EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 713

Euskal Etxeak Digitala # 713

 713 ZK.
2018 / 10 / 15 - 19

 

Nº 713
15 - 19 / 10 / 2018

>  Berlingo Euskal Etxeak 20 urte bete zituen joan zen larunbatean

 

> La Euskal Etxea de Berlín cumplió 20 años el sábado pasado

Berlingoa euskal etxe berezia da. Ez zuten euskaldunek sortu, alemanek baizik, eta etxerik ere, egoitza fisikorik,  ez du, aldameneko ekipamenduez baliatzen baita ekimenak antolatzeko. Eta asko antolatzen ditu. Elkartearen pizkailua Gernikako bonbardaketaren oroimena izan zen, 1998. urtean. Harrez geroztik 20 urte pasa dira. Joan zen larunbatean Kreuzberg auzoko "Clash" tabernan elkartu ziren Berlingo Euskal Etxeko kideak 20 urte oparo horiek gogoratzeko eta ospatzeko anaitasun bazkari baten bidez (alboko irudiak jaso duen tartea).

 

Guztia irakurri

 

La Euskal Etxea de Berlín es especial. No la fundaron vascos, sino alemanes, y no tiene "etxe", sede física, sino que aprovecha los equipamientos del entorno para organizar sus actividades. Y organiza muchas. El catalizador que puso en marcha la euskal etxea fue la conmemoración del bombardeo de Gernika, el año 1998. Desde entonces han transcurrido ya 20 años. El pasado sábado los miembros de la Euskal Etxea de Berlín se juntaron en la taberna "Clash" del barrio de Kreuzberg para recordar y celebrar esos 20 fructíferos años con una comida de hermandad (momento que recoge la imagen).

 

Ampliar noticia

 

"Kokuioak", euskal-kubatar ikerketa aldizkaria

 

>  "Kokuioak", revista vascocubana de investigación

Joseba Sarrionandiak "Kokuioak" aldizkaria atera du. "Euskal-kubatar ikerketa aldizkari" bezala sortzen da. Iaztik Habanako Unibertsitatean ari da lanean Joseba Sarrionandia eta handik kudeatzen du argitalpen hori. Lehenengo alea, irailean argitaraturik, paperezkoa da, eta hortik aurrera bertsio elektronikoa baino ez da egongo. Lehenengo zenbakiaren paperezko bertsio horrek aldizkariaren "aurkezpen-txartela" izatea nahi du. Pamiela argitaletxe nafarraren bidez atera da, 800 ale inprimatu dira eta, horietatik, 200 joango dira Kubara. Hemen 12 euroan jarriko da salgai

 

Guztia irakurri

 

Joseba Sarrionandia ha sacado a la calle la revista "Kokuioak". Nace como "revista vascocubana de investigación". El pasado año Joseba Sarrionandia empezó a trabajar en la Universidad de La Habana, desde donde gestiona esta publicación. El primer número, publicado en septiembre, es en papel, y luego la revista solamente se editará en formato electrónico. Este primer número quiere ser la "tarjeta de presentación" de la revista. Viene de la mano de la editorial navarra Pamiela. Se han imprimido 800 ejemplares, y de ellos 200 irán a Cuba. Aquí se venderán por 12 euros.

 

Ampliar noticia

 

> Bizkaitik Australiako kanaberadietara

 

>  De Bizkaia a los cañaverales australianos

Euskal cane-cutters (kanabera ebakitzaileak) bereziki estimatuak ziren Australian, sendo, langile eta zintzotzat ikusiak ziren eta. 50eko hamarkadako amaieratik eta 60ko hamarkadako hasierara txikia baina etengabeko euskal emigranteen tantaka izan zen Bartzelonako portutik Sydney-kora. Bertatik Queensland-era (iparrekialdean) joaten ziren, azukreko kanaberak ebakitzera. Orain telebistako Julian Iantzik bultzaturik Euskal Australiar Elkartea sortu da, planetako beste aldera, emigratu zuten gazte horien memoria eta kultura ondarea (irudian Australiako euskal frontoi bat) berreskuratzeko. Euskal Australiar Elkartearekin kontaktatzeko interesatuta dagoena, 688 860 197 telefonoan (Amaia) edota Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla (Leire)-rekin egin daiteke.

 

Guztia irakurri

 

Los cane-cutters (cortadores de caña) vascos eran particularmente apreciados en Australia pues se les consideraba fuertes, trabajadores y honestos. Desde finales de los 50 hasta principios de los 60 se produce un pequeño pero continuo goteo de emigrantes vascos desde el puerto de Barcelona hasta el de Sydney. De allí iban a Queensland (en el noreste), para cortar caña de azúcar.  Ahora acaba de nacer la asociación Euskal Australiar Elkartea, para recuperar la memoria y el patrimonio cultural de aquellos jóvenes (en la imagen un frontón vasco de Australia) que emigraron al otro lado del planeta. Quien esté interesado en contactar con Euskal Australiar Elkartea puede hacerlo en el teléfono 688 860 197 (Amaia) o en correo electrónico Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla (Leire).

 

Ampliar noticia

> Bergara izendatuko dute bihar Zientziaren "Leku Historiko",  mundua aldatu zuen Elhuyar anaien aurkikuntzagatik

 

> Bergara será nombrada mañana "Sitio Histórico" de la Ciencia por el descubrimiento de los hermanos Elhuyar que cambió el mundo

Bihar larunbatean Bergarak Zientziaren "Leku Historiko" izendapena jasoko du Europako Fisika Elkarteko (European Physical Society, EPS) presidentearen eskutik, Elhuyar anaien lanari esker, 1783an Gipuzkoako herrian wolframioa isolatu zuten lehenak izan baitziren. Hori ospatzeko ekitaldi instituzional bat prestatu da biharko Bergaran, Urkullu Lehendakaria buru izanda. Lehenago, Institut Curie (Frantzia) edo CERN Synchrocyclotron (Suitza) bezalako erakundeek jaso dute izendapen hau. Irudian Errekalde Jauregia, berton wolframioa isolatu zen lehen aldiz. Aurkikuntza horrek mundua aldatuko zuen.

 

Guztia irakurri

 

Mañana sábado la villa de Bergara, en Gipuzkoa, será nombrada "Sitio Histórico" de la Ciencia por la Sociedad Europea de Física (European Physical Society, EPS),  gracias al trabajo de los hermanos Elhuyar, quienes en 1783 en la localidad guipuzcoana lograron aislar el wolframio por primera vez. Para mañana está previsto un acto institucional en Bergara, presidido por el Lehendakari Urkullu. Anteriormente han sido distinguidas con este nombramiento instituciones de la talla del Institut Curie (Francia) y el CERN Synchrocyclotron (Suiza). En la imagen el Palacio Errekalde, donde se aisló el wolframio por primera vez, lo que cambiaría el mundo.
 

Ampliar noticia

 

> Agenda eta erreferentziak

 

> Agenda y referencias

Eusko Jaurlaritzak Europako Eskualdeen Batzordeari aurkeztu dio migrazio-erronka berriei aurre egiteko "SHARE proposamena".

 

Boise State Seeking Assistant Professsor. Boiseko Estatuko Unibertsitatea (BSU) irakasle laguntzaile baten bila dabil. Epemuga: Azaroak 5.

 

Buenos Aires-eko Eusko Kultur Etxea: Ipuin eta bideo lehiaketa euskaraz. Datorren urriaren 31ean amaituko da epea lanak aurkezteko.

 

Datozen ekitaldiak Pariseko Eskual Etxean:

- Urriaren 26n, ostirala:  Liher taldearen kontzertua.

- Azaroaren 10ean, larunbata: Mus Txapelketa.

- Eskaintza berezia (50 € eta 39 €)  Chicago - Musikala Mogador Antzokian!

 

Datozen ekitaldiak Madrilgo Euskal Etxean:

- Urriaren 25etik 28ra, Obabakoak Valle-Inclán Antzokian.

- Argazki lehiaketa. Epemuga, urriaren 26ra arte.

 

The American Calendar

El Gobierno Vasco presenta en Europa la "propuesta SHARE" para responder a los nuevos retos migratorios.

 

Boise State University (BSU) Seeking Assistant Professsor. La Universidad Estatal de Boise busca un profesor ayudante. Final del plazo: 5 de Noviembre.

 

Eusko Kultur Etxea - Casa de la Cultura Vasca de Buenos Aires: Concurso de cuentos y vídeos en euskera. El plazo de presentación de trabajos finaliza el próximo 31 de octubre.

 

Événements à venir, Maison Basque de Paris :

- Vendredi 26 octobre : Concert acoustique du groupe Liher.

- Samedi 10 novembre : Tournoi de Mus.

- Offre spéciale (50 € et 39 €) Chicago - Le Musical au Théâtre Mogador !

 

Próximos eventos, Euskal Etxea de Madrid:

- Del 25 al 28 de octubre, Obabakoak en el Teatro Valle-Inclán.

- Concurso de fotografía. Plazo hasta el 26 de octubre.

 

The American Calendar