EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #531

Euskal Etxeak Digitala #531

 531. ZK.
2014/03/24-28

Nº 531
 24-28/03/2014

> Europa, Asia eta Ozeaniako Euskal Etxeek Eskualde Mailako Bilera egingo dute asteburu honetan Bartzelonan

 

> Las Euskal Etxeak de Europa, Asia y Oceanía se reúnen este fin de semana en Barcelona para una Reunión Regional

Bihar Bartzelonan ospatuko da Europa, Asia eta Ozeaniako Euskal Etxeen Eskualde Mailako Bilera. Topaketa honetan Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat izango da, Marian Elorza, Kanpoko Harremanetarako Idazkari Nagusia, buru duela. Hauez gain, hainbat herrialdetako Euskal Etxeen ordezkariak gerturatuko dira: Alemania, Australia, Belgika, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia, Italia eta Txinakoak, hain zuzen ere. Bihar egingo dena Euskal Etxeen hirugarren Eskualde Mailako Bilera izango da; lehenengoa, Ipar Amerikako Euskal Etxeetako ordezkariak bildu zituen Elkon (Estatu Batuak) eta, bigarren Bilera, Villa Marian (Argentina) antolatu zen, Ertain eta Hego Amerikako kideekin. Hiru bilera hauek Kanpoko Euskal Gizataldeen V. Mundu Batzarrean dute beraien jatorria. Topaketa honen argitalpen osoa  esteka honetan eskuragarri dago.

Guztia irakurri

 

Mañana tendrá lugar en Barcelona la Reunión Regional de las Euskal Etxeak de Europa, Asia y Oceanía. A este encuentro acudirán, además de una delegación del Gobierno Vasco encabezada por la Secretaria General de Acción Exterior, Marian Elorza, representantes de las Euskal Etxeak de Alemania, Australia, Bélgica, China, España, Francia, Italia y Reino Unido. Esta será la tercera Reunión Regional de Euskal Etxeak tras la primera, en la que se dieron cita los centros vascos de Norteamérica en Elko (Estados Unidos) y, la segunda Reunión, a la que acudieron miembros de las Euskal Etxeak de Centro y Sudamérica en Villa María (Argentina). Estas tres reuniones tienen su origen en el V Congreso Mundial de Colectividades Vascas en el Exterior. La publicación completa sobre este encuentro está disponible en este enlace.

Ampliar noticia

 

> Eusko Jaurlaritzak doluminak adierazi ditu Azkuna alkatea eta Suarez presidente ohiaren heriotzak direla eta

 

>  El Gobierno Vasco expresa sus condolencias ante los fallecimientos del alcalde Azkuna y el expresidente Suárez

Aste honetan omenaldi ugari egin zaizkie azken egunetan hil diren bi politikari ospetsuei. Astelehenean Bilboko Santiago Katedralean Iñaki Azkuna hiriko alkatearen omenezko hileta egin zen. Asturiasko Printze-Printzesak eta Iñigo Urkullu Lehendakaria elizkizunaren buru izan ziren, bertan herrialdeko beste erakundetako ordezkariak ere bildu zirelarik eta hiritarrek ekitaldia pantaila erraldoien bitartez jarraitzeko aukera izan zutelarik. Bestalde, igandean Madrilen Adolfo Suarez zendu zen, Espainiako Gobernuaren presidentea 1976tik 1981ra, Trantsizioaren urteak. Eusko Jaurlaritzak dolumin sentikorrenak adierazi zituen bere heriotzagatik; halaber, Josu Erkoreka bozeramaileak "Suarezen akordioak egituratzeko gaitasuna" goraipatu zuen eta bera presidentea zen bitartean "Gernikako Estatutua onartu, Eskubide Historikoen aitorpen juridikoa egin eta Kontzertu Ekonomikoa martxan jarri" zirela gogoratu zuen. Irudian, Azkunaren hileta.

Guztia irakurri

 

Semana de homenajes para dos personalidades políticas que han fallecido en los últimos días. El lunes se celebró en la Catedral de Santiago de Bilbao el funeral por Iñaki Azkuna, alcalde de la ciudad. Los Príncipes de Asturias y el Lehendakari, Iñigo Urkullu, presidieron una ceremonia a la que asistieron miembros de todas las instituciones del país y que fue seguida por los ciudadanos a través de pantallas gigantes. Por otro lado, el domingo falleció en Madrid Adolfo Suárez, presidente del Gobierno de España entre 1976 y 1981, años de la Transición. El Gobierno Vasco expresó su más sentido pésame ante su fallecimiento; asimismo, su portavoz, Josu Erkoreka, destacó "la capacidad de llegar a acuerdos de Suárez" y recordó que durante sus años como presidente "se aprobó el Estatuto de Gernika, se hizo el reconocimiento jurídico de los Derechos Históricos y se puso en marcha el Concierto Económico". En la imagen, el funeral de Azkuna.

Ampliar noticia

 

> Eusko Jaurlaritzak 3,2 milioi euro bideratuko ditu Global Training beketara 370 euskal gaztek atzerrian praktikak egin ditzaten

 

> 3,2 millones de euros del Gobierno Vasco para las becas Global Training con las que 370 jóvenes harán prácticas en el extranjero

Atzerrian praktikak egiteko Global Training beken deialdia onartu zuen asteartean Gobernu Kontseiluak. Jaurlaritzak 3,2 milioi euro bideratuko ditu 370 gazterentzako; horrela, aurreko urteko finantzaketari eutsi dio Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak azaldu zuenez. Bekadunek 1.125 euroko laguntza jasoko dute hilero euren gastuak finantzatzeko. Bekak unibertsitateko eta goi mailako lanbide heziketako titulazioa duten gazteentzat dira. Gazte hauek praktikak egin ahal izango dituzte sei hilabetez atzerriko enpresa eta erakundeetan. Global Training programaren helburua nazioartekotzeari lotutako trebakuntza laguntzea da, kanpoko lehiakortasuna hobetzeko. Irudian, 2013ko Global Training programaren bekadunen aurkezpena.

Guztia irakurri

 

El Consejo de Gobierno aprobó el martes la convocatoria de becas Global Training para desarrollar prácticas en el extranjero. El Ejecutivo destinará 3,2 millones de euros para 370 jóvenes; se mantiene así la financiación respecto al ejercicio anterior, según explicó el portavoz del Gobierno Josu Erkoreka. Las personas que obtengan la beca recibirán una ayuda de 1.125 euros al mes para financiar sus gastos. Estas becas están dirigidas a jóvenes con titulación universitaria y de formación profesional de grado superior. Estos jóvenes podrán realizar prácticas durante seis meses en empresas y organismos en el extranjero. El objetivo del programa es apoyar la formación en internacionalización para mejorar su competitividad en el exterior. En la imagen, presentación de los becarios del programa Global Training en 2013.

Ampliar noticia

 

> Uriarte sailburuak Txinara bidaiatu du herrialdeko hainbat erakunde akademikorekin lankidetza bide berriak zabaltzera

 

>  La consejera Uriarte viaja a China para abrir nuevas vías de colaboración con instituciones académicas del país

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua den Cristina Uriartek Txinara egin duen bidaia ofiziala bukatzen du gaur. Azken bost egun hauetan dagoeneko indarrean zeuden hitzarmenak sendotu eta lankidetza bide berriak zabaldu dira, lanbide heziketa eta unibertsitatearen esparruetan. Biran, Uriartek AFZ lanbide heziketa zentrua, Fagor Automotionek Pekinen duen lantegia eta Tanjingo Unibertsitatea bisitatu ditu, herrialdeko garrantzitsuenetariko bat dena. Bidaiaren bukaeran BTV Txinako telebistaren arduradunekin bildu da, EiTBk ekoitzitako ikus-entzunezko materiala eskura bidaltzeko asmoz. Bisita "Basque Country Estrategiaren" baitan kokatzen da; ekimen horren bitartez mugak gainditu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak eta zuzeneko kontaktuak izan hezkuntzako, kulturako, gizarteko eta ekonomiaren alorreko erakunde eta eragileekin.

Guztia irakurri

 

La consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura, Cristina Uriarte, finaliza hoy un viaje oficial a China. En estos últimos cinco días se han consolidado acuerdos académicos en vigor y se han impulsado nuevas vías de colaboración, en los ámbitos de la formación profesional y la universidad. En la gira, Uriarte ha visitado el centro de formación profesional AFZ, las instalaciones de Fagor Automotion en Pekín y la Universidad de Tanjin, una de las más importantes del país. El viaje ha finalizado con una reunión con responsables de la televisión china BTV, para el envío de material audiovisual producido por EiTB. La visita se engloba dentro de la "Estrategia Basque Country"; una iniciativa con la que el Gobierno Vasco busca abrir fronteras, acercándose a instituciones y agentes educativos, culturales, sociales o económicos.

Ampliar noticia

 

> Erbesteratuen oroimenak, "gerrako umeek" 1982 eta 2012 artean egindako ekintzen inguruko liburu berria

 

> Memoria y exilio, nuevo libro sobre las actividades de los "niños de la guerra" entre 1982 y 2012

Erbesteratuen oroimenak izeneko liburuak, Gregorio Arrienek idatzita eta Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratu duena, 1982 eta 2012 artean erbesteratuen elkarteek Euskadin zein kanpoan burutu zituzten ekintzak azaltzen ditu, kanpora joan zirenen oroimena berreskuratzen hasi ziren urteetan. "Gerrako umeak" deitzen dira eta azken urteetan hainbat ekimen, jardunaldi, argitalpen, erakusketa, topaketa eta ospakizun martxan jartzeko gai izan direnak. Arrienek, Kortezubiko (Bizkaia) historialari eta apaizak, 1982an hasten du bere kontakizuna; urte horretan "Onura Pedagogi Erakundeak" atzerrian ibilitako andereñoei omenaldia egin zien.

Guztia irakurri

El libro Memoria y exilio, escrito por Gregorio Arrien y editado por la Diputación Foral de Bizkaia, explica las actividades realizadas por las agrupaciones de exiliados en Euskadi y el exterior entre 1982 y 2012, años en los que comenzaron un proceso de recuperación de la memoria del exilio. Son los llamados "niños de la guerra", que en los últimos años han sido capaces de poner en marcha diferentes iniciativas, jornadas, publicaciones, exposiciones, encuentros y celebraciones. Arrien, historiador y sacerdote natural de Kortezubi (Bizkaia), comienza el relato en 1982; año en el que el "Colectivo Pedagógico Onura" homenajeó a las "andereños" del exilio.

Ampliar noticia