EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 693

Euskal Etxeak Digitala # 693

 693 ZK.
2018 / 3 / 19 - 23

 

Nº 693
19 - 23 / 3 / 2018

> Argentina-ko euskal etxeen topaketa Olavarrí-an

 

> Encuentro de euskal etxeak de Argentina en Olavarría

Argentinako euskal etxeen topaketa izan da Buenos Aires probintziako Olavarría hirian martxoaren 17 eta 18an. FEVAk (Argentinako euskal etxeen federakuntza) bultzatu du topaketa eta Olavarríako Gure Etxe Maitea euskal etxea izan da antolatzailea. Bileran Euskadiko Argentina-Mercosurreko Ordezkaritzak, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzarekin bat eginez, 2018rako aurreikusten diren euskal etxeekin erlazionaturiko lan ildoak aurkeztu ditu. Irudian Olavarría-ko Gure Etxe Maitea euskal etxea.

 

Guztia irakurri

 

 

Se ha llevado a cabo un encuentro de las euskal etxeak de Argentina en Olavarría, ciudad de la provincia de Buenos Aires, los días 17 y 18 de marzo. El encuentro se ha producido bajo el impulso de la FEVA (Federación de las euskal etxeak de Argentina) y lo ha organizado la euskal etxea Gure Etxe Maitea de Olavarria. En la reunión la Delegación de Euskadi en Argentina – Mercosur, en coordinación con la Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior, ha presentado las líneas de trabajo con las euskal etxeak previstas para 2018. En la imagen el centro vasco Gure Etxe Maitea, de Olavarría.

 

Ampliar noticia

Mar del Plata-ko Denak Bat-eko presidenteak (berton antolatuko da 2018ko Euskal Aste Nazionala) Lehendakaritza bisitatu du  

 

>  El presidente de Denak Bat de Mar del Plata, que organiza la Semana Nacional Vasca de 2018, ha visitado Lehendakaritza

Asier Iriberrik, Mar del Plata-ko euskal etxeko presidenteak, Lehendakaritza bisitatu du joan zen ostiralean, martxoak 16. Asier Iriberrik Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria den Gorka Álvarez Aranbururi entregatu dio gonbidapen ofiziala hurrengo Argentinako Euskal Aste Nazional-erako (Mar del Plata-n bertan antolatuko baita, 2018ko urriaren 29tik azaroaren 4ra). Irudian Asier Iriberri, bere emaztea Sole eta Imanol Iriberri umetxoa Gorka Álvarez Aranbururekin, Lehendakaritzara egin zuten bisitaren  tarte batean.

 

Guztia irakurri

 

Asier Iriberri, presidente de la euskal etxea Denak Bat de Mar del Plata, ha visitado Lehendakaritza el pasado viernes 16 de marzo. Asier Iriberri ha hecho entrega a Gorka Álvarez Aranburu, director para la Comunidad Vasca en el Exterior, de la invitación oficial para la próxima Semana Nacional Vasca de Argentina, que se celebrará en Mar del Plata del 29 de octubre al 4 de noviembre de 2018. En la imagen Asier Iriberri, su esposa Sole y el pequeño Imanol Iriberri con Gorka Álvarez Aranburu en un momento de su visita a Lehendakaritza.

 

Ampliar noticia

 

> Ermuko Bigarren Heziketako Institutotik Euskal Diasporara whatsapp-ez

 

> Del Instituto de Enseñanza Secundaria de Ermua a la Diáspora Vasca por medio del whatsapp

Ermua (argazkian, Euskadin elurra izan den egun hauetan) Bizkaiko probintziako lehen herria da, Eibarretik (Gipuzkoa) sartuta. Haran estu batean dago kokatuta, oso herri gorabeheratsua eta estua da, eta horregatik Euskadiko populazio-dentsitate handienetariko bat dauka Ermuak. Bertatik hango Bigarren Hezkuntzako Institutuko ikasleek mezu bat bota dute euskal diasporara "whatsapp" sarearen zehar. Whatsapp-eko taldez talde saltoka ibiliz gazte hauek ikusi nahi dute noraino irits daitekeen haien mezua, eta zenbat denborak hartuko duen bide hori egiten.

 

Guztia irakurri

 

 

Ermua (en la foto, en estos días de nieve en Euskadi) es la primera población de la provincia de Bizkaia, entrando por Eibar (en Gipuzkoa). Se ubica en un estrecho valle y su relieve accidentado junto con el reducido espacio del que dispone, han hecho de Ermua uno de los pueblos con mayor densidad de habitantes de toda Euskadi. Desde allí los alumnos de su Instituto de Enseñanza Secundaria han lanzado a través de la red "whatsapp" un mensaje a la diáspora vasca. Saltando de grupo en grupo de whatsapp estos jóvenes quieren ver hasta dónde puede llegar su mensaje y cuánto tardará en hacerlo.

 

Ampliar noticia

 

> Euskal Legebiltzarreko eta Emakundeko ordezkaritza John Garamendi euskal-kaliforniar kongresistarekin bildu da

 

> Una delegación del Parlamento Vasco y Emakunde se reúne con el congresista vasco-californiano John Garamendi

Euskal ordezkaritza batek –Legebiltzarreko Mahaiak, eta Emakundek osatzen dutenak- John Garamendi biltzarkide demokratarekin topaketa mantendu du. Washington-go kapitolioan ospatutako bileran, hitz egin  dute Euskadiren eta Amerikako Estatu Batuen errealitatearen gainean. John Garamendik Berkeley eta Harvard unibertsitateetan ikasi zuen, ministrordea izan zen Bill Clinton-ekin, Kalifornia Estatuko gobernadoreordea izan zen eta mundutik barrena sakabanaturik bizi eta euskal jatorria duten sei milioi pertsona horietako bat da. Euskal -amerikar politikariak behin baino gehiagotan bisitatu du Euskadi; 2016an, Estatu Batuetan eta munduan euskal nortasuna bizirik mantentzeagatik Sabino Arana saria jasotzera etorri zen.

 

Guztia irakurri

 

Una delegación vasca -integrada por la Mesa del Parlamento Vasco, y por Emakunde- ha mantenido un encuentro con el congresista demócrata John Garamendi. En la reunión celebrada en el Capitolio de Washington, han hablado sobre la realidad de Euskadi y los Estados Unidos de América. Formado en Berkeley y Harvard, viceministro con Bill Clinton, y exvicegobernador del Estado de California, John Garamendi forma parte de los más de seis millones de vascas y vascos de origen repartidos por el mundo. El político vasco-americano ha visitado Euskadi en más de una ocasión; en 2016, vino a recoger el premio Sabino Arana con el que fue galardonado por su contribución a mantener viva la identidad vasca en los EE.UU. y en el mundo.

 

Ampliar noticia

 

> Agenda eta erreferentziak

 

> Agenda y referencias

 

Jean-Michel Larrasquet zendu da. Eusko Ikaskuntzako presidentea Baionan eta ekonomiaren eta diasporaren arloetako egitasmo askoren bultzatzailea,  Jean-Michel Larrasquet hil da joan zen astelehenean. Goian bego. Agur eta ohore, jauna.

Bai Sareak berdintasun-planek enpresetan duten eragina biderkatzea du helburu. Irudian, Bai Sarea ezartzeko ekitaldia.

Telebistako Vanessa Sanchez-ek webgunea sortu du, non turismo ibilbideak Euskaditik eskeintzen diren. Webguneak "Walk on the Basque Side" du izena.

Les Cop(i)nes. Kontzertua - Kantu polifonikoak.  2018ko Martxoaren 31ean - 20:00etan. Pariseko Eskual Etxea.

Madrilgo Euskal Etxeko Mendi Elkartea. Irteerak mendira: Apirilak 7, Paisaiaren Ibilbidea eta Arrandegi Errealak. Maiatzako zubia: Ondarru.

Euskara ikastaro trinkoa hasiberrientzako Sao Pauloko Eusko Alkartasuna euskal etxeak antolatua, martxoaren 24ean eta 25ean.

Euskara saioak Córdoba-ko Centro Vasco-Argentino-n, klaseak datorren apirilaren 11ean hasiko dira.

Buenos Aires Celebra al País Vasco, 2018ko maiatzaren 6an,  eguerdiko 12:00etan, Mayo eta Bolívar-en Etorbidean, Buenos Aires-eko hirian, Argentinan. 2017ko edizioaren bideoa.

 

 

Jean-Michel Larrasquet s’est éteint. Président d’Eusko Ikaskuntza et à l’origine de nombreux projets dans les domaines de l’économie et la diaspora, Jean-Michel Larrasquet est mort  lundi dernier. Goian bego. Agur eta ohore, jauna.

Bai Sarea busca multiplicar el impacto de los planes de igualdad en las empresas. En la imagen, acto de constitución de Bai Sarea.

La televisiva Vanessa Sanchez crea una web que ofrece recorridos turísticos por Euskadi. La web se llama "Walk on the Basque Side".

Les Cop(i)nes. Concert - Chants polyphoniques. Samedi 31 Mars 2018 - 20:00. Pariseko Eskual Etxea.

Sociedad Montañera de la Euskal etxea de Madrid. Salidas al monte: el 7 de abril, Ruta del Paisaje y Pesquerías Reales. Puente de mayo: Ondarru.

 

Cursillo intensivo de euskera para principiantes organizado por la euskal etxea Eusko Alkartasuna de Sao Paulo, 24 y 25 de marzo.

Clases de euskera en el Centro Vasco-Argentino de Córdoba, las clases empiezan el próximo 11 de abril.

Buenos Aires Celebra al País Vasco, 6 de mayo de 2018 a las 12:00 h. en la Avenida de Mayo y Bolívar, Ciudad de Buenos Aires, Argentina. Video edición 2017.