EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #511

Euskal Etxeak Digitala #511

 511. ZK.
2013/10/19-27

Nº 511
19-27/
10/2013

> Euskadi nazioartekotzeko estrategia

 

> Estrategia de internacionalización de Euskadi

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak Euskadiren Nazioartekotze-Estrategia garatzeko asmoz hausnarketa prozesu parte-hartzailea martxan jarri berri du. Prozesu honen helburua hurrengo urteetan garatuko diren euskal kanpo harremanen ildo estrategikoak zehaztea da. Ildo hauek Euskadiren kanpo irudia posizionatu beharko dute, Euskadiren interes multisektorialei, Europaren eraikuntzan partaidetzari eta munduko beste lurraldeetako euskal komunitatearekin loturetan sakontzeari dagokionez. Guzti honetarako, garrantzitsua da oso euskal gizartearen ekarpenak jasotzea. Estrategiaren garapena 2013ko abendura bitartean irekia egongo da, diagnostiko azterketa bat, inkesta prozesu bat, banakako elkarrizketak eta eztabaida-mahaiak uztartuko dituelarik, herritarrei Irekia plataformaren bitartez egindako kontsulta honetaz gain. Herritarren eta euskal gizartean eragile erreferente direnen iritzia beharrezkoa da Euskadiren etorkizunerako prozesu estrategiko honetan.

Guztia irakurri

 

La Secretaría General de Acción Exterior del Gobierno Vasco ha puesto en marcha un proceso de reflexión participativo con el fin de elaborar la Estrategia Marco de Internacionalización de Euskadi 2014-2016. Este proceso tiene como objetivo definir las líneas estratégicas de la acción exterior vasca a desarrollar en los próximos años para posicionar la imagen de Euskadi en el exterior en relación a la defensa de sus intereses multisectoriales, la participación en la construcción de Europa y en la profundización de los vínculos con la comunidad vasca presente en otras partes del mundo. Para todo ello, es muy importante contar con las aportaciones de la sociedad vasca. La elaboración de la Estrategia estará abierta hasta el mes de diciembre de 2013, abarcando un estudio de diagnóstico, un proceso de encuesta, entrevistas personales, mesas de debate y una consulta a la ciudadanía a través de Irekia. La opinión de la ciudadanía y los agentes referentes de la sociedad vasca es fundamental en este proceso estratégico para el futuro de Euskadi.

Ampliar noticia

 

> Euskadi-Basque Countryren aurkezpena Brasilen

 

> Presentación de Euskadi-Basque Country en Brasil

Euskadiren Argentina-Mercosurreko ordezkariak, Sara Pagolak, “Euskadi-Basque Country” markaren baitan Euskadiren aurkezpena egin du Pelotaseko udalean, Brasilgo Rio Grande do Sul Estatuan. Euskadiren datu makro-ekonomiko eta eremu politiko-administratiboa azaldu ondoren, hitzaldiak gai zehatzak jorratu zituen: euskal berrikuntza politika, Euskadi helmuga turistiko bezala eta landa-eremuaren garapena. Ekitaldian, Eduardo Leite Pelotaseko Prefeitoaz (alkatea) gain, udaleko agintariak eta inguruko herrietako zein eskualdeko ordezkariak izan ziren. Euskal diasporako jendea ere izan zen aurkezpenean, Rio Grande do Suleko Euskal Etxeko Ana Luiza Panyagua Etchalus zuzendaria buru zutela.

 

Guztia irakurri

 

La Delegada de Euskadi en Argentina-Mercosur, Sara Pagola, ha realizado una presentación de Euskadi en el contexto de la marca "Euskadi-Basque Country", en la Prefeitura (alcaldía) de la ciudad de Pelotas, en el Estado de Rio Grande do Sul, Brasil. Tras una introducción sobre los principales datos macro-económicos y del ámbito político-administrativo de Euskadi, la exposición ha desarrollado aspectos específicos como las políticas de innovación vascas, la oferta de Euskadi como destino turístico y el desarrollo del ámbito rural. A la presentación han asistido el Prefeito (alcalde) de Pelotas, Eduardo Leite, representantes del gobierno municipal de Pelotas y municipios vecinos, concejales y diversos líderes regionales. No ha faltado la presencia de la colectividad vasca local, encabezada por la Presidenta de la Euskal Etxea de Rio Grande do Sul, Ana Luiza Panyagua Etchalus.

Ampliar noticia

 

> Sho Hagio Japoniako irakasle eta euskaltzaleak euskal kultura mundu globalizatuan aztertu du

 

> El profesor y euskaltzale japonés Sho Hagio analiza la cultura vasca en un mundo globalizado

Boise State Universityko euskal adarrak argitaratzen duen BOGA (Basque Studies Consortium Journal), aldizkari akademikoak Sho Hagio Japoniako Nagoya Institute of Technology guneko eta Eusko Ikaskuntzako kideak idatzitako “External Projetion of the Basque Language and Culture: The Etxepare Basque Institute and a Range of Public Paradiplomacy” artikulua argitaratu du. Etxepare Euskal Institutuaren lana eta beharra aztertzen du egileak, egungo globalizazioaren garaian kanpoan presentzia izateak euskararentzat eta euskal kulturarentzat duen garrantzia azpimarratuz.

Guztia irakurri

 

La revista BOGA (Basque Studies Consortium Journal), del Departamento de Estudios Vascos de la Boise State University, ha publicado el artículo “External Projection of the Basque Language and Culture: The Etxepare Basque Institute and a Range of Public Paradiplomacy”, escrito por Sho Hagio, del Nagoya Institute of Technology de Japón y miembro de la Sociedad de Estudios Vascos / Eusko Ikaskuntza. El autor analiza el trabajo que lleva a cabo el Instituto Vasco Etxepare, así como la necesidad de éste para la presencia de la lengua y la cultura vascas en el exterior en la era de la globalizazión.

Ampliar noticia

 

> Bartzelonako Euskal Etxeak EH Sona jaialdiaren 16. edizioa antolatzen du

 

> La Euskal Etxea de Barcelona organiza la 16ª edición del festival EH Sona

Berri Txarrak, Su Ta Gar, Gatibu, Kepa Junkera, etab. Hau ez da euskal herri baten jaietako egitaraua, ezta hiriburu baten Aste Nagusikoa ere, EH Sona jaialdikoa baizik, Euskaditik kanpo urtero egiten den festibal garrantzitsuena. Bartzelonako Euskal Etxeak antolatuta, festibalaren 16. edizioak euskal pop, rock, hip-hop, folk eta jazz onena elkartuko ditu urriaren 25etik abenduaren 5era arte. Bartzelonako Euskal Etxearen lehendakariak, Aitor Arrutik, azaldu du "talde ezagunak ekartzeko apustua egiten dugu, baina talde berriei ere Kataluniako zirkuitoan ezagutzera emateko ateak irekitzen dizkiegu". Kartela, besteen artean, Gose, Anai Arrebak, Bide Ertzean, Korrontzi, Moby Dick eta Bad Sound System taldeekin osatzen da. Hauek guztiek Euskal Etxean bertan arituko dira, Razzmatazz edo Apolo bezalako antzokietan.

Guztia irakurri

 

Berri Txarrak, Su Ta Gar, Gatibu, Kepa Junkera, etc. Esta no es la programación de las fiestas de un pueblo vasco o de la Semana Grande de una capital, sino del Festival EH Sona, el más importante que anualmente se celebra fuera de Euskadi. Organizado por la Euskal Etxea de Barcelona, la decimosexta edición de este evento con lo mejor del pop, rock, hip-hop, folk y jazz vascos se realizará entre el 25 de octubre y el 5 de diciembre. El presidente de la Euskal Etxea barcelonesa, Aitor Arruti, explica que "se apuesta por grupos consolidados, pero también por abrir puertas a nuevos grupos, que se dan a conocer en el circuito catalán". El cartel se completa, entre otros, con Gose, Anai Arrebak, Bide Ertzean, Korrontzi, Moby Dick o Bad Sound System, que actuarán en el propio Centro Vasco o en escenarios como Razzmatazz o la Sala Apolo.   

Ampliar noticia

 

> "Radio Pays", euskara eta euskal kultura Pariseko uhinetan

 

> "Radio Pays", euskera y cultura vasca en las ondas de París

Paris, asteartea, gaueko bederatziak. FM irrati banda igortzean sorpresa asko aurkitu daitezke, ahots bat euskaraz mintzatzen, irrintzi bat edo txalaparta baten soinuak, adibidez. Frantziako hiriburuan hau gertatu izan da azken 30 urte baino gehiagotan, 1980an "Radio Pays" abian jarri zenetik. Proiektua Frantziako gutxiengo kulturei ahotsa emateko jaio zen, eta hasieran irrati pirata izan arren, laurogeiko hamarkadaren erdian lizentzia ofiziala lortu zuen, beste igorlearekin banatzen duena. Gaur egun, egunak komunitatez komunitate banatzen dira modu honetan: astelehenetan okzitaniarrak, astearteetan euskaldunak, asteazkenetan korsikarrak, ostegunetan katalanak, ostiraletan bretoiak eta asteburuetan alsaziarrak, lorrenarrak eta flandestarrak. Irratsaioak norberaren hizkuntzan egiten dira, euskaraz bezala frantsesarekin batera ere, eskualde bakoitzeko kultura ezagutzera emateko.

Guztia irakurri

París, martes, nueve de la noche. Recorrer la banda FM de una radio puede deparar sorpresas, como encontrarse con una voz hablando en euskera, un irrintzi o los sonidos de una txalaparta. Esto ocurre en la capital francesa desde hace más de 30 años, desde que en 1980 se puso en marcha "Radio Pays". El proyecto nació con el objetivo de dar voz a las minorías culturales de Francia y, a pesar de que inicialmente fue una radio pirata, a mediados de los años ochenta consiguió una licencia oficial que comparte con otra emisora. Actualmente, los días están distribuidos por comunidades de la siguiente forma: lunes para los occitanos, martes para los vascos, miércoles para los corsos, jueves para los catalanes, viernes para los bretones y fines de semana para alsacianos, loreneses y flamencos. Los programas se hacen en las lenguas propias, como el euskera, pero se entremezclan con el francés para dar a conocer la cultura de cada zona.

Ampliar noticia