EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #558

Euskal Etxeak Digitala #558

 558 ZK.
2014 / 11 / 10-14

 

Nº 558
10-14 / 11 / 2014

> Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Udal Legearen Proiektua onartu du, tokiko gobernuaren eredu oso, berezko eta bereizia eratzen duena

 

> El Gobierno Vasco aprueba el Proyecto de Ley Municipal de Euskadi que crea un modelo propio y diferenciado de gobierno local

Gobernu Kontseiluak onartu du Udal Legearen Proiektua; Euskadi barneko erakunde-sistema itxi ahal izango da horri esker, Gernikako Estatutua onartu eta 35 urtera. Testu horrek Tokiko Gobernuaren berezko eredua diseinatzen du. Udal Legearen Proiektua testu integrala da, udal-autonomiaren funtsezko bi alderdi egituratzen baititu: eskumenak eta horien finantzaketa. Hala, udal-erakundeek gauzatutako eskumenen eta zerbitzuen zerrenda zehatza ematen du testuak eta, aldi berean, toki-erakundeen finantza-jasangarritasunaren berezko eredua ere sortzen du, udalek horrelakoak behar bezala erabil ditzaketela bermatuta. Era horretan, Euskadiko udalerriek eredu berezia izango dute, eta horri esker Espainiako udalerriek baino autonomia handiagoa eta eskumen gehiago izango dituzte.

 

 

Guztia irakurri

 

El Consejo de Gobierno ha aprobado el Proyecto de Ley Municipal que permitirá cerrar el sistema institucional interno de Euskadi, 35 años después de la aprobación del Estatuto de Gernika. Se trata de un texto que diseña un modelo propio de Gobierno local. Un texto integral en tanto en cuanto vertebra dos aspectos sustantivos de la autonomía municipal: las competencias y su financiación. Establece asimismo un listado exhaustivo de competencias y servicios que prestan las entidades municipales al tiempo que crea un modelo propio de sostenibilidad financiera de los entes locales que garantiza que los ayuntamientos puedan ejercerlas de manera adecuada. De esta manera, los municipios vascos dispondrán de un modelo singular que les dotará de más autonomía y competencias que los municipios españoles.
 

 

Ampliar noticia

 

 

> Mariasun Landa eta Jean-Baptiste Orpustan, Eusko Ikaskuntza – laboral Kutxa saridunak

 

> Mariasun Landa y Jean-Baptiste Orpustan, premios Eusko Ikaskuntza – Laboral Kutxa

Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Ikaskuntza - laboral Kutxa sarien banaketan izan da. Aurten Mariasun Landa ume eta gazteentzako literaturaren idazlea eta Jean-Baptiste Orpustan euskal lexikologiako aditua izan dira saridunak. Sariek humanitateen, kulturaren, artearen eta gizarte-zientzien arloekin konprometitutako pertsonen ibilbidea errekonozitzea dute helburu. Lehendakariak saridunak zoriondu ditu beren ikuspegi kritikoagatik eta euskara eta euskal literatura Europako plazetara eramateagatik. Donostiako Miramar Jauregian egindako ekitaldian, Eusko Ikaskuntzako eta Laboral Kutxako ordezkariak, Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria, Gipuzkoako diputatu nagusi Martin Garitano eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilari Jose Iribas izan dira, besteak beste. Irudian, saridunak lehendakariarekin.
 

 

Guztia irakurri

 

 

 

 

El lehendakari Iñigo Urkullu ha asistido al acto de entrega de premios Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa que este año han recaído en Mariasun Landa, escritora de literatura infantil y juvenil; y Jean- Baptiste Orpustan, experto en lexicología vasca. Se trata de un reconocimiento a la trayectoria de personas comprometidas con las Humanidades, la Cultura, el Arte y las Ciencias Sociales. El lehendakari ha felicitado a los premiados por su visión crítica y por llevar el euskera y la literatura a las plazas de Europa. El acto ha tenido lugar en el Palacio Miramar de Donostia al que han acudido representantes de Eusko Ikaskuntza y Laboral Kutxa, además de la presidenta del Parlamento Vasco, Bakartxo Tejería; el diputado General de Gipuzkoa, Martin Garitano; y el consejero de Educación del Gobierno de Navarra, José Iriba! s, entre otros. En la imagen, los galardonados con el lehendakari.

 

Ampliar noticia

 

 

> Eusko Jaurlaritzak Basque Country Magazine sortu du espazio digitaleko Euskadiren promozioaren lider izateko

 

> El Gobierno Vasco crea Basque Country magazine para liderar la promoción turística de Euskadi en el espacio digital

Basque Country Magazine da Euskadik turismoari eskaintzen dion tableterako edo weberako aldizkari berria. Euskadiko turismoari propio dedikatutako aldizkariak paperetik digitalera salto egin du eta 5 hizkuntzetan, euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa eta alemana eskaintza guztiak aurkezten ditu. Basque Country Magazinek 2020ko Turismoko Plan Estrategikoaren ildoa jarraitzen du. Aldizkariak lagungarri izan nahi du bidaia hasi aurretik edo lekura iritsi ondoren informazioa bilatzeko mugikorretako aplikazioak erabiltzen dituen turista ororentzat.  Aldizkariko edukia paperean ere argitaratu da, poltsikoko formatuan eta Euskadiko turismo-bulegoetan eskuratu ahalko da. Irudian, ezkerretik eskuinera, Arantza Madariaga (Basquetour euskal turismoaren agentziako zuzendaria), Itziar Epalza (Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismoaren sailburuordea) eta Mertxe Garmendia (Eusko Jaurlaritzaren Turismoaren zuzendaria).

 

Guztia irakurri

 

 

Basque Country Magazine es la nueva revista turística digital de Euskadi para el entorno de tabletas y web. La revista sobre la promoción turística de Euskadi da el salto del papel al mundo digital y ofrece la oferta turística en cinco idiomas: euskera, castellano, francés, inglés y alemán. Basque Country Magazine sigue El Plan Estratégico del Turismo 2020 y es la respuesta vasca al i-turista ofreciendo aplicaciones móviles para dar información a los turistas antes y después de llegar al País Vasco. El contenido de Basque Country Magazine se ha editado también en papel con formato de bolsillo, y está disponible en las oficinas de turismo de Euskadi. En la imagen, de izquierda a derecha, Arantza Madariaga (directora de Basquetour, agencia vasca de turismo), Itziar Epalza (viceconsejera de Comercio y Turismo del Gobierno Vasco) y Mertxe Garmendia (directora de Turismo del Gobierno vasco).
 

 

Ampliar noticia

 

> Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak Buenos Aireseko Euskal Echea Llavallol bisitatu du

 

> El director para la Comunidad Vasca en el Exterior visita Euskal Echea Llavallol, en Buenos Aires

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Asier Vallejo Itsasok Buenos Aireseko probintziako Euskal Echea Llavallol bisitatu du. Euskal etxe honen agintariekin batera, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak euskal etxeko instalazio bikainetatik ibili da, eta besteak beste, haurtzaindegia, antzokia eta kapera ikusi ditu. Horrez gain, erresidentziako atso-agurekin hitz egiteko parada ere izan du. Euskal kultura eta lehen mailako euskara klasean egon da halaber, eta bigarren mailako plastika klasean, zeinetan Picassoren Gernika margoarekin eta Chillida eta Oteiza bezalako euskal artisten obrekin lan egin da. Irudian, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaria (lehenengoa eskuineko aldean) Euskal Echea Llavalloleko lorategietan.

 

Guztia irakurri

 

 

 

 

El Director para la Comunidad Vasca en el Exterior del Gobierno Vasco, Asier Vallejo Itsaso, ha visitado Euskal Echea Llavallol, en la provincia de Buenos Aires. El representante del Gobierno Vasco ha recorrido las magníficas instalaciones de este centro vasco - euskal etxea, entre ellas el jardín de infancia, el teatro, la capilla y ha tenido tiempo para conversar con los ancianos de la residencia. También ha presenciado una clase de lengua y cultura vasca en el nivel primario y una clase de plástica en el nivel secundario, en la que han trabajado sobre el Gernika de Picasso y la obra de artistas vascos como Chillida y Oteiza. En la imagen, el director para la Comunidad Vasca en el Exterior, el primero a la derecha, en los jardines de Euskal Echea Llavallol.


 

Ampliar noticia

 

 

> Joseba Zulaikak Vieja Luna de Bilbao. Crónicas de mi generación liburua aurkeztu du

 

> Joseba Zulaika presenta su nuevo libro Vieja Luna de Bilbao

Renoko Unibertsitateko irakasle eta antropologo den Joseba Zulaikak bere azken liburu, “Vieja luna de Bilbao” aurkeztu du Bilboko Carlton Hoteleko Elkano Aretoan. Joseba Zulaikak bere liburuan XX. mende erdialdetik gaur egunera arteko euskal gizartearen mosaiko historiko, politiko eta kulturala osatu du. 70. hamarkadari errepasoa egiten dio ETAk sortutako trauma, sozialismoa, euskera, Oteiza eta Chillidaren artea, feminismoa, Guggeheim-a…bezalako gaiak aztertuz. Bere esperientzia propioaz gain, Zulaikak hogei urtez era guztietako Bilbotarrei egindako elkarrizketak gehitu dizkio bere liburari.
 

 

Guztia irakurri

 

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

 

El profesor y antropólogo de la Universidad de Reno, Joseba Zulaika, ha presentado su último libro “Vieja Luna de Bilbao” en la sala Elkano del Hotel Carlton de Bilbao. Joseba Zulaika ha realizado un mosaico histórico, político y cultural de la sociedad vasca desde mediados del siglo XX hasta hoy en día. El libro repasa los años 70, marcados por el trauma de ETA, el socialismo, el euskera, el arte de Oteiza y Chillida, el feminismo, la promesa de una ciudad reflejada en el Guggenheim... Además de su propia experiencia, Zulaika ha añadido a su libro testimonios de decenas de ciudadanos y ciudadanas de Bilbao, que ha realizado durante veinte años.
 

 

Ampliar noticia