EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #520

Euskal Etxeak Digitala #520

 520. ZK.
2014/01/6-10

Nº 520
6-10/01/2014

> Iñigo Urkullu Lehendakariak bere urte amaierako mezuan 2014rako bakea eta zorion nahiak partekatu zituen euskaldun guztiekin

 

> El Lehendakari Iñigo Urkullu compartió con toda la comunidad vasca sus mejores deseos para 2014 en su mensaje de fin de año

Abenduaren 31n Iñigo Urkullu Lehendakariak euskaldunei hitz egin zien ohikoa den urte amaierako mezuan. Urkulluk "krisiaren alde gaiztoena atzean uzten ari garela eta 2014a hobea izango dela" esan zuen. Gainera, Lehendakariak indar politikoen arteko adostasuna defendatu zuen, elkarlan honi esker "aukera dugulako gure aberriari etorkizun politiko berri baten ateak irekitzeko”. Bukatzeko, euskaldunei mezu bat helarazi zien: "Gaurko egunez bake eta zorion nahiak partekatu nahi ditut mundu zabalean bizi diren euskaldun guztiekin. Itxaropen garai berri bat bizi dugu. Itxaropenez begiratu diezaiogun urte berriari." Bideo osoa esteka honetan ikus daiteke.

Guztia irakurri

El 31 de diciembre el Lehendakari Iñigo Urkullu se dirigió a la ciudadanía vasca en su tradicional mensaje de fin de año. Urkullu afirmó que "estamos dejando atrás lo peor de la crisis” y aseguró que el 2014 “va a ser mejor”. Asimismo, el Lehendakari abogó por el acuerdo entre las diferentes fuerzas políticas, un diálogo desde el que “tenemos la oportunidad de abrir la puerta a un nuevo futuro político para Euskadi”. Para finalizar mandó un mensaje a la ciudadanía: "A todas y todos los vascos que viven en Euskadi y a quienes están en el exterior, mis mejores deseos, el compromiso y la esperanza en un año mejor". El vídeo completo se puede ver en este enlace.

Ampliar noticia

> HABEk eta N.A.B.O.k lankidetza hitzarmena sinatu dute 2014an Estatu Batuetan eta Kanadan 2.000 orduz euskara klaseak emateko

 

> HABE y N.A.B.O. firman un acuerdo de colaboración para impartir 2.000 horas de clases de euskera en 2014 en Estados Unidos y Canadá

HABEk eta N.A.B.O. Estatu Batuetako eta Kanadako Euskal Etxeen federazioak (North American Basque Organizations) Estatu Batuetan eta Kanadan emango diren euskara eskolak babesteko hitzarmena sinatu dute. HABEk jakitera eman duenez, 2013/2014 ikasturtean bi herrialde horietan 16 ikastalde aritzen dira euskara ikasten, beste horrenbeste Euskal Etxetan; guztira 205 ikasle eta 2.000 eskola ordu ematea aurreikusten da. Horrez gain, HABEk eta N.A.B.O.k sinatu duten hitzarmenean bertako irakasleen prestakuntza plana sustatzeaz eta bere jardunerako beharrezkoak diren ikas-materialez hornitzeaz arduratuko da HABE. Bi eratako trebakuntza aurreikusten da Euskara Munduan programaren baitan: alde batetik, Boisen irizpideak batzeko iraskasleek egingo duten topaketa eta, bestetik, 2010eko irailean zerotik hasi zen taldearen klaseekin jarraituko dute. Irudian Martin Goikoetxea, N.A.B.O.ren euskara "chairman"-a, eta Joseba Erkizia, HABEko zuzendari nagusia, hitzarmena sinatzen.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here.

 

HABE y la federación de Euskal Etxeak de Estados Unidos y Canadá N.A.B.O. (North American Basque Organizations) han firmado un acuerdo de colaboración para impartir cursos de euskera en Estados Unidos y Canadá. Según informa HABE, en el curso 2013/2014 hay en marcha en esos dos países 16 grupos de estudiantes, en otras tantas Euskal Etxeak; en total, seguirán los cursos 205 alumnos y se impartirán 2.000 horas de clase. Además, HABE se encargará de proveer a N.A.B.O. de todo el material necesario para la formación de los profesores y sus clases. La formación será de dos tipos en el marco del programa Euskara Munduan: por un lado se realizará en Boise un encuentro de profesores para unificar criterios y, por otro lado, continuarán las clases con el grupo que comenzó de cero en septiembre de 2010. En la imagen, Martín Goikoetxea "chairman" de euskera de N.A.B.O., y Joseba Erkizia, Director General de HABE, en la firma del acuerdo.

Ampliar noticia

 

> Euskal Futbol Selekzioak 6-0 irabazi zuen Peruren aurka bere estreinaldian San Mames Barrian

 

> La Selección Vasca de Fútbol venció a Perú por 6-0 en su estreno en San Mames Barria

Euskal Futbol Selekzioak Peruko taldea gainditu zuen 6-0 emaitzarekin bere estreinaldian San Mames Barrian, joan den abenduaren 28an. Zelaira bere ofizialtasuna aldarrikatzeko pankarta batekin atera eta gero, euskal taldea askoz hobea izan zen eta Adurizek eta Agirretxek bi gol sartu zituzten hurrenez hurren eta Roberto Torresek eta Susaetak goleatzaileen zerrenda osatu zuten; gol guztiak hemen ikus daitezke. Iñigo Urkullu Lehendakaria partidaren buru izan zen eta ereserkiak bigarren zatiaren hasieran entzun ziren megafoniaren arazoak konpondu ondoren. 27.000 ikuslek norgehiagoka zuzenean ikusi zuten Euskal Selekzioak Athleticen zelai berrian jokatzen zuen lehenengo partidan. Beste behin, giroa ezinhobea izan zen.

Guztia irakurri

La Selección Vasca de Fútbol venció por 6-0 al combinado de Perú en su estreno en San Mames Barria, el pasado 28 de diciembre. Tras saltar al campo con una pancarta reivindicando su oficialidad, el equipo vasco fue claramente superior en un partido en el que Aduriz y Agirretxe por partida doble y Roberto Torres y Susaeta fueron los goleadores; en este enlace se pueden ver todos los goles. El Lehendakari Iñigo Urkullu presidió el encuentro en el que los himnos se interpretaron antes de empezar la segunda parte tras arreglar problemas en la megafonía. 27.000 espectadores asistieron al partido en el que la Selección Vasca jugaba por primera vez en el nuevo campo del Athletic. Una vez más, el ambiente fue inmejorable.

Ampliar noticia

 

> New Yorkeko hanburgesarik onena euskal sukaldari batek egiten du Idiazabal gaztarekin

 

> La mejor hamburguesa de Nueva York la hace un cocinero vasco con queso Idiazabal

Eder Montero sukaldari bilbotarrak eta bere emazteak, Alex Raij chef newyorktar ospetsuak, New Yorkeko hanburgesarik onena prestatzen dute. 2009 eta gero, bigarren aldia da bikoteak ohore hau lortzen duela "El Doble" izeneko hanburgesarekin, euskal sustraiak dituzten osagaiekin: haragia, Idiazabal gazta, ozpinetako pepinoa, tipula eta sekretua den saltsa berezia. "Hanburgesa hau originala da Euskadi bere baitan duelako, mamitsua da eta bezeroek galdetzen digutenean ketchup eta mostazarik gabe jatera gonbidatzen ditugu", adierazten du Monterok. "El Doble" Manhattaneko Txikito euskal jatetxean dasta daiteke; gainera, bikoteak beste bi jatetxe ditu New Yorken, El Quinto Pino eta El Vara izenekoak.

Guztia irakurri

El cocinero bilbaíno Eder Montero y su esposa, la prestigiosa chef neoyorquina Alex Raij, preparan la mejor hamburguesa de Nueva York. Tras 2009, es la segunda vez que la pareja consigue este título con su hamburguesa llamada "El Doble", que tiene ingredientes con raíces vascas: carne, queso Idiazabal, pepinillos, cebolla y una salsa especial secreta. "Esta hamburguesa es original porque tiene mucho de Euskadi, es jugosa y cuando los clientes nos preguntan les invitamos a comerla sin ketchup ni mostaza", señala Montero. "El Doble" se puede probar en el restaurante Txikito de cocina vasca de Manhattan; además, la pareja dispone de otros dos restaurantes en Nueva York, llamados El Quinto Pino y El Vara.

Ampliar noticia

> Quebecetik Urruñara, Adélaïde Daraspek diasporako euskal artisautza saltzen du Martxuka izeneko dendan

 

> De Québec a Urrugne, Adélaïde Daraspe vende artesanía realizada por la diáspora vasca en la tienda llamada Martxuka

Adélaïde Daraspe Quebecetik Euskal Herrira itzuli da eta denda txiki bat ireki du bere jaioterrian, Urruñan, non euskal diaspora den protagonista. Gazte hau zazpi urtez Ipar Amerikan bizi izan zen eta Montrealeko Euskaldunak Euskal Etxearen lehendakaria izatera iritsi zen; orain, Martxuka izeneko bere erronka berrian euskal 42 artisauen produktuak eskainiko ditu eta horien artean batzuk atzerrian bizi dira: Berlingo egurrezko piezak, New Yorkeko bitxigintza, Montrealeko beirateak edo Pariseko argazkiak. Denda tea hartzeko lekua ere bada, Quebecetik ekarri duen eredua delarik. ETB-1eko Euskal Herria Zuzenean saioak, erreportaje bat egin zuen Martxuka dendari buruz eta bideoa esteka honetan ikus daiteke.

Guztia irakurri

À part basque et espagnol, cette information est aussi disponible en français en cliquant ici.

Adélaïde Daraspe ha vuelto de Québec a Euskal Herria y ha abierto una pequeña tienda en su pueblo natal, Urrugne, en la que la diáspora vasca tiene una gran presencia. Esta joven vivió durante siete años en Norteamérica, donde llegó a ser presidenta de la Euskal Etxea Euskaldunak de Montréal; ahora, en su nuevo negocio llamado Martxuka ofrecerá productos de 42 artesanos vascos, de los cuales algunos viven en el exterior: piezas de madera de Berlín, joyería de Nueva York, obra en vidrio de Montréal o fotografías de París. La tienda también es un salón de té en un modelo de negocio que ha traído de Québec. El programa de ETB-1 Euskal Herria Zuzenean, dedicó un reportaje a Martxuka, vídeo que se puede ver en este enlace.

Ampliar noticia