EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #538

Euskal Etxeak Digitala #538

 538. ZK.
2014/05/26-30

Nº 538
 26-30/05/2014

> Lau beken deialdia egin dute, kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan

 

> Convocatoria de cuatro becas de Colectividades y Centros Vascos en el Exterior

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan espezializatzeko lau beken deialdia egin du. Beka hauek Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzan burutuko dira eta 12 hilabeteko iraupena dute. Beka horietako bi  Vitoria-Gasteizen, hirugarrena Argentinan eta laugarrena Estatu Batuetan burutuko dira. Lehenengo bi beka horietako bakoitzak 16.000 euroko dotazioa du eta beste bi bekek 24.000 eurokoa dute. Eskabideak aurkezteko epea datorren ekainaren 30ean bukatzen da.

Guztia irakurri

 

La Secretaría General de Acción Exterior del Gobierno Vasco ha convocado cuatro becas de especialización en el ámbito de las Colectividades y Centros Vascos en el Exterior. Estas becas se desarrollarán en la Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior y tendrán una duración de 12 meses. Los lugares en que se desarrollarán las becas serán dos en Vitoria-Gasteiz, una tercera en Argentina y la cuarta en Estados Unidos. La dotación económica de las dos primeras becas es de 16.000 euros y de las otras dos becas es de 24.000 euros cada una. El plazo de presentación de solicitudes finaliza el próximo 30 de junio.

Ampliar noticia

 

> Lehendakari Agirreri buruzko biografiaren aurkezpena

 

> Presentación de una biografía sobre el Lehendakari Agirre

Astelehenean La política como pasión. El Lehendakari José Antonio Agirre (1904-1960) liburua aurkeztu da Euskadiko Artxibo Historikoan, Bilbon. Iñigo Urkullu Lehendakaria aurkezpenean izan da. Ludger Mees, Jose Luis de la Granja, Santiago de Pablo eta Jose Antonio Rodriguez Ranz irakasleek idatzi dute Agirre Lehendakariaren gaineko biografia hori. Liburuaren koordinatzailea den Ludger Mees-ek azaldu duenez, testu hau Jose Antonio Agirreri buruzko hamar urteko ikerketa lanaren fruitua da. Mees historialariak Agirreren lidergoa eta honek XX. mendeko politikan eragiteko izan zuen ahalmena azpimarratu du. "Ezin liteke ulertu euskal historia garaikidearen hein handi bat Jose Antonio Agirreren bizitza politikoa ezagutu gabe", adierazi du Mees-ek.  Irudian, Urkullu Lehendakaria Agirre Lehendakariaren alabarekin, Aintza! ne Agirrerekin.

Guztia irakurri

 

                                                            

El lunes se ha presentado el libro La política como pasión. El Lehendakari José Antonio Agirre (1904-1960) en el Archivo Histórico de Euskadi, en Bilbao. El Lehendakari Iñigo Urkullu no ha faltado a la presentación de esta biografía escrita por los profesores Ludger Mees, José Luis de la Granja, Santiago de Pablo y José Antonio Rodríguez Ranz. El coordinador del libro, Ludger Mees, ha explicado que este texto es fruto de diez años de investigación sobre José Antonio Agirre. Un hombre del que ha subrayado su liderazgo y su influencia en la política en el siglo XX. "No es posible entender buena parte de la historia contemporánea vasca sin conocer la vida política de José Antonio Agirre", ha señalado Mees. En la imagen, el Lehendakari Urkullu con la hija del Lehendakari Agirre, Aintzane Agirre.

Ampliar noticia

>  West Coast-eko Euskaldunak

 

>  Vascos de la Costa Oeste

Arrakastatsuak izan dira N.A.B.O.-ren Konbentzioa eta Kern County-ko Euskal Etxearen Euskal Jaia, biak Bakersfield-en (Kalifornian) ospatutakoak joan den asteburuan. Kern County-ko Euskal Etxeak antolatu dituen ekitaldiak 2014ko N.A.B.O.-ren Konbentzioa dela eta Euskal Etxea beraren fundazioaren 70.  urteurrenaren festarekin bat etorri dira. Ostiralean Asun Garikano idazleak Kaliforniako euskaldunei buruzko hitzaldi bat eman zuen. Ostiralean ere Euskal Etxean, Mikel Markez kantariak Estatu Batuetako Mendebaldean zeharreko itzulia hasi du euskal-kaliforniar Noka taldearekin. Larunbatean eta igandean Euskal Etxea jendeaz bete da. Mus txapelketak, pilotak, bertsolariek, musikak, gazteek prestatutako salmenta-postuek eta kanpoko bazkariek osatu dute asteburua West Coast-eko euskal estilo garbienean.

Guztia irakurri

 

La Convención de N.A.B.O. y la Fiesta Vasca de la Euskal Etxea de Kern County, celebradas ambas el pasado fin de semana en Bakersfield (California), han sido un éxito. Los actos organizados por la Euskal Etxea de Kern County con motivo de la celebración de la Convención de N.A.B.O. 2014 han coincidido con los festejos del 70 aniversario de la fundación de la propia Euskal Etxea. El viernes la escritora Asun Garikano dio una conferencia sobre la historia de los vascos en California. También el viernes en la Euskal Etxea ha iniciado una gira por el Oeste de los Estados Unidos el cantante Mikel Markez con el grupo vasco-californiano Noka. El sábado y el domingo la Euskal Etxea se ha llenado de gente. Campeonato de mus, pelota, bertsolaris, música, puestos de venta montados por los jóvenes y almuerzos al aire libre han completado un fin de semana al más puro estilo vasco de la Costa Oeste.

Ampliar noticia

 

> Brasilen zendu da Francisco Alava, Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeko aparteko gizona

 

> Fallece en Brasil Francisco Álava, figura emblemática de la Euskal Etxea Eusko Alkartasuna de Sao Paulo

Joan den astelehenean zendu zen Sao Paulon (Brasil) Francisco Alava, Eusko Alkartasuna  Euskal Etxeko fundatzaileetako bat eta giltzarria  euskal etxearen egoitza erosteko, baita finantziatzaile eta apainketa lanen egilea ere egoitzaren berritze lanei dagokienean. Elkarteko lehendakaria ere izan zen urtetan. Baita sukaldaria, eta guztien gogoan daude duela oso denbora gutxi arte prestatu izan dituen paella eta euskal sukaldaritzako platerak (honekin batera doan argazkiak erakusten du tarte horietako bat). Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeko bere bazkide eta lagunek omenaldia egin berria zioten Francisco Alavari joan den abenduan. Orduan Euskal Etxeko sukaldea Txoko Alava izenarekin bataiatu zuten. Goian bego Francisco. Agur eta Ohore.

Guztia irakurri

 

 

El pasado lunes falleció en Sao Paulo (Brasil) Francisco Álava, socio fundador de la Euskal Etxea Eusko Alkartasuna de Sao Paulo. Francisco fue uno de los mayores colaboradores para la compra de la sede de esta euskal etxea  y fue asimismo financiador y ejecutor de varias importantes reformas en la misma. También fue durante largos años presidente del centro y chef, preparando deliciosas paellas y platos típicos vascos (la foto adjunta muestra uno de esos momentos). Francisco Álava había sido homenajeado por sus compañeros de la Euskal Etxea Eusko Alkartasuna de Sao Paulo el pasado mes de diciembre. Entonces se bautizó con el nombre de Txoko Álava la cocina de la sede de Eusko Alkartasuna de Sao Paulo. Goian bego Francisco. Agur eta Ohore.

Ampliar noticia

 

> Kausa solidario baten alde bi txirrindularik "Route 66"ko 3.882 kilometroak egin dituzte Los Angelesen eta Chicagoren artean

 

> Dos ciclistas por una causa solidaria completan los 3.882 km de la "Ruta 66" entre Los Ángeles y Chicago

Iñaki Castañedak eta Alfredo Olabegoiak Estatu Batuak zeharkatzen dituen "Route 66" mitikoko 3.882 kilometroak osatu dituzte. Los Angelesetik abiatu ziren eta jada Chicagora iritsi dira. Gaixotasun arraroen ikerkuntza indartzea, egokitutako kirola sustatzea eta ezgaitasuna duten pertsonen integrazio soziala bultzatzea dute helburu. Castañeda handbike-an, egokitutako bizikletan, joan da, eta Olabegoia bizikleta konbentzionalean ibili da berriz. Castañeda Ironman bat amaitzea lortu zuen aurreneko ezgaitasuna duen euskal kirolaria izan zen eta espainiar Estatuko Ironman marka onena berak du. Olabegoia espainiar Estatuko lehen kirolaria izan zen Hawaiiko Ironman-a osatzean eta 18 Ironman bete ditu.

Guztia irakurri

 

Iñaki Castañeda y Alfredo Olabegoia han completado los 3.882 km de la mítica "Ruta 66" que atraviesa los Estados Unidos. Partieron de Los Ángeles y ya han llegado a Chicago. Lo han hecho para potenciar la investigación de las enfermedades raras, además de promocionar el deporte adaptado e impulsar la integración social de las personas con discapacidad. Castañeda ha ido en handbike, una bicicleta adaptada, mientras que Olabegoia ha montado una bicicleta convencional. Castañeda fue el primer deportista vasco con discapacidad en finalizar un Ironman y tiene la mejor marca estatal en Ironman adaptado. Olabegoia fue el primer deportista del Estado español en completar el Ironman de Hawai y ha realizado enteros 18 Ironman. 

Ampliar noticia