EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Quart de Poblet
  4. Euskal Ostirala Valentzian

Euskal Ostirala Valentzian

escrito por Quart de Poblet    martes, 25 de noviembre de 2014

EUSKAL OSTIRALA Valentzian 
 
Zine- Foruma eta Afaria
Azaroak 28 ostirala. Arratsaaldeko 19.30etan Raco de la Corbellan (Pilar Plazan) Euskaltzaleok filme interesagarri bat eskeiniko du. 

Filmea: Asier eta Biok
Zine-foruma ostean afari bat izango dugu Racon bertan (afarirako izena eman behar da Racon bertan edo guri) "Asier eta biok" Aitor Merino eta Amaia Merinok idatzitako eta zuzendutako dokumentala da, 2013an ekoiztua. Aitor eta Asier Arangurenen arteko adiskidetasun harremanaren bidez, ETAren eta euskal gatazkaren zergatiak azaltzen saiatzen dira zuzendariak.
Euskaraz bizi nahi baduzue arratsalde polit bat, Anima zaitezte.
Beheko aldean pelikularen azalpena duzue.
  
Euskaltzaleok Valentziako Euskal Etxea

http://www.euskaltzaleok.net

Cinefòrum i sopar. 
Divendres que ve 30 de maig en el Racó de la Corbella (Al costat de la Plaça del Pilar) a les 19.30 hores. En primer lloc veurem la pel•lícula Asier ETA Biok.
Asier ETA Biok (en castellà, Asier i jo), és un documental hispà-equatorià que tracta sobre l'amistat entre el director de la pel·lícula Aitor Merino amb el membre de l'organització ETA Asier Aranguren. La pel·lícula va ser guanyadora del premi Irizar al Cinema Basc al Festival Internacional de Cinema de Sant Sebastià 2013. Després en el mateix Racó, hi haurà un sopar, si voleu apuntar-vos contacteu amb Euskaltzaleok o el Racó de la Corbella.
 
Zuzendariaren hitzetan:
"Asier eta biok Iruñean ikaskide izan ginen 80ko hamarkadan. Ondoren, bide ezberdinetatik jo genuen. Nik, aktore izateko goseak bultzatuta, Madrilera jo nuen; hiriak harrera ona egin zidan eta bazter guztietan egin nituen lagunak, aktoreak gehienak. Bien bitartean, Asier Iruñean bertan bizi zen eta konpromiso politiko handiko ekimen desberdinetan murgildu zen. Urrun bizi arren, Asierrek eta biok adiskidetasuna mantendu genuen.
 
Urteak pasa ziren eta nire ametsa egi bihurtu zen: aktore egin nintzen. 2002ko martxoan, Asier ezkutatu egin zen; polizia zeukan atzetik ETAkide zelakoan. Asierrek zortzi urte eman zituen espetxean. Urte guztiotan askotan hitz egiten nien nire Madrilgo lagunei Asierren inguruan eta gure adiskidetasunaz. Baina askotan, nik ere erantzuteko zailtasunak nituen galderak botatzen zizkidaten. Nola azaldu nire lagunei ETAko kide batekin nuen adiskidetasuna? Nola ulertarazi zerk bultzatu zuen erabaki hori hartzera, niri ere ulertzea kostatzen zitzaidanean?
 
Askatu zuten egunean, 2010eko uztailean, kamera hartu eta galdera horri erantzuteko gai izango zen pelikula egitea deliberatu nuen. Hori zen nire asmoa eta, aldi berean, zergatik ez, Madrilgo lagunen eta Asierren arteko ulertze-bideak sortzea. Nolanahi ere, nire egitasmoa ez zen uste bezain erraza gertatu…".
 
Euskaltzaleok Valentziako Euskal Etxea

http://www.euskaltzaleok.net

Comentarios
RSS
¡Sólo los usuarios registrados pueden escribir comentarios!

 Compártelo