EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #510

Euskal Etxeak Digitala #510

 510. ZK.
2013/10/14-18

Nº 510
14
-18/10/2013

> Lehendakariak adierazi du munduan diren euskaldunen sarea sortuko dela

 

> El Lehendakari anuncia la creación de una red de vascos en el mundo

New Yorkeko Euzko Etxearen mendeurrenean Iñigo Urkullu Lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritzak  munduan diren euskaldunen sarea bultzatuko duela. Sarea Global Basque Network (Euskal Sare Globala) deituko da, eta Basque Country estrategiari, Euskadi nazioartekotzeko, lotuta egongo da. Lehendakariak kanpoan den euskal komunitateak egindako lana eta Euskadirekin erakutsitako konpromisoa goraipatu ditu. Lehendakariaren ustez haiek omentzeko modurik onena loturak handitzea eta sendotzea da, aukera berriak sortzeko gaur egungo mundu globalizatuan. Hala, Lehendakariak Basque Country estrategian elkarrekin lan egiteko laguntza eskatu die. Irudian, Lehendakaria eta euskal dantza talde bat New York ondoan dela.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here.

 

En el centenario de la Euzko Etxea de Nueva York el Lehendakari Iñigo Urkullu ha anunciado que el Gobierno Vasco impulsará una red de vascos en el mundo. La red se llamará Global Basque Network (Red Vasca Global) y estará vinculada a la estrategia Basque Country, para la internacionalización de Euskadi.  El Lehendakari ha elogiado el trabajo realizado por la comunidad vasca en el exterior y el compromiso mostrado con Euskadi. Para el Lehendakari el mayor homenaje que puede hacerse a estas personas es ampliar y fortalecer los vínculos con ellas, para hacer surgir nuevas oportunidades en el actual mundo globalizado. Por eso, les ha solicitado ayuda para trabajar juntos en la estrategia Basque Country. En la imagen, el Lehendakari y un grupo de danza vasca con Nueva York al fondo.

Ampliar noticia

 

> Dave Bieter: alkate euskalduna Estatu Batuetan

 

> Dave Bieter: un alcalde euskaldun en los Estados Unidos

Estatu Batuetako hiri batek alkate euskalduna du. Hiri hori Mendebaldean dago eta Boise da, Idaho Estatuko hiriburua. Bere alkatea, Dave Bieter, bigarren belaunaldiko euskal amerikarra da, irlandar eta alemaniar sustraiekin ere, eta 14 urterekin berreskuratu zuen Bizkaiko euskara, amonak aitarekin hitz egiten zuelako. Boisen euskaldun ugari bizi da eta Dave Bieterrek bete-betean parte hartu izan du beti euskal komunitateak antolatutako ekimenetan. Alegia, bost urtean behin Boisen Jaialdia antolatzen da, euskal ospakizun erraldoia, hiria biziberritzeko balio izan duena.  Egun horietan Boise Estatu Batuetako euskal diasporaren topagunea bihurtzen da eta, neurri batean, mundukoarena ere. Joan den astean Dave Bieter ETBko "Airean" saioan izan zen. Ikusi Jaime Otamendi kazetariak egindako elkarrizketa.

Guztia irakurri

 

Hay una ciudad en Estados Unidos que tiene un alcalde euskaldun. Esa ciudad está en el Oeste y es Boise, la capital del Estado de Idaho. Su alcalde, Dave Bieter, es un vascoamericano de segunda generación, que cuenta asimismo con raíces irlandesas y alemanas, y que recuperó el euskera vizcaíno a los 14 años, a raíz de oírlo hablar a su abuela con su padre. En Boise viven muchos vascos y Dave Bieter siempre ha tomado parte en las actividades organizadas por la comunidad vasca. Por ejemplo, cada cinco años en Boise se celebra el Jaialdi, una gran celebración vasca, que ha servido para insuflar nueva energía a la ciudad. Esos días Boise se convierte en el centro de la diáspora vasca de Estados Unidos y, en cierta medida, también del mundo. La pasada semana Dave Bieter estuvo en el programa de ETB "Airean". Vean la entrevista que mantuvo con él el periodista Jaime Otamendi.

Ampliar noticia

 

> Bilbo eta Guggenheim, Europaren eta Estatu Batuen arteko zubia

 

> Bilbao y el Guggenheim, puente entre Europa y los Estados Unidos

Guggenheim Bilbao Museoa negozio-gunea bihurtuko da azaroan. Bilboko museoaren harremana New Yorkeko jatorriko etxearekin  "jarraitu eta handituko da", Solomon R. Guggenheim Fundazioaren zuzendariak esan duen arabera. Bilboko museoak Estatu Batuak-Europa lehenengo enpresa-biltzarra hartuko du, datorren azaroaren 11ren eta 14aren bitartean. European American Enterprise Councilek (EAEC), nazioarteko harremanetaz eta negozioko aukerataz arduratzen den erakundeak, antolatuko du biltzarra, Eusko Jaurlaritzako enpresa garapenerako erakundea (SPRI) eta Bilboko Udalarekin batera. Irudian, euskal eta New Yorkeko ordezkariak Manhattango Guggenheim museoaren aurrean, orain dela gutxi Lehendakariak Estatu Batuetan egin duen bidaian.

Guztia irakurri

 

El Museo Guggenheim Bilbao se convertirá en noviembre en centro de negocios. El museo bilbaíno, cuya relación con la casa matriz de Nueva York "va a continuar y crecer", según ha afirmado el director de la Fundación Solomon R. Guggenheim, acogerá entre el 11 y el 14 del próximo mes la primera conferencia empresarial Estados Unidos-Europa que organiza la European American Enterprise Council (EAEC), especializada en relaciones internacionales y creación de negocio, junto a la agencia de desarrollo empresarial del Gobierno Vasco (SPRI) y el Ayuntamiento de la capital vizcaína. En la imagen, los representantes vascos y neoyorkinos frente al museo Guggenheim de Manhattan, en un jornada de la reciente visita del Lehendakari a Estados Unidos.

Ampliar noticia

 

> Aro baten amaiera: Sparkseko Nugget kasino ospetsua saldu egin dute Ascuagatarrek

 

> El fin de una era: los Ascuaga venden el emblemático casino Nugget de Sparks

John Ascuaga euskal amerikarrak eta bere familiak Sparkseko (Nevada) Nugget kasinoa saldu egin dute, 58 urte sendiaren zuzendaritzapean izan ostean. Epe horretan kasinoa hiriko ekonomiaren motore bihurtu da eta eraikinaren 29 solairuko bi dorreak Sparkseko irudi ezagunenetako bat bilakatu dira. Orain beste zenbait kasino kudeatzen dituen enpresa baten esku geldituko da Nuggeta, hori baita kasinoaren etorkizuna ziurtatzeko bide bakarra. John Ascuaga eta haren familia Sparkseko pertsona oso ezagunak eta maitatuak dira. Global Gaming and Hospitality and Husky Finance enpresa handia da orain bi dorre eta eraikin nagusiak osatzen duten joko-gune horren jabea. Irudian, John Ascuaga.

Guztia irakurri

 

El vascoamericano John Ascuaga y su familia han decidido vender el casino Nugget de Sparks (Nevada), tras tenerlo 58 años bajo su dirección. Durante ese tiempo el casino se ha convertido en un motor económico de la ciudad y las dos torres de 29 pisos del complejo han llegado a ser una imagen característica de Sparks. Ahora una empresa que gestiona una multiplicidad de casinos se hará cargo también del Nugget, ya que esta es la única salida para asegurar la pervivencia del casino. John Ascuaga y su familia son personas muy conocidas y queridas en Sparks. Global Gaming and Hospitality and Husky Finance es ahora la gran empresa dueña del complejo de juego compuesto por las dos torres y el edificio principal. En la imagen, John Ascuaga.

Ampliar noticia

 

> Uren gainean ibiltzen, edo ia

 

>   Caminando sobre las aguas, o casi

René-Sébastien Fournié du izena, parrokoa da Miarritzen (Iparraldeko udalerria, Frantziako Estatuan, izugarrizko surfeko tradizioarekin), 39 urte ditu eta neopreno beltzez eta lepagora zuriz jantzirik eleiztarren bila dabil surferren artean. "Euskal kostaldeko kapilau surflaria" ezizena jarri diote, eta emaitza onak lortzen ari da. Olatuen gainean irristatzen den apaizak surflariek "naturako legeei zor dioten begirune handia" nabarmentzen du. Orain, asko eta asko maiz joaten dira bere elizkizun eukaristikoetara eta gero eta ospe handiagoa du. Apaizak onartzen du, halere, gogoz landu izan behar zuela bere abilezia olatuak harrapatzeko, baina txikitatik eskian eta eskriman aritzen zenez, kirol horiek lagundu dutela gaur egun oholarekin zoragarri moldatzeko.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here.

 

Se llama René-Sébastien Fournié, es párroco de Biarritz (municipio de Iparralde, en el Estado francés, con gran tradición surfera), tiene 39 años y vestido con traje de neopreno negro y alzacuello blanco recluta feligreses entre los surfers. Le han bautizado como "el capellán surfero de la costa vasca" y está obteniendo exitosos resultados. El sacerdote que se desliza sobre las olas destaca de los surferos su "profundo respeto por las leyes de la naturaleza". Muchos son ahora asiduos a sus oficios eucarísticos y su fama crece cada día. El cura reconoce que tuvo que trabajar con ahínco su técnica para coger las olas, pero desde pequeño había practicado la esgrima y el esquí, deportes que le han ayudado ahora a manejarse divinamente con la tabla.

Ampliar noticia