EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #508

Euskal Etxeak Digitala #508

 508. ZK.
2013/9/30-10/4

Nº 508
 30/9-4/10/2013

> Pete Cenarrusa: euskalduna lehenik, gero errepublikarra

 

> Pete Cenarrusa: antes vasco que republicano

2013ko otsailean Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak, Asier Vallejo Itsasok, Estatu Batuetara bidaiatu zuen, elkarrizketak izateko. Estatu Batuetako Euskal Komunitateko hainbat ordezkariekin bilerak egin zituen, ikuspuntuak trukatzeko eta lan-ildoei ekiteko. Hango horretan Pete Cenarrusak, joan den irailaren 29an zendu zenak 95 urte zituelarik,  eta urte askotan Idahoko Estatu Idazkaria izan zenak, ez zuen aukera galdu nahi bostekoa emateko Eusko Jaurlaritzako ordezkariari eta berarekin afaltzeko. Topaketa horretan Cenarrusak, Estatu Batuetako historian botoen bidez denbora gehien eman zuen agintarietako batek, aitortu zion Eusko Jaurlaritzako ordezkariari berak bere burua ikusten zuela "euskalduna lehenik, gero errepublikarra", Asier Vallejo Itsasok gogora ekartzen duen leg! ez ondorengo obituarioan.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here.

 

En febrero de 2013 Asier Vallejo Itsaso, Director del Gobierno Vasco para la Comunidad Vasca en el Exterior, viajó a los Estados Unidos para mantener encuentros con diversos representantes de la comunidad vasca en aquel país, con el objetivo de intercambiar impresiones y abordar líneas de trabajo. En aquella ocasión Pete Cenarrusa, fallecido el pasado 29 de septiembre a los 95 años y que fue durante mucho tiempo Secretario de Estado de Idaho, no quiso perder la ocasión de estrechar la mano y cenar con el representante del Gobierno Vasco. Durante ese encuentro Cenarrusa, uno de los políticos de la historia de los EE.UU. que más tiempo revalidó en las urnas su puesto, le confesó al representante del Gobierno Vasco que él se sentía "antes vasco que ! republicano", como Asier Vallejo Itsaso rememora en el siguiente obituario.

Ampliar noticia

 

> Eusko Jaurlaritzak AEMI, Migrazioen Elkarte Europarraren Urteroko Bilkuran parte hartu du

 

> El Gobierno Vasco participa en la Asamblea Anual de AEMI, la Asociación Europea de las Migraciones

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek, Asier Vallejo Itsaso,  Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria buru duela, aste honetan AEMI, Migrazioen Elkarte Europarraren Urteroko Bilkuran parte hartu du. Bilera Suediako Karlstad hirian izan eta bertan sarea osatzen duten berrogei instituzioen ordezkariak elkartu dira emigrazio europarra, batez ere Ameriketara joan zena, aztertzeko. Aurtengo edizioaren gaia "Izatearen lekuak - Mugak, etnizitatea eta nortasuna" da, Europako foroetan eztabaidan dauden kontuen adierazgarri. Euskal ordezkaritzak Eusko Jaurlaritzaren kanpoan den euskal komunitatearentzako estrategiari buruz aurkezpena egin du. Estekan, jardunaldien programa osoa (ingelesez).

Guztia irakurri

 

Una delegación del Gobierno Vasco encabezada por Asier Vallejo Itsaso, Director para la Comunidad Vasca en el Exterior, ha participado en la Asamblea Anual de AEMI, la Asociación Europea de las Migraciones. En el encuentro celebrado en la ciudad sueca de Karlstad se han reunido representantes de las cuarenta organizaciones que forman esta red y que analizan la emigración europea, especialmente a América. El tema de esta edición es "Lugares de pertenenecia - Fronteras, etnicidad e identidad" y es reflejo de las cuestiones que están siendo discutidas en los principales foros europeos. La representación vasca ha llevado a cabo una presentación sobre la estrategia del Gobierno Vasco con la comunidad vasca en el exterior. En el enlace, el programa completo de las jornadas (en inglés).

Ampliar noticia

 

> New Yorkeko Euzko Etxeak bere mendeurrena ospatuko du egitarau oparo batekin eta Lehendakariaren presentziarekin

 

> La Euzko Etxea de Nueva York celebra su centenario con un completo programa de actos a los que asistirá el Lehendakari

New Yorkeko Euzko Etxeak, Estatu Batuetan sortu zen lehenengo euskal etxeak, egitarau oparoa prestatu du bere mendeurrena ospatzeko urriaren 7tik 14ra. Astelehena eta ostirala bitartean, programa kulturala antolatu da "hizkuntzak harremanetan, komunitateak elkarbizitzen" gaiarekin eta "Euskal Herria Mugaz Gaindi" jardunaldien hamargarren edizioa ere gauzatuko da. Ekitaldi nagusienak asteburuan iritsiko dira Mendeurrenaren Galarekin, non, besteen artean, Amaia Arberas sopranoak eta Kalakan eta Amuma Says No taldeek abestuko dute. Egitaraua NABOren bilera, meza euskaldun-amerikarra San Patrick's katedralean, Bilboko San Antonio de Iralabarri abesbatzaren kontzertua, Andoaingo Urki eta Salt Lake Cityko Utahko Triskalariak dantzariekin egingo den piknika eta Columbus Dayko desfilean euskal partaidetzarekin osatuko da. Euskal ordezkaritza bat ekitaldi garrantzitsu! enetan izango da Iñigo Urkullu Lehendakaria buru duela, Estatu Batuetan egingo duen bidaia ofizilaren barnean eta Washington, D.C. eta Milwaukee bisitatu ondoren.

Guztia irakurri

 

La Euzko Etxea de Nueva York, primer centro vasco que se fundó en Estados Unidos, celebra entre el 7 y 14 de octubre su centenario con una completa agenda de eventos. Entre el lunes y el viernes, se ha organizado un programa cultural sobre “lenguas en contacto, comunidades en coexistencia” y la décima edición del seminario "Euskal Herria Mugaz Gaindi". Los actos más destacados llegarán el fin de semana con la Gala del Centenario, en la que actuarán, entre otros, la soprano Amaia Arberas y los grupos Kalakan y Amuma Says No. El programa se completa con la reunión de NABO, una misa vasco-americana en la catedral de San Patrick’s, un concierto del coro San Antonio de Iralabarri de Bilbao, un picnic con bailes a cargo de los dantzaris de Urki de Andoain y Utahko Triskalariak de Salt Lake City y la participación vasca en el desfile del Columbus Day. Una delegación vasca acudirá a los actos más importantes con el Lehendakari, Iñigo Urkullu, a la cabeza, dentro de su viaje oficial a Estados Unidos y en el que también visitará Washington, D.C. y Milwaukee.

Ampliar noticia

 

> Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien arteko akordioa defizita kontrolatzeko

 

> Acuerdo entre el Gobierno Vasco y las Diputaciones Forales para el control del déficit

Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek ekonomia suspertzeko erakunde arteko akordio bat sinatu dute. Iñigo Urkullu Lehendakariaren arabera, "garrantzitsuenean ados gaude". Hain zuzen ere, Lehendakariak ziurtatu du erakunde sinatzaileak bat datozela diagnostikoarekin; defizit helburua malgutzeko eta baliabide osagarriak lana sortzera bideratzeko beharrarekin, alegia. "Ekonomia suspertzea eta lanpostuak sortzea" baitira lehentasunak, Lehendakariak ziurtatu duenez. Hiru Foru Aldundietako ahaldun nagusiek hitzarmen horren balioa nabarmendu dute: "akordio garrantzitsua da", De Andresen (Arabako ahaldun nagusia) ustez; Garitanok (Gipuzkoako ahaldun nagusia) baieztatu du erakundeek "arduraz" jokatu dutela eta Jose Luis Bilbaok (Bizkaiko ahaldun nagusia) "beharrezkoa" zela esan du. Buruzagi guztien ustez, hitzarmenak ekonomiari bultzada bat em! ateko eta enplegua sortzeko balioko du. Irudian, lau ordezkariok prentsa-agerraldian, akordioa sinatu ondoren.

 

Guztia irakurri

 

 

El Gobierno Vasco y las Diputaciones Forales han firmado un acuerdo Interinstitucional para la Reactivación Económica. Según el Lehendakari Iñigo Urkullu, “en lo muy importante estamos de acuerdo”; de hecho, el Lehendakari ha asegurado que las instituciones firmantes coinciden en el diagnóstico, en la necesidad de flexibilizar el objetivo de déficit y en destinar los recursos complementarios a la creación de empleo. Porque "la reactivación económica y la creación de puestos de trabajo son las prioridades", ha asegurado el Lehendakari. Los diputados generales de las tres Diputaciones Forales han subrayado el valor de este pacto: "acuerdo importante" para De Andrés (Diputado General de Araba), Garitano (Diputado General de Gipuzkoa) ha afirmado que las inti! tuciones han actuado con "responsabilidad" y por su parte, José Luis Bilbao (Diputado General de Bizkaia) lo ha calificado como "necesario". Un pacto que todos los dirigentes coinciden en que servirá para impulsar la economía y la creación de empleo. En la imagen, los cuatro representantes en la conferencia de prensa, tras la firma del acuerdo.

Ampliar noticia

 

> Hasi da Arabako Errioxako mahats zuriaren uzta

 

> Empieza la cosecha de uva blanca en Rioja Alvesa

Iturrian zer dago? Ardotxo txuria, dio abesti famatuak, eta horrek zentzu handia izango du hilabete batzuk barru Arabako Errioxan. Egia esan, iturrietan ez da ardo zuririk egongo, baina kupeletan, ostera, bai. Horretarako, hasi dira lehenengo urratsak ematen, mahats zuriaren bilketari ekin baitiote Oionen eta Lapuebla de Labarcan. Nahiz eta ardo beltza ezagunena izan, ardo zuriak gora egiten du urtez-urte. Tamalez , aurten, hain izan da euritsua eta hotza udaberria non, adituen arabera, aurtengo uzta iazkoa baino eskaxagoa izango omen da, hau da, 8 milioi kilotik behera.

 

Guztia irakurri

Iturrian zer dago? Ardotxo  Txuria (¿Y qué hay en la fuente? Vinito blanco), reza la famosa canción, que cobrará sentido pleno dentro de unos meses en la Rioja Alavesa. A decir verdad, en las fuentes no habrá vino blanco, sin embargo, en las barricas, sí. Para ello, ya se han empezado a dar los primeros pasos con la recogida de la uva blanca en las localidades de Oion y Lapuebla de Labarca. A pesar de la fama del vino tinto, el vino blanco, año a año, va ganando presencia. Lamentablemente, según los expertos, la cosecha de este año será más escasa que la del año pasado (8 millones de kilos aproximadamente) debido a que la pasada primavera fue muy fría y lluviosa.

Ampliar noticia