EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 660

Euskal Etxeak Digitala # 660

 660 ZK.
2017 / 4 / 17 - 21

 

Nº 660
 17 - 21 / 4 / 2017

> 2017ko Aberri Eguna bakerako eta bizikidetzarako bidea zabalduz doa jatorrizko eta kanpoko Euskadin

 

> El Aberri Eguna 2017 en una Euskadi, originaria y del exterior, que abre el camino hacia la paz y la convivencia

Joan den igandean Aberri Eguna izan zen eta ospakizun asko antolatu ziren munduan zehar dauden euskal etxeetan. Diasporako euskaldunen artean jai oso garrantzitsua da, historikoki oihartzun handia izan duena, eta euskal elkarte askotan ekitaldi bereziak antolatzen dira Aberri Egunean. Bestalde, Euskal Herrian bertan 2017. urteko Aberri Eguna oso giro itxaropentsuan ospatu da. Azken aldian gertakari garrantzitsuak bizi izan baitira bake eta bizikidetzarako bidea indartu eta zabaldu dutenak. Orain autogobernurako bidea zabaltzea eta indartzea gelditzen da, euskal herritar guztiok gure egoerarekin pozik eta gustura senti gaitezen. Irudian, Cañuelas-ko (Argentina) neskak 2017ko Aberri Egunaren ospakizuneko tartetxo batean.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

El pasado domingo tuvo lugar el Aberri Eguna y en las euskal etxeak de todo el mundo se organizaron numerosos actos de conmemoración. Esta es una fiesta de mucha importancia para los vascos y vascas del exterior, con un gran eco en esas comunidades, lo que les impulsa a poner en marcha eventos especiales en esta fecha. Por otra parte, en la propia Euskal Herria el Aberri Eguna del año 2017 se ha desarrollado en un ambiente de gran esperanza. Ello se debe a que en los últimos meses se han producido importantes acontecimientos, orientados hacia la paz y la convivencia plena. Queda ahora pendiente ensanchar y reforzar la vía del autogobierno, hasta alcanzar un situación en la que la ciudadanía vasca se sienta satisfecha. En la imagen, jóvenes vascas de Cañuelas (Argentina) en un momento de la celebración del Aberri Eguna de 2017.   

 Ampliar noticia

 

Lehendakariak "Bakerako Giza Eskubidea" aldarrikatu du Auschwitzen Gernikako Arbola landatuz

 

> El Lehendakari reivindica el "Derecho Humano a la Paz" con la plantación del Árbol de Gernika en Auschwitz

Urkullu lehendakariak, Auschwitzera egindako bidaia ofizialean, Gernikako Arbolaren kimu bat landatu du Kontzentrazio Esparrutik metro gutxi batzuetara. Lehendakariak giza duintasunaren errespetua goraipatu du, balio goren gisa, beste edozein kausaren edota helburuaren gainetik. Bisitak Poloniako herriaren eta Gernikaren arteko harremanak sendotzeko balio izango du, datorren apirilaren 26an Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena beteko denean. Lehendakariaren ustez sufrimenduak eta injustiziak lotzen baititu Auschwitz eta Gernika: "Ideia batzuk, egitasmo bat edo helburu bat jarri ziren pertsonen duintasunaren gainetik", helburu bat lortzeko "dena da zilegi" goiburua izan zuten, adierazi du lehendakariak.

Guztia irakurri

 

 

El lehendakari Urkullu, en su  viaje oficial al Campo de Concentración de Auschwitz, ha participado en la plantación de un retoño del Árbol de Gernika a pocos metros del Campo de Concentración. El lehendakari ha reivindicado el "Derecho Humano a la Paz" y ensalzado el respeto a la dignidad humana como valor supremo por encima de cualquier otra causa u objetivo. Esta visita sirve para estrechar lazos entre la localidad polaca y Gernika, unidas ambas por la barbarie nazi y a punto de cumplirse, el próximo 26 de abril, el 80 aniversario del bombardeo de la villa foral. Ya que, como ha indicado el lehendakari,  Auschwitz y Gernika "están unidos en el pasado"  porque comparten el sufrimiento y la injusticia: "Se antepusieron unas ideas, un proyecto o un objetivo a la dignidad de la persona" justificando el "todo vale" para conseguir un objetivo, ha expresado el lehendakari.

Ampliar noticia

 

> Gernikako Bonbardaketa: Dokumentala

 

> Gernika, el Bombardeo: Documental

Alberto Rojok zuzenduriko "Gernikako Bonbardaketa" dokumentalak egun ikaragarri hartan gertaturikoaren kontaketa filmiko beteena dauka. Errelatoa lekuko, nazioko eta nazioarteko ingurumarian kokatuta dago. Parte hartzaileen artean daude; historialariak (Antony Beevor, Manuel Montero eta Stefanie Schüler-Sprigorum), aditu militarrak (Jesús Salas Larrazabal, Klaus A. Maier eta Ferdinando Pedriali) eta kazetariak (Nicholas Rankin-ena, The Times eta The New York Times-en korrespontsal George Steer-en biografoa hain zuzen ere, Steer-ek jakinarazi baitzion munduari Gernikan gertatu zena). Bonbardaketatik bizirik atera ziren hainbat herritarren lekukotasuna ere bildu du Rojok. Irudian, Estatu Batuetako pop artista Ron English-ek egindako Picassoren "Guernica" margoaren berrinterpretazioa, gerra garaikidearen izuraren sinbolo bihurtu dena.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here and here

 

 

El documental "Gernika, el Bombardeo", dirigido por Alberto Rojo, contiene el relato fílmico más completo de lo ocurrido aquel día terrible, enmarcado en su dimensión local, nacional e internacional. El documental ha sido realizado con la colaboración de los historiadores Antony Beevor, Manuel Montero y Stefanie Schüler-Sprigorum y de los expertos del mundo militar Jesús Salas Larrazábal, Klaus A. Maier y Ferdinando Pedriali; incluye asimismo el punto de vista periodístico de Nicholas Rankin, biógrafo del corresponsal de The Times y The New York Times, George Steer, que dió a conocer los hechos al mundo; y los testimonios de las personas supervivientes del bombardeo. En la imagen la reinterpretación realizada por el artista pop americano Ron English del "Guernica" de Picasso, convertido en símbolo del horror de la guerra contemporánea.

Ampliar noticia

 

Zesta-puntako etorkizuna Toledon bizi da

 

> El niño prodigio de la cesta punta vive en Toledo

Zesta-puntako etorkizuna Javier Urrutia deitzen da, 11 urte ditu eta Santa Cruz del Retamar-en (Espainiako Toledoko herri txikia) bizi da. Astean hirutan 120 kilometro egiten ditu kotxez bere aitarekin, Jose Urrutia, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko pilotalekuan entrenatu ahal izateko, bere herrian frontoirik ez dagoelako. Zazpi urte zituela hasi zen Javier xisterara jolasten, Gernikako  (bere aitaren jaioterria, non oporretako udak ematen dituen urtero) Jai Alai frontoian Gonzalo Beaskoetxeak ikusi zuenean. Aitak, Josek,  15 urtez egon zen pilota jolasten Mexikon, itzuli bere emaztearekin Santa Cruz de Retamaren finkatu baino lehen. Bere emaztea farmazia baten arduraduna da Santa Cruz de Retamaren.  

Guztia irakurri

 

El niño prodigio de la cesta punta se llama Javier Urrutia, tiene 11 años y es vecino de Santa Cruz del Retamar (un pequeño pueblo de Toledo, España). Tres veces por semana recorre en automóvil 120 kilómetros con su padre, José Urrutia, para poder entrenarse en el frontón de la Universidad Complutense de Madrid, porque en su pueblo no hay frontón. Javier empezó a jugar a cesta punta con 7 años a raíz de ver a Gonzalo Beaskoetxea en el Jai Alai de Gernika, el pueblo natal de su padre, José Urrutia, en el que pasa las vacaciones de veranos todos los años. José, el padre, vivió 15 años en México compitiendo como pelotari, antes de regresar y asentarse junto a su mujer en Santa Cruz del Retamar, donde ella regenta una farmacia.

Ampliar noticia

 

> Agenda

 

> Agenda

Corpus Christi, Argentina, Gernikako Bonbaketaren 80. urteurrena. Apirilaren 21ean.

Saladillo, Argentina, Koldo Serraren Gernika filma. Apirilaren 21ean.

Quilmes, Argentina, Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrenari buruzko hitzaldia. Apirilaren 22an.

Chino, AEB, Aurkezpen berezia Gernikako bonbaketaren 80 urteurrena dela-eta. Apirilaren 22an.

La Plata, Argentina, Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena. Apirilaren 26an.
 

Shanghaiko Euskal Etxearen 2017ko egitaraua. Txina.

New England, AEB, Jaialdi.

Corpus Christi, Argentina, 80 aniversario del Bombardeo de Gernika. 21 de Abril.

Saladillo, Argentina, film Gernika de Koldo Serra. 21 de Abril.

Quilmes, Argentina, conferencia con motivo del 80 aniversario del Bombardeo de Gernika. 22 de Abril.

Chino, EE.UU., presentación especial con motivo del 80 aniversario del Bombardeo de Gernika. 22 de Abril.

La Plata, Argentina, 80 aniversario del Bombardeo de Gernika. 26 de Abril.
 

Shanghai, programa 2017 de la Euskal Etxea de Shanghai. China.

New England, EE.UU., Jaialdi