EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #684

Euskal Etxeak Digitala #684

 684 ZK.
2018 / 1 / 15-19

 

Nº 684
15-19 / 1 / 2018

> Argitaratu da 2017ko diru-laguntzen esleipena kanpoan egoera larrian dauden pertsonentzat

 

> Publicada la adjudicación para 2017 de ayudas a personas del exterior en situación de extrema necesidad

Argitaratu da gaur ostirala, 2018eko urtarrilaren 19a, EHAAn, kanpoan egoera larrian dauden pertsonentzako diru-laguntzen esleipena. Dokumentu horretan jaso da Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren ebazpena, 2017eko abenduaren 21ekoa, euskal etxeei diru-laguntzak ematen dizkiena atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko. Orotara 194.641,51 euro esleitu dira, banatuta ondorengo familia unitateen artean: 15 Argentinan,  1 Erresuma Batuan, 63 Kuban, 19 Txilen, 1 Uruguain eta 12 Venezuelan.

Guztia irakurri

 

Se ha publicado en el BOPV de hoy viernes 19 de enero de 2018 la adjudicación correspondiente a 2017 de ayudas a personas del exterior en situación de extrema necesidad. El documento recoge la resolución del director para la Comunidad Vasca en el Exterior, de 21 de diciembre de 2017, por la que se adjudican prestaciones económicas a Centros Vascos para atender necesidades asistenciales y situaciones de extrema necesidad de personas pertenecientes a las Colectividades Vascas en el extranjero. En total se han adjudicado 194.641,51 euros, distribuidos entre 15 unidades familiares en Argentina, 19 en Chile, 63 en Cuba, 1 en Reino Unido, 1 en Uruguay y 12 en Venezuela.

Ampliar noticia

 

> Javier Landaburu gogoratu dute Eusko Legebiltzarrean

 

>  Recuerdo a Javier de Landaburu en el Parlamento Vasco

1960tik 1963ra Jaurlaritzako lehendakariorde izandako Javier Landaburu gogoratu dute Eusko Legebiltzarrean. Leyre Arrieta Deustuko Unibertsitateko irakasleak liburu bat kaleratu du politikariari buruz, eta haren senideek parte hartu dute joan zen asteartean eginiko aurkezpenean, alboko argazkian ikusten denez.

Guztia irakurri

 

El Parlamento Vasco ha homenajeado al que fue vicelehendakari del Gobierno entre 1960 y 1963. La profesora de la Universidad de Deusto Leyre Arrieta ha presentado un libro sobre esta figura de la política vasca y sus familiares han tomado parte en el acto organizado el pasado martes, momento que recoge la fotografía,

Ampliar noticia

> Lapurdin barrena sartzeko gida

 

> Guía para adentrarse en Lapurdi

Iñaki Goikoetxea Arrufat Irungo udaleko kultura teknikaria da egun. Duela lau bat urte (2012tik 2014ra) Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzako bekaduna izan zen. Iñakik Komunikazio ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitateko Donostiako kanpusean, eta beti mugitu da oso eroso kazetaritzaren eta euskalgintzaren lurraldeetan. Orain dela gutxi parte hartu du Bitamine Faktoriaren laguntzarekin eginiko "LapurdiAround" bideoan: 41 herri miresgarriak erakusten, aparteko leku horiek bisitatzeko gogoa pizteko.

 

Guztia irakurri

 

Iñaki Goikoetxea Arrufat es en la actualidad técnico de cultura en el ayuntamiento de Irún. Con anterioridad, hace unos cuatro años (de 2012 a 2014), fue becario de la Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior. Iñaki cursó estudios de Comunicación en el campus donostiarra de la Universidad de Deusto y siempre se ha movido con total comodidad en los terrenos del periodismo y los estudios vascos. Recientemente ha tomado parte en "LapurdiAround", un vídeo realizado con la ayuda de Bitamine Faktoria, que muestra 41 maravillosos pueblos de Lapurdi, para despertar el deseo de visitarlos. 
 

Ampliar noticia

> Ia 18.000 helduk hartuko dute parte San Sebastian eguneko 143 danborradetan

 

> Cerca de 18.000 adultos desfilarán en 143 tamborradas el Día de San Sebastián

17.822 helduk -7.314 emakumek eta 10.508 gizonek- hartuko dute parte San Sebastian eguna ospatzeko bihar, larunbata, urtarrilak 20, Donostian antolatu dituzten danborradetan. 143 danborrada ibiliko dira hiriko kaleetan barrena, eta horietatik hiru berriak dira. Iazko kopuruarekin alderatuta, 456 pertsona gehiago aterako dira aurten, eta goranzko joera horrek baieztatzen du Donostiako jai nagusiak primerako osasuna duela. Irudian urtarrilaren 20ko umeen danborrada. Donostiako danborradak kanpoan den Euskal Komunitatean ere itzelezko oihartzuna dauka.

 

Guztia irakurri

Un total de 17.822 adultos -7.314 mujeres y 10.508 hombres- desfilarán por las calles de San Sebastián mañana sábado 20 de enero con motivo de la fiesta patronal de la ciudad, agrupados en 143 tamborradas, tres de ellas de nueva incorporación. Estas cifras, que suponen un incremento de participación de 456 personas respecto a 2017, confirman la tendencia al alza de años anteriores e indican que la principal fiesta donostiarra goza de excelente salud. En la imagen, tamborrada infantil del 20 de enero. La tamborrada de Donostia tiene asimismo una extraordinaria popularidad en la Comunidad Vasca en el exterior.

 

Ampliar noticia

>  Agenda eta erreferentziak

 

> Agenda y referencias

 

Kanpo Harremanetan espezializatzeko 8 beka Vitoria-Gasteizen, Bruselan, Santiagon eta Bogotan

Sagardo gaualdia "San Sebastian" (Pariseko Eskual Etxea, urtarrilak 20)

San Sebastian-eko astea Necochean (urtarrilak, 25, 26 eta 27)

Eskualdunak, Batzar Nagusia (Urtarrilak 26)

Ireland: From a country of emigration to a country of destination

 

Convocatoria de 8 becas de especialización en Acción Exterior en Vitoria-Gasteiz, Bruselas, Santiago y Bogotá

Soirée cidrerie "San Sebastian" (Eskual Etxea de Paris, 20 de enero)

Semana de San Sebastián en Necochea (25, 26, 27 de enero)

Eskualdunak, Asemblée Générale (26 janvier)

Ireland: From a country of emigration to a country of destination