EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 706

Euskal Etxeak Digitala # 706

 706 ZK.
2018 / 6 / 25 - 29

 

Nº 706
25 - 29 / 6 / 2018

> Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak parte hartu du  Kanpoko Espainiar Hiritarren foroan, Madrilen

 

> El director para la Comunidad Vasca en el Exterior ha participado en el foro de la Ciudadanía Española en el Exterior, en Madrid

Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak, Gorka Álvarez Aranburuk, parte hartu du Madrilen egin den Kanpoko Espainiar Hiritarren Kontseilu Orokorraren batzarrean. Berton Gorka Álvarez Aranburuk adierazi dizkie beste Autonomia Erkidegoetako ordezkariei zeintzuk diren bere Zuzendaritza abian jartzen ari den ekimen esanguratsuenak, besteak beste ondorengoak: Irailaren 8a aukeratu dela "Euskal Diasporaren Eguna" izateko, egun horretan egingo diren ekitaldien bitartez euskal diaspora ikustarazteko eta balioa emateko hala Euskadin nola kanpoan den Euskal Komunitatean; uztailaren 12an eta 13an EHU/UPVko Udako Ikastaroen baitan, "Migrazio eta mugikortasuna kanpoan den Euskal Komunitatean" izeneko ikastaroa egingo dela Azkoitiko Intsausti Jauregian; eta Venezuela pairatzen ari den une historiko gogorra kontuan hartuta, bertara bideratu direla Zuzendaritzaren ahalegin handienak egoera larrian dauden pertsonei laguntzeko. Irudian, Gorka Álvarez Aranburu.
 

 

Guztia irakurri 



 

El Director en el Gobierno Vasco para la Comunidad Vasca en el Exterior, Gorka Álvarez Aranburu, ha tomado parte en el pleno del Consejo General de la Ciudadanía Española en el Exterior, celebrado en Madrid. En este foro Gorka Álvarez Aranburu ha expuesto a los representes de otras Comunidades Autónomas cuáles son las acciones más significativas que su Dirección está desarrollando, entre otras las siguientes: que el día 8 de Septiembre ha sido elegido como "Día de la Diáspora Vasca", para que a través de las iniciativas que se lleven a cabo ese día se visibilize y ponga en valor la diáspora vasca, tanto en Euskadi como en la Comunidad Vasca del exterior; que los días 12 y 13 de Julio y en el marco de los Cursos de Verano de la UPV/EHU se impartirá el curso "Migración y movilidad en la Comunidad Vasca en el exterior", en el Palacio Intsausti de Azkoitia; y que teniendo en cuenta el difícil momento histórico que atraviesa Venezuela, se han destinado a ese país los mayores esfuerzos de la Dirección para ayudar a personas en situación de extrema necesidad. En la imagen, Gorka Álvarez Aranburu.

 

Ampliar noticia

 

New England-eko "Basque Fest": Amerikako Estatu Batuetako Ekialdeko Euskal Jai handia

 

> "Basque Fest" de New England: Gran Fiesta Vasca del Este de los EE.UU.

New England-eko euskal etxeak (Connecticut Estatuko The New England Basque Club-ak) lehen aldiz antolatu du "Basque Festival" bat, joan zen ekainaren 23an New Londonengo hirian. Jaialdi horrek arrakasta handi izan du, eta "Festival"eko ekitaldi guztiak dohainik izan dira, jendea erakartzeko horrela. Lehenengo urte honetan New Englandeko jende amerikarra guztiz mobilizatu da laguntzeko, eta Udalak eta New Londonengo negozioek bat egiten dute euskal etxearekin euskal kultura nolakoa den erakusteko bertoko biztanleei. Denetarik egon da: euskal sukaldaritza, dantzak, musika, herri kirolak, desfileak eta merkatu irekiak. Estatu Batuetako eta Kanadako beste hainbat komunitatetatik etorri da jendea, sukaldariak eta dantza taldeak. New England-ek antolatuko du 2020an N.A.B.O.ko urteroko Batzarra eta batzar horrek AEB osoko eta Kanadako euskal etxeak hartuko ditu. Hori aurrerapausu handia izango da Estatu Batuetako Ekialdeko euskaldunentzat.
 

Guztia irakurri 

 

In addition to Basque and Spanish, this news is also available in English by clicking on here

 

 

La euskal etxea de New England (the New England Basque Club, en el Estado de Connecticut) ha organizado por primera vez un "Basque Festival", el pasado 23 de junio en la ciudad de New London. Ha sido un gran éxito y todas las actividades se han ofrecido gratis, para atraer al público. Este primer año la gente americana de New England se ha volcado en el evento. El ayuntamiento y los negocios de New London han aunado esfuerzos con la euskal etxea para mostrar cómo es la cultura vasca.  Ha habido cocina vasca, bailes, música, "herri kirolak", desfiles y mercado al aire libre. Ha venido gente, cocineros y grupos de baile de otras comunidades vascas de los EE.UU. y Canadá. Y en 2020 New England será la euskal etxea encargada de organizar la reunión anual de N.A.B.O., que acogerá a euskal etxeak de todos los EE.UU. y Canadá. Será un gran paso adelante de los vascos del Este de los USA.

 

Ampliar noticia

 

> Lehendakariak Brian Sandoval Nevadako gobernadorea hartu du

 

> El Lehendakari recibe al Gobernador del Estado de Nevada

Iñigo Urkullu Lehendakariak Brian Sandoval Nevadako gobernadorea hartu du Ajuria Enea jauregian. Sandoval etorri da Euskadira Nevadako Estatuko ordezkaritza batekin, hango enpresen ordezkariekin eta Nevadako Unibertsitatearekin. Sandovalek esan du Nevada euskal diasporaren jomuga garrantzitsuenetariko bat izan zen bezala, bere Estatuak AEBko merkatuan sartzeko ate nagusia esan beharko luke euskal enpresentzat. Irudian, Brian Sandoval gobernadorea eta Urkullu Lehendakaria.

 

Guztia irakurri 

El Lehendakari, Iñigo Urkullu, ha recibido en el Palacio de Ajuria Enea al Gobernador del Estado de Nevada, Brian Sandoval. Sandoval visita Euskadi acompañado de una delegación del Gobierno del Estado de Nevada, de empresas y de la Universidad de Nevada. Sandoval ha afirmado que al igual que Nevada fue uno de los principales destinos de la diáspora vasca, su Estado debería ser la principal puerta de entrada al mercado estadounidense para las empresas vascas. En la imagen, el gobernador Brian Sandoval y el Lehendakari Urkullu.

 

Ampliar noticia

 

 

> Lehendakariak DIPC bisitatu eta ‘Atlas’ superkonputagailu berria ezagutu du

 

> El Lehendakari visita el Donostia International Physics Center y el nuevo supercomputador ‘Atlas’

Iñigo Urkullu Lehendakariak Donostia International Physics Center bisitatu du, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak lagunduta. DIPCko presidente Pedro Miguel Etxenikek eta DIPCko zuzendari Ricardo Díez Muiñok superkonputagailu berria erakutsi diote Lehendakariari. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak finantzatu du ‘Atlas’ superkonputagailuaren handitzea eta horrek Estatuko ahalmen handieneko bost superkonputagailuetako bat bihurtu du. Irudian Pedro Miguel Etxenike eta Urkullu Lehendakaria 'Atlas' superkonputagailua osatzen duen "hardaware"n alboan.
 

Guztia irakurri 

 

El Lehendakari Iñigo Urkullu ha visitado las instalaciones del Donostia International Physics Center (DIPC) junto a la consejera de Educación Cristina Uriarte En la visita, acompañado por Pedro Miguel Etxenike, presidente del DIPC, y Ricardo Díez Muiño, director del DIPC, el Lehendakari ha conocido el nuevo supercomputador. El Departamento de Educación del Gobierno Vasco ha financiado la ampliación del supercomputador ‘Atlas’, convirtiéndolo así en uno de los cinco supercomputadores más potentes a nivel estatal. En la imagen, Pedro Miguel Etxenike y el Lehendakari Urkullu junto al "hardware" de 'Atlas'.
 

Ampliar noticia

 

> Agenda eta erreferentziak

 

> Agenda y referencias

Pariseko Eskual Etxeko gazteen egoitza. Youth residence of the Paris Basque Club.

Euskal Diasporari buruzko Artxiboaren lehenengo urratsak.

GOGORAK publikoari ireki dio bere liburutegia memoriari buruzko dokumentazioa eskura izan dezan.

55th National Basque Festival (29/6 -1/07). Elko (Nevada).

El Chaltén: Funtzesko Patagonia.

Madrilgo euskal etxea: Euskal pilotako ikastaroak Irailetatik aurrera.

Udako ikastaroa "Migrazio eta mugikortasuna kanpoan den Euskal Komunitatean" (Uztailaren 12an eta 13an).

The American Calendar:  Elko Festival (29/6 - 1/07). Basque Museum - Running of the Bars (7/07). N.A.B.O. Udaleku - Reno (from 8 to 20/07).

600.000 euro egoera larrian dauden itzulitakoentzat.

 

 

 

 

 

Résidence des jeunes de la Maison Basque de Paris. Residencia para jóvenes de la Eskual Etxea de París.

Primeros pasos del Archivo sobre la Diáspora Vasca.

GOGORA abre al público su biblioteca con acceso a la documentación sobre memoria

55th National Basque Festival (29/6 -1/07). Elko (Nevada).

El Chaltén: La Patagonia esencial.

Euskal etxea de Madrid: Cursos de pelota vasca a partir de Septiembre.

Curso de Verano "Migración y movilidad en la Comunidad Vasca en el exterior" (12 y 13 de Julio).

The American Calendar:  Elko Festival (29/6 - 1/07). Basque Museum - Running of the Bars (7/07). N.A.B.O. Udaleku - Reno (from 8 to 20/07).

600.000 euros para retornados en situación de extrema necesidad.