EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #542

Euskal Etxeak Digitala #542

 542. ZK.
2014/06/23-27

 

Nº 542
 23-27/06/2014

> Gaztemundu 2014ean parte hartzeko hautatutakoen zerrenda

 

> Lista de seleccionados para participar en Gaztemundu 2014

Zabaldu da Gaztemundu 2014ko edizioan parte hartzeko hautatutakoen zerrenda. Gaztemunduko aurtengo edizioa Donostian izango da, uztailaren 4tik 20ra eta dantzariei eta euskal etxeetako dantza taldeen arduradunei zuzenduta dago. Gaztemundu Eusko Jaurlaritzaren egitasmoa da, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen kideentzako. Aurten hautatutakoen artean 15 partehartzaile Argentinatik datoz, 2 Txiletik, 6 Estatu Batuetatik, 1 Espainiatik eta 1 Uruguaitik. Irudian, Raimundo eta Aitor Riquelme, Gaztemundu 2013ko edizioan parte hartu zuten euskal-txiletarrak, Txileko bandera zabaltzen euskal jai batean.
 

 

Guztia irakurri

 

Se ha hecho pública la lista de seleccionados para participar en la edición de 2014 de Gaztemundu. La edición de este año de Gaztemundu se desarrollará del 4 al 20 de julio en Donostia y está dirigida a dantzaris y personas responsables de los grupos de baile en las euskal etxeak. Gaztemundu es un programa del Gobierno Vasco para integrantes de las Colectividades Vascas en el exterior. Este año la lista de seleccionados para participar en el programa incluye a 15 participantes de Argentina, 2 de Chile, 6 de Estados Unidos, 1 de España y 1 de Uruguay. En la imagen Raimundo y Aitor Riquelme, participantes vasco-chilenos en la edición de Gaztemundu de 2013, que despliegan la bandera de Chile en una fiesta vasca.

 

Ampliar noticia

 

>  Akitania-Euskadi 2014ko proiektu-deialdia zabaldu da

 

> Abierta la convocatoria de ayudas para proyectos Aquitania-Euskadi 2014

Akitania-Euskadi Euroeskualdeak mugaz gaindiko proiektu-deialdia atera du, aurrekontua 300.000 eurokoa izanik, kultura, hezkuntza, eleaniztasuna, kirola eta gazteria alorretan. Kandidatura dosierraren aurkezpena interneten bidez soilik egin daiteke, webguneko esteka honetan: http://www.aquitaine-euskadi.eu/formulario.html. Proiektuak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, gaurtik 2014ko uztailaren 16ra, gaueko hamabiak arte. Akitania-Euskadi Euroeskualdeko langileak edozein zalantza argitzeko zure esanetara daude 00 33 5 59 01 64 80 telefono zenbakian edo Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla  e-mailaren bitartez. Irudian Akitaniako presidentea, Alain Rousset, eta Iñigo Urkullu lehendakaria aurreko topaketa batean.


 

 

 

Guztia irakurri

 

La Eurorregión Aquitania-Euskadi ha hecho pública la convocatoria de las ayudas para proyectos de cooperación transfronteriza para 2014 con un presupuesto de 300.000 euros, en los ámbitos referidos a cultura, educación, plurilingüismo, deporte y juventud. La presentación de las solicitudes se hará únicamente de forma digital, a través de la página web, en el enlace: http://www.aquitaine-euskadi.eu/complete-el-formulario-online.html. El plazo de presentación estará abierto hasta el próximo 16 de julio a medianoche. Para cualquier consulta tienen a su disposición al personal de la Eurorregión Aquitania-Euskadi, al que pueden dirigirse en el teléfono 00 33 5 59 01 64 80 o en el e-mail  Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla . En la imagen el presidente de Aquitania, Alain Rousset, y el lehendakari Iñigo Urkullu en un anterior encuentro.

 

À part basque et espagnol, cette information est aussi disponible en français en cliquant ici.

 

Ampliar noticia

 

> Abian da Memoria Bizia, Estatu Batuetako eta Kanadako euskal kultura ondareari buruzko egitasmoa

 

> En marcha Memoria Bizia, proyecto sobre el patrimonio cultural vasco de Estados Unidos y Canadá

Abian da Memoria Bizia: euskal diasporaren oinordetza biziari buruzko proiektua, 2014-16 Estatu Batuak eta Kanada. Jon Bilbao Katedrak bere baitan hartu duen lehen proiektua da,  Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak, Etxepare Institutuak, AEBko eta Kanadako euskal etxeen federazioa N.A.B.O.k (North American Basque Organizations) eta Deustuko Unibertsitateak sustatuta. Pedro J. Oiarzabal doktore eta Deustuko Unibertsitateko ikerlaria da  egitasmoaren zuzendaria eta lanean hasia da honezkero. Oiarzabalen ustez “premiazkoa” den lan bati ekingo dio egitasmoak: Ipar Ameriketako euskal diasporaren ahozko testigantzak jasotzeari. Irudian, Pedro J. Oiarzabal.

 

Guztia irakurri

 

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

Se ha puesto en marcha el proyecto Memoria Bizia, sobre el Patrimonio Vivo de la Diáspora Vasca, 2014-16. Estados Unidos y Canadá. Se trata del primer proyecto de la Cátedra Jon Bilbao, que ha sido promovido por la Secretaria General de Acción Exterior del Gobierno Vasco, el Instituto Vasco Etxepare, la federación de euskal etxeak de los EE.UU y Canadá N.A.B.O. (North American Basque Organizations) y la Universidad de Deusto. El responsable del proyecto es el doctor e investigador de la Universidad de Deusto Pedro J. Oiarzabal, que ha comenzado ya a desarrollar su tarea de investigación in situ. En palabras del propio Oiarzabal, el proyecto emprende un trabajo “urgente”: la recogida de testimonios orales de la diáspora vasca en Norteamérica. En la imagen, Pedro J. Oiarzabal.

 

Ampliar noticia

 

> Munduan dauden euskal jatetxeetako datu-basea

 

> Base de datos de restaurantes vascos en el mundo

Europa aldean beti izan dute euskaldunek jale on ospea. Inguru naturalak lehen gai apartekoak ekarri dizkie, eta horiek baliatuz sortu dute produktuen kalitatea eta freskotasuna ezaugarri duen sukaldaritza. Euskal sukaldaritza tradizionalarekin batera, gaur egun Euskal Sukaldaritza Berria deitua dena ere gogor sartu da Europako eta munduko gastronomia panoraman. Horren ondorioz euskal jatetxeak munduan zehar zabaldu dira. Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak zerrenda bat egin du, herrialdez sailkaturik, Euskaditik kanpo euskal sukaldaritza eskaintzen duten 300 inguruko jatetxerekin. Zerrenda honi edozein ekarpen egiteko, bidal daiteke ondorengora:  Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla . Irudian, Sagardiko sarrera, Bartzelonako euskal jatetxe famatu horren tabernako giro biziarekin.

 

Guztia irakurri

 

 

En Europa los vascos han tenido siempre fama de comer bien. El entorno natural les ha proporcionado materias primas excepcionales, y valiéndose de ellas han elaborado una cocina caracterizada por la frescura del producto y la calidad. Junto a la cocina vasca tradicional ha irrumpido con fuerza en el panorama gastronómico europeo e internacional la denominada Nueva Cocina Vasca. A consecuencia de ello los restaurantes vascos se han extendido por el mundo. La Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior, del Gobierno Vasco, ha elaborado un listado, ordenado por países, con cerca de 300 restaurantes que ofrecen cocina vasca fuera de Euskadi. Cualquier aportación adicional a esta lista pueden enviarla a: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla . En la imagen, entrada al Sagardi, con el animado ambiente ! del bar de ese afamado restaurante vasco de Barcelona.

 

Ampliar noticia

> Euskal "Jai-Alai"ko Mexiko Hiriko Master Serieak

 

> Euskal "Jai-Alai" Master Series Ciudad de México

Zesta-punta, edo nazioartean ezagutzen den bezala euskal pilota modalitate hau, "Jai-Alai", euskal kulturako enbaxadore pribilegiatua izan da urteetan zehar. Gaur egun berriro ere berragertzen ari da bere ikusgarritasun guztiarekin eta dotoretasunarekin, baina kirol moderno eta gure egunei egokitutako bezala. Euskal pilotako diziplina hau, non pilota, saskiak edo xisterak botata, ia 300 kilometro ordukoko abiaduretara heltzen den, jokatu da Australian, Filipinan, Txinan, Egipton, Argentinan, Italian, Frantzian, Belgikan, Tangerren, Kuban, Mexikon, Uruguain, Kolonbian, Kosta Rican, Venezuelan edo Estatu Batuetan; bertan oraindik dozena-erdia pilotaleku daude irekiak. Ekainaren 25, 26, 27 eta 28 Mexiko Hiriko Master Serieak jokatuko dira. Aurkezpena hiriburu aztekako Guria Polanco euskal jatetxean egin da.

 

Guztia irakurri

 

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

La cesta-punta, o como es conocida internacionalmente esta modalidad de pelota vasca, el "Jai-Alai", ha sido durante años el embajador privilegiado de la cultura vasca. En la actualidad vuelve a resurgir con toda su espectacularidad y elegancia, pero como un deporte moderno y adaptado a nuestros días. Esta disciplina de la pelota vasca, donde la pelota, lanzada por la cesta o chistera, alcanza velocidades de casi 300 kilómetros por hora, se ha jugado en Australia, Filipinas, China, Egipto, Argentina, Italia, Francia, Bélgica, Tánger, Cuba, México, Uruguay, Colombia, Costa Rica, Venezuela o en los Estados Unidos, donde aún permanecen abiertos media docena de frontones. Los días 25, 26, 27 y 28 de junio se juega el Master Series Ciudad de México, cuya presentación se ha llevado a cabo en el restaurante! vasco Guria Polanco de la capital azteca.

 

Ampliar noticia