EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Red Euskaletxeak
  3. Boletín digital
  4. Euskal Etxeak Digitala # 717

Euskal Etxeak Digitala # 717

 717 ZK.
2018 / 11 / 26 - 30

 

Nº 717
 26 - 30 / 11 / 2018

>  Australiara joan ziren euskal emigranteen topaketa Gernikan

 

> Encuentro de los emigrantes vascos a Australia en Gernika

Euskal Australiar Elkarteak antolatu duen anaitasun bazkariak bildu ditu joan den igandean Gernikako Zimela jatetxe famatuan 251 lagun: Australiara emigratu zuten euskaldunek, senitartekoak eta lagunak. Bertan ere izan da Kanpoan den Euskal Komunitaterantzako zuzendaria den Gorka Álvarez Aranburu (argazkiko beheko ilarean hirugarrena, telebistako Julian Iantzi eta Lorea Bilbaorekin. Goikoan ekitaldiaren sustatzaileak Loren Arkotxa eta Gernikako alkatearekin). Gizatalde horren lehenengo hitzordua izan da, eta hemendik aurrera beste ekitaldi batzuk etorriko dira euskal emigrazioaren oso gutxi ezagutua den atal honen protagonisten memoria eta kultura ondarea berreskuratzeko.

 

Guztia irakurri

 

El banquete de confraternización organizado por Euskal Australiar Alkartea en el célebre restaurante Zimela de Gernika ha reunido el pasado domingo a 251 personas: vascos y vascas que emigraron a Australia, familiares y amigos. A esta comida ha asistido el director para la Comunidad Vasca en el Exterior Gorka Álvarez Aranburu  (en la línea de abajo de la foto el tercero, junto al televisivo Julian Iantzi y Lorea Bilbao. En la de arriba los promotores del acto con Loren Arkotxa y el alcalde de Gernika). Ha sido la primera cita de esta colectividad, a la que seguirán otras iniciativas orientadas a recuperar la memoria y el patrimonio cultural de estos protagonistas de un capítulo muy poco conocido de la emigración vasca.  

 

Ampliar noticia

 

Euskaraldia euskal etxeetan

 

>  El Euskaraldi en las euskal etxeak

Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herriko toki guztietan euskaraz aritzeko sortutako ekimena da. Hau da, bakoitzak bere inguruan eta ahal duen neurrian, bere ohiko harreman sareetan euskaraz egiteko: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan… Hitz egiten duena ahalik eta gehien hitz egiteko euskaraz, ulertzen duenak entzuteko. Baina Euskal Herriaz gain Valentzian, Berlinen, Parisen, Tokion ere Euskaraldia ospatzen ari dira. Hiriburu horietako euskal etxeetako kideek ere jaso dituzte “ahobizi” eta “belarriprest" txapak euskarari eusteko. Berlinen, esaterako, bertoko euskal etxeak euskarazko oinarrizko ikastaroa antolatu du Freie Unibertsitatean (irudian ekitaldiaren afitxea). 

 

Guztia irakurri

 

Euskaraldia es una actividad concebida para que entre el 23 de noviembre y el 3 de diciembre la gente se desenvuelva en euskera en toda Euskal Herria. Esto es, que cada uno en su ámbito y en la medida que pueda utilice el euskera en su entorno relacional: familia, amigos, trabajo, en la escuela, las tiendas... Para que el que domina el euskera lo hable más y para el que lo entiende lo escuche más. Pero además de en Euskal Herria, también en Valencia, Berlín, París, Tokio se está celebrando Euskaraldia. Los miembros de las euskal etxeak de esas capitales han recibido ya las chapas de "ahobizi" (lengua viva) y "belarriprest" (oido activo) para volcarse en la práctica de la lengua vasca. En Berlín, por ejemplo, la euskal etxea ha organizado un curso de euskera básico en la Universidad Freie (cartel del evento en la imagen).

Ampliar noticia

> Delphine kementsua

 

Enérgica Delphine

Delphine Aldecoa Pagoaga 96 urteko amerikar emakumea da, AEBetako euskal komunitateko itzal handiko pertsonalitatea eta emakumeen eskubideen aldeko aitzindari sutsua ere. Euskal amerikar peto-petoa da, ama gipuzkoarra (Mutrikukoa) eta aita bizkaitarra (Eakoa). Aitak Idahora emigratu zuen 16 urterekin, eta garai hartan ama Boiseko “Letamendi” pentsioan zebilen beharrean. Bene-benetako euskal amerikar istorioa hortaz. Delphine aire-garraiorako kontrol dorre bateko buru izatera heldu zen AEBtako bigarren emakumea izan zen bere garaian. Ordutik hona urte asko igaro dira, baina Delphinek ia-ia kemen berberarekin dirau: Ospitalean egonda ere ez du botoa emateko aukerarik galdu. 75 urtetan ere ez du galdu!

 

Guztia irakurri

 

Delphine Aldecoa Pagoaga es una vascoamericana de 96 años, una respetadísima miembro de la comunidad vasca de los EE.UU. y también una entusiasta luchadora por los derechos de las mujeres. Se trata de una auténtica vascoamericana, de madre gipuzcoana (de Mutriku) y padre vizcaíno (de Ea). Su padre emigró a Idaho con 16 años, y por aquel entonces su madre trabajaba en la pensión "Letamendi". Por lo tanto, una verdadera historia vascoamericana. Delphine llego a ser en su época la segunda mujer en la historia de los EE.UU. responsable de una torre de control aéreo. Han pasado muchos años desde entonces, pero Delphine conserva casi la misma energía: Aunque ingresada en el hospital, no ha perdido la ocasión para depositar su voto. ¡No la ha perdido en 75 años!  

 

Ampliar noticia

 

>  Euskal jatorriko venezuelar bat aberastu egin da Espainian erretegien kate baten bidez

 

> Un vascovenezolano se hace millonario en España con una cadena de asadores

Andoni Goicoechea, Goiko Grill-en sortzailea, 2012an Espainiara heldu zen Venezuelatik. Medikuntza ikasi zuen, baina azkenean enpresa bat aurrera ateratzea erabaki zuen eta 50.000 euroko inbertsio batekin gaur 150 milioi euro balio duen hanburgesategia montatu zuen. Ez zen zoria izan. Atzean oso ondo pentsatuta dagoen estrategia datza. 2018rako Goiko Grill-ek 60 milioi euro fakturatuko ditu.

 

Guztia irakurri

 

 

Andoni Goicochea, fundador de Goiko Grill, llegó a España procedente de Venezuela en 2012. Médico de formación, se decantó por emprender. Con 50.000 euros de inversión, montó una hamburguesería hoy valorada en 150 millones de euros. No fue suerte. Todo surge de una estrategia meditada. Para 2018, Goiko Grill facturará 60 millones de euros.

 

Ampliar noticia

 

> Agenda eta erreferentziak

 

> Agenda y referencias

Olavarría-ko "Gure Etxe Maitea" euskal etxea (argazkian jai eguna), 150 urte Argentinako Pampa-ren erdian.

Madrilgo Euskal Etxean. Euskararen Eguneko bertso afaria. Azaroaren 30ean 21:30etan.

Eusko Kultur Etxeak bultzaturik, abenduak 2, Cris Hauscarriague Barrandeguy-ren erakusketa

 

Bruselako Euskal Etxea, abenduaren 7an: Kepa Junkera kontzertuan.

Euskal Astea Bruselako Euskal Etxean.

 

Pariseko Euskal Etxea, abenduaren 11ean Pariseko Philharmonie-n: Xabier Anduaga euskal tenorearen kontzertua.

Abenduaren 15ean, larunbatean, "Santo Tomas" Pariseko eskual etxean.

 

Helsinkin euskera eta euskal kulturako irakurle bat hautatzeko deialdia.

The American Calendar

 

Euskal etxea "Gure Etxe Maitea" de Olavarría (fiesta en la foto), 151 años en el centro de la Pampa argentina.

En la Euskal Etxea de Madrid. "Bertso Afaria" del Día del Euskera. El 30 de noviembre a las 21:30.

Impulsada por Eusko Kultur Etxea, 2 de diciembre, exposición de Cris Hauscarriague Barrandeguy

 

Euskal Etxea de Bruselas, 7 de diciembre: Kepa Junkera en concierto.

Semaine Basque à la Maison Basque de Bruxelles.

 

Maison Basque de Paris, 11 décembre à la Philharmonie de Paris: Concert du ténor basque Xabier Anduaga.

Samedi 15 Décembre "Santo Tomás" à la Maison Basque de Paris.

 

Convocatoria para la selección de lector o lectora de lengua y cultura vasca en Helsinki.

The American Calendar