EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #509

Euskal Etxeak Digitala #509

 509. ZK.
2013/10/7-11

Nº 509
 7-11/10/2013

> Iñigo Urkullu Lehendakariaren lehenengo bidaia ofiziala Estatu Batuetara: Washington, D.C., Milwaukee eta New York

 

> Primer viaje oficial del Lehendakari Iñigo Urkullu a Estados Unidos: Washington, D.C., Milwaukee y Nueva York

Iñigo Urkullu Lehendakaria bidaia ofizialean da Estatu Batuetan eta une nagusienetarikoa New Yorkeko Euzko Etxearen mendeurrena izango da. Lehendakariaren ibilbidea Estatu Batuetan Washington, D.C.n hasi da. Bertan herrialde horretan kokaturik dauden enpresekin bilerak izan ditu, James Risch Idahoko Estatuko senatari errepublikarrarekin, John Garamendi euskal jatorriko Kaliforniako kongresista demokratarekin eta Julieta Valls Noyes Estatu Departamentuko Europako Gaietarako arduradunarekin. Gero Milwaukee, Wisconsinen, bisitatu du, Thomas Barrett alkatearekin elkartzeko eta Ingeteam, ingeniaritza elektronikoan aritzen den enpresa bizkaitarra, ikusteko. Gaur, ostirala, New Yorken izango da adituen aurrean hitzaldia eskaintzeko Columbia Unibertsitatean. Horrez gain, Guggenheim Fundazioko zuzendariarekin ere bilduko da. Bi! har New Yorkeko Euzko Etxearen mendeurreneko ekitaldietan parte hartuko du. Irudian,  Lehendakaria eta John Garamendi.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here.

 

El Lehendakari Iñigo Urkullu se encuentra de viaje oficial en Estados Unidos, siendo uno de los puntos fuertes de la visita el centenario de la Euzko Etxea de Nueva York. El periplo estadounidense del Lehendakari ha empezado en Washington, D.C., donde se ha reunido con empresas vascas radicadas en dicho país, con el senador republicano por el Estado de Idaho, James Risch, con el congresista demócrata de origen vasco, John Garamendi, y con la responsable de Asuntos Europeos en el Departamento de Estado, Julieta Valls Noyes. Luego ha visitado Milwaukee, en Wisconsin, para entrevistarse con su alcalde Thomas Barrett y visitar la empresa vizcaína Ingeteam, especializada en ingeniería electrónica. Hoy viernes se encuentra en Nueva York, donde impartirá una conferencia ante  expertos en la Universidad de Columbia. Después, mantendrá un encuentro con el director de la Fundación Guggenheim. Mañana, se incorporará a los actos del centenario de la Euzko Etxea neoyorquina. En la imagen, el Lehendakari y John Garamendi.

Ampliar noticia

 

> New Yorkeko Euzko Etxearen mendeurrenaren ekitaldi nagusienak asteburu honetan ospatuko dira

 

> Los actos centrales del centenario de la Euzko Etxea de Nueva York se celebran este fin de semana

Euskal kultura protagonista da New Yorken aste honetan hiriaren Euzko Etxearen mendeurrena ospatzeko antolatu diren hitzaldietan. Ekitaldi nagusienak asteburuan iritsiko dira Mendeurrenaren Galarekin, non, besteen artean, Amaia Arberas sopranoak eta Kalakan eta Amuma Says No taldeek abestuko dute. Egitaraua N.A.B.O.ren bilera, meza euskaldun-amerikarra San Patrick's katedralean, Bilboko San Antonio de Iralabarri abesbatzaren kontzertua, Andoaingo Urki eta Salt Lake Cityko Utahko Triskalariak dantzariekin egingo den piknika eta Columbus Dayko desfilean euskal partaidetzarekin osatuko da. Iñigo Urkullu Lehendakaria New Yorken da dagoeneko eta, beste hainbat euskal ordezkarirekin, ekitaldi nagusienetan parte hartuko du.

Guztia irakurri (ETBko Gaur Egun teleberrian emandako albistea)

Guztia irakurri (Ospakizunaren inguruko bideoak, eguneratuko dira)

 

La cultura vasca es la protagonista esta semana en Nueva York en las charlas que se han organizado con motivo del centenario de la Euzko Etxea de la ciudad. Los actos más destacados llegan este fin de semana con la Gala del Centenario, en la que actuarán, entre otros, la soprano Amaia Arberas y los grupos Kalakan y Amuma Says No. El programa se completa con la reunión de N.A.B.O., una misa vasco-americana en la catedral de San Patrick’s, un concierto del coro San Antonio de Iralabarri de Bilbao, un picnic con bailes a cargo de los dantzaris de Urki de Andoain y Utahko Triskalariak de Salt Lake City y la participación vasca en el desfile del Columbus Day. El Lehendakari, Iñigo Urkullu, ya está en Nueva York y, junto a una delegación vasca, participará en los actos más importantes.

Ampliar noticia (Noticia emitida en el noticiario Gaur Egun de ETB)

Ampliar noticia (Vídeos sobre la celebración, se irán actualizando)

 

> Bost Lehendakariek Jose Antonio Agirre omendu dute

 

> Cinco Lehendakaris rinden homenaje a José Antonio Agirre

1936ko urriaren 7an Jose Antonio Agirrek Lehendakari karguaren zina egin zuen Gernikan. 77 urte igaro eta gero, 2013ko urriaren 7an, Eusko Legebiltzarrak bere ikurra eman dio gure historiaren lehen Lehendakari izandakoari. Jose Antonio Agirre Lehendakariaren alaba, Aintzane, izan da eusko legebiltzarkideek bakarrik hartu dezaketen intsignia jasotzearen arduraduna. Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak nabarmendu duenez, "Agirren euskal legebiltzarkideren izaera" aitortu nahi izan dute horrela. Irudian ikus daitekeen bezala, omenaldian demokraziaren bost Lehendakariek parte hartu dute: Garaikoetxea, Ardanza, Ibarretxe, Lopez eta, gaur egungo Lehendakaria, Urkullu.

Guztia irakurri

 

El 7 de octubre de 1936 José Antonio Agirre tomaba posesión del cargo de Lehendakari en Gernika. 77 años después, el 7 de octubre de 2013, el Parlamento Vasco ha otorgado su insignia a quien fuera el primer Lehendakari de nuestra historia. Este distintivo lo reciben en exclusiva los parlamentarios vascos y ha sido la hija del Lehendakari Agirre, Aintzane Agirre, la que lo ha recogido. Un gesto con el que la presidenta de la Cámara, Bakartxo Tejeria, ha afirmado que "se reconoce la condición de parlamentario vasco a Agirre". Como se puede ver en la imagen, en el homenaje han estado presentes los cinco Lehendakaris de la democracia: Garaikoetxea, Ardanza, Ibarretxe, López y, el actual Lehendakari, Urkullu.

Ampliar noticia

 

> Guggenheim Fundazioarekin bilduko dira  Urkullu eta Bilbao gaur New Yorken

 

> Urkullu y Bilbao se reunirán con la Fundación Guggenheim hoy en Nueva York

Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia Solomon Guggenheim Fundazioko ordezkariekin bilduko dira gaur, urriak 11, New Yorken, marka horrek Bilboko museoarekin duen hitzarmena aztertzeko eta berritzeko asmoz. Jose Luis Bilbaok adierazi duenez, hitzarmena hurrengo hamarkadarako berritzeko "prestasuna eta interesa" adieraziko diete Eusko Jaurlaritzako eta Aldundiko ordezkariek fundazioaren arduradunei. 16 urte pasa dira Bilboko Guggenheim museoa ireki zenetik eta 3.173 milioi euroko eragin ekonomikoa izan duela (hau da, 37 bider bere kostua) gogorarazi dute euskal ordezkariek. Irudian, Bilboko Guggenheim museoa.

Guztia irakurri

 

El Lehendakari, Iñigo Urkullu, y el Diputado General de Bizkaia, José Luis Bilbao, se reunen en Nueva York hoy, 11 de octubre, con los responsables de la Fundación Solomon Guggenheim, para examinar el acuerdo que esta marca tiene con el museo de Bilbao, con la perspectiva de su renovación. José Luis Bilbao ha manifestado que los representantes del Gobierno Vasco y la Diputación expresarán a los responsables de la fundación su "disposición e interés" para renovar el convenio de cara a la próxima década. En estos 16 años desde su fundación, el museo Guggenheim de Bilbao ha tenido un impacto económico de 3.173 millones de euros (es decir, 37 veces su coste), han recordado los representantes institucionales ! vascos. En la imagen, el museo Guggenheim de Bilbao.

Ampliar noticia

 

> Errefuxiatu joan ziren Ingalaterrara, futbol izar itzuli ziren Euskadira

 

>  Fueron a Inglaterra como refugiados, volvieron a Euskadi como estrellas del fútbol

¡Alirón, alirón, Athletic campeón! ("Aliron, aliron Athletic txapeldun!") esaten da askotan Bilbon. "Aliron" hitza, berez, All iron (ingelesez "dena burdina") esamoldetik omen dator. Are gehiago, betidanik esan ohi da euskaldunon futbolaren zaletasunak Ingalaterraren eraginarekin zerikusia daukala. Askok ez dute ezagutzen, ordea, euskal futbolaren eta Ingalaterraren arteko harremana Gerra Zibilaren urteetan. 1937an 4.000 ume inguru Habana izeneko itsasontzi erraldoi batean Euskaditik Ingalaterrara negarrez joan ziren, Espainian Gerra Zibila zegoelako. Denboraren poderioz, batzuk bueltatu ziren guda ondoren; beste batzuk, ostera, Erresuma Batuan geratu ziren betiko. Itzuli zirenen artean, dokumental batek hiruen istorioak azpimarratzen ditu: Raimundo Perez Lezama, Emilio Aldekoa eta Sabin Barinaga, hain zuzen; Ingalaterrara errefuxiatu joan ziren hiru ume, eta futbol izar bueltatu zirenak.

Guztia irakurri

En Bilbao es habitual escuchar ¡Alirón, alirón, Athletic campeón! Se comenta que la palabra "alirón", en sí, viene de la expresión inglesa All iron ("todo hierro"). Es más, se dice desde siempre que la afición de los vascos por el fútbol tiene mucho que ver con la influencia inglesa. Sin embargo, lo que muchos no conocen es la relación del fútbol vasco e Inglaterra en los años de la Guerra Civil. En 1937, aproximadamente 4.000 niños y niñas partieron llorando a Inglaterra desde Euskadi en un enorme barco llamado Habana, a causa de la Guerra Civil Española. Con el paso del tiempo, algunos, acabada la guerra, volvieron; otros, en cambio, se quedaron para siempre en el Reino Unido. Entre los que volvieron, un documental destaca la historia de tres chicos: Raimundo Pérez Lezama, Emilio Aldekoa y Sabin Barinaga; tres niños que fueron a Inglaterra como refugiados de guerra y volvieron como estrellas del fútbol.

Ampliar noticia