EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #528

Euskal Etxeak Digitala #528

 528. ZK.
2014/03/3-7

Nº 528
 3-7/03/2014

> Bilbok Global Forum Spain hartu du

 

> Bilbao acoge la celebración del Global Forum Spain

Guggenheim Museoak “Egonkortasunatik hazkundera” lelopean Global Forum Spain hartu du. Foro honetara, Juan Carlos Erregea eta Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan dituena, bertaratu dira instituzioen eta ekonomiaren hainbat ordezkari, FMIko zuzendari gerentea den Christine Lagarde, Eurotaldeko presidentea Jeroen Dijsselbloem eta Espainiako Gobernuaren presidentea Mariano Rajoy, baita hainbat Europako komisario ere, besteak beste. Ekitaldi honetan Lehendakariak "sozial eta lehiakorragoa den" Europa baten eraikuntzaren garrantzia azpimarratu du; era berean, Urkulluk "enpleguaren eta bankuen erreskatearen artean lehenengoari lehentasuna ematea" eskatu zuen.

Guztia irakurri

 

El Museo Guggenheim ha acogido bajo el título "De la estabilidad al crecimiento" la celebración del Global Forum Spain. A este foro, presidido por el Rey Don Juan Carlos y por el Lehendakari Iñigo Urkullu, han acudido entre otras personalidades institucionales la directora gerente del FMI Christine Lagarde, el presidente del Eurogrupo Jeroen Dijsselbloem y el presidente del Gobierno de España Mariano Rajoy, así como varios comisarios europeos. En este acto el Lehendakari subrayó la importancia de la construcción de una Europa más “social y competitiva”; del mismo modo, Urkullu manifestó "la prioridad de rescatar al empleo frente al rescate bancario".

Ampliar noticia

> Lehendakariak hartu ditu, besteen artean, Estatu Batuetako eta Mexikoko enbaxadoreak

 

>  El Lehendakari recibe, entre otros, a los embajadores de Estados Unidos y México

Iñigo Urkullu Lehendakariak Amerika eta Europako hainbat enbaxadore hartu ditu aste honetan. Kanpoan den euskal komunitate zabala duten bi herrialdetako enbaxadoreen harrerak izan dira aipagarrienak: Estatu Batuetako ordezkaria, James Costos, eta Mexikoko enbaxadorea, Roberta Lajous. Bestalde, egun hauetan Ajuria Enea Jauregitik Alemaniako enbaxadorea, Reinhard Silberberg, eta Norvegiakoa, Johan Christopher Vibe, ere pasa dira. Nazioarteko ordezkariekin egiten diren bilera hauek ohikoak dira eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusitik antolatzen dira. Irudian, Urkullu eta Estatu Batuetako enbaxadorea.

Guztia irakurri

 

El Lehendakari Iñigo Urkullu ha recibido esta semana a varios embajadores americanos y europeos. Destacan la recepciones que hizo a embajadores de dos países con una amplia presencia de la comunidad vasca: el representante de Estados Unidos, James Costos, y la embajadora de México, Roberta Lajous. Por otro lado, estos días también han pasado por el Palacio de Ajuria Enea el embajador de Alemania, Reinhard Silberberg y el de Noruega, Johan Christopher Vibe. Estos contactos con representantes internacionales son habituales y se organizan desde la Secretaría General de Acción Exterior. En la imagen, Urkullu con el embajador estadounidense.

 Ampliar noticia

> "Idaho: euskaldunak Far Westen" artikulua bidaia aldizkari batean

 

> El artículo "Idaho: vascos en el Far West" en una revista de viajes

Condé Nast Traveler bidaia aldizkariak Idahoko euskal komunitatearen inguruko artikulua argitaratu du bere gaztelerazko webgunean. "Idaho: euskaldunak Far Westen" publikazioan begirada bat ematen zaie Estatu Batuetako Estatu honetan euskaldunek duten historia eta ezaugarriei: etorrera urre sukarrarekin batera, Basque Block-a, gastronomia, ikastola, unibertsitatean burutzen diren euskal ikasketak, festak, Jaialdia, euskal nortasuna eta politika, hiriburuko alkatearen aipamenarekin, Dave Bieter euskal-amerikarra. Artikulua Miren Perez Eguireunek idatzi du, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren kidea eta Euskadik Idahon duen bulegoaren arduraduna.

Guztia irakurri

 

La revista de viajes Condé Nast Traveler ha publicado en la versión de su web en castellano un artículo sobre la comunidad vasca de Idaho. En la publicación "Idaho: vascos en el Far West" se repasa en un vistazo la historia y características de los vascos de este Estado americano: su llegada en la fiebre del oro, el Basque Block, la gastronomía, la ikastola, los estudios vascos en la universidad, las fiestas, el Jaialdi, la identidad vasca y la política, con referencias a Dave Bieter, el alcalde vasco-americano de la capital. El artículo ha sido escrito por Miren Pérez Eguireun, miembro de la Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior y responsable de la oficina de Euskadi en Idaho.

Ampliar noticia

> Bernardo Atxaga euskal idazleak hiru literatura ekintzatan parte hartu du Australian

 

>  El escritor vasco Bernardo Atxaga participa en tres actividades literarias en Australia

Bernardo Atxaga idazle gipuzkoarrak aste honetan Australian egin diren hainbat literatura ekintza eta topaketatan parte hartu du. Bidaia, Etxepare Euskal Institutua eta Acción Cultural Españolaren laguntzarekin egin dena, astelehenean hasi zen Adelaidan (Hegoaldeko Australia), "Writer's Week"-en Jordi Punti idazle katalanarekin izan zuen partaidetzarekin. Hurrengo egunean Atxagak Obabakoak-ri buruzko hitzaldi bat eman zuen, bere liburu ezagunena dena. Bere ibilbidea asteazkenean eta ostegunean osatu zen: lehenik Sydneyko Unibertsitatera joan zen (Hegoaldeko Gales Berria) bere literaturaren inguruko hitzaldia emateko eta, bukatzeko, Melbourneko Unibertsitatean (Victoria) izan zen, bere obra aurkezteko.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here.

 

El escritor gipuzkoano Bernardo Atxaga ha participado esta semana en varias charlas y encuentros literarios que se han celebrado en Australia. El viaje, que ha contado con el apoyo del Instituto Vasco Etxepare y Acción Cultural Española, comenzó el lunes en Adelaida (Australia del Sur) donde participó en la "Writer's Week" junto al escritor catalán Jordi Punti. Al día siguiente Atxaga ofreció una charla sobre su libro más conocido, Obabakoak. Su recorrido se completó el miércoles y el jueves: primero, se desplazó a la Universidad de Sydney (Nueva Gales del Sur) para ofrecer una conferencia sobre su literatura y, para terminar, estuvo en la Universidad de Melbourne (Victoria), donde presentó su obra.

Ampliar noticia

 

> urtesasoiak.com, euskal tradizio eta jaien artxibo digitalekin egin den webgune berria

 

> urtesasoiak.com, nueva web con archivos digitales de las tradiciones y fiestas vascas

Aste honetan Inauteriak ospatu dira euskal geografiaren txoko guztietan, jendez gainezka bete da Tolosa, eta Arabako Lautadan edo Nafarroako Lantz herrian ospakizun herrikoiak burutu dira. Beste behin ere kultur arrastoak ageri izan dira, kantuak, dantzak, sinesteak edo zeremoniak. Gure herrian mota askotako jaiak ospatzen dira urtean zehar eta, horietako asko, lau hizkuntzatan eskuragarri dagoen www.urtesasoiak.com webgune berrian jaso dira orain. Labayru Ikastegiak eta Ikastolen Elkarteak koordinatu duten proiektu honetan urtearen lau sasoien artxibo digitalak jaso dira: negua eta Gabonak, Inauteriak, udaberrian eta udan egiten diren festak eta, azkenik, udazkenekoak.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here.

Esta semana se han celebrado los Carnavales por toda la geografía vasca, desde los multitudinarios de Tolosa, hasta los más populares de la Llanada Alavesa o el pueblo navarro de Lantz. Una vez más han vuelto a relucir expresiones culturales tales como canciones, bailes, creencias o ceremonias. Son muchas las fiestas que se celebran a lo largo del año en nuestro país y, muchas de ellas, quedan recogidas ahora en la nueva página web www.urtesasoiak.com, disponible en cuatro idiomas. Este proyecto coordinado por Labayru Ikastegia e Ikastolen Elkartea recopila archivos digitales de cuatro periodos del año: el invierno y la Navidad, los Carnavales, las celebraciones de primavera y verano y, por último, las del otoño.

Ampliar noticia

À part basque et espagnol, cette information est aussi disponible en français en cliquant ici.