EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 694

Euskal Etxeak Digitala # 694

 694 ZK.
2018 / 3 / 26 - 30

 

Nº 694
26 - 30 / 3 / 2018

> Lehenengo bultzada Euskal Liburutegi Nazional Digitala garatzeko

 

> Primer impulso a la futura Biblioteca Nacional Digital Vasca

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Vital Fundazioaren Sancho el Sabio Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute etorkizuneko Euskal Liburutegi Nazional Digitalaren oinarriak ezartzeko helburuaz. Bingen Zupiria sailburuak (eskuinean dagoena argazkian) eta Jon Urresti Vital Fundazioaren presidenteak (ezkerrean) sinatu dute lehendabiziko oinarrizko euskal liburutegi garaikide digitala ezartzea ahalbidetuko duen hitzarmen hori, eta XX. eta XXI. mendeko 3.000 liburu digital inguru izango ditu. Hasierako egitasmo hau izango da etorkizuneko Euskal Liburutegi Nazional Digitala garatzeko oinarria.

 

Guztia irakurri

 

 

El Departamento de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco y la Fundación Sancho el Sabio, perteneciente a la Fundación Vital, han suscrito un convenio de colaboración con el fin de sentar las bases de la futura Biblioteca Nacional Digital Vasca. El consejero Bingen Zupiria (a la derecha en la foto) y el presidente de la Fundación Vital, Jon Urresti (a la izquierda), han rubricado este acuerdo, que permitirá conformar una primera biblioteca básica digital contemporánea vasca con alrededor de 3.000 libros digitales de los siglos XX y XXI. Este primer proyecto será la base sobre la que se desarrollará la futura Biblioteca Nacional Digital Vasca.

 

Ampliar noticia

 

>  Eusko Jaurlaritza prest dago parte hartzeko Europako Batasuneko Migrazio-Funtsean

 

>  El Gobierno Vasco dispuesto a tomar parte en el Fondo de Migración de la Unión Europea

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia Marian Elorzak parte hartu du Bruselan Eskualdeetako Batzordearen (CoR ingelesez) osoko bilkuran. Bertan defenditu du integrazio politiketan eskuduntzak dituzten eskualde-erakundeek parte har dezatela  Europako Batasuneko Asilo-, Migrazio- eta Integrazio-Funtsaren kudeaketan. Migrazioari dagokionez, Eusko Jaurlaritza EBn sartzeko seguruak diren bide gehigarriak sortzearen aldo dago, bisa humanitarioen bezalako tresnekin hain zuzen ere. Irudian Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia den Marian Elorza. 

 

Guztia irakurri

 

La Secretaria General de Acción Exterior, Marian Elorza, ha participado en Bruselas en el pleno del Comité de las Regiones-CdR, donde ha defendido la participación de los entes regionales con competencias en políticas de integración en la gestión del Fondo de Asilo, Migración e Integración de la Unión Europea (UE). En materia de migración, el Gobierno Vasco aboga por crear vías adicionales seguras de migración para entrar en la UE, con instrumentos tales como los visados humanitarios. En la imagen la Secretaria General de Acción Exterior, Marian Elorza.

 

Ampliar noticia

 

> Ignaziotar Bidearen gaineko erakusketa ibiltaria

 

> Exposición itinerante sobre el Camino Ignaciano

Erakusketa Ignaziotar Bidearen etapa hasieretatik zehar joaten da, 1522an Loiolako Inaziok egin zuen ibilbide bere jaiotze-herritik, Azpeititik, Kataluniako Manresa hiriraino. Erakusketa ignaziotar udalherrietatik pasako da, eta gero, euskal hiriburuetatik. La Antigua-n (Zumarragan) hasi da eta jarraituko du Azpeitia-n apirilean, Arantzazu-n eta Araia-n maiatzean, Alda-n ekainean, Santi Kurutze Kanpezu-n uztailean eta Laguardia-n eta Lapuebla de Labarca-n abuztuan. Erakusketaren kuboetan Euskaditik pasaten den ibilbideko 7 etapen eta 150 kilometroren gaineko informazioa jasotzen da: Urola Garaia, Urola Erdia, Debagoiena, Arabako Lautada, Arabako Mendialdea eta Arabako Errioxa. 

 

Guztia irakurri

 

La exposición recorre los inicios de etapa del Camino Ignaciano, el trayecto que Ignacio de Loyola hizo en el año 1522 desde su localidad natal, Azpeitia, hasta la ciudad catalana de Manresa. La exposición pasará primero por los municipios ignacianos y, más adelante, por las capitales vascas. Comienza en La Antigua (Zumárraga) para continuar por Azpeitia en abril, Arantzazu y Araia en mayo, Alda en junio, Santa Cruz de Campezo en julio y Laguardia y Lapuebla de Labarca en agosto. En los cubos de la exposición se recoge información sobre las 7 etapas y 150 kilómetros del camino a su paso por Euskadi: Urola Garaia, Urola Erdia, Debagoiena, Llanada Alavesa, Montaña Alavesa y Rioja Alavesa.
 

Ampliar noticia

 

> Delorean Etxepare-Euskarazko Album Onenaren sariduna

 

> Delorean premio Etxepare al mejor álbum en euskera

Delorean taldea izan da Etxepare-Euskarazko Album Onenaren Sariaren irabazle Musika Independentearen Sarien X. edizioan. Ez da euskal talde saritu bakarra izan, ordea: Belako taldea hiru kategoriatan izan da garaile. Mikel Laboaren kantuetan oinarrituta kaleratu duten azken lanari esker, beste lau euskal talderen artean nabarmendu da Delorean aipatutako kategorian: Fermin Muguruza & The Suicide of Western Culture, Jabier Muguruza, Rafa Rueda eta Zea Mays. 2017ko edizioko irabazleen eskutik jaso dute Etxepare Institutuak babesten duen saria: Niña Coyote eta Chico Tornado.

 

Guztia irakurri

 

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

El grupo Delorean se ha alzado con el Premio Etxepare al Mejor Álbum en Euskera de la Xª edición de los Premios de la Música Independiente. No ha sido el único grupo vasco premiado en el evento: Belako ha resultado ganador en tres categorías. Con su trabajo basado en canciones de Mikel Laboa, Delorean se ha impuesto a los otros cuatro artistas nominados en la categoría mencionada: Fermin Muguruza & The Suicide of Western Culture, Jabier Muguruza, Rafa Rueda y Zea Mays. El cuarteto de Zarautz ha recibido el premio de la mano de Niña Coyote eta Chico Tornado, ganadores en la pasada edición.

 

Ampliar noticia

 

> Agenda eta erreferentziak

 

> Agenda y referencias

Buenos Aires Celebra al País Vasco, 2018ko maiatzaren 6an,  eguerdiko 12:00etan, Mayo eta Bolívar-en Etorbidean, Buenos Aires-eko hirian, Argentinan. 2017ko edizioaren bideoa.

Les Cop(i)nes. Kontzertua - Kantu polifonikoak.  2018ko Martxoaren 31ean - 20:00etan. Pariseko Eskual Etxea.

Caracas-eko Eusko Etxea. Pilota Txapelketa. Larunbatekin, apirilaren 21ean eta 28an.

Euskara saioak Córdoba-ko Centro Vasco-Argentino-n, klaseak datorren apirilaren 11ean hasiko dira.

Euskal sukaldaritza-gaua Viedma-Patagones-eko Euskal Etxea, datorren apirilaren 14ean. Eta euskara klaseak.

Lan eskaintza: Nevada-Renoko Unibertsitateko Jon Bilbao euskal liburutegirako liburutegi-teknikaria.

 

 

Buenos Aires Celebra al País Vasco, 6 de mayo de 2018 a las 12:00 h. en la Avenida de Mayo y Bolívar, Ciudad de Buenos Aires, Argentina. Video edición 2017.

Les Cop(i)nes. Concert - Chants polyphoniques. Samedi 31 Mars 2018 - 20:00. Pariseko Eskual Etxea.

Eusko Etxea de Caracas. Campeonato de Pelota. Sábados, 21 y 28 de abril.

Clases de euskera en el Centro Vasco-Argentino de Córdoba, las clases empiezan el próximo 11 de abril.

Noche de cocina vasca en el Centro Vasco de Viedma-Patagones, el próximo 14 de abril. Y clases de euskera.

Oferta de empleo: Técnico bibliotecario para la biblioteca vasca Jon Bilbao de la Universidad de Reno.