Teleskopio berri honi esker egunsentitik ilunsentira arte inoiz baino zehaztasun handiagoarekin eguzkia arakatzeko aukera izango omen dute astronomoek. Nahiz eta kupula jadanik amaiturik egon, behin dena ondo funtzionatzen duela egiaztatu ondoren, berriro desmuntatuko dute aparagailua eta itsasontziz bidaliko dute Hawaiira; han, Euskaditik bidalitako ingeniari baten ikuskapenarekin berreraikiko dute.  

Guztia irakurri

 

La ingeniería IDOM, junto con las empresas Talleres Hilfa y Gometegui, ha construido una pieza del telescopio más grande del mundo, que se ubicará en el observatorio astronómico de Hawái. Concretamente, la cúpula. En el proceso, IDOM se ha encargado del diseño y Talleres Hilfa y Gometegui de la construcción y de la comprobación de la  misma. Para ello, han necesitado 30.000 horas y 18 meses de trabajo. Este proyecto llamado, Advanced Technology Solar Telescope es considerado por los expertos el mayor de los avances en los últimos 400 años -es decir, desde la época de Galileo-. Gracias a este nuevo telescopio los astrónomos tendrán la posibilidad de examinar el sol desde que amanece hasta que anochece con mayor precisión que nunca. A pesar de que la cúpula ya est&a! acute; terminada, una vez que se compruebe que todo funciona, se desmontará y se llevará en barco hasta Hawái; allí, se volverá a montar bajo la supervisión de un ingeniero enviado desde Euskadi.

Ampliar noticia

 

> Hugh Jackman eta Carmen Maura Donostia Saria jaso dute Donostiako Zinemaldiaren 61. edizioan

 

> Hugh Jackman y Carmen Maura reciben el Premio Donostia en la 61 edición del Festival de Cine de San Sebastián

Hugh Jackman aktore australiarra Donostian da gaur gauean Donostia Saria jasotzeko, Gipuzkoako hiriburuan antolatzen den Zinemaldiaren ohore handiena. 61. edizio honen bigarrena da Carmen Mauraren ondoren, saria eskuratzen duen lehen emakumezko aktore espainiarra. Zinemaldia bihar bukatuko da eta Sail Ofizialaren sarien irabazleak jakitera emango dira: 13 produzkio lehiatzen ari dira film onenaren Urrezko Maskorra eskuratzeko eta gizonezko aktore, emakumezko aktore eta zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorrengatik. Egun hauetan ez dira falta ohikoak diren beste sail batzuk, besteen artean, Horizontes Latinos, Zabaltegi, Perlas edo Zinemira, Euskadin egindako zineari buruz. Zinemaldiari esker, zine onena eta bere izarren glamourra beste urte batetan ere Donostian izan dira.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here.

 

El actor australiano Hugh Jackman ya está en San Sebastián para recibir esta noche el Premio Donostia, máximo reconocimiento del festival de cine que se organiza en la capital gipuzkoana. Es el segundo galardonado de esta 61ª edición en la que Carmen Maura ya recibió su premio, convirtiéndose en la primera actriz española en conseguirlo. Mañana termina el festival y se darán a conocer los ganadores de los premios de la Sección Oficial: 13 películas compiten por la Concha de Oro a la mejor película y por las Conchas de Plata al mejor actor, actriz y director. En estos días tampoco han faltado secciones habituales como, entre otras, Horizontes Latinos, Zabaltegi, Perlas o Zinemira, dedicada al cine producido en Euskadi. El festival ha llenado un a&ntild! e;o más Donostia del mejor cine y el glamour de sus estrellas.

Ampliar noticia

 

> Filmetan agertzen diren euskaldun mota desberdinak

 

> Los diferentes estereotipos de los vascos en las películas

Diotenez, filmeetan dena da posible. Adibidez, paradoxiko ematen duen arren, euskaldun peto-peto batek hitz egitean mexikar doinua izan dezake.  Halaxe dio Oscar Alvarez Gilak -Euskal herriko Unibertsitateko Amerikako Historia Irakasleak- egindako ikerketak. 14 urte zinemagintzan dauden euskal estereotipoak aztertzen igaro ondoren oso ondorio deigarrietara heldu da. Horien artean, beharbada, azpimarratzekoenetariko bat izan daiteke estereotipoaren eboluzioa. Alvarez Gilak aditzera eman duenez, hasieran, euskaldunen lehenengo agerpenek, 50eko hamarkadan,  euskal diasporarekin oso harreman estuak izaten zituzten, artzainak baitziren, bai errealitatean, bai filmeetan. 80ko hamarkadaren hasieran, berriz, artzain estereotipo horrek behera egin zuen, eta terrorismoaren figurak indarra hartu zuen. 2001eko New York eta Washington, D.C.-ko atentatuen ondoren, tamalez, estereotipo h! ori areagotu egin zen. Halere, adituak esan duena haintzat hartuta, nahiz eta estereotipoak aldatzea oso zaila izan, itxaropenik badago, euskal gastronomia famatua ere, pixkanaka-pixkanaka sartzen ari baita Hollywoodeko produkzioetan.

Guztia irakurri

Según dicen, en las películas todo es posible. Por ejemplo, aunque parezca paradójico, un vasco de pura cepa puede tener acento mejicano. Eso mismo se desprende del estudio realizado por el Profesor de Historia de América de la Universidad del País Vasco, Óscar Álvarez Gila. Después de pasar 14 años estudiando los estereotipos vascos en el cine, ha llegado a unas conclusiones muy llamativas. Entre éstas, quizás, una de las más destacables puede ser la evolución del propio estereotipo. En palabras de Álvarez Gila, al principio, las primeras apariciones de vascos en el cine tenían una estrecha relación con la diáspora, ya que eran pastores, tanto en las películas, como en la vida real. A principios de la década de los 80, en cambio, ese estereotipo entró en declive y,  lamentablemente, la figura del terrorismo tomó fuerza. Después de los atentados de 2001 de Nueva York y Washington, D.C. ese estereotipo se enfatizó. Aun así, si se toman en consideración las declaraciones del experto,  aunque es muy difícil cambiar los estereotipos, hay esperanza, ya que la famosa gastronomía vasca va, poco a poco, ganando terreno en las producciones de Hollywood.

Ampliar noticia