EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala #685

Euskal Etxeak Digitala #685

 685 ZK.
2018 / 1 / 22-26

 

Nº 685
22-26 / 1 / 2018

> 2020rako Euskadi nazioaretekotzeko estrategia

 

> Estrategia de internacionalización de Euskadi para 2020

Iñigo Urkullu lehendakariak 2020. urterako Euskadi Basque Country Nazioartekotzeko Estrategia (EBC) egoera global berrira egokitzeko egindako eguneratzea aurkeztu du Euskalduna jauregian. EBC Estrategia izango da nazioartekotzearen arloko politikaren ardatza, eta 5 plan sektorialetan gauzatuko da: Kanpo Harremanak, Enpresen Nazioartekotzea, Turismoa, Kultura eta Garapenerako Lankidetza. Euskadi nazioartekotzeko 1.900 ekintza daude aurreikusita, eta 270 milioi euroko aurrekontua izango dute 2020. urtera arte. Euskadiren interesetarako lehentasunezkoak diren lurraldeak zehaztu dira 18 herrialdetan eta 12 eskualdetan.

Guztia irakurri

 

El Lehendakari Iñigo Urkullu ha presentado en el palacio Euskalduna de Bilbao la actualización al nuevo escenario global de la Estrategia de Internacionalización Euskadi Basque Country para el año 2020 (EBC). La Estrategia EBC marcará la política en materia de internacionalización y se desplegará en 5 planes sectoriales: Acción Exterior, Internacionalización Empresarial; Turismo, Cultura, y Cooperación al Desarrollo. Se prevén 1.900 acciones ligadas a la internacionalización de Euskadi que contarán con un presupuesto de 270 millones de euros hasta 2020. Se han definido territorios prioritarios para los intereses de Euskadi en 18 países y 12 regiones.
 

Ampliar noticia

 

> Eduardo Chillida katedraren 2018ko programa Alemanian abian da

 

>  Programa 2018 de la cátedra Eduardo Chillida en Alemania

Frankfurteko Johann Wolfgang Goethe Universität Unibertsitatean burutzen den Eduardo Chillida Katedrak euskal arteari buruzko irakaskuntza espezializatua eta ikerketak sustatzea du helburu, eta urtez-urte aditu ezberdin bat gonbidatzen du bertako ikasleei gure kulturaren inguruko edukia eskaintzeko. Aurtengo programa abian da jada eta Tobias Vogt Arte Garaikidearen Historia eta Teoriako irakasle bisitaria izango dute bertan. Eskainiko dituen mintegiek bi bloke izango dituzte, bata Frankfurten (urtarrilak 13-14 eta 20-21) eta bestea Berlinen (urtarrilak 27-28 eta otsailak 3-4). Irudian "Berlin", Alemaniako hiruburuko "Reichstag"en aurrean altzatzen den Eduardo Chillidaren eskultura ikaragarria.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

La Cátedra Eduardo Chillida de la universidad Johann Wolfgang Goethe Universität de Frankfurt tiene como objetivo promover el estudio especializado y la investigación del arte vasco, e invita anualmente a un experto para ofrecer clases de diferente temática a los alumnos. El programa de este año ya está en marcha y lo impartirá el experto en teoría e historia del arte contemporáneo Tobias Voght. Los seminarios que ofrecerá se dividen en dos bloques, uno en Frankfurt (13-14 y 20-21 de enero), y otro en Berlín (27-28 de enero, 3-4 de febrero). En la imagen "Berlin", la imponente escultura de Eduardo Chillida frente al "Reichstag" de la capital alemana.

Ampliar noticia

 

> "EuskarAbentura": hilabeteko espedizioa Euskal Herritik diasporako gazte euskaldunontzat ere

 

> "EuskarAbentura": una expedición de un mes por Euskal Herria también para los jóvenes de la diáspora

Hala diasporan nola Euskal Herrian euskararen erabilera sustatzeko helburuz, eta nolabait "Ruta Quetzal" ereduari jarraituz, Euskal Herriko probintzia guztiak ezagutuko dituzte 120 gaztek aurtengo uztailean "EuskarAbentura" espedizioari esker. Parte hartu nahi duten gazteek motibazio gutuna eta lan bat bidali beharko dituzte. Lanak hiru gai hauetako baten ingurukoa izan behar du: euskara eta parte hartzailearen herria; euskara eta emakumeak; edo euskara eta itsasoa. Formatuari dagokionez, bost onartuko dituzte: lan historikoa, literarioa, plastikoa, musikala edo ikus-entzunezkoa. Martxoaren 18an bukatuko da gutuna eta lana bidaltzeko epea.

Guztia irakurri

 

Con el objetivo de promocionar el uso del euskera tanto en Euskal Herria como en la diáspora, y siguiendo un poco el modelo de la "Ruta Quetzal", en julio de este año 120 jóvenes conocerán todas las provincias vascas gracias a la expedición "EuskarAbentura". Quienes quieran participar tienen que enviar una carta de motivación y un trabajo. Los trabajos deben girar en torno a uno de estos tres temas: el euskera y el pueblo de la persona que desea participar; el euskera y la mujer; el euskera y el mar. En cuanto al formato del trabajo, se aceptarán cinco variedades: trabajo histórico, literario, plástico, musical, o audiovisual. El 18 de marzo finaliza el plazo para enviar la carta y el trabajo.

Ampliar noticia

 

> Inoiz baino bisitari gehiago Euskadin

 

> Más visitantes que nunca en Euskadi

Inoiz baino turista gehiago izan ziren iaz Euskadin, lau milioitik gora. Urte osoko datuak atera ditu jada Eustatek, eta, horien arabera, 2.940.493 lagunek ostatua hartu zuten 2017an Arabako (marka guztiak hautsi duen euskal probintzia da), Bizkaiko eta Gipuzkoako hoteletan, 2016an baino %3,6 gehiago. Eta horri gehitu behar zaizkio beste ezarpenetan izandako sarrerak. Turista kopurua batez ere Araban (%6,3) eta Bizkaian (%5,4) hazi da. Bilbo da, alde handiz gainera, turista gehien aterpetzen duen hiria: 913.000. Irudian, turistak Gasteizko Ama Zuriaren enparantzan.

Guztia irakurri

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

El año pasado en Euskadi ha habido más turistas que nunca: por encima de los cuatro millones. Eustat ha hecho públicos los datos anuales, según los cuales 2.940.493 personas se alojaron en hoteles de Álava (la provincia vasca que ha batido todas las marcas), Bizkaia y Gipuzkoa en 2017, un 3,6 % más que en 2016. A lo que hay que añadir las entradas producidas en otros establecimientos. El incremento de turistas se ha producido sobre todo en Álava (6,3%) y Bizkaia (5,4%). Bilbao es, con una gran distancia sobre las otras capitales, la ciudad que acoge a más turistas: 913.000. En la imagen, turistas en la plaza de la Virgen Blanca de Vitoria-Gasteiz. 
 

Ampliar noticia

 

>  Agenda eta erreferentziak

 

> Agenda y referencias

Argazkian, Annie Gavica (North American Basque Organizations-en presidentea), Urkullu Lehendakaria eta Gorka Álvarez Aranburu, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, 2020. urterako Euskadi Basque Country Nazioartekotzeko Estrategia egoera global berrira egokitzeko egindako eguneratzearen aurkezpen-ekitaldian.

34th National Cowboy Poetry Gathering (2018ko urtarrilaren amaieran): euskal ekarpena cow-boy-en kulturara. (English)

Euskaraldia. 11 egun euskaraz. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra.

Un documentaire de Franck Dolosor sur Eztitxu

Ardoaren eta arrainaren ibilbidea (Bizkaiko Bermiotik Arabako Oion-era)

 

En la foto, Annie Gavica (presidenta de North American Basque Organizations), el Lehendakari Urkullu y Gorka Álvarez Aranburu, director para la Comunidad Vasca en el Exterior, en el acto de presentación de la actualización al nuevo escenario global de la Estrategia de internacionalización Euskadi - Basque Country 2020.

34th National Cowboy Poetry Gathering (finales de enero de 2018): la aportación vasca a la cultura de los cow-boys.

Euskaraldia.11 días en euskera.Del 23 de noviembre al 3 de diciembre de 2018. Euskaraldia. 11 jours en basque. Du 23 Novembre au 3 Décembre 2018.

Un documentaire de Franck Dolosor sur Eztitxu

La ruta del vino y el pescado (de Bermeo en Bizkaia a Oion en Araba)