EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Gobierno Vasco
  4. Viaje del director para la ...

Viaje del director para la Comunidad Vasca en el Exterior a Uruguay y Argentina / Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren bidaia Uruguai eta Argentinara

escrito por EJ-GV    jueves, 10 de mayo de 2018

El director para la Comunidad Vasca en el Exterior, Gorka Álvarez Aranburu, ha realizado un viaje a Uruguay y Argentina que se ha prolongado desde el 27 de abril al 8 de mayo. El viaje coincide con la celebración en las euskal etxeak de estos países de los actos que recuerdan el bombardeo de Gernika.

En Uruguay Álvarez Aranburu ha visitado las comunidades vascas de los departamentos de Florida y Salto, así como la capital de la República, Montevideo, donde ha mantenido encuentros con la federación uruguaya de euskal etxeak (FIVU) y con las euskal etxeak "Centro Euskaro", "Euskal Erría" y "Haize Hegoa".

Desde Montevideo el 1 de mayo se ha trasladado a Argentina, donde ha permanecido hasta el día  8 de mayo, para visitar las euskal etxeak “Anaitasuna” de Maipú y “Euskal Odola” de Ayacucho, y reunirse luego con los responsables de la euskal etxea “Denak Bat” de Mar del Plata (que está volcada además en su 75 aniversario), donde se celebrará la edición de este año de la Semana Nacional Vasca de Argentina del 29 de octubre al 4 de noviembre de 2018, y coincidiendo con ella se llevará a cabo también en Mar del Plata la Reunión Regional de Euskal Etxeak de Sudamérica (evento este último organizado por el Gobierno Vasco).

Desde Mar del Plata Gorka Álvarez Aranburu se ha trasladado a Buenos Aires para reunirse con la federación de euskal etxeak de Argentina (FEVA), y el pasado domingo 6 de mayo ha tomado parte en el evento “Buenos Aires Celebra al País Vasco”. El 7 de mayo ha visitado el legendario centro educativo “Colegio Euskal Echea” de Llavallol, el “Museo de la Emigración Gallega”, Eusketxe y la Feria del Libro de Buenos Aires, para emprender al día siguiente, 8 de mayo, su vuelta a Euskadi.

A continuación tienen a su disposición un reportaje gráfico del viaje del director para la Comunidad Vasca en el Exterior a Uruguay y Argentina.

 Imágenes "Viaje del Director para la Comunidad Vasca en el Exterior a Uruguay y Argentina".

 

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Gorka Álvarez Aranburuk bidai bat egin du Uruguai eta Argentinara, apirilaren 27tik maiatzaren 8ra luzatu dena. Bidaia herrialde horietako euskal etxeetan Gernikako bonbardaketa gogoratzeko egiten ari diren ekitaldiekin bat dator.

Uruguain Álvarez Aranburuk Florida eta Salto-ko departamentuetan bizi diren euskal komunitateak bisitatu ditu, baita Errepublikaren hiriburua, Montevideo hain zuzen ere. Bertan Uruguai-ko euskal etxeen federakuntzako (FIVU) arduradunekin bilera izan du, eta bestalde “Centro Euskaro”, “Euskal Erría” eta “Haize Hegoa” euskal etxeetako jendearekin.  

Maiatzaren 1ean Montevideotik Argentinara joan da, maiatzaren 8ra arte han egoteko. Argentinan Maipú-ko “Anaitasuna” eta Ayacucho-ko “Euskal Odola” euskal etxeak bisitatu ditu, eta bilera bat izan du Mar del Plata-ko “Denak Bat” euskal etxeko arduradunekin (buruz belarri murgilduta dagoeneko euskal etxearen 75. Urteurrenean), berton antolatuko baita 2018ko urriaren 29tik azaroaren 4ra Argentinako Euskal Aste Nazionalaren aurtengo edizioa, eta horrekin batera, Mar del Platan ere, Hegoamerikako Euskal Etxeen Eskualde Bilera (azken ekitaldi hori Eusko Jaurlaritzak antolatuko du).  
Mar del Plata-tik Buenos Aires-era joan da Gorka Álvarez Aranburu, Argentinako euskal etxeen federakuntzarekin (FEVA) elkartzeko, eta gero maiatzaren 6an parte hartu du “Buenos Aires Celebra al País Vasco” jaialdian . Maiatzaren 7an oso historia luzea duen eta oso famatua den Llavallol-eko “Euskal Echea” ikastetxea bisitatu du, eta horren ondoren “Galiziako Emigrazioaren Museo”ra, Eusketxera eta Buenos Aireseko Liburuaren Azokara joan da. Hurrengo egunean, maiatzak 8, Euskadira itzultzeko bidaia hasiko du.

Ondorengoan eskura duzue Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak Uruguai eta Argentinara egin duen bidaiaren erreportaje grafikoa.  

 Irudiak "Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren bidaia Uruguai eta Argentinara"


Viaje a uruguay y argentina

El director para la Comunidad Vasca en el Exterior, Gorka Álvarez Aranburu, con una integrante de la Euskal Etxea “Haize Hegoa” de Montevideo.

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Gorka Álvarez Aranburu Montevideoko “Haize Hegoa” euskal etxeko kide batekin.  

Comentarios
RSS
¡Sólo los usuarios registrados pueden escribir comentarios!

 Compártelo