EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #515

Euskal Etxeak Digitala #515

 515. ZK.
2013/11/18-22
Nº 515
 18-22/11/2013
>Centennial dokumentalak ospakizunak eta testigantzak erakusten ditu New Yorkeko Euzko Etxearen mendeurrenean
 
> El documental Centennial muestra las celebraciones y los testimonios en el centenario de la Euzko Etxea de Nueva York
Centennial dokumentalak, hainbat testigantzen bidez, New Yorkeko Euzko Etxeak bete berri dituen 100 urteren kontakizuna egiten du eta bere eragina euskal-amerikar komunitatean adierazten du. Mendeurrenaren ospakizunen astean ekoiztuta, erreportajeak euskal emigrazioaren irudi historikoak erakusten ditu, bertan bizi diren euskaldunen bizipenak eta sentimenduak azaltzen ditu eta etxe orratzen hiriko euskal komunitate eta kulturaren etorkizunaren inguruko hausnarketa bat egiten du. New Yorkeko euskal etxeko kide diren Aitzol Azurtzak, Itziar Albisuk edo Anna Agirrek euren ikuspuntua ematen dute, eta hainbat pertsona ospetsuk ere parte hartzen dute; besteen artean, hiriaren gotzain laguntzailea den Josu Iriondo, Mark Kurlansky eta William Douglass historialariak, N.A.B.O.ren presidentea den Valerie Arrechea, Iñigo Urkullu eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariekin batera. Dokumentala ETBko bi kanaletan igorri egin da.
Guztia irakurri(ETB-1ek emandako dokumentalaren euskarazko bertsioaren lotura)
 
El documental Centennial relata, a través de diversos testimonios, los 100 años que acaba de cumplir la Euzko Etxea de Nueva York y refleja su influencia en la comunidad vasco-americana. Grabado durante la semana de las celebraciones del centenario, el reportaje muestra imágenes históricas de la emigración vasca a Estados Unidos, explica las vivencias y sentimientos de los vascos que viven allí y reflexiona sobre el futuro de la comunidad y la cultura en la ciudad de los rascacielos. Miembros de la euskal etxea neoyorkina como Aitzol Azurtza, Itziar Albisu o Anna Agirre dan su punto de vista en un documental en el que también participan algunas personalidades; entre otras, el obispo auxiliar de la ciudad Josu Iriondo, los historiadores Mark Kurlansky y William Douglass, la presidenta de N.A.B.O. Valerie Arrechea, así como los lehendakaris Iñigo Urkullu y Juan José Ibarretxe. El documental ha sido emitido en los dos canales de ETB.
Ampliar noticia(enlace a la versión en castellano del documental emitido en ETB-2)
 
> Parte-hartze arrakastatsua Pariseko Eskual Etxearen gaur egungo egoitzaren 10. urteurrenaren ospakizunean
 
> Éxito de participación en la celebración del décimo aniversario de la actual sede de la Eskual Etxea de París
Joan den igandean Pariseko Eskual Etxearen gaur egungo egoitzaren hamargarren urteurrenaren ospakizun ekitaldi nagusiak amaierara iritsi ziren. Saint-Ouenen hamarkada bat baino ez eraman arren, joan den astean zehar nagusitu egin dira euskal etxeak dituen sostengua eta erakarpen ahalmena. Era berean, Saint-Ouen kultur-anitzeko leku bat da eta, horren ondorioz, euskal etxeak bi helburu betetzen ditu: alde batetik, euskaldunentzako topalekua izatea, aspaldian bezala; eta beste alde batetik, guneko beste komunitateen artean euskal kultura zabaltzea. Ekitaldiak bihar arte egongo diren arren, ondorengo estekan joan den asteburuko ospakizuneko une ezberdinak erakusten dituzten argazkiak eskuragarri daude.
À part basque et espagnol, cette information est aussi disponible en français en cliquant ici.
 
El pasado domingo concluyeron los actos centrales de la celebración del décimo aniversario de la actual sede de la Eskual Etxea de París. A pesar de llevar solamente una década en Saint-Ouen, durante esta última semana se ha podido constatar el poder de convocatoria y el apoyo que este centro tiene. Además, Saint-Ouen se distingue por su multiculturalidad y, en consecuencia, este centro cumple una doble función: por una lado, sirve como lugar de reunión para los vascos, como antaño; y por otro, representa la difusión de la cultura vasca en el resto de comunidades presentes en la zona. Aunque los actos durarán hasta mañana, en el siguienteenlace pueden verse algunas fotografías que recogen diferentes momentos del pasado fin de semana.
> "Fenêtre Ouverte sur le Pays Basque" jardunaldiak Bruselan
 
> Bruselas acoge las jornadas "Fenêtre Ouverte sur le Pays Basque"
Etxepare Euskal Institutuaren eta Fédération des Jeunesses Musicales Wallonie-Bruxellesen arteko elkarlanari esker euskal kultura izango da protagonista "Fenêtre Ouverte"ko bigarren edizioan. Oraingo honetan, aipatutako erakundeez gain, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak, Euskadiko Filmategiak, Euskal Kultur Erakundeak, Donostia 2016k eta Euskaltzaindiak ere, kolaboratu dute. Aurtengo edizioak azaroaren 23tik abenduaren 4ra arte iraungo du eta egitarauan aurreikusten dira hainbat ekintza: euskal musika, dantza, erakusketak, literatura, hitzaldiak eta euskaraz egindako filmez osatutako ziklo bat eta euskal musikari buruzko tailerrak, besteak beste.
 
Gracias a la colaboración entre el Instituto Vasco Etxepare y la Fédération des Jeunesses Musicales Wallonie-Bruxelles la cultura vasca será la protagonista de la segunda edición de "Fenêtre Ouverte". En esta ocasión, además de las citadas instituciones han colaborado también: la Delegación de Euskadi para la Unión Europea, el Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura del Gobierno Vasco, la Cátedra Mikel Laboa de la UPV/EHU, la Filmoteca Vasca, Euskal Kultur Erakundea, Donostia 2016 y Euskaltzaindia. El programa de actos que se ha previsto para esta edición, que se celebrará entre los días 23 de noviembre y 4 de diciembre, incluye: música, danza, una exposición, literatura, un ciclo de cine en euskera y talleres de música tradicional vasca, entre otros.
 
> Liverpooleko Unibertsitateak Manuel Irujori buruzko lehen kongresua egingo du eta katedra bat aurkeztu du 2014-2015 kurtsorako
 
> La Universidad de Liverpool celebra el primer congreso sobre Manuel Irujo y presenta una cátedra para el curso 2014-2015
Liverpooleko Unibertsitateak bi ekimen prestatu ditu Manuel Irujo euskal politikariaren lana eta pertsonaren inguruan Etxepare Euskal Institutuaren eskutik. Azaroaren 27an Manuel Irujo Lecture lehen kongresua egingo da, bere familiaren eta Liverpool, Euskal Herriko eta Nevadako unibertsitateetako ordezkarien partaidetza izango duena. Beste aldetik, Manuel Irujo Fellowship Katedra hurrengo kurtso akademikoan martxan jarriko da (2014-2015) eta gai nagusia euskal erbestea izango da, arlo honetako ikerkuntza eta irakaskuntza bultzatuz. Bere Paris eta Londresgo erbestealdian, politikari euskaldunak liburu bilduma garrantzitsua batu zuen, unibertsitate britainiarrari emana izan den materiala. Liverpool gune garrantzitsua da euskal gaiak lantzeko eta bere unibertsitateak irakurle bat dauka 2011. urtez geroztik.
La Universidad de Liverpool ha preparado, en colaboración con el Instituto Vasco Etxepare, dos iniciativas en torno al trabajo y la figura del político vasco Manuel Irujo. El 27 de noviembre se celebrará el primer congreso Manuel Irujo Lecture, en el que participarán su familia y representantes de las universidades de Liverpool, el País Vasco y Nevada. Por otra parte, la Cátedra Manuel de Irujo Fellowship se pondrá en marcha a partir del curso académico (2014-2015) y tendrá como principal tema de estudio el exilio vasco, promoviendo la investigación y enseñanza en este ámbito. Durante su exilio en París y Londres, el político vasco recopiló una importante colección de libros, material que ha sido donado a la universidad británica. Liverpool es un centro de importancia en lo que a temas vascos se refiere y su universidad dispone de un lector desde 2011.
 
>Kaliforniakoak (1533-1848): bertara joandako euskaldunen istorioekin liburua idatzi du Asun Garikano tolosarrak
 
> Kaliforniakoak (1533-1848): la tolosarra Asun Garikano ha escrito un libro con los testimonios de vascos que emigraron allí
1780. urtean Aiako (Gipuzkoa) Jose Joaquin Arrillaga esploratzaileak Colorado ibaiaren inguruan ibili eta bertan ikusitako guztia bere egunkarian idatzi zuen. Vicente de Santa Maria fraide nafarrak San Frantzisko hiriaren jatorrizko tribuen inguruan kontakizunak egin zituen eta Juan Bautista Anzak Kalifornia eta Mexiko lotu zituen lehenengo bidaia egin zuen. Guztiak euskaldunak ziren eta Asun Garikano idazle tolosarrak protagonista hauen istorioak eta beste asko jaso ditu bere liburu berrian: Kaliforniakoak (1533-1848). Hauxe da bere bigarren lana Amerikako euskal diasporaren arloan, Nevadara joandakoei buruz Far Westeko Euskal Herria idatzi ondoren. Oraingoan, gaian sartzeko jakin-mina ustekabean sortu zitzaion: "2010ean bidaia batean Standford edo San Frantziskoko lekuen izenek euskal jatorria zutela konturatu nintzen, eta ez naiz ari kale kantoietako izenez, kale nagusien izenez baizik", azpimarratzen du autoreak.
 
En el año 1780 el explorador José Joaquín Arrillaga, de Aia (Gipuzkoa), viajó por el transcurso del río Colorado y escribió en su diario todo lo que vio por aquellas tierras. El fraile navarro Vicente de Santa María relató la vida de las tribus originarias de la ciudad de San Franscisco y Juan Bautista Anza realizó el primer viaje que unió California y México. Todos ellos eran vascos y la escritora tolosarra Asun Garikano ha recopilado sus historias y otras muchas en su nuevo libro: Kaliforniakoak (1533-1848). Este es su segundo trabajo en el ámbito de la diáspora vasca, después de escribir Far Westeko Euskal Herria sobre los que emigraron a Nevada. En esta ocasión, la curiosidad para tratar el tema le vino por casualidad: "en 2010 viajé allí y me di cuenta de que algunos lugares de Standford y San Francisco tienen nombres de origen vasco, y no hablo de pequeños callejones, sino de calles principales", subraya la autora.