EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 714

Euskal Etxeak Digitala # 714

 714 ZK.
2018 / 10 / 22 - 26

 

Nº 714
22 - 26 / 10 / 2018

>  Iñigo Urkullu Lehendakariak parte hartuko du Argentinako Euskal Aste Nazionalean, Mar del Plata-n

 

> El Lehendakari Iñigo Urkullu participará en la Semana Nacional Vasca de Argentina, en Mar del Plata

Argentinako Euskal Aste Nazionala Mar del Plata-n izango da, 2018ko urriaren 29tik (astelehena) azaroaren 4ra (igandea). Euskal topaketa handi horretan Iñigo Urkullu Lehendakariak hartuko du parte. Aurten Mar del Plata-ko Denak Bat Euskal Etxeak antolatuko du euskal ekitaldi garrantzitsu hori. Gainera, Denak Bat Euskal Etxeak 75 urte betetzen ditu aurten, eta horrez gain aurtengo Argentinako Euskal Nazionalaren baitan, azaroaren 1ean eta 2an hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Erdialde eta Hego Amerikako Euskal Etxeen Eskualde Bilera ere egingo da. Euskal Etxe gehienak gaurtik ostiraletik daude berton, Argentinako bainuetxe hiri famatu horretan (irudian dagoena).

 

Guztia irakurri

 

La Semana Nacional Vasca de Argentina se celebrará en la ciudad de Mar del Plata del lunes 29 de octubre al domingo 4 de noviembre de 2018. El Lehendakari Iñigo Urkullu tomará parte en este gran encuentro vasco de Argentina. La Euskal Etxea Denak Bat, de Mar del Plata, organiza este importante evento vasco, pero además este año la Euskal Etxea Denak Bat celebra su 75 aniversario y, en el curso de esta Semana Nacional Vasca los días 1 y 2 de noviembre se llevará a cabo, impulsada por el Gobierno Vasco, también la Reunión Regional de Euskal Etxeak de América Central y del Sur. La mayor parte de las euskal etxeak se encuentran ya en la célebre ciudad balneario Argentina (en la imagen) desde hoy viernes.

 

Ampliar noticia

 

Ipar Amerikako euskal etxeen Udazkeneko Bilera Kaliforniako Los Banos-en

 

>  Reunión de Otoño de las euskal etxeak de América del Norte en Los Banos (California)

Kaliforniako Los Banos-eko Euskal Etxeak antolatu du Ipar Amerikako euskal etxeen (N.A.B.O.) udazkeneko bilera. Bilera hori joan zen larunbatean, urriak 20an izan zen. Berton N.A.B.O.ko ordezkariek lantzen ari diren euskal kulturaren gaineko proiektuez hitz egin zuten: Kultura ekimenen emaitzak, egoera ekonomikoa, Udalekua, hurrengo "Neguko Bilera" Salt Lake City-n eta 2019an Bilbon egingo den Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarra ere aipatu ziren. Bilera horretako aisialdiko aktibitateen baitan "Kantari Eguna" egin zen lehenengo aldiz Los Banos-en. Ekitaldi hori Mendebaldeko Estatuetako profesionalak ez diren abeslariak batez ere batzen ditu bertan. Aurtengo egitarauak Estatu Batuetako bertsolariak izan zituen, eszenatokitik bertatik bertara egindako aldi bereko itzulpenarekin.

 

Guztia irakurri

 

La Euskal Etxea de Los Banos (California) ha organizado la Reunión de Otoño de las euskal etxeak de América del Norte (N.A.B.O.) el pasado sábado 20 de junio. Allí los delegados de N.A.B.O. han debatido sobre los resultados de los proyectos culturales desarrollados, la situación económica, la próxima "Reunión de Invierno" en Salt Lake City y se ha hecho referencia también el VII Congreso Mundial de Colectividades Vascas a celebrar en Bilbao en 2019. Dentro de las actividades de ocio de esa Reunión se ha celebrado por primera vez en Los Banos el "Kantari Eguna". Este año el programa ha incluido también a bertsolaris de los Estados Unidos, que han contado con traducción desde el mismo escenario.

 

Ampliar noticia

 

> Alberto Irigoyen Uruguai-ko idazlea Doktore Honoris Causa izendatuko dute

 

>  El escritor uruguayo Alberto Irigoyen será investido Doctor Honoris Causa

Universidad del Este-k, La Plata-n (Argentina), Alberto Irigoyen Artetxe Uruguai-ko idazle, editore eta ikertzailea Doktore Honoris Causa izendatuko du. Izendapen ofiziala datorren asteartean, urriak 30, izango da Universidad del Este-ko Areto Nagusian. Alberto Irigoyenek hamaika ikerketa egin du Euskal Diasporari buruz eta Pedro Artetxeren biloba da, Gestapotik ihes egiten 1941ean Agirre Lehendakaria Amerikara heldu zenean babesa emateko sortutako batzordeko kide zena eta erbesteko Eusko Jaurlaritzako ordezkari ere izan zena. Irudian mahaiaren erdian Alberto Irigoyen, 2014an Euskadin aurkeztu zuenean Kuban ezarri zen Euskal Diasporaren gaineko liburua, Urazandi bildumako 27. zenbakia hain zuzen ere. 

 

Guztia irakurri

 

La Universidad del Este, en La Plata (Argentina), investirá Doctor Honoris Causa al escritor, editor e investigador uruguayo Alberto Irigoyen Artetxe. El nombramiento oficial tendrá lugar el próximo martes 30 de octubre en el Salón de Actos de la Universidad del Este. Alberto Irigoyen ha realizado numerosos estudios sobre la Diáspora Vasca y es nieto de Pedro Artetxe, uno de los miembros de la comisión que acogió al Lehendakari Agirre cuando llegó a América en 1941 huyendo de la Gestapo y que fué asimismo delegado del Gobierno Vasco en el exilio. En la  imagen en el centro de la mesa Alberto Irigoyen, cuando en 2014 presentó en Euskadi su libro sobre la Diáspora Vasca en Cuba, volumen número 27 de la colección Urazandi.

 

Ampliar noticia

 

> Euskaldunen bila Madrilen

 

> Buscando euskaldunes en Madrid

Euskara eta musika ardatz hartuta, kanpoan bizi diren euskal hiztunak aurkezten ditu "Euskalonski" telebistako saioak. ETB1en eta eitb.eus-en dago ikusgai, astelehenero, 22:30etik aurrera. Oraingo honetan Madrilgo euskaldunen bizitza islatu nahi du (egitea gustukoa dutenena, afizioak, pasioak, lana eta euskararekiko duten harremana). Hortaz, euskaraz badakizu, Madrilen bizi bazara eta zure istorioa kontatu nahi baduzu, ez izan zalantzarik: Jarri zaitez harremanetan "Euskalonski"ko jendearekin ondorengo posta elektronikoko helbidearen bitartez: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla

 

Guztia irakurri

 

Tomando como ejes temáticos la música y el euskera, el programa de tv "Euskalonski" nos presenta a vascoparlantes que viven en el exterior. Puede verse en ETB1 y eitb.eus cada lunes a partir de las 22h30. En esta ocasión quiere reflejar la vida de los euskaldunes de Madrid (lo que les gusta hacer, sus aficiones, pasiones, trabajo y la relación que mantienen con el euskera). Por eso, si sabes euskera, vives en Madrid y quieres contar tu historia, no tengas duda: Ponte en contacto con la gente de "Euskalonski" a través de la siguiente dirección de correo electrónico:  Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla
 

Ampliar noticia

 

> Agenda eta erreferentziak

 

> Agenda y referencias

Iñigo Urkullu Lehendakariaren bidaia Argentinara eta Txilera, urriaren 31tik azaroaren 6ra. Buenos Aires-en Adolfo Pérez Esquivel Bake Nobel Sariarekin bilera izango du.

Boise State Seeking Assistant Professsor. Boiseko Estatuko Unibertsitatea (BSU) irakasle laguntzaile baten bila dabil. Epemuga: Azaroak 5.

Buenos Aires-eko Eusko Kultur Etxea: Ipuin eta bideo lehiaketa euskaraz. Datorren urriaren 31ean amaituko da epea lanak aurkezteko.

Datozen ekitaldiak Pariseko Eskual Etxean:

- Urriaren 26n, ostirala:  Liher taldearen kontzertua.

- Azaroaren 10ean, larunbata: Mus Txapelketa.

- Eskaintza berezia (50 € eta 39 €)  Chicago - Musikala Mogador Antzokian!

Datorren ekitaldia Madrilgo Euskal Etxean:

- Urriaren 25etik 28ra, Obabakoak     Valle-Inclán Antzokian.

The American Calendar

Viaje a Argentina y Chile del Lehendakari Iñigo Urkullu, del 31 de octubre al 6 de noviembre. En Buenos Aires se reunirá con el Premio Nobel de la Paz Adolfo Pérez Esquivel.

Boise State University (BSU) Seeking Assistant Professsor. La Universidad Estatal de Boise busca un profesor ayudante. Final del plazo: 5 de Noviembre.

Eusko Kultur Etxea - Casa de la Cultura Vasca de Buenos Aires: Concurso de cuentos y vídeos en euskera. El plazo de presentación de trabajos finaliza el próximo 31 de octubre.

Événements à venir, Maison Basque de Paris :

- Vendredi 26 octobre : Concert acoustique du groupe Liher.

- Samedi 10 novembre : Tournoi de Mus.

- Offre spéciale (50 € et 39 €) Chicago - Le Musical au Théâtre Mogador !

Próximo evento, Euskal Etxea de Madrid:

- Del 25 al 28 de octubre, Obabakoak en el Teatro Valle-Inclán.

The American Calendar