EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #552

Euskal Etxeak Digitala #552

 552 ZK.
   2014 / 09 / 29 -
/ 10 / 3

 

Nº 552
29 / 09 - 3 / 10 / 2014

> Lehendakariaren hitzaldia Eusko Legebiltzarraren Politika Orokorreko osoko bilkuran

 

> Intervención del lehendakari en el Pleno de Política General del Parlamento Vasco

Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Legebiltzarraren Politika Orokorreko osoko bilkuran esan duenez, Eusko Jaurlaritzaren ikasturte honetako lehentasuna enplegua sortzea eta hazkunde jasangarrira itzultzea da. Legebiltzarrean emandako hitzaldian, lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren jardueraren hiru ardatzak zehaztu ditu: krisi ekonomikotik irtetea, bakea eta bizikidetza sendotzea eta Estatus Politiko Berria. Lehendakariak orain arteko printzipioari eutsi dio; alegia, Euskadiren etorkizun sozial eta ekonomikoa herritar guztiak krisitik elkarrekin ateratzean datza, horretarako denbora gehiago beharko den arren.

 

Guztia irakurri

El lehendakari Iñigo Urkullu, en su intervención en el Pleno de Política General celebrado en el Parlamento Vasco, ha definido como prioridad del Gobierno Vasco para este curso político la creación de empleo y la vuelta al crecimiento sostenible. En su discurso ante la Cámara, el lehendakari ha detallado la actuación del Gobierno Vasco en los tres ejes fundamentales del Gobierno: la salida de la crisis económica, la consolidación de la Paz y la Convivencia, y el Nuevo Estatus Político. El lehendakari ha reiterado su principio de que el futuro social y económico de Euskadi pasa por salir todos juntos de la crisis, aunque sea más despacio.

 

Ampliar noticia

 

> Gerrako Umeen gaineko txostena aurkeztu dute migrazio europarren foro nagusian, Rigan (Letonian)

 

> Ponencia vasca sobre los Niños de la Guerra presentada en el principal foro de migraciones europeas, en Riga (Letonia)

Euskal ordezkaritza batek parte hartu du irailaren 25ean Rigan (Letonian) Association of European Migration Instititutions-aren (AEMI) 2014ko urtearen Konferentzian. Historian zehar  izan diren Europako migrazioak ikertzeko foro nagusia hau da. Euskal ordezkaritzak Xabier Irujo (Nevadako Unibertsitateko irakaslea, AEBn) eta Susana Sabin-Fernandez (ikertzaile independientea, Erresuma Batuan) ikertzaileen txosten bat aurkeztu du Gerra Zibileko euskal umeen gainean "Haven to Little Basque Refugees" lelopean. Irudian, Susana Sabin-Fernandez aipatutako ikerketa aurkezten ari dela. Ikerketak Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du.

 

Guztia irakurri

 

Una delegación vasca ha tomado parte el 25 de septiembre en Riga (Letonia) en la Conferencia 2014 de la Association of European Migration Instititutions (AEMI), principal foro continental para el estudio de las migraciones europeas a lo largo de la historia. La delegación vasca ha presentado una ponencia de los investigadores Xabier Irujo (profesor de la Universidad de Nevada, EE.UU.) y Susana Sabín-Fernández (investigadora independiente en el Reino Unido) sobre los niños vascos de la Guerra Civil, bajo el título "Haven to Little Basque Refugees". En la imagen, Susana Sabín-Fernández en el curso de la presentación del citado estudio, que ha contado con el apoyo del Gobierno Vasco.

 

Ampliar noticia

 

> Espainiako Kanpoko Hiritasun-Aholku Batzordearen osoko bilkura

 

> Pleno del Consejo de la Ciudadanía Española en el Exterior

Espainiako Kanpoko Hiritasun-Aholku Batzorde Orokorraren VI. agintaldiaren III. osoko bilkura Madrilen izan da irailaren 22an eta 23an. Osoko bilkuran hartu du parte Asier Vallejo Itsaso Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak, Eusko Jaurlaritzaren izenean.  Asier Vallejo Itsasok azaldu du Euskadik mundu guztian banatutako kanpoko komunitatea duela. Argentinan soilik 80 elkarte baino gehiago ditu eta ia 40 Estatu Batuetan. Horrez gain, kontuan hartu behar dira gainontzeko Amerikako, Europako eta Asiako euskal komunitateak. Irudian, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, erdian, eta ezkerrean Catalunyako Generalitateko ordezkaria  Espainiako Kanpoko Hiritasun-Aholku Batzordean.

 

Guztia irakurri

 

 

 

El III Pleno del VI Mandato del Consejo General de la Ciudadanía Española en el Exterior se ha celebrado los días 22 y 23 de septiembre en Madrid. En nombre del Gobierno Vasco ha tomado parte en el Pleno Asier Vallejo Itsaso, director para la Comunidad Vasca en el Exterior. Asier Vallejo Itsaso ha explicado que  Euskadi cuenta con una comunidad exterior repartida por todo el mundo. Solo en Argentina contabiliza más de 80 entidades asociativas y casi 40 en Estados Unidos. A lo que hay que añadir las comunidades vascas del resto de América, Europa, Asia y Oceanía. En la imagen, el director para la Comunidad Vasca en el Exterior, en el centro, y en la izquierda el representante de la Generalitat de Catalunya en el Consejo de la Ciudadanía Española en el Exterior.


 

Ampliar noticia

 

> Bordeleko Eskual Etxearen sartze berriaren inaugurazio ekitaldia

 

> Acto de inauguración de la nueva entrada a la Eskual Etxea de Burdeos

Joan den ostiraleko arratsaldean, irailak 19, Bordeleko Eskual Etxearen sartze berriaren inaugurazioa egin da, Akitaniako hiriburuko Palais-de-l'Ombrière karrikan, Place du Palais-en eta Quai Richelieu-ren monumentu multzotik hurbil. Asteburu horretan bertan, Bordelen, eta Frantzia osoan ere, kultur ondareko egunak egin dira. Eskual Etxeko berritze lan guztiak Eusko Jaurlaritzak eta Bordeleko Udalak emandako dirulaguntzei esker egin dira. Inaugurazio ekitaldira Asier Vallejo Itsaso eta Alain Juppé joan dira. Lehenengoa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Eusko Jaurlaritzaren izenean. Eta Alain Juppé, Bordeleko alkate modura (baita aurreko kanpo gaietarako ministroa, eta lehen ministroa Chirac-en gobernuan). Irudian, Asier Vallejok eta Alain Juppek bostekoa elkar eman duten unean. 

 

Guztia irakurri

 

 

 

La tarde del pasado viernes 19 de septiembre se ha efectuado la inauguración de la nueva entrada de la Eskual Etxea de Burdeos, en la calle Palais-de-l'Ombrière de la capital aquitana, cerca del conjunto monumental de la Place du Palais y el Quai Richelieu. Ese mismo fin de semana se han celebrado en Burdeos, y en toda Francia, las jornadas del patrimonio cultural. Todas las obras de la Eskual Etxea se han realizado gracias a las subvenciones del Gobierno Vasco y el Ayuntamiento de Burdeos. Al acto de inauguración han acudido Asier Vallejo Itsaso, director para la Comunidad Vasca en el Exterior, por parte del Gobierno Vasco, y Alain Juppé, alcalde de Burdeos, y también anterior ministro de asuntos exteriores y primer ministro en el gobierno de Chirac. En la imagen el momento del apretón de manos entre Asier Vallejo y Alain Juppé.

Ampliar noticia

 

> Ez da euskal jatorrikoa, ez da inoiz egon Euskadin, baina euskaraz ederki egiten du... hamar hilabeteetan bakarrik!

 

> No es de origen vasco, jamás ha estado en Euskadi, pero habla euskera con gran fluidez... ¡en sólo diez meses!

Maria Sigmak 22 urte ditu eta greziarra da. Duela hamar hilabete hasi zen euskara ikasten, euskaldun bat ezagutu eta laster. Harrigarria da internet bidez baino ikasten ez duen gazte honek nola hitz egiten duen euskaraz. Duela bi urte gaztelaniaz ikasten hasi zen, eta orain dela hamar hilabete Grezian euskaldun bat ezagutu zuen. Maria txundituta geratu zen piperrik ulertzen ez zuen Europako hizkuntza entzunda, eta di-da batean ikasten hasi zen. Bere kabuz aritzen da. Irratia entzuten du, youtuben bideoak ikusi, skypez jardun eta bi webguneetan ibiltzen da.

 

Guztia irakurri

 

María Sigma tiene 22 años y es griega. Empezó a aprender euskera hace diez meses, al poco de conocer a un vascoparlante. Es impresionante cómo habla euskera esta joven que lo ha aprendido sólamente por internet. Comenzó a estudiar castellano hace dos años, y hace diez meses conoció a un euskaldun en Grecia. María se quedó    sorprendida al escuchar una lengua europea de la que no entendía absolutamente nada, y se lanzó a aprenderla. Lo hace de forma autodidacta. Escucha la radio, ve vídeos en youtube, utiliza skype y navega por un par de sitios web. 

 

Ampliar noticia