EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Gobierno Vasco
  4. Euskararen Nazioarteko Egunean ekimen ugari ...

Euskararen Nazioarteko Egunean ekimen ugari egingo da hainbat euskal etxetan

escrito por EJ-GV    martes, 02 de diciembre de 2008

Bihar abenduak 3 da, egun berezia euskaltzaleentzat eta bereziki Euskal Herritik urruti bizi direnentzat. Makina bat ekimen burutuko dira mundu zabalean.

Eusketxeko eta Euskaltzaleak Elkarteak Andres de Irujo omenduko dute. Aurten bere jaiotzaren 100. urteurrena betetzen da. Bere alarguna, María Elena Etcheverry de Irujo, hitzaldia emango du. Aitor Alavak agurra eskainiko dio. Aipatu behar da bihartik aurrera Eusketxeko dantza taldeak Ekin izena hartuko duela, Andres de Irujok sortutako argitaletxearen berdina.

Artaburu Euskaltzale Taldeak abenduak 3 eta 4an Kimuak programaren laburmetraiak eskainiko ditu Mar del Platako Denak Bat euskal etxean.

Saladilloko Itxaropen euskal etxeak ere euskal zinemarekin ospatuko du egun hau.

Informazio gehiago “ekitaldiak” atalean.

Cine vasco 4

Comentarios
RSS
¡Sólo los usuarios registrados pueden escribir comentarios!

 Compártelo