EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #668

Euskal Etxeak Digitala #668

 668 ZK.
2017 / 6 /  12 - 16

 

Nº 668
12 - 16 / 6 / 2017

> Onartuta Eusko Jaurlaritzaren Erregistroan 191. Euskal Etxea: Saint Pierre et Miquelon

 

> Aceptada en el Registro del Gobierno Vasco la Euskal Etxea 191: Saint Pierre et Miquelon

Gobernu kontseiluak aintzat hartu du joan den astearteko bileran Saint Pierre et Miquelon-eko Euskal Etxea. Saint Pierre et Miquelon Kanadako Ternuako itsasertzaren aurreko uhartedi frantziarra da (Itsasoz haraindiko Frantzia baita,  eta Frantziako Errepublikaren zatia beraz).  Kanadako Ternua uhartetik 25 kilometrora dago hain zuzen ere. Frantziako Inperio Kolonialak Ipar Amerikan mantendu zuen lurralde bakarra da. Euskal jatorriko biztanle asko dauzka. Mundu osoko 25 herrialdetan daude Euskal Etxeak eta Saint Pierre eta Miquelon-ekoa 191.a da. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Gorka Álvarez Aranburuk  agurra egiten du Gernikako Juntetxetik. Irudian Saint Pierre et  Miquelonen bandera, bere euskal, bretoi eta normandiar kuadranteekin.

 Guztia irakurri

 

En su reunión del pasado martes el Consejo de Gobierno ha reconocido como Centro Vasco a la Euskal Etxea de Saint Pierre et Miquelon, archipiélago francés (Francia de ultramar y, por lo tanto, parte de la República Francesa) situado frente a las costas de Terranova, a 25 km de las mismas. Es el único territorio que el Imperio Colonial Francés mantuvo en América del Norte. Tiene una numerosa población de origen vasco. Hay Euskal Etxeak en 25 países de todo el mundo y la de  de Saint Pierre et Miquelon es la 191. El director para la Comunidad Vasca en el Exterior Gorka Álvarez Aranburu les saluda desde la Casa de Juntas de Gernika. En la imagen, la bandera de Saint Pierre et Miquelon, con sus cuadrantes vasco, bretón y normando.


Ampliar noticia

 

> Euskadi "Taste of London"en, gastronomiaren profesionalik onenen hitzordua

 

> Euskadi en "Taste of London", la cita de los mejores profesionales de la gastronomía

Hiriburuko jatetxe ezagunenak Regent´s Park-en batzen dira, "Taste of London"en. Ekitaldi gastronomiko hau urtean 2 aldiz egiten da Londresen, eta profesionalik onenak batzen dira bertan. Egile-dastaketak dira "Taste of London"en bereizgarri, eta aukera dago chef onenak zuzenean jatekoa prestatzen ikusteko. Edizio honetan, aurreikusten da lau jardunaldietara 55.000 "foodie" edo gastronomiaren zale eta aditu baino gehiago bertaratzea. Euskadik standa izango du; bertan, showcooking-ak egingo dira. Bestalde, pintxoari ekingo dio, Taparen Mundu Egunarekiko sinergia aprobetxatzeko.

Guztia irakurri

 

Los restaurantes más reputados de Londres se dan cita en Regent’s Park en "Taste of London", un evento gastronómico que se celebra 2 veces al año en Londres y que reúne a los mejores profesionales. "Taste of London" se caracteriza por las degustaciones de autor con la posibilidad de ver cocinar en directo a los mejores chefs. En esta edición se espera la visita de 55.000 "foodies" o amantes y expertos de la gastronomía durante las cuatro jornadas que dura. Euskadi cuenta con un stand donde se realizarán diferentes "showcookings". Por otro lado, se pondrá en valor el pintxo aprovechando la sinergia con el Día Mundial de la Tapa.


Ampliar noticia

 

> Elkanoren mundu-bira marrazki bizidunetan eta nazioarteko merkaturentzat

 

>  La vuelta al mundo de Elcano en dibujos animados y para el mercado internacional

Irungo "Dibulitoon" enpresak Elkanok eta Magallanesek egin zuten mundu- birari buruzko marrazki biziduneko filma estreinatuko du 2019an. Pelikula nazioarteko merkaturantz zuzenduta dago eta kontatuko du lehenengo mundu bira 500 urte pasa eta gero. Kanpoan badakite Magallanes nor zen (bidaia antolatu zuen Portugaleko itsasgizona), baina ez dute Juan Sebastian Elkano horrenbeste ezagutzen. Filmak beste egitasmoren abiapuntua izango da: dokumentala, erakusketa ibiltaria, plataforma digitala eta errealitate birtualeko proposamena. Hori dela eta, 2022ra arte luzatuko dira jarduerak, bidaiaren amaierako 500 urte betetzea ospatuko denean. Orduan Elkano zen jada espedizioaren burua: Abentura burutu zuen bakarra.   

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

La empresa de Irun "Dibulitoon" estrenará en 2019 el filme de animación sobre la vuelta al mundo de Elcano y Magallanes. La película está orientada al mercado internacional y contará 500 años después la primera vuelta al mundo. En el exterior se sabe quien era Magallanes, el marino portugués que organizó el viaje, pero no se conoce tanto a Juan Sebastián Elcano. La película será el punto de partida de otros proyectos: un documental, una exposición itinerante, una plataforma digital y una propuesta de realidad virtual. Por eso, las actividades se prolongarán hasta 2022, cuando se conmemoren los 500 años del final del viaje, ya con Elcano al frente de la expedición: El único que culminó la aventura. 

Ampliar noticia

 

> "Global Training" bekak 60 tituludunentzat

 

> Becas "Global Training" para 60 titulados

Titulua duten 60 euskal gaztek "Global Training" bekak eskatu ahal izango dituzte uztailaren 14ra arte, ordaindutako praktikak (1.358 euro hilero) egiteko atzerrian gutxienez 6 hilabeteetan. Laguntzak unibertsitateko tituludunetako edo goiko graduko lanbide-heziketakoentzat dira, eta adin topea 30 urte da. Parte-hartzaileek 50 orduko heziketa egingo dute Euskaditik irten baino lehen. Joateko eskaini diren lekuen artean Alemania, Brasil, Frantzia, AEBak, Mexiko eta Polonia daude.

Guztia irakurri

 

Sesenta jóvenes titulados vascos podrán solicitar hasta el 14 de julio las becas "Global Training", para realizar prácticas remuneradas (1.358 euros mensuales) en el extranjero por un mínimo de 6 meses. Las ayudas son para titulados universitarios o de formación profesional de grado superior y el tope de edad es 30 años. Antes de salir de Euskadi, los participantes realizarán una formación de 50 horas. Entre los destinos ofrecidos están Alemania, Brasil, Francia, EE.UU., México y Polonia.

 Ampliar noticia

 

> Agenda

 

> Agenda

Paris-Basque hasi da

Pariseko Eskual Etxean, ekainaren 21ean, abesbatza eta Kepa Junkera

Pariseko Eskual Etxean, ekainaren 24ean, pala txapelketa Boulevard Biron-eko frontoian

Madrilgo Euskal Etxea, ekainaren bigarren hamabostaldia, Kubako arte garaikidea

Euskal Heraldikaren gaineko hitzaldia, ekainaren 27an, Jorge Beramendiren eskutik Juan de Garay Fundazioan

Chef Hélène Darroze on her favourite spots in Donostia-San Sebastián

 

Comienza Paris-Basque

Eskual Etxea de París, el 21 de junio, orfeón y Kepa Junkera

Eskual Etxea de París, el 24 de junio, torneo de pala en el frontón del Boulevard Biron

Euskal Etxea de Madrid, segunda quincena de junio, Arte cubano contemporáneo

Charla sobre Heráldica Vasca, el 27 de junio, a cargo de Jorge Beramendi en la Fundación Juan de Garay

Los locales favoritos de la chef Hélène Darroze en Donostia-San Sebastián