EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #536

Euskal Etxeak Digitala #536

 536. ZK.
2014/05/12-16

Nº 536
 12-16/05/2014

> Buenos Airesen omenaldia egin zaio euskal komunitateari

 

> Buenos Aires rinde homenaje a la comunidad vasca

Argentinako hiriburuak "Buenos Aires celebra al País Vasco" jaialdia hartu du. Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxeak antolatu du ekitaldia. Buenos Aires hiriko udal gobernuak bultzatu du ospakizuna, eta euskal jatorriko jendez bete da Avenida de Mayo, Argentinako hiriburuko kale inportantenetariko bat. Eusko Jaurlaritzaren aldetik Argentina-Mercosurerako ordezkaria, Sara Pagola, eta Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Aizpea Goenaga, izan dira. Buenos Aireseko udal gobernutik kultura aniztasunaren sailaren arduradunak Julio Croci eta Claudio Avruj joan dira. Argentinarren %10tik baino gehiagok euskal sustraiak dituzte. 

Guztia irakurri

 

 

 

 

La capital de Argentina ha acogido el festival "Buenos Aires celebra al País Vasco". El evento ha estado organizado por la Euskal Etxea Laurak Bat de Buenos Aires. El Gobierno de la ciudad de Buenos Aires ha auspiciado esta celebración, que ha llenado de gente de origen vasco la Avenida de Mayo, una de las principales calles de la capital argentina. En representación del Gobierno Vasco han estado la Delegada de Euskadi para Argentina-Mercosur, Sara Pagola, y la Directora del Instituto Vasco Etxepare, Aizpea Goenaga. Del Gobierno de la Ciudad de Buenos Aires han acudido Julio Croci y Claudio Avruj, responsables del área de pluralismo cultural. Más de un 10% de los argentinos tienen raíces vascas.

Ampliar noticia

 

 

> Egoera larrian dauden kanpoko espainolentzako laguntzak

 

> Ayudas a españoles en situación de necesidad en el extranjero

2014ko maiatzaren 12ko Estatuko Aldizkari Ofizialak (esteka boletinera jotzeko) diru laguntzen deialdia argitaratu du, kanpoan egoera larrian dauden Espainiako hiritarrak babesten dituzten erakundeentzat. Dirulaguntzen kopuru osoa 450.000 eurokoa da. Kopuru horretatik herrialde bakoitzean ez dira 250.000 euro baino gehiago emango. Eta banakako kasu bakoitzari ez zaizkio 40.000 euro baino gehiago eskainiko. Dirulaguntzen deialdia Espainiako Gobernuko Lankidetza eta Kanpo Harremanetarako Ministerioak kudeatzen du.

Guztia irakurri

 

 

 

 

 

El Boletín Oficial del Estado del 12 de mayo de 2014 (enlace para acceder al boletín) publica la convocatoria de subvenciones a instituciones que prestan ayuda a ciudadanos españoles en situación de necesidad en el extranjero. La dotación total de estas subvenciones es de 450.000 euros. En cada país no podrán concederse más de 250.000 euros. Y a cada caso individual no podrán dedicarse más de 40.000 euros. Gestiona la convocatoria el Ministerio de Asuntos Exteriores y de Cooperación del Gobierno de España.

Ampliar noticia 

> Herri Urrats, Iparraldeko ikastolen jaia

 

> Herri Urrats, la fiesta de las ikastolas del País Vasco Norte

Euskararen aldeko milaka pertsona, Pirinioetako bi aldeetatik etorritakoak, bildu dira Senpereko lakuaren ertzetan "Herri Urrats"a, Iparraldeko ikastolen jaia ospatzeko. Aurtengo edizioan bildutako diruarekin Miarritzen lizeo bat eraikiko dute. Horretarako, sei milioi euro behar izango dituzte. Iparraldeko ikastolek gero eta ikasle gehiago dute, baina arazo gehiago ere bai. Paskal Indo Seaskako (Iparraldeko ikastolen federakuntza) presidenteak lege bat eskatu du ikastolentzat,  euskarazko irakaskuntzarako eskubidea Euskal Herri osoan berma dadin.

Guztia irakurri

 

 

 

Miles de personas, de ambos lados de los Pirineos, que apoyan el euskera, se han dado cita junto al lago de Senpere para celebrar el "Herri Urrats", la fiesta de las ikastolas de Iparralde. El dinero recaudado en la edición de este año se destinará a la construcción de un liceo en Biarritz, para el que se necesitan seis millones de euros. A pesar de que cada año las ikastolas de Iparralde tienen más alumnos, también tienen que afrontar más problemas. El presidente de Seaska (la federación de ikastolas de Iparralde), Paskal Indo, ha pedido una ley para las ikastolas que garantice el derecho a la educación en euskera en todo el País Vasco.

Ampliar noticia

 

> Uruguai, Latinoamerikara sartzeko atea

 

> Uruguay, puerta de entrada a América Latina

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, SPRIren bitartez, ezagutzera ematen ari da Uruguaik euskal enpresei eskaintzen dien merkatua, hau da, Latinoamerikara sartzeko atea, eta horretarako Uruguaiko negozio eta inbertsio aukerei buruzko jardunaldi bat antolatu du. Euskadi eta Uruguairen arteko harreman komertzial eta instituzionalak are gehiago sendotu dira Jose Mujica presidentea iazko ekainean Euskadira etorri zenetik. Euskadiren eta Uruguairen arteko merkataritza balantzak erakusten du Uruguaiko merkaturako esportazioak hazi egin direla azken hamarkadan, ia hirukoizteraino (2003an 4,65 milioi eurokoak izatetik 17,9raino igo ziren 2013an). Irudian, Jose Mujica, Uruguaiko presidentea.

 

Guztia irakurri

 

 

 

 

 

El Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad del Gobierno Vasco, a través de SPRI está dando a conocer el mercado que ofrece Uruguay para las empresas vascas como puerta de entrada a América Latina y para ello ha organizado una jornada sobre oportunidades de negocio e inversión en Uruguay. Las relaciones comerciales e institucionales tejidas entre Euskadi y Uruguay se han impulsado, más si cabe, desde la visita del presidente José Mujica el pasado mes de junio. La balanza comercial entre Euskadi y Uruguay muestra que las exportaciones vascas a este mercado han crecido, hasta casi triplicarse, durante la última década, pasando de 4,65 millones de euros en 2003 a 17,9 en 2013. En la imagen, José Mujica, Presidente de Uruguay.

 

Ampliar noticia

 

Los Banoseko Euskal Etxeak 50 urte beteko ditu

 

> La Euskal Etxea de Los Banos cumple 50 años

Los Banoseko Euskal Etxeak, Kalifornian, 50 urte beteko ditu, eta ekitaldien egitasmoa prestatu du bizkor bizirik ibili den mende erdi hori ospatzeko. Ekitaldiak maiatzaren 17an eta 18an izango dira. Bide batez, larunbatean, hileon 17, mus txapelketa egongo da, kantu afaria gero, eta Noka euskal-amerikako hirukotearen kantak eta Luhartz taldearen saioa. Igandean, 18an, meza emango da, herri bazkari bat prestatuko da, eta dantzaren eta herri kirolen erakustaldiak egingo dira, gehi jaialdi bat Luhartz taldearen eskutik. Irudian, Los Banoseko aurreko euskal topaketa baten tarte bat.

Guztia irakurri

 In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here.

 

La Euskal Etxea de Los Banos, en California, cumple 50 años y ha preparado un programa de actividades para celebrar su medio siglo de existencia. Los actos tendrán lugar los próximos 17 y 18 de mayo y en paralelo a ellos el sábado día 17 habrá un campeonato de mus, una cena amenizada con canciones y las actuaciones del trío Noka y el grupo Luhartz. El domingo día 18 se oficiará una misa y se preparará un almuerzo, se ofrecerán exhibiciones de danza y deportes populares vascos, además de una romería de la mano del grupo Luhartz. En la imagen, un momento de un anterior encuentro en Los Banos.

Ampliar noticia