EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 716

Euskal Etxeak Digitala # 716

 716 ZK.
2018 / 11 / 19 - 23

 

Nº 716
19 - 23 / 11 / 2018

>  Euskaraldia: 11 egun euskaraz, gaur ostiraletik azaroaren 23 abenduaren 3ra

 

> Euskaraldia: 11 días viviendo en euskera, desde hoy viernes 23 de noviembre al 3 de diciembre

Proposamena da gaur ostirala azaroaren 23tik 2018ko abenduaren 3ra euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta. Kontua da bakoitzak bere inguruan eta ahal duen neurrian, bere ohiko harreman sareetan euskaraz egitea: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan… Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskaraldia. Irudian Euskaraldiaren aldeko ekimena  Argentinako Euskal Aste Nazionalean.

 

Guztia irakurri

 

La propuesta consiste en que del 23 de noviembre al 3 de diciembre de 2018, de manera coordinada en toda Euskal Herria, todas las personas que hablamos o entendemos el euskera probaremos a relacionarnos en ese idioma. En el caso de aquellas personas que aunque no lo hablan lo entienden, pedirán a las y los vascoparlantes que les hablen en euskera. Se trata de que cada cual lo haga en la medida que pueda y en su entorno más cercano, en las relaciones habituales: con la familia y amigos, en el trabajo, en la escuela, en los comercios… Del 23 de noviembre al 3 de diciembre, Euskaraldia. En la imagen el acto de apoyo a Euskaraldia en la Semana Nacional Vasca de Argentina.

 

Ampliar noticia

 

À part basque et espagnol, cette information est aussi disponible en français en cliquant ici

 

> Euskaldunen topaketa New York-en

 

>  Encuentro de vascos en Nueva York

Azaroaren 30ean, ostirala, arratsaldeko 19:30etan, New York hirian bizi diren euskaldunen topaketa egingo da New York-eko "Euzko Etxea" euskal etxean, Brooklyn-eko auzoan. Ekitaldia Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak eta New York-eko "Euzko Etxea"k elkarrekin antolatuko dute. New York-en bizi diren euskal komunitateko kide berriak ezagutzeko aukera ona, edota jada ezagutzen direnak berriz ikusteko eta hitz egiteko.

 

 

El 30 de noviembre, viernes, a las 19:30 horas, se celebrará un encuentro entre los vascos que viven en la ciudad de Nueva York. Se llevará a cabo en la euskal etxea "Euzko Etxea" de Nueva York, en el barrio de Brooklyn. El acto está organizado por la Delegación de Euskadi en los Estados Unidos y la euskal etxea "Euzko Etxea" de Nueva York. Esta es una buena oportunidad para conocer nuevos miembros de la comunidad vasca de Nueva York o reencontrarse con las viejas amistades.

 

Ampliar noticia

> Australiako euskaldunen bazkaria Gernikan

 

>  Almuerzo de vascos de Australia en Gernika

Datorren igandean, azaroak 25, Gernikako Zimela jatetxean bazkari bat egingo da Euskal Herritik Australiara emigratu ziren euskaldunak eta euren ondorengo eta lagunak biltzeko. Orain arte berrehun eta berrogeita hamar bat pertsonek eman dute izena. Euskal Australiar Elkartea da topaketa horren bultzatzailea, antipodetara emigratu zuten gazteen memoria eta kultura ondarea berreskuratzeko. Lehenengo bazkaria garrantzitsua izango da proiektuaren oinarriak jartzeko. Euskal Australiar Elkartearekin kontaktatzeko interesatuta dagoena, deitu 688 860 197 telefonora (Amaia Urberuaga). Irudian, topaketaren sustatzaileak.

 

Guztia irakurri

 

El próximo domingo, 25 de noviembre, tendrá lugar en el restaurante Zimela de Gernika un banquete que reunirá a gente vasca que emigró a Australia, a sus descendientes y amigos. Hasta el momento se han apuntado doscientas cincuenta personas. El encuentro ha sido promovido por Euskal Australiar Elkartea, para recuperar la memoria y el patrimonio cultural de los jóvenes que emigraron a las antípodas. Esta primera comida será importante de cara a poner las bases del proyecto. Las personas que estén interesadas en contactar con Euskal Australiar Elkartea, pueden hacerlo en el teléfono 688 860 197 (Amaia Urberuaga). En la imagen, los promotores del encuentro.

 

Ampliar noticia

 

 

>  AEBtan hauteskundeak irabazten dituzten euskaldunak dira hauek

 

> Son vascos que ganan elecciones en los EE.UU.

Aitor Narvaiza (Ermukoa) eta Diana Lachiondo "the Democrats"en hautagaia (bizkaitarren iloba) AEBtan orain dela gutxi hauteskundeak irabazi dituzten euskaldunak dira, Nevadako eta Idahoko Estatuetan hain zuzen ere. Aitor Narvaiza Elko (Nevada) "county"ko "sheriff" da eta duela berrogeita hamar urte jaio zen Ermuan. Diana Lachiondok, Alderdi Demokratakoak, Ada county-ko (Idaho) Gobernu Batzordeko eserleku bat lortu du. Euskal amerikar peto-petoa da eta bere aiton-amonak (ohikoa denez Idahon) Bizkaikoak ziren (Ibarrangelu, Ispaster eta Markina).

 

Guztia irakurri 

 

Aitor Narvaiza, de Ermua (en la frontera entre Bizkaia y Gipuzkoa) y la demócrata Diana Lachiondo, nieta de vizcaínos, son dos de los vascos de EE.UU. que han ganado las elecciones recientemente en Nevada y Idaho. Aitor Narvaiza es "sheriff" del condado de Elko (Nevada) y nació hace cincuenta años en Ermua. Diana Lachiondo, del Partido Demócrata, ha obtenido su puesto en la Comisión de Gobierno del condado de Ada (Idaho). Es vasco-americana de pura cepa y sus abuelos, como es habitual en Idaho, procedían de Bizkaia (Ibarrangelu, Ispaster y Markina).

 

Ampliar noticia

 

> Agenda eta erreferentziak

 

> Agenda y referencias

Buenos Aires Celebra, Gizataldeen Jaialdia. Datorren igandean, azaroaren 25ean.

Nazioarteko Zortzikoteen Jaialdia, Portugaleten azaroaren 21etik 25ra.

Bruselako Euskal Etxea, abenduaren 7: Kepa Junkera kontzertuan.

Madrilgo Euskal Etxean. Euskararen Eguneko bertso afaria. Azaroaren 30ean 21:30etan.

Bruselako Euskal Etxea, abenduaren 7: Kepa Junkera kontzertuan.

Pariseko Euskal Etxea, abenduaren 11ean Pariseko Philharmonie-n: Xabier Anduaga euskal tenorearen kontzertua.

The American Calendar

 

Buenos Aires Celebra, Festival de las Colectividades. El próximo domingo, 25 de noviembre.

Festival Internacional de Ochotes, Portugalete del 21 al 25 de noviembre.

En la Euskal Etxea de Madrid. "Bertso Afaria" del Día del Euskera. El 30 de noviembre a las 21:30.

Euskal Etxea de Bruselas, 7 de diciembre: Kepa Junkera en concierto.

Maison Basque de Paris, 11 décembre à la Philharmonie de Paris: Concert du ténor basque Xabier Anduaga.

The American Calendar