EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 662

Euskal Etxeak Digitala # 662

 662 ZK.
2017 / 5 / 1 - 5

 

Nº 662
 1 - 5 / 5 / 2017

> Europa, Asia eta Ozeaniako Euskal Etxeek bilera bat egingo dute datorren astean Parisen

 

> Las Euskal Etxeak de Europa, Asia y Oceanía se reúnen la semana que viene en París

Datorren asteko larunbatean, Maiatzak 13, Europa, Asia eta Ozeaniako Euskal Etxeen Eskualde Bilera egingo da Pariseko Euskal Etxean. Bertan Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat izango da, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia buru duela. Horrez gain, hainbat herrialdetako Euskal Etxeen ordezkariak gerturatuko dira: Alemania, Australia, Belgika, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia, Italia eta Japoniakoak, hain zuzen ere. Osotara 19 Euskal Etxeak bilduko dira berton, eta ondorengo hiritakoak izango dira: Bartzelona, Madrid, Mallorka, Valladolid, Valentzia ("Laurak Bat" eta "Euskaltzaleok"), Zaragoza, Bordele, Marseilla, Montpellier, Pabe, Paris, Brusela, London, Berlin, Munich, Erroma, Sydney eta Tokio. 2014ko Martxoan egin zen, Bartzelonan, aurreko Europa, Asia eta Ozeaniako Euskal Etxeen Eskualde Bilera.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

El sábado 13 de Mayo tendrá lugar en la Euskal Etxea de París la Reunión Regional de las Euskal Etxeak de Europa, Asia y Oceanía. A este encuentro acudirán, además de una delegación del Gobierno Vasco encabezada por la Secretaria General de Acción Exterior, Marian Elorza, representantes de las Euskal Etxeak de Alemania, Australia, Bélgica, España, Francia, Italia, Japón y Reino Unido. Se trata de un total de 19 Centros Vascos - Euskal Etxeak localizados en: Barcelona, Madrid, Mallorca, Valladolid, Valencia ("Laurak Bat" y "Euskaltzaleok"), Zaragoza, Burdeos, Marsella, Montpellier, Pau, París, Bruselas, Londres, Berlín, Munich, Roma, Sydney y Tokio. La anterior Reunión Regional de las Euskal Etxeak de Europa, Asia y Oceanía se celebró en Barcelona en Marzo de 2014.

 Ampliar noticia

À part basque et espagnol, cette information est aussi disponible en français en cliquant ici

 

> Mundu mailako euskal sarea Interneten eztabaidagai Pariseko Euskal Etxeen Bileran

 

> La red vasca global en Internet a debate en la Reunión de Euskal Etxeak de París

Paris hiri globala da, oso ongi konektatuta mundu mailako merkatura eta ekonomia digital berrira. Bestalde, Pariseko Eskual Etxeak kanpoan den Euskal Komunitateak historian zehar izan dituen lorpenak eta kontraesanak irudikatu ditu. Paris dimentsio handiko hiriburu bizia izanik, konplexua, kulturanitza eta ulertzeko zaila askotan, Pariseko Eskual Etxeak etorkizuneko joeren laborategi bihurtu du. Hortaz, datorren astean Pariseko Euskal Etxean egingo den Euskal Etxeen Eskualde Bilera toki aproposena ei da orain arte "Basque Global Network" sareak egin duen bidearen gainen hitz egiteko. Bileraren funtsezko gai bat hori izango da. "Basque Global Network" duela hilabete batzuk zabaldu zen frogaldian Interneten. Sare soziala da eta euskal komunitateko pertsonak biltzea du helburu.      
 

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

París es una ciudad global, muy bien conectada al mercado mundial y a la nueva economía digital. Por otra parte, la Euskal Etxea de París ha representado en sí misma los logros y las contradicciones del conjunto de la comunidad vasca en el exterior. Siendo París una capital de grandes dimensiones, compleja, multicultural y difícil de asimilar en ocasiones, su Euskal Etxea ha jugado el papel de laboratorio de nuevas tendencias. Por todo ello, la Reunión Regional de Euskal Etxeak que se llevará a cabo en Pariseko Euskal Etxea es el foro más adecuado para hablar de la trayectoria realizada hasta el momento por la red "Basque Global Network". Este será uno de los temas centrales de la Reunión. "Basque Global Network" se lanzó hace unos meses en Internet en periodo de prueba. Es una red social y su objetivo es atraer a las personas de la comunidad vasca en el exterior.

Ampliar noticia

À part basque et espagnol, cette information est aussi disponible en français en cliquant ici

> Gaztemundu 2017 programaren deia egin da

 

> Convocado el programa Gaztemundu 2017

Gaztemundu 2017 programarako deia egin da (EHAA, Maiatzaren 4koa) Euskal Etxeetako gazteek Euskadin egonaldia egin dezaten. Programaren aurrekontua 50.000 eurokoa da, eta aurtengo edizioan prestakuntza-gaia erro tradizionaleko musika tresnen ingurukoa da. Gaia Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeak onartutako 2016-2019 Lau Urterako Planean dator jasota. Gaztemundu programa Irailaren 2tik 17ra egingo da eta 18 eta 35 urte bitarteko Euskal Etxeetako 15 gazteek, gehienez, hartuko dute parte. Eskaerak aurkezteko epea Ekainaren 5ean bukatzen da. Irudian, 2016. urteko edizioaren argazki bat. Edizio horrek euskal gastronomia landu zuen.

Guztia irakurri

 

 

Se ha convocado (BOPV de 4 de Mayo) el programa Gaztemundu 2017 de estancia en Euskadi para jóvenes de los Centros Vascos - Euskal Etxeak. El programa tiene un presupuesto de 50.000 euros y en la edición de este año el tema formativo son los instrumentos musicales de raíz tradicional. Este tema viene recogido en el Plan Cuatrienal de Acción Institucional 2016-2019, aprobado por el Consejo Asesor de Relaciones con las Colectividades Vascas. El programa se desarrollará entre entre el 2 y el 17 de Septiembre y participarán un máximo de 15 jóvenes de los Centros Vascos de entre 18 y 35 años. El plazo para la presentación de solicitudes finaliza el 5 de Junio. En la imagen, una foto de la edición del año 2016 del programa Gaztemundu, que estuvo dedicado a la gastronomía vasca.

Ampliar noticia

 

> Mundura begira 2017: Mundu mailako aldaketak ulertzeko

 

> Mundura begira 2017: Para entender los cambios globales

Enpresei nazioartekotzerako babes publikoak lortzea ahalbidetuko diren administrazio integratuko proiektu berri bat aurkeztuko du Basque Consortium plataformak, eta epe labur eta ertainerako helburuen berri emango du. Horrez gain, SPRIk mundu osoan dituen bulego eta aholkulariek (berrogei baino gehiago dira) hartuko dute parte ekitaldian. Bestalde, jardunaldian egingo diren saioen edukia hiru bloke handitan egituratuko da: Aldaketa orokorrak eta joerak; Zibersegurtasuna enpresa txiki eta ertainen nazioartekotzean; eta Lanbide-gaitasunak. 2017ko Ekainaren 14ean, asteazkenarekin, Donostiako Kursaal kongresu jauregian.
 

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

El Basque Consortium presenta un nuevo proyecto de administración integrada, que facilitará a las empresas el acceso a apoyos públicos a la internacionalización, además de presentar sus objetivos a corto y medio plazo. Por añadidura, estarán presentes en el evento las más de cuarenta oficinas y consultores que la red de SPRI tiene presentes en todo el mundo, y que cubren mas de 70 países. Por otro lado, el contenido de las sesiones se estructurará en tres grandes Bloques: Cambios globales y tendencias; Ciberseguridad en la internacionalización de pequeñas y medianas empresas; y Capacidades profesionales. Miércoles 14 de Junio de 2017, en el palacio de congresos Kursaal de Donostia.
 

Ampliar noticia

 

> Agenda

 

> Agenda

Europa, Asia eta Ozeaniako Euskal Etxeen Eskualde Bilera, Maiatzaren 12an Parisen eta Maiatzako eta Ekaineko ekitaldiak.

Musikaldia, Maiatzaren 20an Bilbon.

Bordeleko Euskal Etxeko 70. urteurrena, Maiatzaren 26tik Ekainaren 4era.

Glocal in Progress, Ekainaren 30ean bukatzen da epea izena emateko.

Excellence in Basque Studies: Genero ikasketak. Donostiako Miramar Jauregian. Uztailaren 10 eta 11n.

 

8 Probintziak, emisión para la diáspora vasca.

Reunión Regional de las Euskal Etxeak de Europa, Asia y Oceanía, el 12 de Mayo en París y actividades de Mayo y Junio.

Musikaldia, el 20 de Mayo en  Bilbao.

70 Aniversario de la Euskal Etxea de Burdeos, del 26 de Mayo al 4 de Junio.

Glocal in Progress, el 30 de Junio finaliza el plazo para matricularse.

Excellence in Basque Studies: Estudios de género. En el Palacio Miraramar de San Sebastián. El 10 y 11 de Julio.