EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #527

Euskal Etxeak Digitala #527

 527. ZK.
2014/02/24-28

Nº 527
 24-28/02/2014

> Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak Euskal Etxeentzako diru-laguntzak esleitu ditu

 

> La Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior concede las subvenciones a las Euskal Etxeak

Aste honetan 2013ri dagokion Euskal Etxe eta federazioei zuzendutako diru- laguntzen deialdiaren esleipenaren emaitza argitaratu da. Oraingo honetan, 742.307 euroko aurrekontuarekin eta 20 herrialdetik (Alemania, Argentina, Australia, Brasil, Erresuma Batua, Espainia, Estatu Batuak, Frantzia, Italia, Japonia, Kanada, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Paraguai, Peru, Txile, Txina, Uruguai eta Venezuela), guztira, 88 eskaera jaso dira eta, horietatik, 54 izan dira diru-laguntza lortu dutenak. Esleipen dokumentu osoa eskuragarri dago esteka honetan.

Guztia irakurri

 

Esta semana se ha hecho pública la adjudicación de subvenciones a las Euskal Etxeak y federaciones correspondiente a la convocatoria de 2013. En esta ocasión, con un presupuesto de 742.307 euros, se han recibido un total de 88 solicitudes provenientes de 20 países (Alemania, Argentina, Australia, Brasil, Canadá, Colombia, Cuba, Chile, China, España, Estados Unidos, Francia, Italia, Japón, México, Perú, Paraguay, Reino Unido, Uruguay y Venezuela) de las cuales 54 han sido adjudicatarias. El documento de adjudicación completo está disponible en este enlace.

Ampliar noticia

> Eusko Jaurlaritzak Turismoaren Legea aldatuko du Euskadi lehiakorragoa izan dadin

 

>  El Gobierno Vasco modificará la Ley de Turismo para que Euskadi sea más competitiva

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua den Arantza Tapiak aurkeztu du Euskal Turismoaren Plan Estrategikoa 2020, euskal erakundeen datozen urteetako garapen turistikoko politika gidatuko duena. Eusko Jaurlaritzaren helburua "aurrera egiten jarraitu, lehiakorragoak eta produktiboagoak" izatea da eta, horretarako, 1994ko Turismoaren Legea aldatzea proposatzen da. Sektorearen eragileen eta beste euskal erakundeen partaidetza ezinbestekoa izango da berrikuntzako zeharkako estrategiak markatutako lau ardatz dituen plan honetan: produktu eta merkatu estrategia, marka eta komunikaziokoa, enpresak indartzekoa eta turismo gobernantza.

Guztia irakurri

 

La consejera de Desarrollo Económico y Competitividad, Arantza Tapia, ha presentado el Plan Estratégico de Turismo Vasco 2020, que marcará la política de desarrollo turístico de las instituciones vascas en los próximos años. El Gobierno Vasco tiene como objetivo "seguir avanzando, ser más competitivo y productivo" y, para ello, plantea la modificación de la Ley del Turismo de 1994. La participación de agentes del sector y de otras instituciones vascas será vital en un plan que consta de cuatro ejes marcados por la estrategia transversal: la estrategia de producto-mercado, de marca y comunicación, de fortalecimiento empresarial y gobernanza turística.

 Ampliar noticia

> ETBko saio bat Bartzelonako Euskal Etxean eta Donostiako Espai Catalunyan izan da

 

> Un programa de ETB visita la Euskal Etxea de Barcelona y el Espai Catalunya de Donostia

Tribuaren Berbak telebista saioa, Kike Amonarrizek aurkezten duena, Bartzelonako Euskal Etxean izan zen aurreko astean. Hizkuntzalari tolosarrak gidatzen duen ETBko saioak euskararen inguruko gai bitxiak aztertzen ditu eta, oraingoan, gure hizkuntza eta katalana alderatu zituen Euskaltalà deituriko kapituluan. Bideo honetan ikus daitekeen bezala, Amonarrizek Bartzelonako Euskal Etxearen historia ezagutu zuen bertako kidea den Aitor Arrutiren eskutik. Bestalde, saioak Donostiako Espai Catalunya ere bisitatu zuen, Kanpoan diren Kataluniako Gizataldeen sarearen barnean dagoena, Euskal Etxeen egitura berdintsua duena baina Katalunian. Esteka honetan saio osoa ikus daiteke.

Guztia irakurri

 

El programa Tribuaren Berbak, presentado por Kike Amonarriz, visitó la semana pasada la Euskal Etxea de Barcelona. El espacio de ETB que presenta el lingüista tolosarra repasa temas curiosos relacionados con el euskera y, en esta ocasión, comparó nuestra lengua con el catalán en un capítulo llamado Euskatalà. Como se puede ver en este vídeo, Amonarriz conoció la historia de la Euskal Etxea de la mano de Aitor Arruti, uno de sus miembros. Asimismo, el programa también visitó el Espai Catalunya de Donostia, centro que forma parte de los "casals" de las Comunidades Catalanas en el Exterior, una red con estructura similar a la nuestra pero en Catalunya. En este enlace se puede ver el programa completo.

Ampliar noticia

 

> Andrea Bella eta Jose Maria Gutierrez, Gaztemunduko partaideak eta euren Euskal Etxeen kide oso aktiboak

 

>  Andrea Bella y José María Gutiérrez, participantes en Gaztemundu y personas muy activas en sus Euskal Etxeak

Gaztemundun parte hartu zuten, Eusko Jaurlaritzak urtero antolatzen duen programa Euskal Etxeetako gazteei zuzendutakoa eta Euskadin formakuntzarako egonaldia izan dezaten, eta gaur egun kide oso aktiboak dira euren komunitateetan. Andrea Bella eta Jose Maria Gutierrezen inguruan mintzo gara, azken asteetan Argia eta euskalkultura.com-en egin dieten elkarrizketetan protagonistak izan direnak. Lehenengoa Uruguaiko gaztea da eta 2007ko edizioan parte hartu zuen, dantzaria eta euskara irakaslea da eta orain Lazkaoko (Gipuzkoa) Maizpide barnetegian dabil ikasten. Bigarrena -irudian agertzen dena- Bahia Blancako (Argentina) Laurak Bateko txistulari beteranoa da eta 2013ko edizioan parte hartu zuen. Elkarrizketa horietan biek euren bizipenak, hausnarketak eta pasadizoak kontatzen dituzte. Biak euskal kulturarekiko konpromisoaren eredu dira.

Guztia irakurri

 

Participaron en Gaztemundu, programa que cada año organiza el Gobierno Vasco y que está dirigido a que los jóvenes de las Euskal Etxeak tengan una estancia formativa en Euskadi, y hoy en día son personas muy activas en sus comunidades. Hablamos de Andrea Bella y José María Gutiérrez, que en las últimas semanas han sido protagonistas en entrevistas que les han realizado en Argia y euskalkultura.com. La primera es una joven uruguaya que participó en la edición de 2007, dantzari y profesora de euskera y que ahora se encuentra en el barnetegi de Maizpide, en Lazkao (Gipuzkoa). El segundo -que aparece en la imagen- es un veterano txistulari de Laurak Bat de Bahía Blanca (Argentina), que participó en la edición de 2013. En dichas entrevistas cuentan sus vivencias, reflexiones y anécdotas. Ambos son ejemplo de compromiso con la cultura vasca.

Ampliar noticia

 

> Athletic, Mexikon eta Vatikanoan protagonista

 

> El Athletic, protagonista en México y el Vaticano

Bilbotik 9.000 kilometrotara bizi dira baina Athleticen partiden intentsitatea bizi dute San Mames bertan egongo balira bezala. Peña México taldearen zaleak dira eta euren egoitza Distrito Federalaren Euskal Etxean  kokatzen da. El Correo egunkaria kanpoan bizi diren euskaldun hauekin harremanetan jarri da denboraldia bukatzean Athleticek Mexikon eta Estatu Batuetan bira bat egiteko sortu den aukeraren ondoren. Munduaren beste puntan ere Athletic izan dugu protagonista azken egunetan, Vatikanoan hain zuzen. Bilboko gotzainak, Mario Icetak, Frantzisko Aita Santuari bisita bat egin diolako Estatuko beste 83 gotzainekin batera. Beste opari batzuen artean, euskaldunak Aita Santuari Gernikako Arbolaren zati bat eta liburu bat eman zizkion, Athleticek eta San Lorenzo de Almagrok, Frantziskoren talderik gogokoenak, elkarren kontra 1947an jokatu zuten partidaren kronikekin.

Guztia irakurri

Viven a 9.000 kilómetros de Bilbao, pero sienten la intensidad de los partidos del Athletic como si estuvieran en el propio San Mamés. Son los aficionados de la Peña México, cuya sede se encuentra en la Euskal Etxea del Distrito Federal. El diario El Correo se ha puesto en contacto con estos vascos en el exterior a raíz de la posibilidad de que el equipo rojiblanco haga una gira por México y Estados Unidos al final de esta temporada. En otra punta del mundo, el Athletic también ha sido protagonista en los últimos días, concretamente en el Vaticano, por la visita que el obispo de Bilbao, Mario Iceta, ha realizado al Papa Francisco junto a 83 obispos del Estado. Entre otros regalos, el vasco entregó; al Papa un trozo del Árbol de Gernika y un libro con crónicas sobre el partido que jugaron en 1947 el Athletic y el San Lorenzo de Almagro, el equipo favorito de Francisco.

Ampliar noticia