EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 697

Euskal Etxeak Digitala # 697

 697 ZK.
2018 / 4 / 16 - 20

 

Nº 697
16 - 20 / 4 / 2018

> Bisita Emigrazio Errioxarraren Zentrora eta solasaldia euskal eta errioxar diasporen gainean

 

> Visita al Centro de la Emigración Riojana y charla sobre las diásporas vasca y riojana

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek (Gorka Álvarez Aranburu zuzendariak, teknikari batek eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzako hiru bekariok osatutakoak), Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle eta irakasleekin batera, Emigrazio Errioxarraren Zentroa bisitatu dute joan zen ostiralean. Berton Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Gorka Álvarez Aranburuk eta Errioxako Gobernuko Kanpo Harremanetarako zuzendaria Giorgio Cerinak solasaldia izan dute ikasleekin euskal eta errioxar diasporen gainean. Zentroa Errioxako Torrecilla en Cameros herrian dago eta XIX. mendeko amaieran eta XX. mendeko hasieran izan zen emigrazio errioxarrera dedikaturik dago. Tarte historiko horretan oso gazteak ziren (14 eta 18 urte bitartekoak) milaka errioxarrek  Hego Amerikara emigratu zuten, batez ere Argentina eta Txilera. Erakuspen-proiektua immigrazioaren errealitate konplexua publikoari hurbiltzeko pentsatua dago, eta horren gaineko material baliagarria dauka.

 

Guztia irakurri

 

Una delegación del Gobierno Vasco (compuesta por el director Gorka Álvarez Aranburu, un técnico y tres becarios de la Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior), junto con alumnos y profesores de la universidad del País Vasco, han visitado el pasado viernes el Centro de la Emigración Riojana, en la localidad de Torrecilla en Cameros. Allí el director para la Comunidad Vasca en el Exterior, Gorka Älvarez Aranburu, y el director general de Acción Exterior del Gobierno de la Rioja, Giorgio Cerina, han ofrecido al alumnado una charla sobre las diásporas vasca y riojana. El Centro de la Emigración Riojana es un museo dedicado al fenómeno de la emigración riojana a finales del siglo XIX y comienzos del XX.  En ese periodo miles de riojanos muy jóvenes (de entre 14 y 18 años), emigraron a Sudamérica, fundamentalmente a Argentina y Chile. El proyecto expositivo está pensado para acercar al público la compleja realidad de la inmigración y contiene valioso material relativo a la misma.

 

Ampliar noticia

 

>  Udako ikastaroa "Migrazio eta mugikortasuna kanpoan den Euskal Komunitatean"

 

> Curso de Verano "Migración y movilidad en la Comunidad Vasca en el exterior"

UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak, jorratzen dituen esparruen aniztasunak bereziki markatuta ospatuko du bere XXXVII. edizioa 2018. urtean. Urtero legez, aldatzen ari den gizarte baten inguruko eztabaida eta pentsamendu kritikorako eremua eskaintzen dute Ikastaroek. Aurten, uztailaren 12an (ostegunarekin) eta 13an (ostiralarekin), eta 2018ko Udako Ikastaroen baitan, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak antolaturik lankidetzan Azkoitiako Udalarekin eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin, "Migrazio eta mugikortasuna kanpoan den Euskal Komunitatean" izeneko ikastaroa egingo da, Azkoitiako Intsausti Jauregian.

 

Guztia irakurri

 

La Fundación Cursos de Verano de la UPV/EHU celebra su XXXVII edición en el 2018. Como todos los años, los Cursos ofrecen un espacio para el debate y el pensamiento crítico en torno a una sociedad siempre cambiante. Este año, los días 12 de julio (jueves) y 13 de julio (viernes), y organizado por la Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior en colaboración con el Ayuntamiento de Azkoitia y la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País, se celebrará dentro de los Cursos de Verano 2018 el curso "Migración y movilidad en la Comunidad Vasca en el exterior". La sede de este curso será el Palacio Intsausti de Azkoitia.

 

Ampliar noticia

 

> Euskadi Basque Country Nazioartekotzeko Estrategia: Euskal gizartea "diasporizatu" eta kanpoan den Euskal Komunitatea indartu

 

> Estrategia de internacionalización de Euskadi: "Diasporizar" la sociedad vasca y fortalecer la Comunidad Vasca en el exterior

Iñigo Urkullu Lehendakariak 2020. urterako Euskadi Basque Country Nazioartekotzeko Estrategia (EBC) egoera global berrira egokitzeko egindako eguneratzea aurkeztu zuen Euskalduna jauregian joan zen urtarrilaren 24an. Estrategia hori jasotzen duen liburukiak orain dela gutxi argitaratu da papelean. Kanpoan den Euskal Komunitateari dagokionez, Estrategiak ondorengo lau ekimen-multzoei ekiteko proposatzen du: 1) Euskal Etxeen sarea finkatzea; 2) XXI mendeko euskal komunitate globala eraikitzen aurrera egitea; 3) Euskadin diasporari buruzko ezaupidea sustatzea; 4) Atzerriko Euskal komunitatearentzako arreta finkatzea.

 

Guztia irakurri

 

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

 

El pasado 24 de enero el Lehendakari Iñigo Urkullu presentó en el palacio Euskalduna de Bilbao la actualización al nuevo escenario global de la Estrategia de Internacionalización Euskadi Basque Country para el año 2020 (EBC). El volumen que recoge esta estrategia se ha editado en papel recientemente. En este informe se aprecia que en lo relativo a la Comunidad Vasca en el exterior la Estrategia propone 4 bloques de actuaciones: 1) Consolidar la red de euskal etxeak; 2) Avanzar en la construcción de una comunidad vasca global del siglo XXI; 3) Fomentar en Euskadi el conocimiento sobre la diáspora; 4) Consolidar la atención a la Comunidad Vasca en el exterior.



Ampliar noticia

 

> Euskal Ikastaroen katedra Montreal-eko McGill Unibertsitatean

 

> Cátedra de Estudios Vascos en la Universidad McGill de Montreal

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak Quebec bisitatu dute aste honetan zehar, lurralde honekiko kultura harremanak sendotzeko asmoz. Quebeceko kultura erreferentzia nagusietako batzuk ezagutzeko aukera izan dute aste osoan zehar, bai eta Kultura ministroarekin biltzekoa ere. Bidaiaren helburu nagusietako bat Montrealgo McGill Unibertsitatearekin hitzarmen marko bat sinatzea da, epe laburrean Euskal Ikasketen katedra bat sustatzeko. Irudian Montreal-eko McGill Unibertsitate prestigioduna.
 

 

Guztia irakurri

 

El consejero de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco, Bingen Zupiria, y la directora del Instituto Vasco Etxepare, Irene Larraza, han visitado esta semana Quebec con el fin de estrechar lazos culturales entre ambos territorios. A lo largo de la semana han tenido la oportunidad de conocer algunas de las más importantes referencias culturales de Quebec, reunirse con la ministra de Cultura de este territorio y firmar un convenio marco con la Universidad McGill de Montreal para impulsar a corto plazo una cátedra de Estudios Vascos. En la imagen la prestigiosa Universidad McGill de Montreal.

 

Ampliar noticia

 

> Agenda eta erreferentziak

 

> Agenda y referencias

"Elkarrekin-Together" dokumentala. Euskal arkeologo talde batek AEBko urrutiko uharte batera egiten duen bidaia ardatz duen lana. Nazioarteako emanaldiak.

"Agirreren Bidaia" zikloa. Buenos Aires apirilaren 25etik 27ra de abril: "Buscando a Agirre"; "Markak"; "Voces de papel"; "Iragan Gunea Berlin"; "Quinta Planta".

Literatura lehiaketa "Kontakizun Harrigarriak", Corpus Christi-ko (Misiones) euskal etxekoa, gaztelaniaz, euskaraz eta guaraniz.

21,6 milioi euro "Beatriz Galindo" laguntzentzat.

Euskaldunak Bordalen (Basque à Bourdeaux), apirilaren 28an eta 29an.

300.000 euro beketan lankide boluntarioak Nazio Batuek hegoaldeko herrialdeetan dituzten bulegoetan partehartzeko.

The American Calendar: Susanville Mus Turnament (28/04). Kern County Basque Club - Bakersfield Board Meeting (01/05). fresno Picnic (05/05). Ontario Mus Tournament (05/05). Iparreko Ibarra Mus Turnament (12/05).

Maiatzaren 1era arte, sarbide libre Cambridge University Press-eko ikasketa Latinoamerrikarren gaineko webgunera.

Nazioartekotze ICEX Bekak 2020. Deialdia irekita. Epea: Maitzaren 7a.

 

Documental "Elkarrekin-Together". Una producción que sigue a una expedición de arqueólogos vascos hasta una remota isla en la costa este de Estados Unidos. Proyecciones internacionales.

Ciclo "El Viaje de Agirre". Buenos Aires del 25 al 27 de abril: "Buscando a Agirre"; "Markak"; "Voces de papel"; "Iragan Gunea Berlin"; "Quinta Planta".

Concurso literario "Relatos Asombrosos" de la euskal etxea de Corpus Christi (Misiones) en castellano, euskera y guaraní.

Basques à Bordeaux, 28 et 29 avril.

21,6 millones de euros a las nuevas ayudas "Beatriz Galindo".

300.000 euros a becas dirigidas a cooperantes que participen en proyectos de Naciones Unidas en paises del sur.

The American Calendar: Susanville Mus Turnament (28/04). Kern County Basque Club - Bakersfield Board Meeting (01/05). fresno Picnic (05/05). Ontario Mus Tournament (05/05). Iparreko Ibarra Mus Turnament (12/05).

Hasta el 1 de mayo, acceso libre a la web de Cambridge University Press sobre estudios Latinoamericanos.

Becas ICEX - Internacionalización 2020. Convocatoria abierta. Plazo: 7 de mayo.

 


 

 

 

 

Para cancelar su suscripción, haga clic aquí.