EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala 591

Euskal Etxeak Digitala 591

591 ZK.
2015 / 09 / 14-18

Nº 591
14-18 / 09 / 2015

> Lehendakariak Iberoamerikako idazkari nagusia hartu du Euskadirekin harremanak indartzeko helburuaz

> El lehendakari recibe a la Secretaria General Iberoamericana para reforzar las relaciones con Euskadi

Euskadiren eta Iberoamerikako herrialdeen arteko harremana hobetzeko helburuarekin, Iñigo Urkullu lehendakaria Iberoamerikako Idazkaritza Nagusiko (SEGIB) idazkari nagusi den Rebeca Grynspan-ekin bildu da. Iberoamerikako idazkari nagusiak hainbat bilera izan ditu instituzioetako ordezkariekin eta eragile ekonomiko eta sozialekin. Bisitaldian zehar, Grynspan Eusko Jaurlaritzako arduradunekin bildu da Euskadiko hainbat politika publikoa ezagutzeko, hala nola, lanbide heziketa, herritarren partaidetza eta gizonen eta emakumeen arteko bersintasuna. Zamudioko parte teknologikoa ere bisitatu du Euskadiko berrikuntza, zientzia eta teknologia ze egoeratan dagoen ikusteko. Gainera, SEGIBeko arduraduna Legebiltzarreko presidente den Bakartxo Tejeriarekin bildu da eta Latinoamerikak XXI. mendean izango dituen erronkei buruzko hitzaldia eman du Deustuko Unibertsitatean.

Guztia irakurri

Con el fin de profundizar la relación entre Euskadi y Iberoamérica, el lehendakari Iñigo Urkullu se ha reunido con la máxima responsable de la Secretaría General Iberoamericana (SEGIB) Rebeca Grynspan. Durante su visita la Secretaria General Iberoamericana ha mantenido varios encuentros a nivel institucional y se ha reunido con agentes económicos y sociales. Grynspan ha departido con responsables del Gobierno Vasco y ha tenido conocimiento de las políticas públicas vascas que se están llevando a cabo en áreas como la Formación Profesional, la participación ciudadana y la igualdad entre mujeres y hombres. La Secretaria General ha visitado, además, el Parque Tecnológico de Zamudio y ha sido informada de por sus responsables del estado de la innovación, la ciencia y la tecnología en Euskadi. Para finalizar, Grynspan se ha reunido con la Presidenta del Parlamento Vasco Bakaratxo Tejeria y ha ofrecido una conferencia en la Universidad de Deusto en la que ha expuesto los retos a los que se enfrenta América Latina en el siglo XXI.

Ampliar noticia

> Eusko Jaurlaritzak-Basquetourrek eta sukaldaritza Sagardi Taldeak lankidetza hitzarmena sinatu dute

> Gobierno Vasco-Basquetour y el Grupo de restauración Sagardi firman un acuerdo de colaboración

Sukaldaritzako Sagardi Taldeak eta Eusko Jaurlaritzak, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren bidez, lankidetza hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren helburua euskal turismoarentzako interesa duten merkatuetan euskal gastronomia eta bere produktuen eta Euskadi Basque Country markaren sustapena da. Akordioaren arabera, Sagardi Euskadi Gastronomika Produktu Klubean sartzen da klubeko lehen bazkide estrategiko moduan. Sagardi lokal bakoitzean Euskadi Basque Country eta Euskadi Gastronomikari buruzko informazio gune bat egongo da; eta taldeak "Sagardi Club Txapeldun" duen fidelizazio programaren bazkideei ere Euskadi Gastronomikari buruzko informazioa helaraziko die. Aldi berean, lokaletan euskal produktuen jardunaldi gastronomikoak garatuko dira, "Euskadi Gastronomikaren Astea Sagardin" titulupean. Euskadi Gastronomika Klubaren arabera, akordioak Sagardiren jatorrizko ezaugarria eta kalitatean eta jatorrizko produktuan oinarritutako eskaintza gastronomikoa indartzen du.

Guztia irakurri

El grupo de restauración Sagardi y el Gobierno Vasco, a través de Basquetour-Agencia Vasca de Turismo, han firmado un acuerdo de colaboración. El objetivo es la promoción de la gastronomía vasca y de sus productos, así como de la marca Euskadi Basque Country, en mercados de interés para el turismo vasco. Según el acuerdo, Sagardi entra a formar parte del Club de Producto Euskadi Gastronomika como primer socio estratégico. En cada local de Sagardi habrá un punto de información de Euskadi Basque Country y Euskadi Gastronomika y el grupo informará también a sus asociados del programa de fidelización "Sagardi Club Txapeldun" sobre la Euskadi Gastronomika. Se desarrollarán asimismo unas jornadas gastronómicas de producto vasco en los locales del Grupo Sagardi con la particiación de los asociados del Club Gastronomika, con el título de "Semana de Euskadi Gastronomika en Sagardi".

Ampliar noticia

> Iñigo Urkullu lehendakariak HABEren ikasturte berriari hasiera eman dio

> El lehendakari da inicio al nuevo curso de HABE

Lehendakariak Bilbon Helduen Euskalduntzearen 2015/2016 ikasturteari hasiera eman dio. Euskadiko Artxibo Historikoan burutu den irekiera ekitaldian, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua eta Joseba Erkizia HABEren zuzendari nagusia izan dira. Urkulluk bere hitzaldian Rikardo Arregi ekarri du gogora eta orain 50 urte egin zuten lana goraipatu du. Gizarte elebiduna osatzea dela helburua adierazi du eta horren bidean euskaltegiek egiten duten lanaz hitz egin du. Euskaltegietako ordezkariak ere izan dira ekitaldian. Mari Paz Martinezek euskaltegi publikoen izenean hitz egin du eta Josu Muniozgurenek euskaltegi pribatuenean. Ekitaldiari amaiera emateko Basque Center on Cognition, Brain and Lagunage ikerketa-erakundeko zuzendari zientifikoak, Manuel Carreiras jaunak, elebidun izateak prozesu kognitiboetan dituen ondorioak azaldu ditu.

Guztia irakurri

El lehendakari ha dado inicio al curso 2015/2016 de euskaldunización de adultos en Bilbao. El acto se ha desarrollado en el Archivo Histórico de Euskadi y también han participado la consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura, Cristina Uriarte, y el director de HABE, Joseba Erkizia. Durante su intervención, el lehendakari ha recordado a Rikardo Arregi y el trabajo realizado hace ya 50 años, cuando se puso en marcha la primera campaña de alfabetización en euskera. En palabras del lehendakari el objetivo es crear un sociedad bilingüe y se ha referido a la importante labor que desempeñan los euskaltegis para conseguir ese objetivo. En el acto han participado representantes de euskategis públicos, con la intervención de Mari Paz Martínez como representante de los mismos; y también se ha contado con la participación de los euskaltegis privados, con la representación de Josu Muniozguren. Finalmente, Manuel Carreiras, director científico de Basque Center on Cognition, Brain and Laguage, ha hablado sobre los efectos del bilingüismo en los procesos cognitivos cerebrales.

Ampliar noticia

> Euskal gaiei buruzko lanak argitaratzeko aukera berria

> Un nuevo proyecto para difundir libros sobre temática vasca

"Lauburu Argitaletxea" sortu da Argentinan, bertan egiten diren euskal gaiei buruzko ikerketak kaleratzeko helburuarekin. Argitaletxea Arturo Campion ikasgunearen baitan dago, eta oso denbora laburrean hiru liburu argitaratu ditu, eta laugarrena ari da prestatzen. Nicolas Chaves Lauruburu argitaletxeko arduraduna da, eta proiektua Cesar Arrondo unibertsitateko irakaslearekin izandako elkarrizketa baten ondorioz sortu zela adierazi du. Orain liburuak zabaltzea tokatzen zaie; eta horretarako Facebook kontua ireki ditu "Ediciones Lauburu" izenpean. Horrez gain, ahoz aho ere hedatu dute euren lana bai diasporan eta diasporatik kanpo ere. Argitaratutako aleak eskuratzeko Facebooken bidez eta Chaves-en e-postara Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla idatziz egin behar da.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

Impulsado por integrantes del Centro de Estudios Arturo Campion y con el objetivo de difundir investigaciones sobre temas vascos que se realicen en Argentina, se ha creado "Ediciones Lauburu". En un periodo muy corto la editorial ha publicado tres libros y ya prepara el cuarto. Nicolas Chaves, el responsable de la editorial, ha indicado que la idea surgió de una conversación que mantuvo con el profesor universitario vascoargentino Cesar Arrondo, quien quería dar formato de libro a un trabajo de investigación. Ahora están trabajando en la difusión de la editorial y para ello han creado una cuenta en Facebook bajo el nombre "Ediciones Lauburu". Hasta ahora han funcionado con el boca a boca, consiguiendo una gran recepción tanto en la diáspora como entre el público en general. Para adquirir ejemplares se puede contactar con ellos mediante la página de Facebook o enviando un e-mail a la dirección Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla .

Ampliar noticia

> Euskal Jantzien dendak

> Tiendas de ropa tradicional vasca

Euskal jantzi tradizionalak eskuratzeko denden zerrenda argitaratu da http://www.euskaletxeak.net/ euskal etxeen web orrialdean. Bertan, euskal dantza, jai edo euskal ekitaldietarako erropak erosteko Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroan aurki daitezkeen hainbat denden zerrenda dago. Euskaditik kanpo bizi bazara eta horrelako dendaren berri eman nahi baduzu jarri gurekin harremanean ondorengo helbidearen bidez: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla

Guztia irakurri

Se halla publicada en la página web de los centros vascos - euskal etxeak en internet, http://www.euskaletxeak.net/, una lista con las tiendas en las que se puede obtener ropa tradicional vasca. En la lista se pueden encontrar tiendas de Bizkaia, Gipuzkoa, Araba y Nafarroa que tienen trajes para los bailes tradicionales, fiestas o actos vascos. Si ustedes viven fuera de Euskadi y desean enviar información sobre este tipo de tienda, pueden escribir a la siguiente dirección de correo electrónico: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla

Ampliar noticia