EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #512

Euskal Etxeak Digitala #512

 512. ZK.
2013/10/28-31

Nº 512
28
-31/10/2013

> Eusko Jaurlaritzak 10.215 milioi euroko 2014ko aurrekontu proiektua onartu du, orain Legebiltzarrera bidaliko duena

 

> El Gobierno Vasco aprueba y envía al Parlamento un proyecto de presupuestos para 2014 de 10.215 millones de euros

Eusko Jaurlaritzak asteartean 2014ko aurrekontu proiektua onartu zuen, 10.215 milioi euroko gastuarekin, iazkoa baino %9,6 gehiagokoa. Ricardo Gatzagaetxebarriak, Ogasun eta Finantzetako sailburuak, "enpleguak, osasunak eta hezkuntzak aurrekontuaren %75 inguru hartuko dutela, ekonomian zaila eta nahasia izango den urtean" azpimarratu zuen. Iaz Gobernuak luzatutako aurrekontuak izan zituen eta, 2013ko hauekin alderatuz, partida guztiek igoera dute. Onartutako proiektua Eusko Legebiltzarrera bidaliko da eta bertako talde parlamentarioek bi hilabeteko epea izango dute zuzenketak aurkezteko. Horrela, proiektuaren eztabaida abenduaren bukaeran izatea espero da eta, ziurrenez, onartuko da EAJ eta PSE-EEren arteko akordioari esker, Gobernuan dagoen alderdia eta negoziazioan lehentasuna izango duena.

Guztia irakurri

 

El Gobierno Vasco aprobó esta martes el proyecto de presupuestos de 2014 con una cantidad de 10.215 millones de euros, un 9,6% más que el año anterior. El consejero de Hacienda y Finanzas Públicas, Ricardo Gatzagaetxebarria, subrayó que "las políticas de empleo, salud y educación aglutinan cerca del 75% del gasto, en un año que será difícil y complicado en lo económico". Todas las partidas suben con respecto a las de 2013, año en el que el Gobierno funcionó con unos presupuestos prorrogados. El proyecto aprobado se remitirá ahora al Parlamento Vasco, donde habrá un plazo de dos meses para recoger las enmiendas de los grupos políticos. Así, se espera que el proyecto sea debatido para finales de diciembre y probablemente aprobado gracias a la extensión del acuerdo entre el PNV y el PSE-EE, el partido en el Gobierno y su socio prioritario en la negociación.

Ampliar noticia

 

> Ana Oregik eskertu die Red Bayeko kanadiarrei ondare historikoa zaintzeko egiten ari diren ahalegina

 

> Ana Oregi agradece a los canadienses de Red Bay el esfuerzo que están haciendo para conservar el patrimonio histórico

Labrador probintziako biztanleek historia-ondare komuna berreskuratzeko eta zaintzeko eginiko ahalegina nabarmendu du Ana Oregik,  Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak, Kanadara egin duen bere bisita ofizialean. XVI. eta XVII. mendeetan arrantzale euskaldun ugari Ternuara joaten ziren baleak harrapatu nahian. Horren harira, txalupa, tresna eta aztarna asko aurkitu dira Red Bayko herrian. Ondorioz, tokiko historia eta iragana ikertzen aritu da Selma Huxley eta bere lana dela eta, Unescok Gizadiaren Ondare Unibertsal izendatu zuen herria ekainean. Berreskuratze kultural eta historiko proiektu  honi esker tokia berpiztea lortu da. Bisitak, bide batez, esperientziak elkarbanatzeko eta lankidetza instituzionala ondare kultural eta naturalaren arloetan sustatzeko bidea eman du.

Guztia irakurri

 

La Consejera de Medio Ambiente y Política Territorial, Ana Oregi, ha destacado el esfuerzo de los habitantes de la provincia de Labrador a la hora de recuperar y preservar el patrimonio histórico común en su visita oficial a Canadá. Se sabe que en los siglos XVI y XVII muchos pescadores vascos iban a Terranova a capturar ballenas, por lo que se han encontrado muchas chalupas y utensilios en el pueblo canadiense de Red Bay. En consecuencia, Selma Huxley se ha dedicado a investigar sobre su pasado y su historia, trabajo por el cual Unesco declaró en junio el lugar Patrimonio Universal de la Humanidad. Gracias a este proyecto de recuperación histórica y cultural se ha conseguido la revitalización de la zona. La visita además ha posibilitado el intercambio de experiencias y la colaboración institucional en materia de patrimonio cultural y natural.

Ampliar noticia

 

> Ramon Saizarbitoria eta bere lana Martutene 2013ko Euskadi Literatura Sariaren zazpi irabazleen artean nabarmentzen dira

 

> Ramón Saizarbitoria y su trabajo Martutene destacan entre los siete galardonados con los premios Euskadi de Literatura 2013

Ramon Saizarbitoriaren Martutene lanak 2013ko Euskadi Literatura Saria jaso du euskarazko modalitatean. Epaimahaiak goraipatu du "haren eleberri onena eta intimoena dela, euskal literaturaren lan klabea". Ramiro Pinillak gaztelerazko saria jaso du, bere Aquella edad inolvidable liburuarekin. 1982an Eusko Jaurlaritzak sortutako sari honen irabazleen zerrenda beste bost kategoriekin osatzen da edizio honetan: itzulpena Iñaki Mendiguren eta Sarah J. Turtlentzat Tom Sawyer-n abenturak lanagatik, ilustrazioa Elena Odriozolarentzat Tropecista-gatik, euskarazko saiakera Jon Suduperentzat Oi Europa!-gatik, gaztelarazko saiakera Iban Zalduarentzat Ese idioma raro y poderoso-gatik eta euskarazko haur eta gazte literatura saria Xabier Olasorentzat Tximeletrak-gatik. Azken modalitatearen gaztelerazko saria hutsik gelditu da.

Guztia irakurri

La novela Martutene, del autor Ramón Saizarbitoria, ha obtenido el Premio Euskadi de Literatura 2013 en la modalidad de euskera. El jurado ha destacado que "es su mejor y más íntimo libro, una obra clave de la literatura vasca". Ramiro Pinilla ha obtenido el premio para literatura en castellano, con su obra Aquella edad inolvidable. La lista de premiados con este galardón creado por el Gobierno Vasco en 1982 se completa en esta edición con otras cinco categorías: traducción literaria para Iñaki Mendiguren y Sarah J. Turtle por Tom Sawyer-en abenturak, ilustración para Elena Odriozola por Tropecista, ensayo en euskera para Jon Sudupe por Oi Europa!, ensayo en castellano para Iban Zaldua por Ese  idioma raro y poderoso y literatura infantil y juvenil en euskera a Xabier Olaso por Tximeletrak. Esta última modalidad en castellano ha quedado desierta.

Ampliar noticia

 

> Espainiako Guda Zibiletik ihesi, II Mundu Gerra topatu zuen

 

> Escapó de la Guerra Civil española y encontró la II Guerra Mundial

Umez beteta Bilbotik ateratako Habana izeneko itsasontzian zegoenean, Angel Belzak Euskaditik kanpoko bere egonaldia sei hilabetekoa izango zela pentsatzen zuen; ordea, lasartearra, II Mundu Gerran geratu zen harrapatuta Errusian. Angel Belzak bazekien Mundu Gerra hasi zenean beraientzat gero eta gogorragoa izango zela etxera itzultzea, baina Belzak dioen moduan "bihotzean beti nuen amets hori". Frontean egon ez zen arren, borrokek eta gorrotoak eragindako miseria pairatu zuen; halere, Belzaren esanetan, premiazko beharrak alboan utzita, "bakardadea da okerrena, familiarik eta etorkizun argirik gabe bizitzea". Benetan testigantza lazgarria da Angel Belzak Haur baten memoriak Errusian 1937-1957 deritzon liburuan aurkezten diguna. 

Guztia irakurri

 

Cuando estaba en el barco llamado Habana que había salido de Bilbao lleno de niños, Ángel Belza pensaba que su estancia fuera de Euskadi sería de seis meses; sin embargo, el de Lasarte, se quedó atrapado en Rusia por la II Guerra Mundial. Cuando empezó la contienda mundial Ángel Belza supo que para ellos iba a ser cada vez más difícil regresar a sus casas, pero reconoce que siempre tuvo ese sueño en su corazón. Aunque nunca estuvo en el frente, sufrió la miseria causada por las luchas y el odio, y en palabras de Belza, al margen de las necesidades básicas, "lo peor es la soledad, vivir sin una familia ni un presente claro". Podemos calificar como realmente desgarrador el testimonio que nos presenta Ángel Belza en el libro titulado Memorias de un niño en Rusia. 1937-1957.

Ampliar noticia

 

> Jose Maria Olazabal golf-jokalari hondarribitarrak 2013ko Kirolaren Asturiasko Printze Saria jaso du

 

> El golfista hondarribitarra José María Olazabal recibe el Premio Príncipe de Asturias de los Deportes 2013

"Emozio handia sentitzen dut, harrotasuna, poztasuna eta eskerrak ematen ditut, batez ere, gure kirol maiteak hainbeste jenderen bihotz eta buruetan lekua duelako". Hauek izan ziren Jose Maria Olazabal golf-jokalariaren hitzak 2013ko Kirolaren Asturiasko Printze Sariaren irabazlea zela jakin zuenean. Hondarribitarrak saria jaso zuen aurreko ostiralean Oviedon (Asturias) egindako ekitaldian eta, beste kategorien irabazleen artean Michael Haneke zinema-zuzendaria edo Peter Higgs fisikaria zeudelarik. Olazabali buruz, epaimahaiak bere ibilbidea azpimarratu zuen Augustako Masterra bi aldiz eta Ryder Cup bost aldiz irabazi ondoren, azkena lau aldiz jokalari bezala eta behin Europako taldearen kapitain lanetan. Ez dugu ahaztu behar jokalari euskaldunaren gaitasuna momentu txarrak gainditzeko: 1994an ibiltzea galarazten zion gaitzaren diagnostikoagatik bi urtez lehiatu gabe egon eta gero, golfaren munduko elitera itzuli zen.

Guztia irakurri

"Siento una gran emoción, orgullo, satisfacción, agradecimiento y, sobre todo, que nuestro amado deporte del golf tiene su plaza en el corazón y las mentes de tanta gente". Estas fueron las palabras del golfista José María Olazabal cuando supo que iba a ser galardonado con el Premio Príncipe de Asturias de los Deportes 2013. El hondarribitarra recogió el galardón el pasado viernes en una ceremonia celebrada en Oviedo (Asturias), y en la que en algunas de las otras categorías fueron premiados el director de cine Michael Haneke o el físico Peter Higgs. En cuanto a Olazabal, el jurado valoró su trayectoria en la que ha ganado dos veces el Masters de Augusta y cinco veces la Ryder Cup, cuatro como jugador y una como capitán del equipo europeo. No hay que olvidar la capacidad de superación del jugador vasco: tras una enfermedad que le impedía caminar diagnosticada a finales de 1994 y dos años sin competir, volvió a la élite mundial del golf.

Ampliar noticia